|
BEREZI Henriette Charasson'en «Separation» parantzeraz idatzitako antzerkitik euskeraz A. LABAYEN'ek itzulia. EKITALDI BATEAN ANTZERKITXOA ANTZEZ-LAGUNAK: LUTXI XANTI (Tellatu inguruko sukaldetxo bat. Muebletan ezer gutxi; etxea utsik ez dagola esateko aña. Nai izan ezkero ipiñi ditezke bizpairu mueble zar, aldi batean onak izanak. Oi bat, maia, bi eserleku, sukalde tresna batzuek; estufa bat piztua dagona ta gañean eltzea. Mai ondoan besaulkian eserita aiton bat anketatik elbarria. Burusian bilduta dago. Jantzia txiro bañan garbia. Bizar zuriduna izan diteke edo sudurpekoarekin beintzat. Betaurrekoak ere bai. Erdi lotan edo irakurtzen dago. Xanti da. Bereala sar bedi Lutxi. Beltzez estalia, jantziak antziñako eran oso txukunak. Etxean sartu orduko mantaltxoa jantziko du ta zapatillak. Bearrean dagola ikusi arren egun obeak ta ondasun geiago ezagutua dala igarri bear zaio. Zirazko zorro beltz bat eta meza liburua dakarzki eskuetan). LUTXI: (laztanduaz) Aspertuko ziñan aitona; ez da ala? Plaza ortan zail bai'da nai dana erosten. Ango jendea! (Zorroa ustu beza aurrena, ogi, lursagarrak ateriaz eta gero esaten joango dana) XANTI: Iganderoko leloa degu ori Lutxi. LUTXI: (neka-neka eseriaz) Ezin det geiago! Bostgarren bizitz au goian dago. Biotzak egiten didan taupada! XANTI: Ez arrenguratu (maitekiro) Obe nuke igotzeko gauza ba'nintz. (Lutxi'k ezer esan gabe maite-maite batzuek egiten dizkio arpegian, eskua artu ta laztanduaz) LUTXI: (pozik) Patatak bost xentimo libra jetxi dira; dozen erdi bat xardina erosi dizkitzut. Ez daude garesti: errealean. Zuretzako urdaiazpiko xerra eder au peseta batean ta gañera naranja bat. Pozik egon ziñezke. Eroaldiak eman dit; aldi batean antzo. XANTI: Ta zuretzako? LUTXI: Neretzako? Badakizu ez detala jateko gogo aundirik. Patata prejitu batzuek eta gazta puska batekin naikoa det. (alaituaz) Begira Malen saltzalleak lore polit oriek eman dizkit. (ontzi batean jarri bitza) XANTI: Ez det nai izaten neretzat orrenbeste diru xautzea zuretzat mixerian ibilliaz. LUTXI: Zurea dana, nerea ere bai. Jan kontuan ez naiz beñere izan mizkindoi. Alkarrekin bizi geran berrogeita zazpi urtetan ezagutzeko aña beta izan dezu. XANTI: Ondotxo ezagutzen zaitut ezagutzen zaitudanez. Bai! Nere atsoa aldamenean ez banu zer izango litzake nitzaz? LUTXI: Ba-dakizu amona zarra deitzea ez zaldala atsegin. Izen itxusia da. XANTI: Zuk aitona esaten didazu ba. LUTXI: Ez da berdin. Andrea naizen aldetik, losintxa pizka bat zor zait. XANTI: Ara bestea; ogei urteko neskatxa gaztea. LUTXI: Zu baño gazteagoa naiz beñepin! sei urtez. XANTI: Bai, bai, egia da. Alaz guztiaz irurogeitamar urtetik gorakoa, maite. LUTXI: Ez dizkit iñork orrenbeste ematen. Ez da ala? XANTI: Baietz esatea nai zuk, goizollanda. Aiton elbarri onen itz goxoak entzun nai oraindik. Ez dizkitzut gutxi esan gere bizi guzian ta. LUTXI: Orixe bai. Ortan galai ta gustagarri izan zera (Xanti'k sudurpekoa kiskurtzen du) Emakumezkoai gauza atsegiñak esaten ezbestelakoa. Ao zuria! Iñoiz soñeko berririk egiten ba'nun