|     49 zenbakia, 1936ko urtarrila [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

Euskal-teatroa Bidasoz beste aldetik

 

        «Antziña» illabetekaritik artuta onoko berri auek aldatzen ditugu gure irakurleak pozik jakingo dituztelakoan.

        «Ez degu kasik illabeterik igarotzen nun ez degun andik eta emendik berria izaten nunbaiteko gizon gaztek edo anderek euskerazko komedia zerbait eman dutela edo bederen eskuarazko beste jostaketa zerbait.

        Atarratze'n "Begiraleak" ikusgarri bat txarmanta eskañi diote beren erritarrei tokiko kantu zar bezin eder batzuekin.

        Donibane-Loitzuneko lanak ezagunak zaizkigu. "Gure Etxean" zer ez dute asmatzen?

        "Alegera" esaten dioten bilkuran ere ematen dituzte euskerazko kantu eta komedi politak.

        Larresoro'n ez dira bestetan baño gibelago.

        Urte berriari buruz neskatxek eman dute danok dakigun "Egiazko euskaldunak" deritzan ikusgarria. Eta zein ontza! Ola, ola gazteak, zuen gurasoen urratzei jarrai zuzen zuzenik.

        Ezpeleta'n, atsegiñez jakin degu sorterriko mintzairari egiten diotela onore beren komedietan. Ori gauza ederra eta bearra. Jarrai bide ortan.

        Uztaritz'en ere biziki ekarriak dira mutikoak, segurik, euskerazko gauzai. Ez da beraz arritzeko orain gertatzen duten ikusgarrian ere euskerazko zerbait ezarriko baidute.

        Donibane Garazi'n ilbeltzaren amabian ezin polikiago ari izan dira: "Martzelina'ren Errumatismak" antzezturik. Irriak egin dituzte baztarretan!

        Hazparne'tzaz zer esango degu? Nere ustez Hazparne'n eta Sempere'n asi ziran lenengo orain toki guzietara zabaltzen ari diran euskerazko jostagailluak. Egun auetan ere bi komedi eman dituzte biziki politak. Orobat Kanbo ta Lasa'n. Ez ditugu emen izen guziak aitatzen, zeren ez ditugun guziak ezagutzen.

        Zer nai dela zorionak guzioi».

Pello Karkasa

 

 

TAKA-TAKA

 

        Bermeo'ko errian «TakaTaka» deritzan antzezlari talde bat sortu da. Ederto mutillak! «Taka-Taka» izen orrek erriz-erri ibiltzeko asmoz zatoztela adierazi naiko du. Ea, bada, astiro-astiro asita urrutiraño zoazten. Itxastarrak antzerti lanerako kemena ta gatza ba-dituzute ta ezin izan motel. Emendik autera ere zuen berri ematea atsegin izango zaigu.

        Anitz urtez!

 

 

«El pueblo del aña»

 

        Dr. Atxika-Allende'ren «El pueblo del aña» antzerki berria Bermeo'n Ilbeltza'ren 25'n lenengo aldiz antzeztu dute. Euskeraz eta erderaz tajutua omen dago.

        Arrera txalogarria egin omen zioten paperak diotenez, eta bai ikusleen gogoak ase ere. Beraz, beste lan berri bat badegu. Lenbaitlen argitaratua ikusi dezagula. Zorionak Dr. Atxika-Allende idazle jakintsuari.

 

 

Andre Joxepa Tronpeta

 

        Askok galdegin izan digute, ea, Alzaga'k sortutako lanik ederrenetarikoa dan «Andra Joxepa Tronpeta» noiz argitaratu bear genduen. Bada, adiskideak orren txanda ere eldu da. Antzerti'n leku emateko luzetxoa edo zan; eta gañera jantzi, edergallu ta eresia dituana. Onek atzeratzen ginuzen: Bañan, azkenik «Yakintza» aldizkingiak bere gain artu du arlo ori ta laister puskaka argitaratzen asiko da. Iru edo lau emanalditan «Andre Joxepa Tronpeta» osatu al izango du.

        Ez esan gero antzerkiz aberasten ez goazenik.

 

 

Antzezlari talde gudua

 

        Igandero, Donostia'ko Poxpoliñe'n Antzokian, taldeak agertzen ari dira. Andoaindarrak «Sutan Biotza» Vallejos eta Iruretagoyena jaunen mixio-antzerkia antzeztu dute.

        Damurik, aurten auteskunde gudua dala-ta ez digu utzi antzerti lanerako bear aña lasatasun.

 

 

IIg. Bertsolari eguna

 

        Ilbeltzaren 19'an aunditasun aundiz jaitu zan Donostia'n IIgn. Bertsolari eguna. «Victoria Eugenia» jendez gañezka zegola egin zan leiaketa. Jaialdi zoragarri ta ederra benetan, guziok liliraturik utzi zituana. «Txirrita» bertsolari zaarra atera zan txapeldun; eta bigarren eta irugarren sariak «Uztapide» ta «Zepai» bertsoiari gazteentzat izan ziran.

        Bertsolariak, erdi txerpolari bai-ditugu, ta euskeraren alde egiten duten lanagatik emen aitatzea bidezkoa zan.

 

 

Isilik egotea

 

        Jendeari, teatro jarduna ari danean isilik egotea erakutsi bear zaio. Ez da gauza gogaikarriagorik otsa ta soñua ateratzea baño; batzuen eta besteen sartu irteerak; eserlekuen arrastakadak; elkarrekiko berritsukeri ta maxiaketak. Orregatik emen argitaratzen degun: «Antzerti-yayan izan naz...» bakarrizketa oso egoki dator. Gai ontaz zirikada zorrotz oiek sartzen ditu: «Zapia jaso arren jentea barriketan. Iruditegian alako txerpolari bat agertu danean asi dira barreka ta ezer entzun ezin. 'Drama' ituna garai negargarrienera eldu danean bere, barreka ez dira asi bada batzuek?... Oi! eta kolejioetan edukazioa arturiko señoritak, andereñoak, norbait agertu orduko barriketan... Kir-kir-kir, batetik, ji-ji-ji bestetik. Burua bere nastua eragin dauste. Ea ezer bere entzuten utziaz. Onelangoak etxean gelditu bear lirake ta ez iñori kalte egitera joan antzokira».

        Aurrak eta umeak zaindu bear dira. Ez bakarrik utzi, ta gutxiago aurre-aldeko alkietan, bada, onela, gañerako jendeari ondo ikusi ta entzuten eragozten die. Ba-dakizute irakurleak: Parregitea ondo dago, bañan, guziok entzun dezaten tartean isil-isilik ikasi zazute.

 

 

 

Askoz obea da «programa» bat besterik ez gertutzea, bañan au ondo, zeatz eta ederki ikasi ta antzeztua.

        Antzezkizun ona nun nai bi edo lau alldiz eman diteke; erdipurdikoak berriz bein ikusita aspertzen du.

        Gañera lan eta asti gutxiago galtzen da ta ondorengoak dira askozaz obeak.

 

hurrengoa