|
ILLEKO BERRIAK Antzerki Batzaldi ta Sariketa Euskel-Antzertiari aurrerapen bultzada ematearren Antzerki-batzaldi au zabaltzen da «Euskaltzaleak» saritzen dutena ta «ANTZERTI»ren bidez eratua. BALDINTZAK: 1'g.°: Edozein motako ta zer nai gaiz ta mamiz idatzitako antzerki-lanak artzen dira. Ekitaldi bat ala geiagotan, epaikarien iritzian egoki ta antzezgarri izan ezkero. 2'gn.: Batzaldi onetara sartu nai duten egilleak bidali litzate lanak, luzeena Azaroaren 30'gn. arte zuzenbide au ipiñiaz: «Antzerti» (Editorial Lopez Mendizabal Tolosa) edo ta «Euskeltzaleak» (Diputación Guipúzcoa). 3'g.: Antzerki-lanok jatorrak (originales) bitez, norberak sortutakoak eta ez beste izkeratik itzuliak. 4'g.: Epai-iritzia toki ontan bertan azalduko da ta aren aurka ez dago iñora jotzerik. 5'g.: Saritutako antzerkiak «Antzerti»n argitaratuak izango dira ta oni dagokio jabetza ta eskubide guziak. 6'g.: Saritu gabekoak egilleak jaso litzazteke ta eskatu ala biurtuko zaizkie. SARIAK: Auek dira eskeñitako sariak: 250 pesetako saria, Antzerki-lan onenari ekitaldi bat ala geiagotan idatzia. 150 pesetako saria, bigarrenari. 75 pesetako saria, bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko lantxo onenari. 25 pesetako saria, bigarrenari. Oarrak: Egille ta idazleak ez bezate aztu antzerkiok irakurgai ez ezik antzezgarri izan bear dutela; Teatro-kutsua zaiela bearren. Au ez ba'dute ez dute ezer. Teatroa jolasa dala ta ikusleen barruraño irixteko, noiz par ta izkirimien bidez eta noiz zoritxarren otsikaren indarrez, nolanai ere, ez dedilla beñere luze ta aspergarri izan. Antzertiak bere lege ta arauak ditu ta ez diteke tajuzko antzerkirik idatzi aiek ondo ikasi gabe. Azkenik, gure antzez-leku geienak txikiak izanik ta antzezlariak berriz duarik lanegiten dutenak, ez bai dira ortatik bizi idazleai eskatzen zaie antzerkiak egin ditzatela alik eta ikas-errez eta antzezerrezenak. AOLKUAK Orain da garaia, antzez-talde zuzendariak, datorren arorako antzerki-sorta gertu dezaten. Aukera aundirik ez dagola esango digute. Egia da. Ezin ukatu diteke ordea illetik illera ugaritzen dijoanik. Aurten: «Goimaitasuna», «Egiazko Argia», «Uste gabeko poza», «Iparragirre» ta zenbaki ontako «Poxpolin Gorria» ta «Andragaia nai-ta...» ba-ditugu beintzat. «Antigone» ta «Eskaleak» urrena darraike. Ontaz gañera Antzerti'ren igazko guziak daude. Geienak oso gutxi antzestuak ta oso politak. Argitara gabeak ere ba-dira erri batzuetan. Ta eskatu ezkero kopiak ateratzearren gogo onez emango lituzketenak. Aurreko zenbakian irakurriko zenuen Antzerti'ren etxean (Lopez-Mendizabal) salgai dagon errenkada luzea. Zar eta berri. Geiago oraindik, «Gure Herria» Bayona'ko aldizkingiak urteen buruan antzerki batzuek argitaratzen joan da: Barbier, Elizalde ta besterenak. Antzerki auek emengo eran antolatzea gauza erreza da. Beraz, ona emen beste sail bat. Aztu zamarrak dauden antzerkiak ba-dira. Auen artean Ortuzar apaiz bermiotarra izan zan «Oroigarriak». Azkenik, Donosti'ko Iztundea'ren libutegian izango da antzerki-pillarik aundiena. ¿Noiz argitaratu bear dizkigu Barriola'k bereak? Ikusi dezute, jaunak, datorren antzez-arorako ere, bazterretan azterkatuaz, egitarau egoki ta berriak antola ditezkela. Zuzendari «PEDRO MARI» Iruña'n Beroak ere ez ditu atzeratzen gure antzeslariak. Oraindik, uda erdian gaudelarik, antzeskizun banaka-batzuek ospatzen ari dira. Ez dio ajoiik izardi patsetan egonagatik. Dagonilla'n 19'g. erako «Pedro Mari»k Iruña'n agertzeko gaztigua du. Kanpion'en irakurgai ederretik Etxabe'k tajututako antzerkia esan nai degu, noski. Baigorritar mutil jatorra pozik joanen da Iruña'rat. Napartar zintzoa izaki! Ta Iruña'n ez degu ezpairik arrera maitekorra egingo diotenik. Alabañan.... oar «asaltoko pitxiai». Matxingorri |