|     4 zenbakia, 1932ko apirila [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

ILLEKO BERRIAK

 

 

Gure eskerrona

 

        Ez giñake ondo aziak izango —ta Antzerti'k ez du ondasunik bañan gizalegea bai— emendik ez ba'geniezke bidaliko eskerrik ugarienak gure aldizkingitxoa onetsi, lagundu ta txalotzen ari diran guzioi.

        Gure eskerrona adiskide ta arpidedunai, bai ta batez ere «Amayur» «El Dia» «La Voz de Navarra» «Euzkadi» «Argia» «El Pueblo Vasco» «La Cruz» ta gañerakoai opa dizkiguten maitasun-itz ta gorapenagatik.

Zuzendaritzak

 

 

«Damua Garaiz»

 

        Ain jendearen gogoko izan dan «Damua Garaiz» Baleriano Mokoroa idazle tolosarraren antzerki erakuslea, bigarren aldiz argitaratzea omen dijoaz. Berri au ere pozgarria zaigu.

        Ekin Mokoroa'tar Baleriano lengo bideetatik, ortarako dezu doaia-ta; Zure ille zuri agurgarriaz asko ikusia zera ta euskel-antzertiari beste lantxo ederren bat eman nai izango dizula uzte degu. Alabiz.

X.

 

 

Elizondo Jose antzerkigilea

 

        Idazle onen izena ezaguna da euskel-antzerki zaleen artean, bañan, aspaldian aztu zamarra ote dagon derizkiogu. Ez dala bear bezela goratu, azkenengo urte auetan, Elizondo'ren lana uste degu. Ta «Antzerti» gure Teatro ta ertia suspertu ta bizkortzeko sortu dan ezkero, gure ertilari galleneenak emen agertzen joango gera.

        Auetako bat, Elizondo'tar Joseba antzerkigille donostiarra da. Esatea bidezkoa da, batez ere oraingo gazteak jakin dezaten.

        Aren antzerki txalotuenak «Idartza'ko jauna» ta «Dollorra» izan dira. «Drama» antzerki mota landu du Elizondo'k, ontan lenengoa izanik.

        Dollora askotan antzestu da. Donostia'ko Iztundekoak bere antzerki-sortan erabiltzen dute.

        Dollorra Soraluze'ko Batzoki-taldeak bertako «Gayarre antzokian» oraintsu-orain antzeztu dute; ta il onen azkenean Donostia'ko Iztundekoak Deba'n ere Dollorra agertzekoak dira.

        Azkenik, gure belarrietara berri atsegin bat eldu da; Dollora Baroja'ren etxean laixter argitaratzeko asmoetan dabiltzala. Berri au egiztatzeak zearo poztuko ginuzke.

        Ta ea, Elizondo adiskidea, «Antzerti'k» lenbailen zure antzerkiren bat zabaltzeko eran izaten dan.

        Ori izango litzake gure gogorik beroena.

Azterkari

 

 

«Bixente»

 

        Pepe Artola «irritsua» zanaren «Bixente» «jostirudia», oraindik parregin-arazten darrai Euskal-Erriko bazterretan.

        Jorrailean «Bixente» joxemaritarra iru tokietan azaldu dute: Ondarrabi'n, Tolosa'n —zarronzaleen etxean—; ta Donostia'ko Kursal Antzoki apañean.

        Erti-lanak, apala izanagatik iraupen luzea du: luzeagua gizonarena baño «Vita brevis ars longa» dio laterazko esaera batek. Onela Pepe Artola gizarajoa (G.B.) il zan, bañan aren Bixente'k dirau.

        Ta ez bakarrik giza-taldeari par-eragin arazteko; baita dirua bildu, txanponak jasotzeko ere.

        Bada Jorraila'ren 30'g. eguneko Bixente'ren antzezkizuna Euzko-Langilleen Alkartasunaren alde izan da. Ta bertan jaso dan dirutza, irabazi gabeko langille euskaldunai zerbai ematearren.

Zale

 

 

Euskel antzerkiak radioz

 

        Etxetik atera gabe Euskel-antzerkiak entzuteko zorian dago nai duan guzia Donostia'ko Irratetxearen bidez. Nola? Radio-tramankuloa erosiaz, edo duanaren adiskidearengana entzutera joanaz. Kafe etxe, bar, batzoki ta lagun-arte geienetan «super-heterodinoren» bat badute, ta beraz irrasaioak entzuteko egokiera.

        Donostia'ko Euzko-Gaztedia'k asteazkenero gaueko zortzietatik bederatziak bitartean, Euskal-Errira zear ta Erbestera ere bai euskel-ots, abesti, ta itzaldi politenak hidaltzen dituzte egan.

        Auen artean pozik entzun ditugu Beorlegi ta Egilegor'ek esandako bakar ta elkar-izketak: «Joxe Ebaisto» «Arpauso Kalea» «Neska zarra» ta abar.

        Jarrai ortan adiskide maiteak! Guzioi zorionak ta beriziki Zubimendi ta Arzeluz jaunai, euskel-irrasaioen eragile diranai.

Entzule

 

 

Kirikiño'ri omenaldia Durango'n

 

        «Kirikiño'' Bustintza'tar Ebaista zanari gorasarrea zala-ta Jorrallaren 17'g. Mañari'n ta Durango'n euskel-jardunketa goitarrak egin ziran.

        Auetatik Durango'ko »Tabira antzokian« ospaturiko antzerki-jai ederra jaso nai degu.

        Giza-taldez antzokia beterik zegola antzeztu zituzten »Astidunak« Parada jaunak idatzi ta Kirikiño'k euskeratutako antzerkitxoa; ta Sota Aburto Imanol'en »Negarrez igaro zan atsua«. Onen euskeralpena Altuna'tar Joseba idazle jatorrarena degu. Bitartetan Barrena'tar Arantza andereño zoragarriak olerki-esate lilluragari bat eskeñi zuan.

        Ona emen jai onetzaz Lauaxeta ta Uribitarte'tar Ibon'ek idatzi dutena:

        »Tabira antzokijan jai txalogarria ikusi geban. Durango'ko neska ta mutillak egoki lan egin eben. Euzkerea jasotzeko euzkerazko antzerkijak egin bear dira. Eztago erriarentzat gauza atsegingarriagorik.

        «Astidunak» antzerkia laburra da baña bai barregarria be. Antzezlariak ederto. Txalo asko entzun eben.

        Azkenez Sota-Aburto'tar Imanol'ek erderaz idatzi eban «Negarrez igaro zan atsua» ta Altuna'tar Joseba'k euskeraldua antzeztu zan.

        Amá gaxuak bijotz samur ta adoretsuak gura dauz, seme gazteak, eurekaz itxarten ote dan.

        Euzko semiak itxartuten asi dira ta «Negarrez igaro zan atsua» barreka ta pozik, alai-alai imiñiko dabe.

        Egille ta antzeslariai, guztiai bijoazkie gure txaloak.

«Kaiku»

 

hurrengoa