|
TXOKOLO, TXERRI-TRATALARI BAKARRIZKETA Karraskedo Olarra'tar Yakinda 1933'ko Antzerti'ren batzaldian (Txokolo, txerri-tratalari bluxaz). Jaun-andreak, agur! Jai-aldi onen asiera nere bizkar utzi dute, ni baño iaiogorik ez izan nunbait-eta... Besteren gain egin bearrak uztea, geron gain artzea baño errezagoa da, izan ere. Eta or barruan, oial artean dira ni ontaratu nautenak; beren alperkeriz ala nere kontura par-algarak egite-arren... Zuen aurrera ez nakar, beraz, nere ausardiak, nere lotsagabekeriak. Besteren aginduz natorkitzue, besteren bultzadak eraginda. Eta esan didate...? Barkatu, jaun-andreak, ez bai dakit zer esan didaten... Ez dakit zer gerta zaidan; bat batean, zerk jo ta baño, burutik oñetaraño erabe-larriak astindu nau... ta ez dakit zertara atera naizen ere... Zorapenak artu dit burua, ta nere egin bearra zearo astu egin zait... Baña... au da lanbidea! Zuen aurrez-aurre naukazuten ezkeroz, ez nuke poto-eginda gelditu nai... Esan didate... esan...? Orra! ez naiz gogoratzen. Ederra egin det! Baña... oldoztu zadan pixka bat, ia gogoratzen naizen! Baña zer dala-ta nago ni zuen aurrean?... Eta zuek zer dala-ta bildu zerate emen?... Ixo, ixo!... Zuek «funzioa» ikustera etorri zerate, ezta? Bai, bai!... Zertara atera naizen orain ba'dakidala, uste det... A, bai!... Ara!: «funzioa» asi baño len, zuei zedozer esateko; kontu-kontari denbora-alditxo bat zuei igaro-erazteko, agindu didate... Ta guzia, «funzioa» egin bear dutenak... bai al dakizute?, ez omen dira garaiz etorri, bai, ta berak beren apainketa eta beste orrelako antolaketak egin bitartean... nere gain utzi dute «funzioa». A zelako «komeriantea» ni!... Baña dana dala... Astera noa! Ontarako, ordea, zuen baimena ta onartea nai nituzke... Baietz?... Eskarrikasko, jaun-andreak, zuek entzule ta ikusle izateaz dagidazuten ederragatik... Eta ordain onez, ia nere eginbear au alik eta ongien betetzen dedan. Ala bedi! Neri gaur gertatu zaidana ez dakit parragarrikeri ala kirtenkeri dan. Ez dakit, kontatzeko egokia ala itsusia dan. Dakitana da, gertaera au neretzako larri-aldi izan dala; eta zuei kontatuaz atsegiñaldi ba'zitzaizueke, poztuko nintzakeala... Zuen ezaguna nazute, ezta?... Baña, kontu-kontari asi haño len, zuen artean ezagutzen ez naun norbait ba'legoke're, izengoitiz «Txokolo» deritzaidela esan bear diot pa'ezpadago ni; ezagutzen ez naun-edo orlako orri. «Txokolo» izengoitia zertatik datorkidan, txokolate-jikara miazkatzen dun edozein ume-mukitzuk ba'daki. Ez dago, beraz, geigo esan bearrik. Badakizute, nere izengoitiaren jatorria. Baña neri gaur gertatu zaidanak ez du txokolategille, batekin zer ikusirík; neri gertatua ta ni «Txokolo» izan arren, Txerri-tratalari baten artu-emanakin, ba'du zer ikusi, ordea. Eta neroni batzuetan txokolategintzan eta beste batzuetan txerri-tratalaritzan nola ibilli oi naizen ibilli, gaurko nere gertaera etzaio txokolategilleari gertatu; txeri-zaltzalleari baizik. Zerk arritzen zaituzte?... Badakit, txokolategintza