|     49 zenbakia, 1936ko urtarrila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa


XANKO TA PAXKO

(Elkarrizketa)

 

AROTZENA'tar ANDONI'k idatzia

 

        Onoko au «CLOWN» arteko elkarrizketa dalarik, jazkera ta izkera orrelakoai dagokiena izango da: parragarria.

        ANTZEZTOKIA: Ezer berezirik ez du bear.

        ANTZEZLAGUNAK: Mutiko naiz larriak, edozein urtedun gizasemezko izan ditezke.

 

XANKO: (Marru ta orruka, txingolca sartu bedi anka mutur bat esku artean duala) A... i... o...! (Antzeztokian batetik bestera gero ta marru aundigoak egin bitza)

PAXKO: (Xanko'ri iseka) um... a... o...!

XANKO: (Paxkori erantzunaz algaraz) Ja, ja... ja...

PAXKO: (Len Xanko bezela anka muturra esku artean artuta, iseka) Ja, ja...

XANKO: (Len bezela anka muturra esku artean artuta, marruaz) Ai... o...!

PAXKO: Baña gizona, zer gertatzen zaik...?

XANKO: (Marruaz jarraitu)

PAXKO: Etxekoren bat gaxo al daukak?

XANKO: Ez ori baño okerrago... Ai...! o...!

PAXKO: Il egin al da ba...?

XANKO: Ez, ez... ai... o...! ori baño okerrago...

PAXKO: Zerbait galdu al zaik...?

XANKO: Ezta; okerrago, okerrago...

PAXKO: Ze arraie dek ba!

XANKO: A... um... a... ateak... ateak.... um... o...

PAXKO: Ateak zer...?

XANKO: Ateak... ateak... um... o... ateak... eskuko... eskuko... biatzak arrapatu dizkitela... ai...! o...!

PAXKO: Ateak eskuko biatzak arrapatu dizkikela...?

XANKO: Bai, ateak... bai...

PAXKO: O... ori ez dek ezer mutil! Oso errez kentzen diat nik ori. Ekatzak esku orri. (Anka muturra artzen asi baña Xanko'k ematen dion eskua artu ezpañetara eraman, aize eman eta utzi) Orratx, sendatua ziok! Miñik ematen al dik orain?

XANKO: (Batetik bestera bildurrez bezela anka punttean ibilliaz alai) Bai ederki sendatu nakela!

PAXKO: Nik orrelako sendagaiak nere adiskide onenentzat bakarrik gordetzen dizkiat.

XANKO: Eta i nere adiskide onenetakoa aiz.

PAXKO: Bai ba. Eta ik zer bear dek emen?

XANKO: Nik...?

PAXKO: Ik bai. Nork deitu dik onera?

XANKO: Alde ortatik eztiat ondo entzuten.

PAXKO: (Beste aldetik belarri ondoan deadarka) Zertara etorri aizen onera?

XANKO: Eta i zertara etorri aiz, zer bear dek emen?, nork deitu dik onera?

PAXKO: Neri?

XANKO: Iri bai?

PAXKO: Iñork ez.

XANKO: Orduan i ta ni ta ni ta i berdin-berdin gatxeudek.

PAXKO: (Ateruntz) Bo, bo... i betiko kaxkallu. Baniak eta or konpon adi nai dekan bezela. (Atera)

XANKO: Agur, agur; ondo jun eta i ni baño len iltzen ba-aiz abixatu akiak entierrua noiz dan eta ondo banaiz eta denborik baldin badet eta gogoratzie aztutzen ezpazait agian jungo nauk. (Bat batean ateruntz jun eta Paxko jun dan aldera ojuka) Paxko, Paxko...! Ator, ator... (Paxko txamarretik tiraka sartzen du)

XANKO: Bai aldakik zertara etorri naizen onera?

PAXKO: Ez.

XANKO: Ez aldakik nork deitu didan onera?

PAXKO: Ez.

XANKO: Ik ez aldakik? Nik ere ez. Ja, ja, ja...!

PAXKO: (Asarre) Ire parragarri nagola uste al'dek? Belarrondoko bat ematen ezpadiat eskua ez zikintzeagatik dek, (Ateruntz) Kaiku, arlote iñozu...

XANKO: Ja, ja, ja... (Paxko'ri txamarretik elduaz) Ez uala motel, nere adiskide onena aizela esan eztiat ba oraintxe?

