|
ILLEKO BERRIAK Akatz bati erantzupena Gutzaz jardun diran guziei bein eta berriz gure eskerrona agertu bearrean gaude: batez ere egunkari ta aldizkingietan maiz aitatzen gaituzten idazle jatorrai. Jotzen dizkiguten txaloak bezenbat, eman oi dizkiguten onu ta aolkuak jaso ta gureganatzen ditugu. Asteroko bat ba-da ordea, antzerkietan neska-mutillak batean agertzea akatz larria dala diona; ez duna onirizten. Azketsi adiskide, bañan gizonezkoekin bakarrik ezer gutxi egin diteke. Ta onetarako ez giñan sortu. Antzertia bizi-izatearen antz-bide ta ispillu ba'da, nai ta nai ez ta geienetan giza-emakumezkoak bear dute-izan antzeslari. Noski: mutil ta andereño utsez tajuturiko antzerkiak iñoiz argitaratu ditugu; ta ontan jarraitzeko asmoetan gaude. Bañan, maizago, antzerki osoak. Giza-bideak onela eskatzen du ta artu-eman ontatik mutillak neskatxenganako begirapen ta eziera egokia ikasiko dute. Bestela, ez bildur izan: ez dezute gure Antzerti'n Kristau zillegigoaren aurkako lanik arkituko; ta beti oitura on ta aberriaren alde leiatuko gera, ikurritz onen pean: «Irria luze, nigarra labur». Zuzendaritza «Ureta»-Antzokia Au da Tolosa'ko Aberri-etxea'n egin duten antzoki aretoaren izena. Zenbaki au irakurlearen eskuetara iritxi orduko, zabalkunde jaia (Azaroa'k 6) egiña izango da. Lenengo antzezkizuna «Euzko gogoa», Biar jaunaren antzerki eder ta ezagunaz osatu dute. Egun berean aretoan jo zun 20 laguneko orkesta talde bikañak Mokoroa'tar Iñaki zuzendari zutela. Negu guzirako egitarau aukerakoa burutu dute. «Ureta»-Antzokia eder ta zabala da: 500 besaulki ta eserleku erosoak ditu; ta beste aurrerapen guziaz jantzia dago. Bere neurrian eredutzat artu diteke. Zorionak tolosar abertzaliei ta beste erritan jarraitzalleak izan ditzatela. Ikusle Zumalakarregi'tzaz drama bat Gaur karlatarren gudatearen gora-beraz antzerki bat edo beste gure artean idatzi diran ezkero («Txinparta Buruzagi» - «Iru Gudari») on da jakin araztea, orain eun urte inguru, Friederich Senbold doixtar idazleak antzerki-itun edo trajedi bat argitaratu zula «Zumalakarregi oder der Tod des Helden» deritzana (Leipzig-1836). Lan onek bost ekitaldi ditu gure buruzagi ospetsua gai artuta. Ta Bilbao inguruko esi-aldi edo «setiuan» gertatuak dira. Tajuz ta ondo idatzitako antzerkia da, Klasikoen tankeran. Zenbait utsegite ta oker txiki ba-ditu ez da arritzekoa, ez bai-zan azaldu urte betez beranduago besterik. Emen ez det tokirik gauza aundirik esateko. Beste nunbait jardungo naiz gai ontaz asperraldi bat egiñaz. Gaurkoz bakarrik ikuskizun au begien aurrean ipiñi nai det: alegia, arrotz bat etorri bear erakustera antzerki bidez nolakoa izan zan euzkotar aundi baten bizitz ta eriotza. Nik Euskel-antzezkizun jasa Poztu gaitean. Udazkena sortu ala, aberriaren lur gañera, euskel-antzezkizun jasa ongarria erortzen asi da. Ori bear genuen. Jai ta igande, Batzoki ta Eusko-Etxeetan bereziki, antzerki jaiak erruz ematen ari dira: Arrasate, Eibar, Elorrio, Errenderi, Durango, Lasarte, Lezo, Markina, Donostia, Billabona, Tolosa, Zarauz, Zumaia ta abar, amar, ogei, ogeitabost, ogeitamar euskel-antzezkizun, batera eman diran eguna izan da. Naiko lan beste orrenbeste erdel-teatrotan emanak izatea, Euzkadi osoan Euskel-antzerti'an aurrerapenaren ezaugarri ori degu. Beraz, gure landaretxoa sendotzen, mardultzen dijoala. Ez da aski. Edertzen ta erti-mallaz igotzen joan bear du. Antzezlari taldeak zuzentzen dituzten jaunak ardura ori bere gain artu bezate. Egunetik egurera antzerki berriak sortzen ari dira, jatorriz euskeraz idatziak ala erderatik itzuliak. Beraz, egitarau egokiak osatzeko aukera ba-dago. Ea bada, bizkortu ta ekin alkarren leian nortzuek obeto egin. Aspoa Antzerki Sariketa Bilbao'ko Euzkeltzale-Bazkuna'k eratuta antzerki batzaldi baten deia irakurri degu. Antzerki onenentzako sariak dirutan eskeintzen dituzte. Zer-nola geiago jakin nai duanak Bilbao'ko Euzko Gaztedia'ren batzordeari galde bezaio. «BAT» erti-taldea Bilbao'n Urria'ren 30'n ta bertako «Filarmonica» aretoan lenen aldiz azaldu da «Bat» deritzan taldea. Biar jaunaren lantxo bat antzestu ondoren Itxas-txori urdiña abestu zuten, Uruñuela anaien «opereta». Oso ederki, ta garaipen aundia izan omen dute abeslari ta antzezlari guziak. Negu guzian mota ontako antzezkizunak ematekoak dira. |