|     1 zenbakia, 1932ko urtarrila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa


ATERAKO GERA!

 

Toribio Alzaga-k

egintza bakarrean idatzitako jostirudia
eta 1888'garren urtian Euskal-itz Jostaldiak
eratutako batzaldian lenengo saria irabazia.

 

 

BANAKETA

1888'ko Lotazillaren 26'an Donosti'ko Antzoki zarrean lenengo aldiz aurkeztu zanean:

        ANTTON: Arregi jauna.

        PELLO ATRAKA: Luzuriaga jauna.

        JOXE PIPAX: Olazabal jauna.

        ON JEOLIMO: Iribarren jauna.

        TANTI (zelaoria): Artola jauna.

        PATXI (ume koxkorra): N.

 

        LENENGO OROILARIA: Antonio Etxeberria jauna.

 

        Gertaera Donostian.

 

 

EGINTZA BAKARRA

 

        Iruditegiak sagardotegi bat aurkeztatzen du. Egintariaren eskuitara barrika bat; bertatik sagardoa saltzen da. Inguruan upelak, barrikak, alkiluziak, sua egiteko arriya;

kargakua, onilla ta abar. Barrikatik zintzilik krisallua, ta txoko batian erratza. Sarrerako atia atzian, erdi aldian, irubat malla jexten dirala. Eskuiean, aurre aldian, patiñara ematen duen beste ate txiki bat.

 

 

LENENGO IRUDIA

 

Antton.

 

(Ezkutazapia altxatzeakoan, Antton, sarrerako atian kanpora izketan balego bezela. Gero aurreratzen da).

 

ANTTON: Aterako ote gera bada? Abek ixtilluak oraingo lege berri txatxu abekin. Ezin gintezke orrela iñola ere moldatu. Ez gera aterako!

        Nola bada? Sagardua upelategira ekarri ta andik denbora puska batera etorriko dira zinta traste batekin, eta, neurtu batera, neurtu bestera, lumeruak egin, papela zikindu, ta... orrela asmatu oyek zenbat sagardo dagon barrenen? Ori da, neri sugurra neurtu, ta zer jan detan asmatzia bezela.

        Okerrena da berriz, beti sagardo jabien alde kontuak ateratzen dituztela; bai noski, nik baño obeto esku azpitik ematen diyotelako. Oraingo jendiak dana badakitela uste dute, ta ezer ez dakite...

        Orain, sagardua dan edo ez dan ezagutzera, muestrak eraman-azitzen dizkigute zereko zeraren, zerien, zirien.., zera, guazen, klarinete kaniketakua... edo dana dala. Ayek omen dakite... Beren bizi guztiyan ez zuten gero baso erdiren bat edango ere ta. Oyek guri erakutsi zer dan sagardo ona!

        Obe luteke Pello Atraka'ri deituko baliyote; arrek obeto ezagutuko luke bai, ona edo txarra dan, dozen erdi bat baso edan ezkero.

 

(Barrika aurreko kadiran exertzen da).

 

 

BIGARREN IRUDIA

 

Antton ta Pello Atraka.

 

ATRAKA: (Atzeko atetik sartuaz).

        Eup!

ANTTON: (Emen da bera). Kaxo; Atraka. Zer degu?

ATRAKA: Bageala.

ANTTON: Itxasora gabe?

ATRAKA: Bo! Galerna madarikatu bat atera dik, eta legorrian gelditu gaituk.

ANTTON: Bejoindaizutela; urtara ezin danian, sagardotara.

ATRAKA: Askoz ere segurugo dek.

ANTTON: Ez zekiat bada; urtan ez aiz beñere ito, baña...

ATRAKA: Ik zer dakik?

ANTTON: Mutil, ala uste nikan beñepin.

ATRAKA: Norbaitek esango zikan da.

ANTTON: Bai; nik buruan ala zeukat; ez aizela beñere urtan ito; baña, alakoren batian, sagardotan itoko aiz.

ATRAKA: Ederki eman ere! Ez bazekiat bada nik yayo igari!

ANTTON: Legorrian bai, legorrian.

ATRAKA: Tira, tira; berriketa gutxi ta bete baso bat.

ANTTON: (Basua garbituaz).

        Zenbatgarrena?

ATRAKA: Orain sartu nak, eta zenbatgarrena?

ANTTON: (Betiaz).

        Ez al dek lenokoik?

ATRAKA: Ez gizona; lenokuak... danak edan nizkidan.

ANTTON: Ez diat ori esaten. Galdetzen nikan lenokoik ez dekan zor.

ATRAKA: Bai zera; arrantzaliak oso ondrarubak gaituk. Ez degunian —garbi esatia obe dek— ez diagu pagatzen; baña, degunian... (askotan ere ez)

        Aurtengo neguan ere, nik arrapatzen detan bixigurik aundiyena iretzat izango dek.

ANTTON: Juan dan urtian bezela: neretzako ekarri, zuek jan eta arrekin edan zenuten sagardua pagatu gabe iges egin... To, to...

 

(Basua emanaz. Atraka'k edaten du kondua lurrera botiaz).

 

        Ez nak ni legorreko arrantzaliakin fiyatzen.

ATRAKA: Ez dek legorreko arrantzaleik izaten.

ANTTON: Ez zekiat bada, Joxe Pipax'ek legorrian, itxasuan baño lupi geyago arrapatzen dizkik.

