|
ILLEKO BERRIAK Gure Antzerki batzaldia Emandako epean iritxi zaizkigun antzerki-lanak auexek dira: Bakarrizketak: «Artzai-mutilla» «Urteurrena» «Txokolo txerri tratalari» Antzerkiak: «Etxe aldaketa» (Ekitaldi bat) «Urdintxo» (Ekitaldi bat) «Alargun alaia» (bi ekitaldi) «Iturrian» (bi ekitaldi) «Kosno'ko Lukurlerua» (iru ekitaldi) «Ama» (iru ekitaldi) «Galartza» (iru ekitaldi) «Arantza-Dunixi» (iru ekitaldi) Pozik gaude idazleak ain oparo erantzun digutelako. Epai maia izendatua dago ta datorren zenbakian eman al izango degu erabakia saritutako antzerki-lan eta egilleen izenekin. Zuzendaria SCENARIO Italiarrok aurrera dijoaz gauza guztietan. Antziñako erromatarrak txiki utzi nai dituzte, noski. Aurreragi ote dijoazen batzuen batzuek diote eta gutxiena uste dedinean zilipurdi egiteko arriskoan... Ez goaz ortan sartzera. Gure egitekoa antzerti-barrutian zer nolako gauzak sortzen ari diran ikustea da. Gauza aundiak benetan. «Scenario» dute illeroko antzerti-aldizkingia. Ta nolakoa? Ez gure «ANTZERTI» apal, otzan, eta txiro au bezela: arrandi, eder eta ikusgarri baizik. Azal eta mamiz ondo ornitua. Bertan lurbira guziko teatro gora-berak dakarzki ta antzerti-gizonik ospatsuenak idazten dute. Gure irakurle artean bat edo beste ba'lira teatro-zaletasunak eraginda «SCENARIO» ori ezagutu nai lutekenik zuzendu bitez: Fratelli Treves Editori Palermo 10 Milano Itali'ra. Arpidea 70 lira urtean. A. LIBE Arana-Goiri adimen argi ta biotz aundiko gizona, ain eroria zegon Euzkadi jasotzearren, gai guzietan lan egin bearrean arkitu zan: Izkuntza, Edesti, Legedi, Erriketa ta abar. Antzerkia bera ere, ezin, bada, ikutu gabe utzi. Or degu, adibidez «De fuera vendrá»... ark idatzitako antzerkia. Ez da guztia. Beste lan bat ere ba-du, erdi amaitua: Libe melodrama edo dalako erti-langaia Btzkaiko edesti zati bati buruz asmatua. Erdi amaitutako LIBE, ori orain Sota-Aburto Manu'ren eskuetan dago. Onek osotu ta amaituaz geroz, antzeztutzeko eran tajutu omen du. Ez ditu esku txarrak berri kutsua emateko. Bilbo'ko Euzko-Gaztedia'k laister antzeztuko duan albistia datorkigu. Antzezkizun eder eta aberkoia izango dala eskier gaude. Aspo Luzio Aretxabaleta Bilbo'ko Euzko-Antzertiaren itzul-inguruak, aspaldidanik jarraitzen dituanak izen au ezaguna zaio: Aretxabaleta'tar Luki. Biar, Parada, Etxabe eta Sota'ren lanetan: «Pedro Mari» «Iru gudari» ta beste antzerki askotan bera izan bai-da antzezlagunik nabarmenena. Orrenbeste urtetako lan saritzat, aberriaren eta eusko ertiaren alde, ta ezkontzeko abaguneari eutsiaz Aretxabaleta'ren adiskide ta lagunak apari bat eskeñi zioten joan dan urrian. Au dala-ta «Antzerti'k» ere zorionik sutsuenak bidaltzen dizkio bilbotar antzezlari bikañari. Opa dioten gorasarreari batuaz. Anitz urtez! «Antzoki-Barri» Onela deritzate oraintsu Bermeo'n zabaldu duten antzoki berri ikusgarriari. «Iru gudari» ta «Iziartxo» antzerkiaz asiera eman diote. Antzoki berri onen gora-berak urrena zeatzago azalduko ditugu emen. 2.000 ikusleentzat lekua duenezkero arrituak usten omen ditu bera ikusten duten guziak. Gure irakurleen jakin-naia beste aldi batean aseko degu. Rabindranath Tagore Ain kidekoa degun «Yakintza» aldizkingi maitea «Amal» antzerkia, Rabindranath Tagore inditar olerkari ospetsuarena, argitaratzen asia da. Euskerapena Sabiaga idazleak egiña. Ta oso bigun eta egoki gañera. Aberastu dezagun gure elertia euskel soroari, onelako ongarriak inaiz emanaz. AMAYA Azkeneko zenbakian gaztigatzen genduanaren arabera «Amaya» Guridi'ren lagintza nagusia Donostia'n eta Bilbo'n berrantzeztu dute. Victoria Eugenia ta Arriaga antzokietan gurenda aundia lortu du «Eusko-Abesbatza'k»; eta batez ere Altube, Zabalbeaskoa aizpak, Kortejarena, ta Olaizola zuzendariak. Zorionak guziai! Ori da garbi jokatzea Euzkadi'ren alde. Ez ote ziñateke ausartuko «Zara» ikastean, zeñek antzeztuko zai dagon Mokoroa ta Arrese'ren opera ederra?... Zale |