|
ILLEKO BERRIAK «Film» euskotarra Antzertia ta zinea aizpak diran ezkero, iñoiz, zineari buruz ere, jardutea ba-dagokigu. Ta ez nolanaiko «film» edo pelikulatzaz; oraintsu bukatzen ari diran «film» euskotar batezaz baizik. Batzuek ba-dakite, bañan guzioi ere atsegin izango zaie jakitea: gure aberriaren izaera osoa agertzen dun «film» bat gertutzen ari dirala. Laister, oso aguro, datorren neguan, erri guzietan zine eder ori ikusteko eran izango gera. Euzkadi'ko txoko ta bazter polit asko, itxasoz eta legorrez agertzen dizkigu: jauregi ta oroi-arri zaarrak, baserri ta ikastetxeak, uri ta urrixkak. Gure kirol, dantza ta jokuak, lantegi ta olak. Azkenik azaltzen digu Euzkadi abertzaletasun bidean.... Olite ta Guernika; Sukarrieta ta Amayur. Edestiaren oroigarriak. Gero oraingo erriketaren biotzkadak. Jai alai, zigor eta espetxeak.... katalandar ta galiziatarren ikertaldiak, Euzkadi-Europa Donostia'n egin zan batzar nagusia ta abar. Gañera «film» au eresi ta guzi izango da; ta alditan mintzatu edo itzegiña. Ammende estoniarra, Agirre, Ernandorena, Aitzol ta beste zenbait izlarien itzaldi zatiak entzun arazten dizkigu. Bai gure agintari, jaun ezagun eta adiskide askoren irudiak ikus araz ere. Au irakurri duten guziak, «film» ori ikusteko irrikitzen utziko genitun noski. Illabete gutxi barru aseko da zuen luzeiritzia... Bitartean, Ernandorena, Aldazabal eta ain gogoz lanean diarduten adiskide oroi zorionak. Aztu gabe «Zintzotasana» Ernani' ko antzoki-nagusiai. X. «Amaya» Donostia'n Belarrietara berri pozgarri bat eldu zaigu: datorren Urrian Donostia'n Guridi'ren «Amaya» eusko-opera abestuko dala. Antzez-notin agirienak, Altube, Zabalbeazkoa, ta Olaizola Kortejarena abeslari goitar eta ospetsuak antzeztuko dituzte. «Euzko Abesbatea'ren» gain dijoa eralguntza guzia ta «Txanton Piperri'rekin» izan zuten gurenda, oraingoan puskatu dutela ziur gaude. Mutillak dira ortan donostiarrak! Arpidedunai oarra Bateon batek galdetu digu ea «Antzerti'k» uts egin dun zenbakiren bat atera gabe utziaz. Ez jauna, ez. Oker txiki au ontatik dator: alegia, 17 g. zenbakiari (Orrilla-Garragarrilla) bikoitza izanik, zenbaki bakarra eman geniola bi jarri bearrean (17-18). Orrengatik, Uzta'ko emanaldian oker ori zuzendu degu, jauzi bat egin eta dagokion zenbakia (19) artu araziaz. «Jostari» taldea Aurreko Antzerti'n esan gendun Iruña'n «Pedro Mari» antzeztu bear zutela. Onela gertatu zan. Dagonillaren 19 gn. Gayarre antzoki berrituan Kanpion eta Etxabe'ren lan ederra agertu zuten. Jendea gañezka; gar ta txalo jotzeak areago. Iruñar antzezlari gazteak «Jostari» izen egokia eman diote taldeari, jostaketan irabazi bear bai-degu erriaren biotza. Izen ori aurrean dutela erriz-erri ibiltzeko asmotan dira. Bidaso'tik asi ta Ebro ertzean dagon Muskaria (Tudela) raño. Orain «Pedro Mari» antzeztutzen. Gero beste zerbait. Tolosa'ko Gorriti antzokian laister azalpena egitekotan omen dabiltza. Txaloak jo zaizkiogun Iruña'ko seme bikañai. Ala bañan, Jostari'k euskel-antzertiren batzuek ¡kasiko dituala uste degu, bederik Baztan'en ta Napar-euskelerri guzian azaltzeko. Orduan gure poza! Irizketa «Gure Herria» aldizkingian, Mezeris Jaunak, zuberotar idazle berriak idazlan eder bat argitaratzen du «Maskaradak» izena duna. Zuberotarren antziñako pastoral eta mozorrokeriaz diardu. Lan ori aurtengo Euzkeltzaleen Biltzarra'ren batzaldian saritu diote. * * * «El Mercurio» Santiago de Txile'ko egunkarian gure zuzendari Labayen'dar A.'ren idazlan bat argitaratu da (Dagonilla'k 6) «Hacia un teatro popular vasco» deritzana. * * * G. Herelle idazle aipatuak «Yakintza» - Irailla - Urria zenbakia euskel antzerti gaiari ekiten dio berriro: «Como nació mi afición al teatro vasco» lan ederra izenpetuaz. Antzerkitxo berri bat Leon euskel-idazle jatorrak azkenengo «Gure Herria» zenbakian antzerkitxo polit eta erreza opa digu: «Maturina'ren kapoiak» Beste bat geiago gure antzerti zaleentzat. |