ATRAKA: Pipax'ek... nai duelako. Gizarajuak amaika mixeri pasatzen dizkik; lenguan ere geyegi jan eta... gosiak gelditu.

ANTTON: Bai; ta pagatzerakuan gogoratzia aztu.

ATRAKA: Gizon ori baño drolerorik ez diat ikusi. Beti berriketan ariko uke, belarriyetatik itza dariyola, ta batea edo bestea, pagatu gabe iges egiteko moduba egiten dik.

ANTTON: Oyek beliarena egin, eta, gero segarduen kontuak exkax. Nagusiyari pagatzeko beñere dirurik osatzen ez. Batetik neurtzeko usariyo berriyakin ogei ta bost kargako upelari ogei ta amar eman...

ATRAKA: Ez dik karga txarra euki biar.

ANTTON: Eta gero, jariyuak eta mermak, eta sagardua sartzia gure kontu, ta upela garbitzia ta sebatzia, ta...

ATRAKA: Ortara ezkero, ustu ere obe zenuteke zeok egin.

ANTTON: Anbat ori ere.

ATRAKA: Baña, azkenian, zuek negar asko egin arren, erostunak berdindu biar izaten dizkik zuen exkasiyak.

ANTTON: Baita zera ere.

ATRAKA: Bai, bada; baxo txikiya jarri, ta ura ondo betere ez, botilletan gutxi gora berako neurriyak, eta... beste txirriyo asko.

ANTTON: Gaurko egunian pasako dituk neurri kontuetan; emen dituk beti poto lege berriko oyek ikusten, eta edozein gauzen gatik, zapla, multa! Lenguan ere, patiña zikiña zegolako bi pesetatzar multa!

ATRAKA: Orrelakuan zelaoriari baxo pare bat eman ezkero ixilik pasako dik.

ANTTON: Batzuek, bai; baña, badek gallego buru aundi bat... gaxtuo dek zezen naparra baño. Bere parajetik onera erdi gosiak etorri ukan, eta orain puru aundiya ezpañetan duela, markesa diruiyela or zebilek pasiatzen kalietan.

ATRAKA: Eta orrenbeste zikin al zegon patiñan?

ANTTON: Bai, zera! Dozen erdien bat legatz buru, sardin ustel batzuek, eta orrelako beste zerbait... zelaoriak berak kraka geyago zeukakan txapelian.

ATRAKA: Orduan, emendik aurrera maiz garbitu biarko dek.

ANTTON: Bai; beti garbitzen ari nak, baña nik garbitu ala, goiko jendiak zikintzen ziatek.

ATRAKA: Ayei ere multa eman azi.

ANTTON: Bai baña; sagardua emendik eramaten ditek, eta asarretu ezkero ez itutek geyago etorriko.

ATRAKA: Orduan oyei bai neurriyetan txixkatzia, e? Patiña garbitzia ere, sagardotan kargatuko diyotek?

ANTTON: Sagardo jabiak bai, kargatzen zizkiak ogei ta bost kargako upelian, ogei ta amar.

ATRAKA: Ik berriz guri ogei ta amaika, ta partira.

 

(Patiñan zerbait erori danen ots aundi bat entzuten da).

 

ANTTON: Zer da ori?

 

(Patiñako atera joaten da).

 

        Oi! Arkumia ziruik.

ATRAKA: Txerrikumia dek.

ANTTON: (Isekaz).

        Bai, zera, piper morruekin.

 

(Barrenara sartu ta berriro ateratzen da).

 

        Katuba dek!

ATRAKA: Ja! ja! ja! Iyiya asmatu ukan!

ANTTON: Ez dek orain iñor etorriko ez, mokaru goxo orren billa. Egunero emen zebiltzik alkandora erori zayotela, edo pixoyala, edo...

ATRAKA: Urdai azpikoren bat.

ANTTON: E! Gauz oyek ondo gordetzen dizkitek, bai... alakorik balitz, azkar garbituko nikek patiña.

ATRAKA: Baita urdai azpikua ere.

ANTTON: Orain, nik, oyen zikiñak garbitu egin biarko dizkiat.

ATRAKA: Utzi zak, etorriko dituk...

ANTTON: Bai; etorriko dek... zelaoria bi pesetan bila.

 

(Erratza artu ta garbitzera dijua).

 

ATRAKA: Orrela aterako aiz!

ANTTON: Garbitze ezkero atera biarko diat. Bitartian egin zak faore sagarduari kontu artzia.

 

(Patiñara juaten da).

 

ATRAKA: Ba, bai! Ni emen nagon bitartian ez det sagardorik alperrik galduko.

 

 

IRUGARREN IRUDIA

 

Pello Atraka.

 

(Atraka'k barrika ondora juan, kadiran exeri, ta baso bat betetzen du).

 

ATRAKA: Orain ere, aterako naiz bada ni. Au mauka! Txotx berriko sagardo onekin, Antton gizarajuari ziriya sartzen diyot.

 

(Baso betiari begiratuaz).

 

        Sagardo onek bada ez du ain kolore fiña... Neretzat, emenguak ona izateko lasto koloria izan biar du; ala da fiñago ta argiyago... Esan zagun gorri antxekuak ere ez dirala txarrak, gorputz geyagokuak dira beintzat. Orra berriz Asturias'kuak, ez izan arren kolorez txit gain gañekuak, eta gañera metxuak, alaz guztiz ez dira txarrak ez izan ezkero pasatuak.

