|     40 zenbakia, 1935eko apirila [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

Bigarren Euskel-Antzerti-Eguna

 

        Donostia'ko San Telmo komentu zarra gure gurea degu ta toki gutxi izango dira ori bezin egokiak euskal usaieko jaia egiteko. Antxe, ba, goxo-goxo jarririk entzun genitun Montzon'en aurkezpen itzak eta Labayen'en itzaldi sakona.

        Antxe ikusi genun ere sari banaketa ta entzun Eusko Abesbatzari.

        SARI BANAKETA.— Altzaga jaunaren eskuetatik jaso zituzten beren sariak antzez-talde sarituen ordezkariak eta egille sarituak. Oyartzun'go «Mendiburu» taldearen saria Etxeberria'tar Ander'ek jaso zuan. «Tene» andereñoak bi sari jaso zituan eta Amonarritz eta Arotzena'k bana.

        Eusko-Abesbatza'ren abestaldia.— «Agur jaunak», «Boga», «Itxasoan» eta «Biri-biri» abestu zituan. Ez giñake berak entzutez iñoiz aspertuko. Txaloak eta txaloak Eusko-Abesbatzari ta biotz agurrik samurrena bere zuzendari Olaizola'tar Gabirel'eri.

        Kursal Antzokian.— Jende asko bildu zan Kursal'ean «Gogo-oñazeak», Mujika'tar Tene'ren antzerkia ikustea. Lan ori irakurri gendunean atsegin izan ba-zitzaigun, ikusitakoan atsegiñago zaigula aitortu bear. Tolosa'ko «Lizarditarrak» ederki antzeztu zuten. «Ana Joxepa» ta «Lizarbe» batez ere antzezlari iaioak dirala ezin ukatu.

        Guztientzat izan ziran txaloak: egillearentzat eta antzezlarientzat. Zorionak eta datorren urtean III'g. Antzerti eguna jaitzeko zoria Jainkoa'k eman dezaigula!

 

 

Gheon Donostia'n

 

        Jorraila'ren 29'gn. «Centro de Cultura Femenina» deritzan aretoan H. Gheon parantzetar idazle argiak itzaldi eder bat eman zuan erlijio-antzertiari buruz. Bertako taldetxo batek «La parade du Pont du Diable» erderaz antzeztu zuten. Antzerkitxo au laster «Yakintza»z euskeratua argitaratzekoa da «Txerrenzubi'ko gertaria» izenaz.

        Euskaldunak Gheon'en tankera ezagutzeko egokiera izango dute beraz.

        Entzun degunez Gheon berriro Donostia'ra laister etortzekoa da.

 

 

Langileak eta Teatroa

 

        Lan-jaia zala-ta langille elkarteak aundiro ospatu dute beren jai-egun ori.

        Pozik oartu degu eusko langilleak antzerki-jaiei leku ematen asiak dirala. Bizkai ta Gipuzko'ko elkartasunetan noiz nai onelako jaiak eratzen dijoaz. Ori da bidea! Aurtengo «Lan-jai» ortane beste zenbait elizkizun, jolas, itzaldi ta abar artean, antzezkizun batzuek ere izan dira. Batez ere Tolosa, Ernani, Donostia ta Arrasate'n. Azken erri bi oietan antzerki berriak zituzten egitarauan. Donostia'ko Uri antzoki ederrean «Redención Obrera» deritzan antzerkia. Naiz erderaz idatzia izan eusko gizarte auziaz diardu ta lan ederra da. Azkona ta Barrenetxea ditu egille. Gure txaloak antzerkigille ta antzezlarientzat, merezi bai-dute. Baña urena, adiskide maiteok eskatuko genizuteke, personaje bat ala beste euskeraz azaltzea; guzian ezin dan ezkero agerraldi batzuetan bederik. Gureari indarra emanik joango gera aurrera. Euskera bai-da geien bereizten gaituna. Edozein aldetatik begiratuta antzerki-lana bera ere irabazten aterako litzake. Zorionak, eta ekin berriro! Gure aolkuak ontzat artuko dituzutela ba-dakigu-ta.

 

* * *

 

        Zearo pozez bete gaitun berria, «Eriotz-bide» antzerkiak Arrasate'n lortu duan garaipenarena izan da. Orrilla-lenaren aurregunean, bezperaz, antzeztu zuten jendetza arriturik utzirik. Bedia antzokia gañezka omen zegon. Ango gogo-ase ta atsegiña, batzuetan; izuikara ta, atsekabea bestetan. «Eriotz-bide»'ren erakusbideak barrura sartzen diranetakoak bai-dira.

