|     25 zenbakia, 1934ko urtarrila [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

1'go EUSKEL ANTZERTI EGUNA

—Antzezlari-Talde Sariketak—

 

        Azkenengo zenbakian esan gendun «Euskaltzaleak eta Antzeri'k» alkar artuta jai ta sariketa berriak eratu zituztela. Bata da: talde bakoitzak bere erritan aurten saritutako antzerki «Etxe-Aldaketa» nork obeto antzeztutzea; bigarrena, Donostia'ko Poxpolin-aretoan zer nai antzerki-lan azaltzea alkarren leian. Txapeldun geldituko diran talde biekin jaituko da lenengo «ANTZERTI-EGUNA». Gure asmoak jakin ala «amabost taldek» izena eman digute. Alai datoz jolas-gudu ontan sartu naiean. Ori da, gazteak: «Euskaltzaileak» ta «Antzerti»'ren ordezkariak bildu dira epai-mai, egun, toki, eta beste zernola guziak erabakitzeko, eta ona eman duten agiria:

        Antzezlari taldeen gudua eratzeko, 1934'ko Ilbeltzaren 23'an, «Euskaltzalea»ko batzordea alkartu zan. Euskeltzale batzordekoak ziran, Arzelus'tar A, Barriola'tar I, Olaizola'tar J, Barriola'tar A, eta idazkaria Ariztimuño'tar J. «Antzerti» aldizkingu artezkaria, Labayen'dar A; «Poxpolin donostiarra»'ko lendakaria Laborda'tar E; «Etxe-Aldaketa»ren egillea, Karraskedo-Olarra'tar J.

        Ona erabakiak:

 

        ANTZEZLARI-TALDEEN GUDUAK

 

        I'goa.— Donosti'ko txapelketa. Zozketa egin ondoren izendatutakoa antzezlari taldeak eta igandeak.

        Otsaillaren 4'an.— Pasai Deun Kepa'ko Euzko Gaztedikoak.

        Otsaillaren 11'an.— Urnieta'ko Batzokikoak.

        Otsaillaren 18'an.— Poxpoliñalde Batzokikoak.

        Otsaillaren 25'an.— Tolosa'ko «Lizardi» antzezlari-taldekoak.

        Epaillaren 4'an.— Donosti'ko Euzko-Etxekoak.

        Epaillaren 11'an.— Ondarroa ko Euskaltzale Bazkunekoak.

        Epaillaren 18'an.— Errenderi'ko Euzko-Batzokikoak.

        Epaillaren 19'an.— Bergara'ko Zarrontzale Bazkunekoak.

        Jorraillaren 1'an.— Soraluze'ko Abenda-Etxekoak.

        Jorraillaren 8'an.— Andoain'go Euzko-Gaztedikoak.

        Jorraillaren 14'an.— Deba'ko Euzko-Batzokikoak.

        Jorraillaren 15'an.— Bergara'ko Euzko-Batzokikoak.

        Jorraillaren 22'an.— Alegi'ko Euzko-Etxekoak.

        Jorraillaren 29'an.— Zumaya'ko Euzko-Batzokikoak.

        Epai-mayekoak dira: Altzaga'tar T., Olaizola'tar J., Barriola' tar A., Zaldua'tar B. eta Uranga'tar J.I.

        Antzezlari talde bakoitzak adierazitako antzerkia antzeztu bear du. Ezin aldatu lezateke.

 

        II'na.— Talde bakoitzak nor bere errian «ETXE-ALDAKETA» antzezteko.

        I'go TALDEA

        Epaillaren 18'an.— Tolosa'koak.

        Epaillaren 19'an.— Errenderi eta Pasai D. Kepakoak.

        Jorraillaren 1'an.— Lekeitio eta Ondarroakoak.

        Jorraillaren 8'an.— Deba eta Zumayakoak.

        II'garren TALDEA

        Otsaillaren 18'an.— Andoain eta Alegikoak.

        Epaillaren 10'an.— Bergara'ko Euzko Batzokia.

        Epaillaren 11'an.— Bergara Zarrontzale Bazkuna.—Soraluze.

        Epailaren 18'an.— Donostia.

        Epaillaren 19'an.— Urnieta eta Lasarte.

        Laisterren guziei «Etxe-Aldaketa» bidaliko zaiote. Idazkiz dijoazkiote talde bakoitzari uarrak eta jakingarriak. Aldez aurretik jakin araziko zaiote zer orduetan antzeztu bear duten, epailariak garaiz iritxi ditezen.