        Gaxi puntukuak gustatzan zaizkit... baita goxo antxekoak ere; ta sagardo garratz, txinpartak botatzen dituen ura, azkeneko Amasorrañen saldu zan bezelakua... Ura, ura gauza ura, ura zan ura urik gabia.

        Esan zagun, besteren bizkar izan ezkero, edozein edateko pronto nagola; baita eskuetan daukatan oliyo kolore au ere.

 

(Edaten du.)

 

 

LAUGARREN IRUDIA

 

Pello Atraka ta Tanti.

 

(Tanti zelaoria da, ta totel itzegiten du. Atzeko atetik sartu, ta beti bildurrez, kanpora begira ate ondoan gelditzen da).

 

TANTI: Etun on etxetuat.

ATRAKA: Oi! Tanti, i al itzan? Norbait zala uste nikan.

TANTI: Alatañetan Ataka sadaldua talten. Tomeltiante taltu al aiz?

ATRAKA: Zer edo zer egin biarko diagu orrenbeste alper mantenduko badegu.

TANTI: Pataitalena. Bela tadaldoteyan eta...

ATRAKA: I nun ago bada?

TANTI: Talto batian etoli nak oldia; tia ekatzak bato bat, eta baniak kolika kolika.

 

(Atraka'k basua betetzen du, ta Tanti'ri eskeintzen diyo. Onek artzera egiten du, baña ez du artzen)

 

ATRAKA: Ez zerate gaizki bizi alper txar oyek.

TANTI: I betela. Atzo le teatuan egon oldu bata alte, ta gaul goitian teyetan kalea otea.

ATRAKA: Teatruan e? Obe dek bai lanera baño ara juan.

TANTI: Aintze uten totia.

ATRAKA: Gauza politak egingo dizkitek, e?

TANTI: Tiltuan, tiltuan... mutil, an bai edelki: taldiya atea toli ta toli, ta deo tomediantia dañian, eta taldiya toli ta dizonat talto, ta tlapuba tali ta talto, ta deo matilla ta talto, deo utaya ta talto, ta...

ATRAKA: Gero barrika...

 

(Au guziya presaka).

 

TANTI: Ta talto.

ATRAKA: Gero upela.

TANTI: Ta talto.

ATRAKA: Mutil!!

TANTI: Ta talto, ta talto, ta talto!!! Ta beti toti batian!!

ATRAKA: Bejondaikala!

TANTI: Ez zea, teato tikiyan betela: beliketan asi tolti t'eldiyetan, eta itildu bae amabi t'eldiyak alte... ta etitek eiten talto tiki batele... eta onenbete ele.

 

(Salto egiñaz).

 

ATRAKA: Eta ayen berriketak entzutiagatik pagatu?

TANTI: Oli, oli!

ATRAKA: Pagatu gabe kai aldian entzuten dizkiagu (batere ez dakitalarik) ayek ez bezelako berriketalayak.

TANTI: Baña, tiltuan... mutil, ula, ula dauza! sotatik tintilik dizona, ta buluba anken dañian tali, ta deo estubak buluben dañian, eta alen dañian tlipa, ta tlipen dañian abua, ta...

ATRAKA: Mutil...

TANTI: Eta deo tacto!

ATRAKA: A bai! Ortik aurrerakua bazekiagu.

TANTI: Gauz oyek dodolatzian sadaldua elateko dodua editen zat.

ATRAKA: To bada, to! Ordu bete ontan emen ziok zai.

TANTI: Etatzat.

 

(Besua luzatzen du; baña, basua artu bano len, atera begiratzera juaten da, ta larriturik oju egiten du).

 

        Eletiolia! Eletiolia! Batiak ni!

 

(Atzetik lasterka juaten da).

 

ATRAKA: Ja! ja! A zer ikara! Ori bai dijuala toli ta toli, tacto ta tacto. Ja! ja!... Eta orain, zer egingo det nik baso onekin?.. Alperrik galtzia baño, alperrik edatia obe dala esan oi da, ta edan egin bearko.

 

 

BOSGARREN IRUDIA

 

Pello Atraka, On Jeolimo, gero Antton.

 

(Pello edaten asten danian On Jeolimo atzeko atetik sartzen da. Orduan Pello'k, basua gordiaz, patin aldera egiten du.)

 

ON JEOLIMO: Jaungoikuak egun on dizutela.

ATRAKA: (Oi! Sagardo jabia!) Bai, jauna, patiña garbitzera oraintxe juan da; beriala deituko diyot. Antton!

ON JEOLIMO: Emen al dago Antton?

ATRAKA: Bai, jauna, bai; beriala etorriko da. Antton! Antton!!

ANTTON: Nor da?

 

(Antton patiñako atean azaltzen da; uste gabean Atraka jotzen du ta basua botatzen diyo.)

 

BIYAK: A!

ANTTON: Katuentzako al ukan?

 

(Nagusiya ikusten du.)

 

        (Oi! Nagusiya!)

 

(Patidara iges egiten du.)

 

ATRAKA: Iya ixuri ukan.

 

(Antton'en ondotik patiñara juanaz).

 

ON JEOLIMO: (Atetik Antton'i ojuka.)

        Antton! Antton! Nora zuaz?

ANTTON: (Patiñak biurtuaz.)

