|     16 zenbakia, 1933ko apirila [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

ILLEKO BERRIAK

 

 

Euskel-Antzertia noruntz?

 

        Gure teatrotxoa, azten dijoan batera, zer nolako joera artu bear duan adieraztea, ajola aundiko gauza degu. Antzerkigille, idazle gazte ta irakurle oroi ortaz jardutea atsegin eta onurakor izango zaie. Erabili zagun bada gai au. Gure Antzertia, auterapen bidetik, erti-arauz eta kristau-zillegigoaren mendean zuzentzea guzion artean iritxi bear degun elburua bai-da.

        Teatroari buruz idazle jakintsuak esandako iritzi-miritziak aitatzea bearrezkoa zaigu. Beste errialdetan jazorriko gertakizunak jakitea ere bai. Ez du iñork ukatzen Antzertiak duan indarra gogai ta asmoak zabaltzeko, yakintza nora nai erriraño eramatearren ta azkenik emen, euskera sendotu ta indartzeko. Euskel-Antzertiaren oñarri, kristautasuna gezurtapalkeri gabe ta abertzaletasuna bedi. Nai ta nai ez errikoia bear du izan.

        Egitzat jo ditezke erderaz dijoazkizuten lerro auek: «El teatro renuncia a su privilegio y a su gloria cuando deja de ser un arte popular y aspira al sufragio de un corrillo escogido de 'high brows'». Ta Gheon pantzetar antzerkigille ospatsuak idatzi du: «Rien de moins catholique, rien de moins chrétien, rien de moins humain qu'un art volontairement abstrus, exclusivement reservé au très petit nombre. Rien non plus de moins viable, de moins durable, fauté d'échange et d'aération.»

        Antzertia egin zagun bada errikoi; erakusle ta alai. Teatroa izan oi da gañera erritzar altsuetan, eutsigarri; ta txiki ta menperatuetan altxagarri. Errusi'n Komunistak erri-taldeak erdi goseak ba dauzkate ere, antzerki-jaien ta jolasen bidez Gobiernoaren alde lotzen dituzte.

        Poloni'pean dagon Ukrania'n 1.400 antzezlari-talde daude «Proswita» deritzan batzan bilduak. Trieste ingurumaiko eslovenotarrak «Narodni Nom» antzerti-zaleen alkartea dute. Irlandatarrak ere azkatasuna lortu al izateko Teatroari eskatu zioten laguntza. Patrick Pearse'n «The singer» antzerkia sin-feindarren matxinadaren mezulari izan zan. Catalunya'n ere Teatre Catalá'ko zuzendari ta gizonak ederki jokatu dute erriaren alde.

        Oraingo aldian Antzertia'ren eraberritzea dala-ta, kristautasunezko ta antziñako bideetatik, pantzetarrak aitzindari edo dabiltz. «Nos Spectacles» (82-Rue de l'Université) ta «Jeux, Trétaux et Personages» (9-Rue Falguière) Paris'en argitaratzen diran illabetekariak, gai ontan zer ikasi aundia darakusgute. Gazteiz'ko Kardaberaztarrai eskeñi nai nieke elkarte orien albistea. Gheon, Brochet ta gañerako lanetan ba-dago aukera ederrik euskeratzeko. Gure antzerki-zaleak ba-dakite nora jo.

 

 

Uruñuela'ren bi antzerki berri

 

        Uruñuela'tar Josu antzerkigille gazteak, lengoaz gañera, beste bi antzerki tajutu ditu. «Oleskarija» ta «Ama» deritzate ta Bilbao'ko «Campos Eliseos» antzokian, deun Joseba'ren egunez adelatu zituzten.

        Antzerki oriek erderaz idatziak daude naiz eta euzkogaiz eta legamiz maniatuak izan.

        Aien buruz, Lauaxeta idazleak idatzi duan irizketatik zerbait emen aldatzera goaz:

        «Oleskarija»'tzaz diño: «Olertitsuegia dala edo. Erriak txalotu eban bere agorako egokia izan yakolako. Uruñuela jaunaren lanetan olerti larregi senti daruagu»

        «Ama» sakonagua degu, abertzaletasunari yagokon erakua. Gai eder baten jarraile gizasemeak erakusten dauskubez euren biotzeko min eta poztasunak. Neurtitzetan egiña degu, me ta azalez. Orain arteko antzerkietan senti eztogun urduritasuna senti eragin dausku. Bear bada «dramatismo» larregi. Negarrez beti egoteko jaiuak ezkara-ta....

        Uruñuela jaunarengan antzerkigille on bat datza. Egin leiken lana aundia da. Antzerki-bidez euzko-biotzak piztu. Zorionak antzezlariai, antzerkien egilleari, ta Euzko-Gaztedi'ko mutil eta neska zintzuai.

        Guztien lana txalogarria izan zalako.»

Nik

 

 

Naste-Borraste

 

        Antzerki-aroa bizi-bizi amaitzera dijoa. Erri guziak leiatu dira iskuleai antzerki-jai politak eskeintzen.

        Donostia'ko poxpolin-zaleak Kursaal'en eman dioten leku eder eta zabalean, igandero antzerketa ederrak egin dituzte. Bertara otseginda, etorri zaizkie: Donostia'ko Eusko-Etxea, Errenderi, Urnieta, Oiarzun eta Alegi'koak.

        Legazpi'n, urtearen asieratik, Goierri guzian dagon areto aundienaren jabe dira. Soraluze'n, Epaillaren 19'g. Deun Joseba egunez Abenda-Etxe'ko antzokia zabaldu zan, «Gurutzepe» Lete'tar J.'en idazle Soraluzetarraren artzerki aberkoia antzeztuaz. Arrasate'n ikastola ta antzoki berri baten oñarria jarri dute. Tolosa eta Errenderi lanean gogotsu ba'dira euskel-jolasean areago.

        Gipuzkoa ta Bizkai'ko erri askoan —ezin guziak aitatu— teatro euskelduna edo ta euskotarra beintzat aukera dijoa.

        Antzezlari-talde onak ba-ditugu. Orain, antzerkigilleak bear dituzte sortu lan atsegin, mamitsu, errikoiak, aiek, urrengo txandan egitarauak berritu ta osatzeko aukera izan dezaten.

        Zertan daude gure idazle gallenak?

Aspo

 

hurrengoa