PAXKO: Adiskide bai baña ire parragarri egoteko enitxiokan egin nere amak!

XANKO: Ara Paxko, jaten ez detanean parregiteko gogoa sartzen zaidak gosea aztutzeko. Gaur mokarurik eztiat ikusi ere ta... badakike parregin bear barrengo kurrun-kurrunkak aztutzeko...

PAXKO: Parregin bear badek egiok ba amonari nai badek!

XANKO: Ez adi aserratu Paxko. Orain esango diat guzia: zertara etorri nauk nork deitu didan eta guzi-guzia. Entzun zak: (Txamarraren patrikatik idazti bat atereaz irakurtzen) «Agur Xanko; Biar... (Paxko'ri) Idazki au atzo egiña zeok e..?

PAXKO: Bai bai, jo zak aurrera.

XANKO: «Biar (Antzokiaren izena) ...........'n jai aundi bat egin bear degu ta zu bear-bearreko zaitugu.»

PAXKO: Aizak Xanko: nik irakurtzen bazekiat gero!

XANKO: Nik ere bai! Eta zer...?

PAXKO: Paper ortan eztula ik esan dekanik jartzen...

XANKO: (Idazkiari begiratuaz) Arrazoi dek! Bestean jartzen dik. (Beste patrikatik idazki berri bat atereaz) Emen, ementxe jartzen dik... Paxko'ri erakutsiaz: Ara... ementxe... ikusten aldek orain...

PAXKO: Azpikoz gora dagola ikusten diat...

Xanko (Idazkia jiriaz) Bai baña ori dek gutxina. Ara ementxe jartzen dik. Zera... nun giñan ba...? «...ta zu... ta zu... bear bearreko zaitugu. Jai ondorenean apari ederra izango da ta orretzaz gañera...» Orretzaz gañera eztiat ezer nai! Apari batekin aski diat. Apari ona, ori bai: eper, bixigu, langosta, angula, ollasko, arkume, txerriki, kokotxak...

PAXKO: Besterik ez...?

XANKO: Ori asteko; gero gañerakoak. Zer egingo dek ba? Egunero iru edo lau aldiz platera zikintzen ibilli? Utikan! Bein ondo jan eta kaxo motel! beste bat arte.

PAXKO: Ori dek, barrenen armiarma sareak egin arte.

XANKO: Or nunbait! Aizak, aizak, i... i... pizkorra aiz noski, e?

PAXKO: Pixka bat.

XANKO: Buru argia, e...?

PAXKO: Zerbait bai.

XANKO: Orain ikusiko diagu ba. Ik bai aldakit armiarmak zergatik egiten dituzten sareak?

PAXKO: Armiarma sareak zergatik egiten diran...?

XANKO: Bai, orixe...!

PAXKO: Ba... ba...

XANKO: Ba... bai... armiarma sareak zergatik egiten dituzten! ja, ja... ezetz asmatu..?

PAXKO: Ba,.. ba... etzekiat.

XANKO: Ez aldakik! Orain erakutsiko diat. Armiarmak sarea egiten ditek... arpa nun jo izateagatik!! ja, ja... ja...

PAXKO: Eta nik eskuak dizkit astakerik esaten dituanari bi belarrondoko emateko. To! (Masalleko bat ematen dio baña min artu dualako karraxika) Otx, otx... zer daukak or motel?

XANKO: (Algaraz) Ja, ja... jo zak jo, zer dirala uste dek ik, astean bein jaten dutenen ezurrak!!

PAXKO: Otx, gogorra ziok beintzat!

XANKO: Tira Paxko, barkatzen diat eta ori aztutzeko entzun zak au.

PAXKO: Zer dek...? Lengoaren antzeko astakeriren bat bota bear al dek?

XANKO: Ez aundigoa.

PAXKO: Orduan baniak. Ez niok ire astakeriak entzuteko.

XANKO: Ez, ez; ez dek astakeria. Bai aldakit kamiñeroak...? zera... kamiñeroak... zera dituk... kamiyoak konpontzeko dauden txapelgorri oek...

PAXKO: Bai, bazekiat...

XANKO: Ba kamiñero oentzat bai aldakit zein izki, zein letra dan txarrena?

PAXKO: Ajola zaiek kamiñeroai izki guzik kenduta ere!

XANKO: Ez, ez. Bat bakarra kendu nai litekek.

PAXKO: Bat?

XANKO: Bat, bai, bat bakarra.