        Nagusi jauna, barkatu beza, ez nuen ikusten ere.

ON JEOLIMO: Ordu bete ontan emen nago zure zai.

ANTTON: Eta, ez al du nere andria ikusi?

ON JEOLIMO: Ez.

ANTTON: Ez da bada ordu laurdenik ere alde egin duela... zerera juan da, zereko zerera...

ON JEOLIMO: A, bai!

ANTTON: Ez, jauna, ara ez, bestera. Azkena neurtu zan upeleko sagarduen muestra eramatera... Bestiakin aña denbora pasatzen badute, datorren udaberriyan saltzeko moduban izango degu, jauna.

ON JEOLIMO: Presa eman biar zayote bada.

ANTTON: Nik uste det, jauna, presa baño, txanpon batzuek ematia obe izango litzakela.

ON JEOLIMO: Ori ez da ordia ondo egiña.

ANTTON: Grotti-grotti ere, ez zan ondo egiña bana, or ibiltzen zan kalei kale, bere konkorra bizkarrian zuela.

ON JEOLIMO: Begira, Antton: guri komeni zaigu lenbailen saltzia, ta al dan modurik onenian.

ANTTON: Bai, jauna, bai. Al dan merkiena.

ON JEOLIMO: E! Neretzako modurik onena, al dan gaixtiyena da.

ANTTON: Bañan, saltzeko modurik txarrena ere bai.

ON JEOLIMO: Edariya ona izan ezkero, pixka bat gaixtixiago izan arren, azkar saltzen da.

ANTTON: Nik ez det konprenditzen jauna; ontan andria baidago oitua.

ON JEOLIMO: Ori gauza errexa dezu.

ANTTON: Bai jauna; upel ortatik ogeita amar karga ateratzia baño errexagua.

ON JEOLIMO: Zergatik, ordia?

ANTTON: Ogeita amar kargik sartu ez dira ta, aterako ez diralako, jauna.

ON JEOLIMO: Aterako dira.

ANTTON: Beorri, bai, aterako litzake alakorik balitz; baña, nola nai du ez dan tokitik ateratzia? Sagardua upelian jayotzen dala uste al du bada? Upelian geyenaz ere batayatu egiten da, jauna.

ON JEOLIMO: Bañan, gizona, nola ari zera izketan? Upela neurtu berriya bada.

ANTTON: Oyek zer dakite? Zintakin upela neurtu? Nik, alare, galtzen neurriyak artzen ari zirala uste nuen.

ON JEOLIMO: Neurririk xuxenena orixe da. Orain artekua saltza bat besterik ez da izan; eta orrela zuek kuartotxuak egin dituzute.

ANTTON: Bai; guretzako beti saltxa, ta jakiya beorrentzat.

ON JEOLIMO: Orain gauza askoz ere garbiyagua da.

ANTTON: Xaltxik ere ez orain!

ON JEOLIMO: Alabaindikan ere, bakoitzak bere kontuak atera biar ditu.

ANTTON: Nai dituen kontuak atera arren, ez du ortik ogei ta amar kargik aterako.

ON JEOLIMO:Begira, nik ez det orrekin egitekorik. Zuek, saltzen, kontuz aritzen bazerate, gauza ondo aterako da. Ikusiko dezu.

ANTTON: Nai du ezetz?

ON JEOLIMO: Ez; nik bayetz nai det.

ANTTON: Ni kontu guztiyakin ariko naiz, eta ikusiko du zer gertatzen dan.

ON JEOLIMO: Ia, bada.

 

 

SEIGARREN IRUDIA

 

Antton, On Jeolimo ta Joxe Pipax.

 

PIPAX: (Atzeko atetik sartuaz)

        Atrakatu, ta fondo eman biar degu ementxen.

ON JEOLIMO: Emen al zera alporja?

PIPAX: Ondo ta beorri, On Jeolimo? Ondo serbitzeko. Ba, jauna, bai.

ON JEOLIMO: (Atzeko ate aldera juanaz.)

        Ja! ja! ja! Beti txoro, beti orrela.

PIPAX: Bijua ondotxo. Kontuz ibili e? itxaso gaixtua dago-ta.

ON JEOLIMO: Zu kontuz ibili, zu... mariatu gabe.

PIPAX: E! Atuajia jakiñen gañian dago.

ON JEOLIMO: Ariyo, Antton. Esanak esan. Ia xuxen ari ta zer ateratzen dan.

 

(On Jeolimo atzetik juaten da.)

 

ANTTON: Ni nere iritzian nago jauna. Bijua ondotxo.

 

(Antton barrikaren aurrera juan eta exertzen da. Pipax alderatzen zaio.)

 

PIPAX: Kaxo Antton: zer gizon modu? Ekatzak baso bat sagardo, lo ez baldin baago.

ANTTON: Lo niok.

PIPAX: Oi! Ez dek gero batere ezagun. Badiruik ametsetan abilela, bañan lotan, ez.

ANTTON: Mutil, utzi nazak pakian asarre niok eta.

PIPAX: Aixkiratzen lana. Ni ez nak beñere asarretzen; ni beti umore onakin...Orain ere, abiyadurik batere artu gabe edango nizkikek sei baso sagardo bata bestien ondoren.

ANTTON: Edan obeto egingo dituk, bai, pagatu baño.

PIPAX: Begira zak bada. Neri ez zaak gustatzen zorrik iñon izaterik, eta ezta pagatzerik ere.

