|     53-54 zenbakiak, 1936ko maiatza-ekaina [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

LAUGARREN BATZALDI TA SARIKETA

 

        Euskal-Antzertiari aurrerapen bultzada ematearren Antzerki-batzaldi au zabaltzen da «Euskaltzaleak» saritzen dutena ta «ANTZERTI»'ren bidez eratua.

 

BALDINTZAK:

        1'go.: Edozein motako ta zer nai gaiz ta mamiz idatzitako antzerki-lanak artzen dira. Ekitaldi bat ala geiagotan, epaikerien iritzian egoki ta antzezgarri izan ezkero.

        2'gn.: Batzaldi onetara sartu nai duten egilleak bidali litzate lanak, luzeena Urriaren 31'gn. arte zuzenbide au ipiñiaz «Antzerti» (Editorial I. Lopez Mendizabal — Tolosa) edo ta «Euskaltzaleak» (En la Diputación de Guipúzcoa — San Sebastián).

        3'g.: Antzerki-lanok norberak sortutakoak izan bitez, eta ez beste izkeratik itzuliak.

        4'g.: Epai-iritzia toki ontan bertan azalduko da ta aren aurka ez dago iñora jotzerik.

        5'g.: Saritutako antzerkiak «Antzerti»'n argitaratuak izango dira ta oni dagozkio jabetza ta eskubide guziak.

        6g.: Saritu gabekoak egilleak jaso litzazteke ta eskatu ala biurtuko zaizkie.

 

SARIAK:

        Auek dira eskeñitako sariak:

        250 pesetako saria, Antzerki-lan onenari ekitaldi bat ala geiagotan idatzia.

        150 pesetako saria: bigarrenari.

 

        75 pesetako saria: bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko lantxo onenari.

        25 pesetako saria, bigarrenari.

 

Oarrak:

        Egille ta idazleak ez bezate aztu antzerkiok irakurgai ez ezik antzezgarri izan bear dutela; Teatro-kutsua zaiela bearren. Au ez ba'dute ez dute ezer. Teatroa jolasa dala ta ikusleen barruraño irixteko, noiz par, izkirimirien bidez, eta noiz negar zoritxarren otsikaren indarrez, nolanai ere, ez dedilla beñere luze ta aspergarri izan. Antzertiak bere lege ta arauak ditu ta ez diteke tajuzko antzerkirik idatzi aiek ondo ikasi gabe.

        Azkenik, gure antzez-leku geienak txikiak izanik ta antzezlariak berriz duarik lan egiten dutenak, ez bai dira ortatik bizi, idazleai eskatzen zaie antzerkiak egin ditzatela alik eta ikas-errez eta antzez-errezenak.

 

 

Aberri-Eguna ta Euskal-Antzertia

 

        Poz aundiaz ikusi degu aurtengo Aberri-Egunez leku oparoa eman zaiola euskal antzertiari.

        Bezperan dala edo egunean bertan, Orrilaren 30-31'n ospatutako antzezkizun auen berri izan degu:

        Donostia'n: «Gona Gorritxo».

        Lezo'n: «Xordo», «Senar bat neurrira».

        Tolosa'n: «Eun Dukat».

        Motriku'n: «Iru Gudari».

        Legorreta'n: «Gizon Bizarpeituti».

        Pasai-Antxon: «Damua Garaiz».

        Zarautz'en: «Eusko Gogoa».

        Bermeo'n: «Bide Onera».

        Durango'n: «Pedro Mari».

        Elorrio'n: «Buruzagiak».

        Errenderi'n: «Bertsolari».

        Mungia'n: «Mendibetarren larriak», «Aitita ta billoba».

        Mundaka'n: «Anton Berakatz».

        Mendata'n: «Seme atzerriratua».

        Markina'n: «Uste diñat», «¿Zein naz ni?»

        Forua'n: «Gurutzepe», «Idartzako jauna».

        Zeanuri'n: «Negarrez igarozan atsoa».

        Andoaiñ'en: «Ustegabeko poza».

        Pasai-Doniban'en: «Artzai Pilipe».

        Urretxua'n: «Senar bat neurrira».

        Gañera, Ibarrangelu, Erandio-Goikoa, Mendexa, Etxebarri ta Enkartazio aldeko errietan antzerki jaiak egin dira eresi ta abestiaz orniturik.

        Aberri-Eguna jaitzeko ez da Euskal-Antzertia bezelakorik.

        Aurtengo aroak amaiera bikaña izan du. Orain udaran atseden eta indar berriak artu, negu aldean berriro lanari ekiteko.

 

 

III'gn. ANTZERTI-EGUNA

 

        Iñoiz ospatu ez dan bezelako Antzerti-Egun aundia izan da aurtengoa.

        Tokiz, jendez eta antzezkizunaren ederrez orain arte egin ditugun beste guziak ondu ditu. 1936'ko Orrillaren 17 aztu ezindako eguna.

        Euskaltzaleak elkartea, Donostiak Abeskatza ta antzezlari taldea zein baño zein gogotsuago leia dira gure Jaia goratzearren.

        Goizean San Telmo Eliza izandakoan Laffitte-Iturralde jauna Uztaritz'ko irakasle argia Xubero'ko Pastoraltzaz jardun zan. Abesbatzak abestu zituan: «Agur jaunak»; «Boga-boga» Ave Maria Rachmaninoff; eta «Iru Damatxo». Erruz bildurik zegon giza taldeak lorietan entzun zuan ain erestaldi bikaña.

        Gero antzerkigilleai sariak eskuratzea: Karraskedo-Olarra'ri 250 pta. «Garo-Usaia»rengatik: Markiegi'ri 150 peseta «Seme ondatzailea»gatik 75 ta 50 peseta Urkiaga ta Arozena jaunai, «Antzerti yayan izan naz», ta «Xanko ta Paxko»ren egille bezela.

        Arratsaldean Victoria-Eugenia antzokia ikusgarri zegon gañezka beteta. Txomin Agirre'ren GAROA'tik Karraskedo'k atera duan «Garo-Usaia» ikusleai atsegin izan zitzaien. Antzerki lan jatorra egin du. Lenengo ekitaldia ene iritzian onena. Asko antzeztuko dan komeria derizkiogu.

        Antzezlariak tajuz eta ziur bete zuten beren egin bearra.

        Batez ere Ugartetxea «Joanes» artzaiaren eginkizunean; Lizarraga ta Bikandi andereñoak, etxekoandre ta Malentxo alabaren arloetan; eta beste guziak ere ondo eutsi zioten lanari.

        Jai-Eratzalle, abeslari, antzerkigille, antzezlari ta laguntzalle oroi gure esker eta zorionak.

        Txalo jo zagun eskuak urratu arte!

 

 

 

Askoz obea da «programa» bat besterik ez gertutzea, bañan au ondo, zeatz eta ederki ikasi ta antzeztua.

        Antzezkizun ona nun nai bi edo lau aldiz eman diteke; erdipurdikoak berriz bein ikusita aspertzen du.

        Gañera lan eta asti gutxiago galtzen da ta ondorengoak dira askozaz obeak.

 

hurrengoa