ta txerri-tratalaritza, ogipide ez-berdiñak dirala. Baña, orra ba: egun txarretan bizi gera, bai, ta edozerri eldu bear dio gaur-egunean gosez il nai ez duan nork. Eta, gañera, ba'dira bazterretan nik baño ez-berdiñago bizi-modua ateratzen duten amaika ere. Nik ezagutzen det eta, ba'leike zuen artean, arkitzea orlako ori, meza laguntzen eta bizarra-kentzen ogia irabazten duan gizontxo bat. Etzaitezte, ba, nere bizi-modu moldakaitzaz arritu. Baña, zer ari natzaizute? Noan, aspergarri utsean jardun-gabe, gaur neri gertatutakoaz mintzatzera... Txerri-tratalaritzak eskuarte ona uzten du; diru poliki irabazten da. Lanbide zikin-xamarra dala?... Egia, ez da garbia. Zerrikeria ezin izan garbia. Baña ba'dira amaika ogipide izen itsusi ori txerri-tratalari bati baño obeto legokienak. Oiek azaletik garbi; baña barrutik... kiratsa bezin beltz. Txerri-tratalaritzaren akatzik txarrena ez dago txukuna ez izatean, ez. Baizik txerrik eztuasun asko ematen dituztela. Ta gaur neri eman didatena ez dala txikienetakoa izan. Orain jakingo dezute. Lau-txerri bidali bear nitun gaur Donosti'ra, «mixtuan facturatuta». Eta lau txerriok «estazio»'runtz naramazkiela, bidean igaro, da inpernuko tximista bezin azkar igaro ere, «automobil» madarikatu bat, atzetik kea-ta autsa zerizkiola... Izutu dizkit txerriak, zalapartari eman die laubak, eta lanbideak izan ditut arkitu eziñik. Noiz-bait eta nola-bait, estazioratu gera, ta sartu ditut Donostira'ko «trenean». Nere lau txerriok dijoazen bagoiean, ordea, ez dakit noren burutazioz, bi txekor sartu ez dizkidate ba!... Ta buruak eman dit, lau txerriak txekor artean bakarrik uzten ba'nitun, etzirala Donosti'ra osorik iritxiko; «txarkutegira» gabe txerriki ta odolki egiñik irtengo zirala. Ta, pentzatu ta egin, neroni ere bagoiean sartu naiz; nere txerritxuak txekor-adarkadaz ez zitezen galdu... Irten da trena Donosti'runtz. Gelditu da emengo, ango ta aragoko geltokietan. Geltoki bakoitzean, aruntz ta onuntz, tanka ta tunka; onuntz ta aruntz, tunka ta tanka, erabilli gaitue erabili... Txekor ta zerriak oso izutu zaizkit, aserreak artu ditu, ta aien zalaparta eta amorru artatik nere burua onik atera baldin nai ba'nun, bagoiko leio-burnietatik zintzilik joan bearrean ikusi naiz... Iritxi gera noiz-bait Donosti'ra. Ez nik nai bezin azkar iritxi ere! Eta txerrik jasotzera atera dan gurdin nere lau txerriak ikusi ditudanean... pozik artu det arnas! Eta estaziotik atera gabe, alki batean jai natzute, patxada ederrean ta gilbor-zabal jarri ere. Ura zan patxada ura! Onen egoki ta lasai nengoala... zer burutaziotan ote nengon, gero!, kaxo Txokolo! deitzen dit norbaitek. Burua jaso dedanean... nor izango-ta!, txerri-tratalaritzan adizkide dedan Beixama, zutik aurrez aurre... Zer egiten dek emen, Txokolo? bere galdera. Emen?... Etxerako trenaren zai nere erantzuna. Abil, ba, azkar, emen gelditzea nai ez'padek. Ez al dek ikusten ateratzera dijoala? berak neri. Eta ni nere zudur aurrean neukan trena ikusi