ANTTON: Ori dek!

PIPAX: E! Txirrixtatu egin nak. Ez nikan ori esan nai.

ANTTON: Nai ez dekala egiya esan dek.

PIPAX: Gizona, gaur baño pobriago izan gaituk bada. Dirua obeto zeukagu agiñeko miña baño. Atxuari atera zizkat zazpi kuarto, txiki bat ardo ta laurdeneko opila erosirik amaiketakua egiteko; ta, beste zazpi mila duro banitu, ez nikek ire inbiriyik izango.

ANTTON: Aizak, i: ta sagardua zerekin pagatzeko asmua dek.

PIPAX: Gai orretzaz gero itzegingo diagu.

ANTTON: Ez diat emango.

PIPAX: Orrenbeste ez aiz fiyatzen?

ANTTON: Ez, ez, ez! Ez diat emango.

 

(Pipax'ek alde guzietara begiratzen du, ta txoko batean makil koxkor bat ikusi, ta bere arrekin Antton'i juaten zaio.)

 

PIPAX: To makila, ta, koxka egin agiyok, e? ta...

ANTTON: Ez nak ari! Makil ontan edo itxasoan egin, bat dek.

 

(Pipax'ek makilla lurrera botatzen du.)

 

PIPAX: Pagatuko diat bada. Baso baten juan etorriyagatik orrenbeste zalaparta. Ona ago i, nik bezela zazpi milla duro artzeko izateko.

ANTTON: Norengandik?

PIPAX: Gobiernotik.

ANTTON: Nola?

PIPAX: Sekulan ezer ez diat artu, ta artzeko nagolako.

ANTTON: Lenbiziko artzen dekanian etorri adi bada, ta orduan emango diat.

PIPAX: Gizona, pagatuko detala bein esan ezkero, ez al aiz fiyatzen?

ANTTON: Ez nak fiyatzen, ez.

 

(Baso bat sagardo ematen diyo)

 

        To. Bañan ez aiz gaur emendik aterako pagatu gabe.

PIPAX: (Basua artuta)

        Aterako gaituk!

ANTTON: Zelaoriari deituko ziuat.

 

(Pipax'ek sagardua edan, kondua lurrera bota, ta baso utsa Antton'i ematen dio)

 

 

ZAZPIGARREN IRUDIA

 

Antton, Joxe Pipax eta Pello Atraka.

 

ATRAKA: (Eskuiko atetik (patiñatik) ateriaz.)

        Juan al da?

PIPAX: (Pipa pixtuaz.)

        Ez; Joxe nak, legorrez.

ATRAKA: Legorrez, itxasoz baño obeto izango ditut bai, zuen treñeroko jendiak.

PIPAX: Gure treñeruan bezelako jende lirañik ez dek kosta ontan guziyan, eta panparroikeri gutxi atera biar dezute ba-ezpako arrantzale zarpatzu oyek.

ATRAKA: Ixilik ago. Zuen artekua izatia lotsatu biar dik eta.

PIPAX: I egongo aiz ixilik, i.

ATRAKA: Nai badet.

ANTTON: As¡ al zerate?

PIPAX: Askorik ez amar urte abetan.

ANTTON: Bazekiat zer esaten detan.

ATRAKA: Onek ez daki ordia zer esaten duen. Asto! Babo!! Lukainka!!!

PIPAX: Ala banitz jango nindukek.

ATRAKA: Ez aiz ordia jateko ona.

ANTTON: Ez dek bada txarra edateko.

ATRAKA: Orretarako, bai; ta tabernan zalaparta dariyola, bere gezurrezko aziyuak kontatuaz jendia engañatzeko. Itsasuan, itsasuan ezagutzen dek zein dan gizona.

PIPAX: Gauz ona izateko arrunka geyegi dabilek. Exkoteko kalan abillenian, eta mendabal zakarra ateratzen duenean ez dek orrenbeste agertzen buruba.

ATRAKA: Ik baño geyago.

PIPAX: Ederki eman ere.

ATRAKA: Mutil, pipa besterik ez zaik ikusten ta.

PIPAX: Lenguan ere, zer ordutan ziñaten Xuexteko kalan?

ATRAKA: Guk ordubata t'erdiyan belatu genikan, eta bide erdiraño oker oker, auuu... etorri gindukan. Eta bat batian kalma! Txapela bete aize naikua etxera etortzeko, ta, aguantian ler egiten etorri biar!

PIPAX: Gu, berriz, zuek baño nekezago irten arren, laja zuek atzian, eta erriya bixtatu zenuteneako, bi puntetan gindukan.

ATRAKA: Ala dek, bai! Nik, alare, zuen txalupa arrantzako baporia zala uste nikan, ire pipak botatzen zuen kiakin. Orrelako kaldera izan ezkero, irabazi biar estropada.

PIPAX: Eta beste kalan?

ATRAKA: Zeñetan?

PIPAX: Baztar-kantinan.

ANTTON: Kantinan ez, baña, sagardotegiyan alkar topatzen dute abek.

ATRAKA: Mutil, ez zakala ori aitatu, baztar guziyak zorrez betiak daukazkit eta.

PIPAX: Ire andriak aña ogi ez diagu bada zor, zuek bezin lotsagabiak ez geralako.

ATRAKA: Ogiya? Ire amak obe zikan ire tokiyan sei librako ogi aundi bat egin balu.

