|
ILLEKO BERRIAK ANTZERTI'ren LENENGO Antzerki batzaldi ta sariketa Epai-iritzia Batzaldi ontara, iru bakarrizketa ta zortzi antzerki aurkeztu dira. Ona emen, antzez-lanok sakonki ta astiro aztertu ondoren, epaimaiekoak ao batez artutako erabakia. BAKARRIZKETAK 75 laurleko saria = URTEURRENA = Gauz aundia izan ez arren gaiez berri ta atsegin da; ongi tajutua ta euskera txukun-garbia darabilkilako beretzat saria. Egillea = Arozena'tar Andoni. Lasarte. 25 laurleko saria = TXOKOLO, TXERRI-TRATALARI = Errikoi ta erreza; gaiez gain-gañekoa izan ez arren. Egillea =Karraskedo Olarra'tar Yakinda. Donosti. ANTZERKIAK 250 laurlekoko saria = ETXE-ALDAKETA (ekitaldi bat) = Eder-ederra, bizi ta bikaña. Gaiez txalogarria, izkeraz biribilla, antzez-legez oso-osoa. Erakuspen ederrak yalgitzen ditu. Gañera ikaserrez ta antzez erreza. Egillea = Karraskedo-Olarra'tar Yakinda. Donosti. 150 laurleko saria = ITURRIAN (bi ekitaldi) = Gaiez, ñimiñoa. Nola nai ere jende zearen aokoa izango da noski. Bigarren ekitaldia moteltxeagoa, lenengoa baño. Euskera erreza. Maxiatxalleak «xartako» ederrik daramate. Egillea = Amonarriz'tar Ander. Allegi. Aipaldi bereala = ARANTXA-DUNIXI (Iru ekitaldi) = Lenengo ta bigarren ekitaldia, oso txukun eta politak. Irugarrenean, ordea, ez du azken korapilloak azkatzen asmatu egilleak. Lan asko ta ederra egin dula-ta «aipagari» jotzen diogu lan au egilleari Arozena'tar Andoni. Lasarte. Saritutako ez beste antzerkien-egilleak eskatu litzazteke. «ANTZERTIK» bereala «correoz» itzuliko dizkie. Tolosa'n 1933. Lotazilla'k 31 Epai-maiak Antzerkigille sarituak Bi urte auetan izan degun unerik atsegiñenetako bat, oraingo auxe zaigu: alegia, antzerkigille sarituak aurkeztutzea. Idazleak artzen dituzten neke, danak ondo dakizkigu, geienetan, iñork gutxik aintzakotzat artu arren. Ez degu esan nai idazten lan guzia txalotu ta goratu bear danik. Bai ordea, jaso ta asieran idazleen emaitzak bear duten giro epelera aldatu. Urte askotako alegiñak ezetsita ikustea mingarri bai-da. Belar txarrok ere maitasun apur batez berdin jorratu ditezke... Aterpe gozo ta lur gizen ori izan nai du ANTZERTI'k antzerkigilleentzat. Gure epai, iritzi ta erabakietan ba'liteke iñoiz utsegitea: bañan zabarkeri ta eragabekeria gugandik urrun bitez. Ez dedilla gerta zenbait sariketetan bezela, onelako edo alako eskeñi, agindutakoa bete ez, eta idazleai alper gaiztoan itxoin arazi. Zuzen ala oker gure itza bete bear degu; zintzotasunez idazleen uste osoa irabazi naiaz. Beste lekutxo batean dijoa. Olarra, Arozena ta Amonarriz jaunak Gure zorionik sutsuenak guzioi, batez ere Karraskedo-Olarra billabonatar idazle argiari, aurtengo antzerti-sariketan txapeldun geldi dalako. Aspaldidanik zaigu ezagun Karraskedo idazlea ta antzertirako zaletasun eta leiaz lanean ari zala ba-genekigun. 1933'ko Antzerti-saria neke-ordaña bezaio ta aurrerantzean gora igotzeko asnas berri ta zirikada. Arozena'tar Andoni, lasartear ertilari bikaña etorkizun aundiko antzerkigille degu. Amonarriz tolosar jatorra ez da gaur goizekoa euskel antzertian. Alare beti gertu, ta biotz gazte lanerako; ospegarria da gizon onek ogeitamar urte auetan, gure antzertiaren alde osatu dun egiñala. Ekin eta jarrai! Zuzendariak «I'go Euskel-Antzerti Eguna» Antzezlari-talde sariketa Antzerti sariketa burutu orduko beste sariketa bat gelago iragartzera goaz: antzezlari-talde sariketa. Bion artean antolatu nai degu, emendik peldun gelditu dedin antzezlari-taldeak, egun ortan antzeztuko du saritua izan dan antzerkia. Aurten «Etxe aldaketa» Karraskedo-Olarra jaunarena. 1934'ko antzerti eguna Donostia'n jaituko da Epailla'ren 26'garrenean. Sariketa ontaz, datorren zenbakian emango ditugu xeetasun geiago ta baldintza guziak. «Etxe-aldaketa» antzerki jatorra, baita ere datorren emanaldian argitaratuko degu. ANTZERTI-Euskeltzaleak KINEMA Gu izan giñan lenengo aldiz «Euzkadi» deritzan «film» bat gertutzen ari zirala esan gendunok. Orduan zer zan aitatu gendun eta zer nolako gauza ikusgarriak zituan. Gaur «film» eder ori Euzkadi'ko erri askotan entzun eta ikusi dute: Bilbao, Donostia, Gazteiz, Tolosa, Ernani, Bermeo, Ordizia, Errenderi, Urretxu ta abar. Guziok, ao batez, ikuskizun gain-gañekoa dala diote, zentzunen asegarri ta gure Erria'ren jasogarri... Au naikoa ez dala, «ikuskin» orrek erakutsi digu, Kinema ertiaren bidez beste amaika lan egin ditezkela gure lurrari begira. JOSTARI Aldizkingi au irakurleen eskuetara iritxi orduko «Jostari» taldeak Iruña'ko «Gayarre» antzokian lenengo aldiz «Emmanuel» Vallejos napar idazle iaioaren eguberri-agerraldiak antzeztuko zituzten. Antzerki lan onek erestaldi edergarriak Beobide ta Olazaran'ek egiñak ditu. Bigarren antzezkizuna Ilbeltzaren zazpian Donostia'ko Kursaal'en ematekoak dira. Ikusi ta entzun ondoren urrena zerbait esango degu «Emmanuel»i buruz. Gheon pantzetarraren Antzerkien antzera, kristau ta erti arauz lan ederrak egin ditezke euskel-antzertian. Aspo Gure asmoak Irugarren urtean sartu aurretik gure irakurle ta adiskideai berri pozgarriak eman nai geniezke. Urrengo zenbakitik asita «Antzerti» edertuta agertuko zaigu. Azalez eta mamiz aberats eta txukunago. Bi urtean ibilli ditugun pixaoialak utzita egin diguten soñeko berria jantzita azalduko gera (J.L.) Urte berri on adiskideak! Arpidedun bakoitzak beste berri bat arki dezala ta ez gera ontan bakarrik geldituko. |