|     58 zenbakia, 1983ko apirila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

MARKESA'REN ALABA

 

Olaizola'tar Josebak

iru ataletan

egindako antzerkiya,

eta Eibar'ko

euzkal jayetan saritua.

 

 

JOSTIRUDIA IRU EGINTZA ETA
BOST ANTZESKITAN

 

        Jostirudi onek gaia, Gipuzkoa guziyan (eta Bizkaian alderdi batean ere baietz uste det) abestutzen (kantatzen) diran bertso zar batzuetatik ardu det. Esaten danaz, Motriko'n gertatu da. Eta gertaerau bertso txar batzuetan edukitzea etzait iruditu ondo; eta ikusirik ez dala izandu euzko idatzalle bat ere irazti'ra aldatu duanik gertaera oroimengarri ori (nik ez det beintzat izparrik gertaera orretaz itzegiten duan irazti'rik danik). Orregatik egin det lan au; eta Iziartxo'ren (egiyazko izena Junitatso) biotza eta gogoa'ren aunditasuna ezagutu dezaten euzkotarrak. Eta gañera: euzko semea naizen bezela, nai izan det nik ere nere aldetik -esaten dan bezela- onar ale bat ipiñi, goratzen ari geran etxe eder ori goratzeko, «euzko antzokiya». Ez dakit ala egin detan, beintzat nere naya ala izan da eta alegiña egin det.

 

        EGINTZALLEAI ITZ BATZUEK

        Askotan ikusi det -euzko jostirudi bat antzestu danaz geienetan- iruditegiyan egintzalle bat bakarra gelditzen danean, beriala egintzalle ori azturik non dagon, asitzen dala izketan, aulkiyetatik berori begira daudezenakin izketan ari balitz bezela, beroidi begira. Ori, nere iritziyan gaitz txar bat da ondo antzestutzeko. Ikusi ditut bakar izketa, erderaz monologo deritxona antzestutzen, eta iruditegiyan agertu zanetik egintzallea, beriala asi zan, neguko gau luzeetan su inguruan eseri'rik aiton zarrak bere semeai ipui zarrak esaten dizkaten bezela, aulkiyetan eserita zaudezenai esaten bere gertaera onela: «Ez dakizute zer gertatu zaidan...» eta au asko ez dala, zerbait galdeera egiñ ere bai aulkietan zaudenai beatza'rekiñ ezaugarrituaz bat eta beste entzuntzalle. On da: antzokiya'ren itxura guziya galtzea. Bada danok dakigu, egintzalle bat ez dala iruditegira joaten, aulkiyetan daudezenakin itzegitera, baizikan jostirudi edo gertaera bat iruditegi barrenen (bada antzokiya deitzen zayo gertaera bat gertatzen dan lekua'ri eta jostirudiko gertaera edo gala nola gertatzen dan iruditegi barrenan, ori da antzokiya eta ez entzuntzalleak daudezen lekua; orregatik antzestutzen duanak ez du begiratu bear antzokiz landa gertatzen dana'ri) antzestutzera; eta antzokiyan edo iruditegiyan gertatzen edo antzestutzen dana ikustera joaten dira: antzokiz landa, aulkiyetan eseririk entzuten daudezenak. Beraz antzokiya bat da, eta aulkiyak daudezen lekua bestea. Orregatik, itz egin berdanean norbaitekiñ itzegin iruditegiyan dagonarekin; eta bakarrik badago: bero-rekin. Zerbaitegatik deitzen zaio «bakarrizketa»; bakarrik, izketan; izketan nor berarekiñ.

 

 

EGINTZALLEAK

        MARKESA - Iziartxo'ren Ama. 50 urte.

        IZIARTXO - Markesaren alaba. 20 urte.

        ANDONI - Itsas tarra Iziartxo'ren lenengo senargaya. 25 urte.

        IÑAKI - Ikasariya, Iziartxo'rekiñ ezkontzeko jartzen dana. 23 urte.

        KOLDOBIKA - Markesa'ren morroya. 24 urte.

        POLONTZE - Markesa'ren mirabea. 21 urte.

        IZIARTXO'REN LAGUNAK

        ARRANTZALEAK

        ZELADORIA - 40 urte.

        MUTILL KOSKORRAK

        EMAKUME ZARR EDO ATSUAK

        ERRITARRAK

        TUN TUNA

 

aurrekoa | hurrengoa