PIPAX: Ona bada emen gizon galanta. Iñon kabituko ote da? Etxe-errenta pagatzeko baño orretarako obia aiz.

ATRAKA: Berriketa gutxi gero emen, e! Bestela emango diat begiondoko bat...

PIPAX: Gauza izan biar.

ANTTON: Ez gero emen okasiyorik jarri.

ATRAKA: Ago ixilik, kintua!

PIPAX: I egongo aiz, bobiskum!

ATRAKA: Katillu, ez besteren katillu!

PIPAX: Astua!

ATRAKA: Babua!

PIPAX: I bezelakua!

ATRAKA: Emango diat!

 

(Eskua altxatuta).

 

PIPAX: Artuko dek!

 

(Pipax'ek ere eskua altxatzen du. Orrela pixka batian alkarri asarre begira egongo dira, ta bat batian adizkidetzen dira.)

 

ATRAKA: Edan zagun baxo bana.

 

(Barrikaren ondora juaten dira ta Antton'ek bi basuak ematen dizkie. Atraka'k artzen ditu, ta lenbizikua Pipax'i ematen dio.)

 

ANTTON: Beti bezelako azkena aben erromeriyak: itsasuan asi ta sagardotegiyan bukatu.

ATRAKA: Antton: patiña txukun-txukun utziko ukan?

ANTTON: Bai, zera; lenbiziko bizitzako atsua berriketa dariyola asi dek, eta ez diat ezer egin; katua ta beste zikiñak bertan gelditu dituk. Iñor etortzen bada goxua ziok.

 

 

ZORTZIGARREN IRUDIA

 

Antton, Pipax, Atraka, Tanti ta gero Patxi.

 

(Atraka ta Pipax'ek sagardua edan ondoren konduak atzeko ate aldera botatzen dituzte. Une onetan Tant¡ atzeko atetik sartzen da, ta bustitzen dute.)

 

TANTI: Bapo! Plei edin natute.

PIPAX: O¡, Tanti! Zer egin ditek?

ATRAKA: Txantxetan ukan.

 

(Atraka'k bere baso utsa Antton'i ematen dio. Ondoren Pipax'ena artu ta berdin egiten da.)

 

PIPAX: Multa eman akiyok...

ANTTON: Neri?

TANTI: Bat eo bati bialko. Ez takizute zer pata taitan.

PIPAX: Zer bada?

TANTI: Badakik, Ataka: len ¡tan naitenian, nola eletiolia ikutita, kolika atela naiten, e?

ATRAKA: Bai; emengo sagardo jabia.

ANTTON: Emen izan dek.

TANTI: Alen idesi ateaten nak, eta bete ikiñan kabua alatañetan.

ATRAKA: Orduan talto egin biar ukan.

TANTI: Deitu, ta daldetu ziat: «Zer tabiltza tadaldotegian?» Nik ter esan tatin ez, eta patiña ikusten nitala esan tiuat, eta tikiña daola.

ANTTON: Gezurra!

PIPAX: Antton, txautu au.

ANTTON: Zikiñago daukak ik muturra.

PIPAX: Ikusi zak.

 

(Tanti patiñara juaten asten da. Antton eta Atraka'k ez diote uzten.)

 

ATRAKA: Eta, guazen... kabuak zer esan dik?

TANTI: Bi peteta multa emateko; ta ona papeleta. Ia oain bi petetak teñek ematen dikian.

ANTTON: Nik ez peñipin.

TANTI: Bialko.

 

(Tanti berriro patiñara juan nairik asten da. Antton eta Atraka'k gelditu arazitzen dute.)

 

ANTTON: Ez txinistu!

ATRAKA: Pipax'ek emango dizkik.

PIPAX: Ba bai; ankak erantzi ta beriala emango dizkiat. Zertan nai dituk, urretan edo zilarretan?

TANTI: Beliketa gutxi. Bat edo batek eman bialko titiak.

PIPAX: Muitil, papela kanbiyatzeko esaten nikan.

TANTI: Papelik tanbiyatu gabe fumatzen diat nik.

PIPAX: (Pipa erakutsiaz.)

        Nik berriz, paperik gabe.

TANTI: Enak ni emendik juango bi petetik bae; ta ba ezpale patiña ikutea niak.

 

(Tanti'k irugarren aldiz patin aldera egiten du. Antton eta Atraka'k geldi arazitzen dute.)

 

ANTTON: Ez dek ikusiko; ik gezurra esana ez diat nik kulpik.

ATRAKA: Garbiya ziok.

PIPAX: Utzi zayozute.

TANTI: Utzi bialko!

ATRAKA: Zertara juan biar dek, garbiya ziok eta.

TANTI: Oli etekiak.

ANTTON: Zertarako esan diyok bada zikiña dagola?

TANTI: Betela etikan tinixten ta. Tia, tia, ikustea niak.

ANTTON: Anjela Maria! Ez dek ordia ori kontua.

PIPAX: Zer da bada, kantua?

ATRAKA: Ez, katua...

ANTTON: (Atrakari abua tapatuaz.)

        Ago ixilik!

ATRAKA: Ez uala; orain garbitu dik.

TANTI: Ez al diatute utzi nai?

ANTTON: Garbiya dagola. Ez al dek aitzen?

TANTI: Na ez paetute uti, eon; baña, enak ni juango bi petetik bae.

