|
AURKEZPENA Gaur lenengoz, irakurle maitea, ANTZERTI azaltzen zaizu. ANTZERTI bai, au da; Euskel-Antzertiaren aldizkingia. Txiki ta apal datorkizula egia da; baita ere ordea, asmo aundi ta uste onez ornitua. Guziak, euskera ta gure Erria, antzertiaren bidez, suspertzearren. Asmo oriek bete al izango ditugun ala ez gure adiskidien eskuetan dago. Ez ba'diguzute laguntzarik ukatzen ez degu utsegingo ta gero ta geiago gaur sortu dan aldizkintxo auxe sendotzen ta edertzen aleginduko gera. ANTZERTI |