gabe... Zer burutaziotan ote nengon! Bagoiko leio-burnietatik zintzilik oraindik, apika... Gu trenean sartu ordukoxe, «fi-fa-ja»ka zijoan... Eskerrak Beixama'ri, an nengon oraindik bestela!... Atzo lodikote baten ondoan jarri naiz. Bai ederki! nerekiko nion. Aparitarako etxean... Bai ederki! Baña, alako batean, nere jarleku azpian zedozer zebillela nabaitu nuan. Begiratzen det alkipera. Ta zer ikusiko! Alproja bat kiskurtuta alkipean. Burura eskuk eramanda... ederra egin dit, ederra!, ojuka asi nintzan. Zer dek?, Beixamak neri arriturik. Zer dedan?... Ederra egin dit, ederra! Alkipean alproja bat zijoan, eta neri gogorazi zidak ni ere billete gabe nijoala. Txerrikin batean etorri nauk bagoiean, ba'kik?, ta arakoan ez nin billete bearrik, ta onuntzakorik erosi bear nunik ere etzaidak bururatu; ez bai nauk ezertarako estaziotik atera... Ederra egin dit, ederra!... Ontan, begiratzen det leiotik... ta emen det billete-zulatzallea... ta ni zer egin ez nekiela... Sartu adi ire azpira! Beixamak neri. Ta ni, geiagokorik gabe, an noa alkipera, alako alprojatzar ari lagun egitera. Aiek estuasunak nereak, billete-zulatzallea inguruan izan genuen bitartean! Nere aldameneko atso lodikote ark, alkipean zeraman otarrarekin eskutatu nai nuen nere burua. Baña atzo lodikote ark bere otarrari eltzen niola igarri orduko, etzidan pakean utzi. Onek otarrari tira, ark otarrari tira; nik tira ta ark tira... Ta bitartean, beldurraren beldurrez, kixkur kixkur egin da, ta arnas artzeko beldurrez ni... Alako batean joan zan txartel-zulatzallea. Ura lasaitasuna nerea! Alkipetik atera nintzanean, atso lodikote ari esan nion: Zer, etxekoandre, beldur al ziñan zedozer lapurtuko ote nizun-edo?... Eta arpegi zorrotzez erantzun zidan: Ez dakit, um! ez ote didazun arrapatu, gero?... Eskarrikasko, etxekandre!, erantzun nion. Ez bai nuan atzo arrekin aserrerik nai. Ori bear gendun! Ta trena estazioratu zanean, gelditzeko betik artu gabe, laixterkari eman nion. Atso lodikote ura, berriz, bere otarrari begira gelditu zan... Ura zan atsoa, ura!...! Etzan oraindik piyo. Ona emen neri gaur gertatutakoa. Ez ote zait ezer geigo gertatuko gero?... Trenetik korrikari eman da atera ba'naiz atera, ez ote det, jaun-andreak, emendik ere anka jokoari emanda alde egin bearko? Ez det uste. Zuek onak baizerate. Ta ez dedilla zuen arpegia iñoiz, atso lodikotearen aserre-irudi. Jaun-andreak, nere «funzioa» bukatu da... (Mikeletea sartu bedi bakar-izketa au emen bukatu nai ezpada). MIKELETEA: (Sartuaz) Bukatu dala?... Ez; Txokolo, ez!... Urrutizkiñez deitu dute emakume bati alkipean zeraman otarretik zeozer «faltatu» zaiola, ta zu alkipean etorri zerala-ta... TXOKOLO: Nik?... Baña, nola liteke ori?... Zuk ongi ezagutzen nazu, ezta?... Ori bear genuke! Alkipean zijoan beste alprojatzar ark arrapatuko zion. Nik, ez! MIKELETEA: Bai, gizon, bai! Ba'dakit oneko gizona zerala, ta zu etzerala... Baña atoz nekin! TXOKOLO: Atso lodikote alena ez besterena! (Bijoaz). ZAPIA |