 

 

Ondo antzezteko bidea

 

        Gai onetzaz zerbait esatea gure antzezlari-taldeai bearrezkoa zaie. Zeatz eta tajuz antzeztea nai ta naiezkoa bai da antzerki-lan bat ona edo txarra dan erabakitzeko; polit ala itxusi derizkioten jakiteko. Askotan, antzerki baten garaipen edo ta ondamen, ala «potto egitea» antzezlarien bizkar dago. Gauz auek edozeñek dakizki. Ez dakite guziok ordea ondo antzeztea zer dan. «Antzerki lan batean idatzia dagona ez da guzia; ez da gaia baizik zuzendariak antzezkizuna gertu dezan.» (Tairof). Lenen-lenengo antzez-lagun banaketa egoki egin bear da. Zuzen begiz jo nork ondoen bete dezaken onelako edo alako antzez-notiña... Au egin ezkero dator norberak «papera» irakurri, aztertu, ta ondoren itzez-itz buruz ikastea. Ez da ikasi bear gutxi-gora-bera, oso-osoan baizik. Egilleak onelako itz eta esakuntza ipiñi ditunean, zerbaitengatik izango da.

        Zuzendariak onetsi dun antzerkiari, ondo irakurrita gero, ez bezaio antzezlariak ezer aldatu ta jan. Bere «modu» papera esaten duten antzezlariak beste lagunak nastu ta galduarazten dituzte. Bein «paperak» ikasiak izan diranean alkarrekiko saiaketa ta ekitaldiak datoz. Maiz entzun oi da antzezlariai esaten: «papera ba-dakit eta antzezkizun egunez bear bezela egingo det.» Au bide txarra da. Buruz ezik papera esaten jakin bear da: abots argiz izkindatu, deklamatzen. Bestela, ikustez aspertuak gaudena gertutzen da: alegia, aguroegi ta ixillegi esatea papera ta ikusleak ez entzutea antzezlariak diotena; aopean itzegiten bai-dute. Ori da saiakerra ezak dakarrena. Izkintzari, deklamazioari lagundu bear dio, arpegi, esku, beso ta naiz soin guziaren keñu, ximiko ta jokuak. Au ekiñaldi askoren bidez lortzen da; ta utsegite guziak bertan zuzendu bitez.

        Beti da onuragarri azken-saiaketa jantzi, apainketa, tresna ta guzti egitea. Au da «kosmetika» deritzatena: jantziak, soñeko, itxura. Onek eman oi dio antzez-notin bakoitzari bear dun kutsua, zaldunarena ala kalegarbitzallearena; zar edo gazte ¡duria.

        Aiton zarraren antzo atera nai ba'da ez da aski ille-orde zuria edo kaska-soilla buru gañean eramatea; garrondoa ere zarrarena bedi, ta orobat arpegiaren zimurrak, ibillerra ta-abar.

        Antziñan antzezlariak mozorroz estalita atera oi ziran. Gaur musu guztia margotuta arkatz gorri ta beltzez, arpegi bat maskaltzen da nai aña.

        Azkenik argi-joku, dekorazio, ta antzeztoki apainketan datza garaipenaren erdia. Ertilari on batek, naiz ez izan margolari bikaña, gauza gutxikin, paper utsez, ametsezko antzeztoki lilluragarriak gertu litzazke.

        Onu oiek jarraituaz txalo ugariak jasoko dituzte antzezlariak eta jendetza utziko dute beti pozik.

Matxingorri

 

 

Iruña'ko JOSTARI taldea

—EMMANUEL—

 

        Zenbait iruñar abertzaleek, Goñi gaztea buru dutelarik, antzezlari talde au osatu dute. Antzertia dute amets eta elburu. Orain arte euskel-antzertia ikutu ezbadute ere, luzaro baño len gure-gureak izango ditugu-ta, aipatu ditzagun, emen ANTZERTI'n.

        Orain gutxi Donosti'ra etorriak ditugu, Errege-egun garaiez, «Pedro Mari» ta «Emmanuel» antzeztutzera.

        Ez dizut «Pedro Mari» aitatuko, irakurle. Aspaldikoxea da-ta, asko ta askoek txalotu eta goratu dizute. Ala-bearrez, alere.

        «Emmanuel» ordea, bai, aitatuko dizut. Ta nere motxean, goratu ta txalotu ere bai. Antzokietan gauz atsegiñagorik ikustea ez baita errez!

        Zer da bada Emmanuel?

        Kristo'ren etorrera gai arturik, egin dan antzerki-lan, bikañenetakoa. Bata besteen urrengo, antzeztokian egilleak erakusten dizkigun zazpi «jaiotz» ikusgarri. Ebaingeriak idatzirik utzitakoa, apaiz batek gaur, ia 2.000 urtez geroz, ezin egokiago berriztutzen diguna. Antzerti-arauak bete-betean, gordetzen ditualarik, lenaro Xabier Vallejos apaiz napar langilleak; ikusleen ao-ezti ta atsegiñerako sortu duan antzerki bikaña. Gaia aukerazkoa; ongi josia; alkarrizketa bizia; nun-nai olerki eder ederrak; esanaldi entzungarriak, eta erakuspen obeak. Euskal-usaia ere ba-du. An ikusten degu Euskal-Erria (artzaiak, iruleak, dantzariak, agintariak eta abar), aur jaio berriari agur egitera datorkiola. Ederra, gauz ederra benetan. Txalo beroak egille azkarrari.

