|     83 zenbakia, 1985 [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


1. EKITALDIA

 

        (Apartamentu moderno baten sukaldea eta egongela agertzen da antzestokian. Telefonoa jotzen ari da, gero ixildu egiten da.

        ERIC agertzen da, janari poltsa bat daramala. Argia pizten du eta jangelako mahai gainerantz makurtuaz, ingurura gainbegirada bat bota).

 

ERIC: Ba al dago inor etxean?

 

(Sutera doa, mahai gainean gertu diren jaki apurrak begiratzen ditu, gero gauza guztiok hartu eta bat batean zakar-ontzira botatzen ditu, hotzkailutik aragi puska bat hartzen du, sukaldetik irtetzen du, baina laster itzultzen da, kirol tresnak gordetzen duen poltsa eskuan daramala: txandala e.a., janzkiok hartu eta edonora botatzen ditu, sukaldera itzultzen da arinean bere haragi puskari itzulera emateko, telefonoak jotzen du, hartzen du, ez dugu elkarrizketa entzuten irratiko musika hotsa jeisten du, eta telefonoa hartzen du berriz).

 

ERIC: Bai? Ez dut ondo entzun. — Ez, ez dago hemen. — Ezin dizut esan, ba. — Momentu bat mesedez.

 

(Sukaldera itzultzen da, eta sutatik sartagia kentzen du, eta berriro hartzen du telefonoa).

 

        Bai? — Ez. Aragia prijitzen nago. — Bai, bere semea naiz — Zela? Txikia nintzanean? Ah, ez, hori ez nintzen ni! Mathias nagusiagoa da. Ni Erica naiz. — Bi. Ez, bestea nire arreba-ordea da. — Ez, bera gazteagoa da. — Bai, gazteena. — Bai, besterik ez. Bai, mesedez — Bai, horixe berori, deitu beranduago, mesedez. (Telefonoa uzten du). Igarkizunak maite ditu horrek.

 

(Irrati soinua gogorrago jartzen du, sukaldera itzultzen da, aragia platerean jartzen du, mahaian jezartzen da, zatitan ebakitzen du janaria).

 

        Kaka! Erre egin da.

 

(Haragia zaztartokira botatzen du. Apal batetatik medizina botea hartzen du, pastila bat hartu eta kutxa mahai gainean jartzen du. Telefonoak jotzen du, hartu egiten du, irrati soinua jeisten du, telefonora itzultzen da).

 

        Bai? — Ez, ez dago hemen. Ez dakit, ba.

        — Ez, ez dakit. — Ez dakit ezertxo ere. — Bai, mesedez.

 

(Telefonoa eskegiten du, bat batean zerbaitetaz gogoratzen da, erlojua begiratu eta telefonoko zenbakia markatzen hasten da).

 

        Bai? Nils etxean al dago? — Bai, Eric naiz. Entrenamentura joan dela? — Ah, bale, ondo. — Ez, ez. agur.

 

(Eskegiten du, ekarri berri duen boltsatik praka batzuk ataratzen ditu eta aldatzen ditu bere prakak, kirolezko poltsa hartzen du telefonoak berriro jotzen duenean. MARIA sartzen da, eskutan disko bat duela eta telefonorantza arin doa, baina berandu heltzen da. Irratiko soinua jeisten du, telefonoan zenbaki bat markatzen, eskegi eta gero mahaia garbitzen hasten da).

 

MARIA: Bakoitzak bere janaria bukatu duenean mahaia atontzea larregi eskatzea da, ezta?

        (Baso bete esne hartzen du sukaldean). Epela, ah ze nazka!.

 

(Esnea harritik botatzen du, nebera zabaltzen du, beste esne boteila bat atara eta edan egiten du apur baten, gero telefonoz deitzen doa, eskegi, sukaldera itzuli, apala zabaldu. Itsuka zerbait bilatzen du, mahai gaineko medizina boteaz ohartzen da, hartu eta irakurtzen hasten da).

 

        A, B, C, eta D bitaminak (pastila bat hartzen du), eta ateko telefonoak jotzen du. Hartu eta erantzuten du:

        — Bai? — Ez, izen horrekin ez da hemen inor bizi.

        — Ez dakit, ba. — Sarreran, portalean izen zerrenda bat dago, eta hantxe etxe biztanleen izenak aurkituko dituzu. — Ba, orduan atezainari galdetu. — Bai mesedez!.

 

(Eskegi eta diskoa tokadiskoan jartzen du. Musika klasikoa entzungo dugu. Gelara doa. Telefonoak jotzen du. Erdi bilusik itzultzen da, janzkiak eskutan dituela, eta lasterka doa).

 

        Nor da? — Ez, ez dago etxean. — Ezin dizut esan, ba. Bai, bere alaba naiz. Bai mesedez!

 

(Eskegi, janztea bukatzen du. Telefonoko zenbakia markatzen hasi).

 

        Bai? Egunon. Stephan hor dago? — Eskerrik asko (zain dago).

 

aurrekoa | hurrengoa