|     5-6 zenbakiak, 1932ko maiatza-ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

Euskal-Antzertia'ren
edestirako apur batzuek
(II)

 

(jarraipena)

 

        Parsifal aña luzean, ia, ia. Badakizute onek ere Ostiral Gurenaren Atsegiñak ederrak, bene-benetan ditula, bañan aurretik garizuma luzea. Pastoralekin ere azkar okituko giñake. Ori da Euskal-Antzerti bakarra XVI ta XVII'g. gizaldietan. Ordurako eraberriko antzerti bat sortu zan Europa errialdetan. Leenetakoa Itali'ko «Comedia d'Arte» deritzana, elizatik kanpo, zearo jostalari, atsegin ta irritsua bere Arlekin ta Politxinelarekin. Españi'n Guillen de Castro, Lope de Rueda; Portugal'en Gil Vicente izan ziran gero etorri bear zuten teatro-gizon argidotarren aurrelariak: Shakespeare, Corneille, Moliere, Lope de Vega, Hans ta abar.

        Bide berria zabaldu zuan Antzertiak. Bañan aldi artan «Pizkundea'k» irakiten ezarri zituan Europa'ko gizon goitarrenak. Itali'ko jakintsuak begiak Grezi ta Erroma'ko antziñako oitura jakintsu ta gizabideetara atxikiak zituzten. Prantzia'n batez ere orduko maisuak grezitarren zuzenbideetatik eraman nai zituzten, Teatro ta erti guztiak. Jakiña, imitazio-antz-bidea, ertian bide kaskarra izan oi da. Besteen legetara geiegi lotzen danak ez du landare mardulik sortuko, baizik erkitu ta mirriñak, ortz ta illeak ez bazaizkio ateratzen. Onela izan dira geienetan «Clasicismo» estuaren ondorengoak.

        Bada Franzia'ko ertilariak, orain Paris'ko jostunak bai liran, era ura toki ta laterri guzietara zabaldu zuten. Orratiokan «Croce»k dio Españia'k luzaroan uzkur egin ziola arroputzen erakutsiai. Vives'etik asi ta Feijoo'raño azke gelditu zirala kutsu ortatik.

        Teatroak ere bere azkatasuna gorde zuan. Ala bear ere; «Arauak» ez dute beti ta toki guzietan berdiñak izan bear; oituren ta egokieren arabera aldatzen dijoaz. Elerti berri bati poetica berria dagokio. Ta lengo lege ta arauak ez aitortua, ez du esan nai batere, legerik gabe lan egin bear danik. Ez. Izadia'rengandik arauak artu ta ikasi bear ditugu; ta ez guk, ostera, berari eman naiean ibilli. Azkenik, ikusleen poz, atsegin ta kutiziak, zer dagon ondo ta zer gaizki erabakitzen du.

        Oartu; izan ziran klasiko, sasi-maixuak, Shakespeare basatia zala esan zutenak.

        Urte asko igesi joan ziran gauzak oraindik bere artan zerraitelarik; XVIII-gizaldi osoa.

        Romanticismoa'ren matxinada, jasa ta ekaitza bear izan ziran erriek esna zitezen ta beren buruak Teatroaren ispilluan ikusi zitzaten. Ta au da biderik erosoena lo-zorroan, argalduta, menperatuta dauden erriek goruntz, elburura igo arazteko. «Curet» Teatre Catalá'ren zuzendariak onela dio: ertilari ta jakintsuen gogai ta asmoak, Teatroren bidez ezur ta mamitan biurtzen ornen dira, bestela amets uts ta txoroak izango lirakenak. Teatroa'ren kondairak Flandes, Cataluña, Eskandinabia'n tar abar ori bera erakusten digu.

        Zertan giñan euskaldunak garai artan? Egia esateko, gure bizierak ez zuan asko laguntzen emen Antzerki berriaz lur artu zezan. Gure euskera aundiki ta jende nagusien artean ezetsia zegon, oinperatua. Oartu XVII-gizaldi arte, euskera ez zuala iñork landu dakigula beintzat; ezta bertan iduki nai izan.

        Gañera, gure Politika-eralguntzaren bidez ez zan Euzkadi osoan uri aundi bat bildu edo sortu. Gipuzkoa'n, esate baterako, Batzar nagusiak erri azkotan egiten ziran. Ez zan erri buru nagusirik. Donosti'ko uri eder, au, orain 60 urte arte ez zala Bergara, Azkoiti, Tolosa baño askoz aundiagoa ba-dakizute. Ta erri aundiak, errege-uri ta bizi lekuak, jende oporzale, kaskarin ta «buffoia» dauden erriak Teatroari indarra ematen diote. Ez degu onelakorik izan. Naparro'ko errege-sendia ta ingurukoak azken alditan beintzat arrotzik izan bai-ziran. Emengo giroa, beraz ez zan Antzerti euskaldun bat ernaitzeko egokia izan. Orain urte batzuek emen bertan irakurri nuen lantxo bat «Euskel-Antzertitzaz» ta Euskal-Esnaleak argitaratu zuan.

        An nion: «ez gendula Antzerti'rik izan iñolazko elertirik izan ez genuen bezela. Antzertia kaletarren jolasa da ta ez basarritarrena. Gure erria beti langille izan zan. Geienak nekazari ziran, beste guziak arrantzatik edo ola-lanetik bizi izaten ziran. Alper gutxi zan gure artean; ez gudaririk, ez itz-jariorik. Gizon langille, beargiña, irudimen laburduna izan oi da.»