        Orra or «Emmanuel», nere iritziz. Orra or, irakurle, zure burua «eder-zale» jotzen badezu, ikustera beartua zauden «jaiotz» pollit-pollita, «jostari»tarrak, gañera oi dutenez ezin obeto antzezten dizute.

        Erderaz egiña da-ta, alaere, ANTZERTI'n lerro abek eskeintzen zaizkio. Euskerara itzuli bear litzakela-ta, aditu bai-degu. Ia, euskel-idazleok! Ez ote, zuen artean, lan aberkoi oneri lenbailen ekingo dionik?

        «Jostari»koei, orain, oartxo bat.

        Donosti'rakoan, Tolosa'ko Aberri-Etxean izan ziñatenean, zuen artean, ugari xamar (uste baño geiago) oartu genitun, euskeraz errez ta garbi mintzo zekitenak. Euskel-antzeslari-taldetxoa osatu bear zenuteke. Ta orrela, batzuk erderaz noski, Erribera aldera. Baña, bai lan polita egin zenezaketena, datorren Udaberrin asita, or, Ulzama, Basaburu, Larraun, Baztan, Naparro-euskaldun dan zati maitagarri ortara, zuen euzkel-antzeslariak noizik bein bidali ezkeroz.

        Agur «jostari»tarrak.

        Gazteak zerate, Langileak (Abertzaleak izaki) ere bai. Ia, bada. Ekin-eta-jarrai. Zuegan degu uste-on eta itxaropen, «ANTZERTI» aldizkingikoak.

ZIMITZ

 

 

IRITZI-MIRITZIKA

 

        Tolosa'ko Ureta antzoki-zaleok, antzerti-pizkundeari buruz zertxobait ikusiak gaituzute joandaneko urtebetean.

        Erregenez, «ABERE-INDARRA» lenen-aldiz erabiltzen ikustea izan gendun. Bertantxe ninduzuten. Benavente'ren «FUERZA BRUTA»ren itzulpena dezute, «ABERE-INDARRA» dalako bi ekitalditako antzerki-gai au.

        Elebikoitza da. Lenengo zatian erdera nagusi: gaiak ala eskatzen baidizu. Bigarrena euskera utsez.

        Gaztelar idazlari sonatuaren izena aski, antzerti-arauz goi-mallakotzat lan ura jotzeko. Igartzen zaio: gai-sakontasun eta erabiltze-borobiltasunean. Baibaitizu gañera Benavente'ren eskuak darion alakoxe belun-izerdi antzeko zerbait.

        Itzularia iaioa benez. Badu gai lanketa auetarako Zaitegi Abak.

        Ikus-miña asea dedalarik, irudipenak demaidan argazki aurrean, zenbait gogai sort-erazi dizkit «ABERE-INDARRA»'k.

        Gallenenetakoa auxe noski: euskel-antzerti zugaitzari, adar sendoenetako bat ostotzen badijoakiola. Erdel-izkuntzetako antzerki-gai itzulpen adarra alegia.

        Eta auxe onurakor izan benetan. Batezere, «zera» auek dirala-ta.

        Euskerari, aipagarri-bidea demaio.

        Erriari berriz, azikera: erti-azikera alegia.

        Uste aldezute, Shakespeare, Rabindranath Tagore, Sopokel eta Martinez Sierra'ren antzerki-gai, aipatuenak euskeratu dirala-ta, Aberriz-at oargabean dirala? Bai zera! Atzerritako izparringi eta jakintza-aldizkingietara itzulpen oien berri ematen batere salatzen bagera, ez da olako zigorkadarik Unamuno, Baroja eta abarren esamesentzat. Amarreko osoa euskeraren alde. Eta jakinbera diran eleen barrutira euskera eramateko a zer bultzada!

        Erria, antzerti-gauzetan azikera bearrean degu. Mingarria benez, gaur dakusakeguna. Edozein «sainete» gisako kirtenkeri ikus-miñez ditugu euskel-antzerti-zaleak. Batere tajuzko «komedi» edo «drama» itxurako zerbait eskeñi, eta ikusleak ao-zabalka.

        Gaitz au osatzeko zer bide?

        Ona zenbait lekutarako beintzat, bide bat. Erriari entzute aundiko gizonen egintzak itzalgarri izan oi zaizkio. Gaztediari bateze. Ia esan, Benavente'ren antzerki-gai bat antzeztutzera zoaztela Errenderi, Bergara edo Zarautz'en, ia burrundaraz berri au zabaldu; aski dezute antzokia bete eta begi-belarri-ernai oztea eukitzeko. Ikusiko zenduteke.

        Eta pitinka-pitinka, antzerki-gai bikañak ikusteaz batera, erria azitzen joango iltzaiguke.

        Ugaldu bezaizkigu ba! Altzaga, Labayen eta Carrasquedo'ren giñoko antzertigilleen ondoan, Lopez-Mendizabal, Sabiaga eta Zaitegi'ren antzekoak. Itzulariak.

ARITZETA

 

hurrengoa