|     17-18 zenbakiak, 1933ko maiatza-ekaina [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

ILLEKO BERRIAK

 

 

Antzerki Batzaldi ta Sariketa

 

        Euskel-Antzertiari aurrerapen bultzada ematearren Antzerki-batzaldi au zabaltzen da «Euskaltzaleak» saritzen dutena ta «ANTZERTI»ren bidez eratua.

 

        BALDINTZAK:

        1'g.°: Edozein motako ta zer nai gaiz ta mamiz idatzitako antzerki-lanak artzen dira. Ekitaldi bat ala geiagotan, epaikarien iritzian egoki ta antzezgarri izan ezkero.

        2'gn.: Batzaldi onetara sartu nai duten egilleak bidali litzate lanak, luzeena Azaroaren 30'gn. arte zuzenbide au ipiñiaz: «Antzerti» (Editorial Lopez Mendizabal— Tolosa) edo ta «Euskeltzaleak» (Diputación Guipúzcoa).

        3'g.: Antzerki-lanok jatorrak (originales) bitez, norberak sortutakoak eta ez beste izkeratik itzuliak.

        4'g.: Epai-iritzia toki ontan bertan azalduko da ta aren aurka ez dago iñora jotzerik.

        5'g.: Saritutako antzerkiak «Antzerti»n argitaratuak izango dira ta oni dagokio jabetza ta eskubide guziak.

        6'g.: Saritu gabekoak egilleak jaso litzazteke ta eskatu ala biurtuko zaizkie.

 

        SARIAK:

        Auek dira eskeñitako sariak:

        250 pesetako saria, Antzerki-lan onenari ekitaldi bat ala geiagotan idatzia.

        150 pesetako saria, bigarrenari.

 

        75 pesetako saria, bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko lantxo onenari.

        25 pesetako saria, bigarrenari.

 

        Oarrak:

        Egille ta idazleak ez bezate aztu antzerkiok irakurgai ez ezik antzezgarri izan bear dutela; Teatro-kutsua zaiela bearren. Au ez ba'dute ez dute ezer. Teatroa jolasa dala ta ikusleen barruraño irixteko, noiz par ta izkirimien bidez eta noiz zoritxarren otsikaren indarrez, nolanai ere, ez dedilla beñere luze ta aspergarri izan. Antzertiak bere lege ta arauak ditu ta ez diteke tajuzko antzerkirik idatzi aiek ondo ikasi gabe.

        Azkenik, gure antzez-leku geienak txikiak izanik ta antzezlariak berriz duarik lanegiten dutenak, ez bai dira ortatik bizi idazleai eskatzen zaie antzerkiak egin ditzatela alik eta ikas-errez eta antzezerrezenak.

 

 

Antzerkigile berri bat

 

        Urnietarra bera; ta gaztea: Arruarte'tar Paul deritza. Ezagutzen dutenak diotenez idazle polita omen dator. Langille ta ikas-gose. Orrilla'ren 28'go. Urnieta'ko Batzokia'n aren iru ekitaldidun antzerki berria «Au Ludia» lenengoz antzeztuak dira. Arrera sutsua egin zioten erritarrok, txalo-jotze ugariaz sariturik. Guk ere txalo ta zorionik beroenak bidaltzen dizkiogu Arruarte'ri ta bere antzerki-lanak ikusteko gogo bizitan gaude.

        Jo bide ortatik, adiskide, ta Urnieta'ko antzezlari trebe ta bizkorrak artu ditzagun eredutzat.

Nik

 

 

Alaba bat geiago

 

        Onela da Jean Labourd eta Laurent Boissiers, idazle eta ereslariak sortutakoa.

        Izentzat «Yuana, fille d'Euskadi» ipiñi diote. Opera berri au Bayona'ko Antzoki nagusian joan dan Orrilla'n 28'gn. lenengoz antzeztu zuten.

        Garbizu'tar Toma ertilari aipatuak idatzi duanez «Yuana» ori pozik ikusi eta entzuten danetakoa omen degu. Ea noiz datorren ingurumai onetara.

 

 

Ugolde kaltegarriak izan dirala-ta...

 

        Garagarrilla'ren 15 ta 16'gn. egunetan lertutako ekaitz eta eurite ikaragarrien berri Gipuzkoa'n nork ez daki?

        Baserri ta kalean kalte aundiak egin zituala ere bai.

        Bada, antzerki-jaiak ez dira beti izaten jolas eta atsegiñerako bakarrik. Ondamen eta kalteak nolabait arintzearren, dirua biltzeko, balio izaten dute. Lagun urkoari laguntzeko errezago eman oi bai-da jaitxo baten bidez.

        Onela leku askotan antzerki-jaiak eratu dituzte. Donostia'n «Txanton-Piperri» berriro bi bider agertu da «erruki dedin jendia». Bilbao ta Donostia'n bilbotarrak «Iru Gudari» ta «Aizteak» antzeztu dituzte. Ta nun nai Euskel-Teatroa erabili da goimaitasunez.

        Poztutzen gera, gure ikurra au bai da «Irria luze nigarra labur».

Nik

 

 

«ANTIGONE»

 

        Berri pozgarri bat adierazi bear diegu gure irakurleai. Urrengo zenbaki batean Sofokel'en otsaundiko «ANTIGONE» trajedi, «zoritxar-antzerkia», euskeraz txukun itzulia, argitaratzeko asmoa degu. Euskerapena Zaitegi. A. josulagun gazte ta argiak tajutua izan da; ta klasikotan eta euskeran irakasle jator degun «Orixe» jaunaren eskuz zuzendua. Au izango da erderatik euskerara lan oso bat itzultzen dan lenengo aldia. «Antigone» izkuntza landu guzietara aldatua dago ta gure elertia aberastutzera datorkigu.

        Irakur ezik «Antigone»'ren zoritxarrak euskal antzeztokiren batean laister ikusiko ote ditugulakoan gaude.

        Antzezlari-talde gartsu, ausarta ta ikastunak bai baititugu...

 

hurrengoa