 

* * *

 

        Alaz guztiz, Teatroa bera ez bada ere, Antzerti-aztarrenak gure oitura jator Folk-lore ta eresiak aztertuaz arkitzen ditugu; Zanpantzar, Olentzaro, Amona mantangorri, Arlequin ta Pierrot añakoak dira Emengo kale-bira, konparsa talde, agerketa ta baita ere eliz-bira-prozezioak Teatroaren ememin ta aziak dira. Erderaz «pantomima» ta «sensibles animados» bezela. Onelakoak ditugu Irun, Ondarrabi'n egiten diran agerkaiak. Ta Tolosa'n Beotibar'ko jasarraren oroimenez-edo egiten dana. Elorrio'n Erebonbillo taldea deritzana Lepanto'ko gudaketaren gomutaz. Anzuola'n Valdejunkera'ko eraso-aldiaren oroigarritzat egiten dutena. Abderraman beltza azaltzen dute ta berebiziko itzaldi asarrea zuzentzen dio gudari batek. Itzaldi parragarria, erderaz noski, erdera motrolloan. Azkenean esaten diolarik: Erretirate!

        Bertsolariak alkarri jaurtitzen dizkioten zirikadak ere, edozein antzerki irritsuetan sartu ditezke.

        Eresitan berriz ez dago zer esanik. Gau-illa ta illetak barrentzeko indar aundia dute. Alos-torrea'ko eresia Arakistain jaunak «Leyendas Cantabras»en edesten diguna antzerkigille iayo batek artuko ba'lu gai da berez izugarrizko zorigaitz-antzerki edo trajedia antolatzeko.

        Alos-usoa etxeko alabaren ezpañetan ipintzen ditun neurtitzak (aita il zaionean) ziñez otsikara ematen dutenetakoak dira. Entzun zuek:

 

                Ai au mindura beltza

                Ai nere lotsa

                Alabak negarra ta

                Aitak lur otza

                Zeñek loitu zaitu zu

                Alos-torrea?

 

                Ai! nere aita maitea

                Aita maitea.

                Iltzea ondo egin dezu

                Aita jaun maitea.

 

        Racine'ren neurtitz batzuek gogora ekartzen dizkit Iphigenie en Aulide deritzan antzerkikoak ta Iphigeni'k, Alos-usoak aitari bezela, Mitridate'ri zuzenduak:

 

                Le tombeau, seigneur,

                est moins triste

                que le lit d'un epoux

                qui m'a fait cet outrage,...

 

        Onelako amaika edertasun arkitu ditezke gure ipui ta eresien arrobia landu ezkero.

        Bañan ez ditzagun gure asmo edo ametsak egi biurtu. Pastoralak ezik ez zala Euzkadi'n beste euskal-antzerkizunik ezagutu, esan degu len ta ortan gelditu gera. Aurrera goazen, XVIII-g. gizaldia la amaitzera zijoan. D'Etxepare apaizak Lingua Vasconia primitiae euskeraz lenen egiñiko gutuna argitaratu zuala eun urtetik gora ziran.

        Leizarraga, Axular, Etxeberri ta Mendiburu'k jarraitu zioten. Larramendi A. aundiak deadar zorrotza euskeraren alde atera zuan bere «Eziña Egiña'z» («El Imposible vencido»). Lurrikara batek astindu zuan piska bat ia illik zegon erria.

        Beste zenbait idazle enparantzara irten ziran. Oien artean nagusi aundiki batzuek: Xabier Munibe, Peñaflorida'ko Kondea ta Azkoiti'ko zalduntxoak aitatu ditut. Bergara'ko Ikastetxearen iraspena ta «Sociedad de Amigos del Pais» eratzea izan zan gure etxe-zaarra berritzeko lenengo oñarria jartzea. Iñoiz alare aide nagusiak beti erbestera begira bizi bearrean gure lur maite ontara begiak ta biotzak makurtu zituzten. Euskal-Erria gora naiean abitu ziran ortarako, ondasun, nekazaritza, elertia, jakituri guziak bildurik.

        Ona emen Peñaflorida'k zer dion «Sociedad de Amigos del Pais»en arautegian:

        1.° «Que hagan feliz y envidiable el vascuence, escuela de erudición, manantial de bien público, y compañía perpetua de ilustres sabios que unidos todos en un objeto, lo logren con admiración de las naciones».

        Antzerla'ren alde ere leiatzeko asmoa bertan azaltzen digu 2.'en atalean.

        2.° «Que era precisa una honesta diversión para el tiempo en que se juntasen tantos caballeros en un lugar. Que no se podía escoger otra más útil y amena que la del teatro». Ta au egiztatzeko Peñaflorida'ko Kondeak antolatu zuan opera irritsu bat euskera-erderan «El borracho burlado» izendaturik. Bera da euskerari sarrera eman dion lenengo antzerkia. Bergara'n San Martin Agirre donetu zuteneko jaiak zirala-ta 1764 urtean antzeztu zuten, Murua sendiaren jauregian.

        Peñaflorida'k aitortuta dakigu aurrena Operatxo ori euskera utsez idazteko asmoa artu zuala. Geroztik zergatik esan gabe, bestela egin arren, euskera-erderan. Euskeraz ditun neurtitz ta abestiak Urkixo julio jakintsuak, Meagher A. Jesuita donostiarrak egiñak ote diran dio. Operatxo ori ez da gauz aundirik noski ez mamiz ta ez azalez, bañan, tira, asierako ez dago gaizki.

        Zuen jakin gura piska bat ase naiaz mozkorrak lenengo sarreran abestutzen ditun bertsoak irakurtzea nijoakizute:

 

                Ai niri zer egin ote zait

                Oñez ibiltzen aztu zait

                Burua jaso ezin det

                Lurra ¡doro ezin det

                Triste det bizia berriz

                Esan dezadan berriz.

 

        Ardo kanta ta ondorengoak orain ere geigi ikusten ditugunak.

 

(Jarraituko da)

 

aurrekoa | hurrengoa