        Antzerkizun aurretik ta ondoren errusitar ta euskal abestiak entzun arazi zituzten, beti bezela jendearen oso gogoko izanik.

        «Eriotz-bide» erri askotan emango dan antzerki lana degu. Susmuak ala dira. Beljika, Prantzi, Ajemani ta Itali'ko errialdetan gerta dan antzera. Emen erderari aurrea artu diogu. Ez da gutxi. Orregatik zorion-agurrak Arrasate'ko-langille-elkartasun, Eusko-Gaztedi, ta Abesbatzari; ta batez ere Markaide ta Markiegi zuzendari bizkorrei.

 

 

Iritzi-miritziak

 

        Edozein lan mota txarra ala ona dan ezagutzeko iritzpide bat bear da. Iritzpide ori bearrezkoa ba'da zer nai gauzetan, Antzerti gaietan arego. Orregatik «jakingarriak» sail ontan euskel antzertiari dagozkion berri ta iritziak azaltzen goaz.

        Lagun urkoaren lanatzaz iritzi ematea ain da minbera ta irriztakorra ordea... Oso zur ta arretaz jokatu bear da. Alaz guztiaz iñor mindugabe ibiltzea eginkizun eziña da.

        Ori bera gertatzen da nor geiago ta sariketan: saria irabazi ez duten beste guziak edo geientxoenak zapuztu egiten dirala. Au ez dago ondo. Bai jokalari ta bai edozein leiaketa edo guduan sartzen diranak, lenen-lenengo galtzen ikasi bear dute. Aurten sari-nagusia bati eman ba'zaio urrena beste batentzat izango da. Oker edo ezbearren bat egin ba'da zuzentzen saiako gera; arrazoizko oarrak geurtz ontzat artuko dira! Ta adiskide beti!

        Antzezlari-talde batzaldia izan dala-ta «Poxpolin-zar»ek «El Dia»n idatzi ditun kritikak itz-bide ta zer esan garratzak sortu dituzte. Ez dakigu bere iritzian beti asmatu ote dun; ez bai gera ikusle izan. Bañan zuzen jokatuko zuala ziur gaude. Ez bedi bada iñor asarretu utsegite ala akatzen bat arki diotelako. Aurrerapen bidea ori bai da! ortara oitutzen joan bear degu onuragarri dalako.

        Orain, antzezlariai geiegi eskatzea ba'liteke kaltegarri izatea. Naiko egiten dute azaltzeaz... Amona Mantangorriri gañerako erruak. Notiñez-notin, banan-banaka sartzea gogortxo derizkiogu.

        Iritzpidea erakusbide bedi: iñoren aurka gabe, guzion obebearrerako.

 

 

Antzezlari-talde SARIKETA

Aurten nortzutk atera diran garaile

 

        Isasondoar antzezlariak asitako batzaldiari buru eman dio irundar taldeak, eta gaur ekin diogu epaimaiekoak aldaparik gogorrenari: erabaki egin bear ba.

        Lau talde aukeratu ditugu guzien artean, gurekin batera, azkeneko malda ontan gora abiatzeko. Ez ba besteak ere saiatu ta lana ederdi egin eztutelako, abek obeto egin dutelako baizik. Ta jo degu goruntz.

        Abiatu orduko atzean gelditu zaigu Zarautz'ko taldea. Ondo gertutu gabea agian ta ezin aurrera egin.

        Gero, berriz, sarbidea galdu digute Alegi'ko antzezlariak. Emakume utsak, nunbait eta nekatu egingo zitzaizkigun.

        Leia gogorrean gelditu zaizkigu ba, Ernani ta Oyartzun' go taldeak. Eta gallur-gallurreraño biak etorriko ote diran bildurturik, sari bakarra baitegu emateko, bidea luzatzea erabaki degu. Ta luza ta luza, azkenik ernaniarrak ere errenditu dira. Oyartzuarrak garaile beraz.

        Ta ona gure

ERABAKIA

        Saria: Oyartzun'go taldeari.

        Aipamen berezia: Ernani'ko taldeari.

        Biotz agurra: Alegi'ko taldeari.

        Biotz agurra: Zarautz'ko taldeari.

        Donostia'n, 1935'g. Jorraillak 23.

Epaimaiak

 

hurrengoa