ILLEKO BERRIAK Euzko-antzerkigilleen batza Antzerkigille ta beste idazleen bazkunik zertarako izaten diran guziok ba-dakizute. Egilleen alde jokatzeko. Antzezkizun bakoitzarengatik, egilleari onenbesteko bat ordaindu bear izaten zaio. Ta onen bidez antzerkigilleak diru mordoxka politak jaso oi dituzte. Gure artean, egundaño, ezer gutxi irabazi dute euskel-antzerkigilleak. Bilbao ta Donostia'n, esate baterako Alzaga'ri txanpon batzuek eskuratzea egokitzen zaio. Beste geienai batere ez. Gaur legeak eskubide aundiak ematen dizkio «Sociedad Española de Autores» deritzan bazkunari. Ta baita ere, duarik, ordaintzeke diran antzezkizunetan, naiz musika joaldi, olerki-esate, antzerki-jai, Batzoki, akeita-etxe ta leku guzietan zerbait kentzeko eskubidea dute. Orretarako uri buru ta erri aundietan, lan ortan dabiltzan ordezkariak dituzte. «Sociedad de Autores» orrek beretzako eunetik amar (10%), ta bestea egillearentzako omen da. Ordaintze ori ondo dago bañan, gauden ernai! Euskel-Antzerkiren bat azaltzeagatik Batzoki ala antzezlari-talde batek zerbait ordaindu dezanean, eskatu ordezkariari egilleari eman dezaiola dagokiona. Ez utzi arrotzari gure bizkar jaten. Catalunyan antzerkigile katalandarrak itunbena «Sociedad de Autores»ekin egiña dute. Guk ere, goiz edo berandu, garaia eltzen ari zaigu-ta bide ortatik jo bearrean gaude. «ANTZERTI» gertu dago asma oriei laguntza osoa eskeintzearren. Leiatillari Berriz «Ramuntxo» Loti'ren erti-lan au, Figeroa'k Españeraz antzerkiratua ta gure Alzaga'k euskeraz itzulia beti atsegiñez ikusten danetakoa degu. Donostia'ko Iztunde'koak ezin esan aña aldiz Euskal-Erri osoan antzeztu izan dute. Oraingo aldian alegitarrak «Ramuntxo» berriro agertu digute, beti bezin gartsu ta gañera gaztetua. Alegi'ko erriak arrera zoragarria egin dio Ilbeltzaren 22 ta 29'garrenean. Ta Alegi'ko antzezlari-talde bikañak bereala Legazpi ta Tolosa'ra joateko deiak izan ditu. Bijoandeizutela «txintxarri» jatorriko, andereño ta giza-seme bikañok! Zuentzat txaloak ta batez ere buruzagi dezuten Amonarriz'tar Ander idazle ta teatro-zale argiarentzat. Munduko antzokirik aundiena Gauza aundi ta arrigarri geienak Ipar Amerika'n daude ta Antzokirik aundiena ere bai. New-York'en dago bera, oraintsu-orain egiña. «Roxy» Teatroa deritzaiote ta zuzendari Rothafel jauna da. 6.700 ikusle lasa-lasa sartzen omen dira. Lekua da gero! Ikustera joan bearko degu. SASKI-NASKI POXPOLIÑA Burutzat ipiñi diogun izenarekin Donostia'n umetxoentzako bazkun bat sortu da. Kursal'eko be-aldean diran leku ederretan toki egin diote. Ta nolako kabi bero ta zabala gañera. Ez umetxoentzat bakarrik, zar ta gazte, guraso ta senide guzientzat leku badago antxe. Ume-jolas, abesti, dantza ta antzerki jaiak eratzeko lekurik ederrena. Bi milla notiñentzat sarrera badu-ta. Aspaidian euskel-antzertiak Donostia'n egin dun aurrerapenik aundiena emendik etorri diteke. Eskerrik sutsu ta zorionik biziena Kursal'eko nagusi jaun ta Laborda apaiz ta ertilari aundiari. Pozik alare turuta jo-zagun: ¡¡Umetxoak pra, pra, pra!! Aspo Teatroa «Pil-pil» Antzerki-jai aroa bizitasun osoan darrai. Edozein igande edo jaiez ogei ta ogeitabost antzezkizun-zenbatu ditezke. Bilbao'n «Bat» ta Euzko Gaztedi'koak; Donostia'n Euzko Etxea'koak; Tolosa'n «Aberri-Etxea»n; Durango'n Astarloaren-Etxean; ta Eibar, Zumai, Errenderi, Zarautz, Gernika, Lasarte, Oiarzun, Lezo, Azkoiti ta abar ta abar antzeztoki biurtuta daude lan ederra egiñaz. Ez bakarrik erri barruan baizik billaldiak gertuaz beste erritara dijoaz gurdi ta guzi. Donostiarrak Otsaillaren 19'gn Donibane Lohitzun'en «Neskazarra» antzestutzen dute; Tolosarrak Donostia'n Ilbeltzaren 20'n Sebasten deunaren egunez Gran Casinoan gurenda aundia izan zuten «Seaska Abestia»rekin. Ordiziarrak berdin «Garbiñe» Tolosa'n agertuaz. Ez al da au «pin» jokatzea? Ba'liteke laister Donostia'n antzezlari-talde batzaldi edo sariketa bat eratzea. Lotu ba lanari. Urrena zer edo zer geiago esango degu. Ikusle |