ANTTON: Nai duenak emango dizkik, nik ez.

ATRAKA: Gauz orretzaz itzegingo diagu.

PIPAX: Mutil; utzi zak kontu ori... Naigabia pasatzeko edan zak baso bat; nik iri laguntziagatik beste bat ustuko diat.

ATRAKA: Guazen.

TANTI: Ekatzak bada bato bat; baña pagatu bialko dek.

ANTTON: Ez txinixtu.

 

(Antton'ek iru baso banaka Atraka'ri ematen dizkio. Onek artu bezela, lenengo biyak Tanti'ri ematen dizkio; ta onek lenbizikoa Pipax'i.)

 

PIPAX: Sagardo au oso osasuntsua dek.

ATRAKA: Sagardo eririk ikusi al dek?

PIPAX: Sainetian ezagutzen dek.

 

(Edaten dute, ta konduak bota ondoren Pipax'ek Tanti'ri, onek Atraka'ri, ta onek Antton'i, artu bezela basuak ematen dizkie)

 

ANTTON: Onek egin digu ateraldiya.

ATRAKA: Sarrera, sarrera egin dik onek.

TANTI: Nik pagatuko itutala uste al dek ba?

ANTTON: Nork bada?

PIPAX: Utzi zayozute tontokeri orri. Nik emango dizkiat. To...

 

(Sakeletan begiratuaz.)

 

        Ez diat emen. Astegunetako erropetan utzi dizkiat.

ATRAKA: Jayetakuak al dituk oyek?

PIPAX: Intzentzu egunetakuak.

 

(Antton altxa, ta labak iruditegi aurrian biltzen dira.)

 

ANTTON: Kanpana bueltakuak jotzen dituztenetakuak?

PIPAX: Bai.

 

(Patxi mutil koxkor bat da, ta txixtuka ta bonbilla txanpon batekin juaz atzeko atian azaltzen da.)

 

PATXI: Txopin bat sagardo.

 

(Barrika aurrian gelditzen da.)

 

ANTTON: Baniak beriala.

PIPAX: Tanti, ori dek gizon bortitza etorri aizena.

TANTI: Beti betela.

ATRAKA: Uste nikan jan biar ginduela.

ANTTON: Txatxu oni begira.

PIPAX: Tira, tira; ez orretaz geyago itzegin.

ATRAKA: Ori dek; umore onak bi pesta baño geyago baliyo dizkik.

ANTTON: Baita...

 

(Patxi kanillatik edaten asten da ta Antton'ek ikusten du)

 

        Zer ari aiz?

PATXI: (Altxa ta botila erakutziaz.)

        Txopin bat sagardo.

ANTTON: Itxogon zak bada pixka bat. Aziyu ori egiten berriz ikusten baat, zatituko at.

ATRAKA: Bi pesetak orri atera.

TANTI: Oli!

PIPAX: Tanti: zuek gizon jakintsuak zeatela ta...

TANTI: I bañon geyago.

ATRAKA: Ez dek gaitz.

ANTTON: Anbat.

PIPAX: Orain ere jokatuko diat bada nik, zein dan geyago bertsuetan.

ATRAKA: Ia?

ANTTON: Ori, ori.

TANTI: Zuek oldia batalitalak betela tantaten detute.

ATRAKA: Nola, bada?

TANTI: Neli mutikakin dustaten zat.

PIPAX: Zer musika?

ANTTON: Ttun-ttunena?

TANTI: Eliko mutikak tote ituenak. Opela eta! Tinploniak eta!...

PIPAX: E! Bertsolariyak ez ditek kantatzen orrelako doñuetan.

TANTI: Batalitalak dialako.

ATRAKA: Ia bada, bakoitzak bere doñuan kantatuaz, zein dan geyago.

PIPAX: Baita orretara ere, egingo diat.

TANTI: Etali txarra zaeukat oldia..

ANTTON: Orrenbesteañoko kantuak egin bear al dituk?

ATRAKA: Orrengatik asi zintezteke, bai. Tira, tira, asi.

PIPAX: Ni asiko nak.

ANTTON: Geran bada.

PIPAX: (Abestuaz.)

                Tanti zera zu gizon bikaña

                Bi peseta eskatzeko,

                Baña, izan du Antton'ek maña

                Zuri gaur ez.. iñondik iñola

                ere patiña zikiña zeguelako

                eskatu dizkatzun diruak

                pagatutzeko.

IRURAK: (Parrez.)

        Ja! ja! ja!

ANTTON: Non zuen orrek azkeneko errematia!

TANTI: Oli daizki!

ANTTON: Ja! ja! Asnas batian kantatzeko naikua egin dik.

PIPAX: Orain, Tanti'ren txanda.

ATRAKA: Ia, nola egiten dekan.

TANTI: Neli ez zaat batalitalak betela dustatzen.

ANTTON: Dakikan bezela bota zak.

PIPAX: Geran, geran, oztu baño len.

ATRAKA: Ala!

TANTI: (Bi estultxo egin eta pixka bat itxogon ondoren, abestutzen asten da.)

                Dure etxian baziot

                Matinabat tatel

                Matinabat titel

                titel, titel, ti-tel, ti-tel.

 

 

BEDERATZIGARREN IRUDIA

 

Lenguak eta On Jeolimo.