PAXKO: Eta bat ori zergatik, eta zein izki, zein letra da?

XANKO: Ara: Ik badakit noski, askotan ikusiko ukan kamiñeroa baztarrean...

PAXKO: Kamiñeroa baztarrean...? Bai makiña bat aldiz!

XANKO: Ez, ez. Kamiñeruak bide basterrean edukitzen duten txapa bat, letrero bat. «Peon kaminero» jartzen dun letrero bat...?

PAXKO: A... bai.

XANKO: Ba kamiñeroak itz oetako izki bat, letra bat kendu nai litekek.

PAXKO: Zein ordea?

XANKO: P.

PAXKO: P?

XANKO: P, bai. «Peon kaminero» jartzen dun ortan P kendu ezkero «Eon kaminero» jarriko bai luke ta... ja, ja...

PAXKO: Etziok ain gaizki...

XANKO: Kamiñeroak bai ez lirakela gaizki egongo P kendu ezkero.

PAXKO: Tira Xanko, onuzkero berandu det eta baniak. Bai aldakit zein ordu dan?

XANKO: Nik bai.

PAXKO: Zein ordu dan esango al diaken galdetzen diat.

XANKO: Itzeginzak ba bear bezela. (Esnale edo Despertadore bat atereaz) Arratsaldeko zazpirak bost gutxi.

PAXKO: Zazpiretako «Muxkullunean», egoteko itza emana zeukat eta baniak.

XANKO: Ez; ez aiz jungo.

PAXKO: Itza emana zeukat eta bear-bearreko diat juatea.

XANKO: Ez; gaur neri lagundu bear diak. Eta ondo laguntzen badiak, (Txanpon bat erakutziaz) au iretzat.

PAXKO: Ontzako urrea!

XANKO: Ontzako urrea bai.

PAXKO: Itza emana neukatxean bañan i nere adiskide onena aiz eta...

XANKO: Orain ba jendearen aurrera ateratzen geranerako saioak egin bear dizkiagu. Ara: I erde-erdian jarriko aiz eta izango aiz... zer izango nai dek?

PAXKO: Ik nai dekana.

XANKO: Ba i izango aiz... izango aiz... astoa izango aiz!

PAXKO: Ni astoa....?

XANKO: Txantxetan ordea...!

PAXKO: Ezta txantxetan ere! To! (Maselleko bat ematen asten da baña eskua masail ondoan dula gelditzen da)

XANKO: Je, je... jo zak bildurrik gabel

PAXKO: Astua!!

XANKO: Ni astoa....?

PAXKO: I, bai. Lau ankekoa gañera!! Astua!!!

        To ba. (Belarrondoko bat ematen asten da baña eskua masail ondoan dula gelditzen da) Belarrondoko bat ematen ezpadiat eskua ez zikintzeagatik dek.

PAXKO: Zazpirak dituk eta baniak.

XANKO: Eta ontzako urrea?

PAXKO: Eztiat ezer nai.

XANKO: Tira, tira Paxko, i nere adiskide onena aiz eta ekatzak bosteko ori. (Biak eskuak elkartzen dituzte)

PAXKO: Egintzak ba azkar egin bear dekana eta goazemak emendik.

XANKO: Ia ba zer egingo diagun. I izango aiz...

PAXKO: Ik nai dekana baña astoa ez...

XANKO: Ez, ez; astoa ez. I izango aiz... gorra izango aiz!

PAXKO: Gorra...?

XANKO: Bai. I gorra ta ni muttua. Oiala jasotzerakoan i lasa-lasai exerita azalduko aiz. Andik laxter zintzarria joko dik eta atia irikiko dek... eta ni...

PAXKO: Aizak, aizak, baña gorra ba naiz... (Ontan zintzarri, soñua entzuten da) To, orra zintzarri soñua...

XANKO: Ori... oiala jaso baño len jotzen duten zintzarria izango dek... eta goazemak gure zai egon ez ditezen.

PAXKO: Saio geio gabe....?

XANKO: Asmatuko diat nik guzia...

PAXKO: Ez aztu gero mutua aizela...

XANKO: Eta i gorra... (Bigarren aldiz zintzarria)

PAXKO: Bai, bai, ara: eztiat zintzarririk entzuten.

XANKO: Ori dek arrazoial Eutzi orri. I gorra ta ni muttu. A zer nolako parrak egiñarazi bear dituzten gaur Paxko ta Xanko'k.

 

ZAPIA

 

aurrekoa