 

(On Jeolimo atzeko atean azaltzen da, ta laubak parrez alde batian, eta Patxi kanillatik sagardua edaten arkitzen ditu. Bereala Patxi'ri erazotzen diyo.)

 

ON JEOLIMO: Zer da modu au! A, likixkeriya ez besterena!

TANTI: Eletiolia!

ANTTON: Nagusiya!

PIPAX: On Jeolimo!

ON JEOLIMO: (Patxi eskumakillarekin juaz.)

        Emango diat nik orain!

PATXI: (Bonbilla artu ta negarrez igesi.)

        Ai ama! Ez det geyago egingo!

        (Atzeko atetik juaten da.)

TANTI: (Pipax'i.)

        Bi peteta multa.

ANTTON: Ai! Au tratua!!

 

(On Jeolimo Antton'i alderatzen zayo.)

 

ON JEOLIMO: Au al da modua?

PIPAX: (Tanti'ri.)

        Neri zer esaten diak?

TANTI: (Batera ta bestera dabillela uste gabean On Jeolimo'ri.)

        Bi peteta multa.

ON JEOLIMO: E?

TANTI: Ai, ez! Barkatu. Oni.

        (Antton'i.)

        Bi peteta multa.

ANTTON: Ua ortikan.

TANTI: (Atraka'ri.)

        Bi peteta multa.

ATRAKA: E?

TANTI: Patiña tikiña. Bi peteta multa.

ON JEOLIMO: Orrela, uste al dezu, konponduko gerala?

ANTTON: Esango diyot, jauna...

 

(Era onetan gelditzen dira: Atraka ta Tanti, erriyelan eskuyean; On Jeolimo ta Antton erdiyan; eta Pipax, bakarrik, ezkerrean)

 

PIPAX: Orain ere, beliarena egin biarko. Kai puntara guazen bost errial irabaztera.

 

(Atzeko atetik juaten da.)

 

ANTTON: (Pipax dijuala ikustean.)

        E! Pagatu gabe igesi dijua.

TANTI: Oli bai, oli!

        (Pipax'en ondoren atzetik juaten da.)

        Bi peteta multa.

ANTTON: Ori ere bai.

 

(Atraka'k ere bestiak bezela egiten du, baña atean geldi arazitzen dute.)

 

        Ez dek iges egingo, ez!

ON JEOLIMO: Geldi emen!

 

(Eskumakilla altxatuaz.)

 

ANTTON: Jaunak: ni ez nijuan iges egitera; nik neria pagatuko det. Ez naiz ni orrelakua.

 

 

AZKENEKO IRUDIA

 

Antton, Atraka ta On Jeolimo.

 

(Irurak aurreratzen dira.)

 

ON JEOLIMO: (Atraka'gatik Antton'i.)

        Onek zenbat zor dizu?

ANTTON: Onek...

ATRAKA: Nik baso bat.

ANTTON: Besterik, ez?

ON JEOLIMO: Gizona, ori al da modua? Danen artian karga erdiren bat edan dute; ayek igesi pagatu gabe, onek, igesi ez egin arren, berdintxu pagatzen du; ta orrela kontuak juxtu ateratzia nai dezu?

ATRAKA: Nik baso bat besterik ez det edan.

ON JEOLIMO: Atoz gero, upela ez dala ogeita ta amar kargakua, ta zintakin ez dala ondo neurtzen... ta esatera...

ANTTON: Zer nai du bada? Gauz abek alegiñak egin arren gertatzen dira.

ON JEOLIMO: Nik ez det orrekin egitekorik, nik sagarduen diru juxtua biar det.

ANTTON: Gu nola bizitzia nai du?

ON JEOLIMO: Lana eginda.

ANTTON: Egiten degu, jauna.

ON JEOLIMO: (Aldi txiki bat oldozten egon ondoren.)

        Begira, Antton: ni zutzaz errukitzen naiz. Ezagutzen det, alde batetik, irabazi txikiya dagola, ta bestetik, alegiñak egin arren, pegatzen dizutela; bañan, alabaindikan ere, nik neretik ezin emango dizut. Orain, ordia, biyak ondo aterako geran modu bat asmatu det.

ANTTON: Ia, bada.

ON JEOLIMO: Baso bat txixkatzen dizutenian, baso bat ur bota; bi egiten dizutenian, bi bota, ta orrela, zenbat sagardo txixkatu, ainbeste ur bota. Era onetan zuk ez dezu galduko, ta nik ere ez.

ATRAKA: Guk bai ordia.

ON JEOLIMO: Nik nere baimena ematen dizut.

ANTTON: Bai; beorrek ematen dit; bañan, naiko al dute jaun oyek?

ON JEOLIMO: Ori...

ANTTON: (Jendiari.)

        Jaunak; ura botatzeko, beon baimena ematen al didate?

ATRAKA: Ez! Ez!! Ez!!! Ez txinixtu!!!

ANTTON: Nik besterik, ezin egin nezake bada.

        (Jendiari.)

                Urik nai ez badute

                sagarduarekin

                konpondu litezke

                nagusiyarekin.

ON JEOLIMO:

                Sagardotxu ontatik

                emango det anbat

                pagatutzen badute

                txikiko... txalo bat.

ATRAKA:

                Asten badina, jaunak,

                txalo ematera

                orduan bai egiyaz:

IRURAK:

                ATERAKO GERA!

 

 

EZKUTAZAPIA JEXTEN DA

 

AMAYA

 

aurrekoa