bereala kontun erortzen ziñan. XANTI: Ori bai, ta ez nizun utziko gaur dan egunean bezela ille motzaz ibiltzen. LUTXI: Ez da nik ere bizarrik gabe ume baten gixan. Ondo eman ere. XANTI: Bearko egin zuk nai dezuna. Goxo itzegin bañan beriarekin atera. XANTI: Nik agintzen nuala uste, ta orain ikusten det, zartuta gero, zure borondatea izan dala emen nagusi. LUTXI: Keja zaite. Ez al gera ba, zoriontsu bizi izan? Ez al degu ondo pasa? Pobre gaudela, beartsu, orixe bai; suerte txarraren mendean onrau, esku garbiak izan ditugulako beti. 12.000 erreal errenta ba-genuen lanari utzi zenionean. XANTI: Ondo kostata irabaziak gañera. Errezago jan dizkigute zital alenak ez bestenak. LUTXI: Ori esan. (patatak zuritzen ari dala) Adierazi izan ba'zidaten, gauza ez naizenean, neronek patatak zuritu bearko nituala; neronek garbitasuna egin, zentimoari begira ibilli ondoren, ta emen ganbara ontan bizibearra izango nuala, ez nun sinistuko. Ta au gutxi ez dala, semeak kanpoan eta alaba Ameriketara ezkondua. XANTI: Mixeri asko ikusten ura ere. LUTXI: Semeak ere ez dira askoz obeto bizi (Ixilunetxoa) Bizimañak lanak ematen ditu. XANTI: Atoz, atoz, nere ondoan ikusi nai zaitut. LUTXI: A Xanti! (onek eskutik eltzen dio) Utzi zaidazu, patata auek zuritzez buka bear det-eta. XANTI: Oraintxe elkarrenganako maitasuna besterik ez zaigu gelditzen. Orratiokan ez uste izan zu kalean zabiltzanean ni emen gogaitzen naizela. Ez. Ezin ibilli niteke bañan burua arin dijoakit. Elkarrekin daramazkigun urteak oroitzen zaizkit. Eraman ditugun lan eta nekeak, beti elkarrekin, idiak buztarrian lotuta dauden antzo. LUTXI: Lanak?, ez txikiak gañera. XANTI: Zer egingo genuen bada bultza, tira, semeak aurrera ateratzeagatik. Iñoiz aserratu ere egin giñan. Ezkon berrietan, gero baño geiago. LUTXI: Azkenerako elkarren antzekoak jarri gañan. XANTI: Aurrak azitzeak eman dizkigun lanak! LUTXI: Aztu ere egin zaizkit. Ortaz pensatzen jartzen naizenean aurrak batean aundi ta txiki ikusten ditut. Aguro ta astiro igarotzen da bizia. Urruti ta bertan (urbil) ikusten ditut gauzak. XANTI: Bai, urruti ta bertan. Batzuetan naigabetua ta bestetan pozik. Au bizia! Oriek izaten dira nere otoitzak. Etxekoandre!... zuk errezatzen ez dedala esan arren. Zuk ni maizago konfesatu bear nintzakela diozu. Pazkoazkoa ez alda naikoa. Ori ere zuk nai dezunean egiten degu. Zure esaneko beti... LUTXI: Bai baña,... XANTI: Zer bai baña, daramakigun bizimoduagatik, zer nai dezu nik apaizari esatea; sekulan ez diot iñori txanpon bat ostu, ez diot iñori kalterik egin; ez zaitut beñere ingañatu izan. Jaungoikoari eskatzen diodan guztia, il nadinean zure aldamenean izatea da... Nere andrearen ondoan, bai. Zer dezu Lutxi, negar egiten al dezu? LUTXI: Maitasuna da, Xanti, maitasuna. Gaztetan esan izan ba-zidaten berrogeitamar urte ondoren ezkongaitan bañan geiago elkar maite bear genula ez nun sinistuko. Zartzaroak alaitasun gabeko bizimodua dirudi. Guk izan ditugun, eriotz, zoritxar, galera, ta orain besten errukiz bizi izatea, etxe ontan... alaz guztiz zoriontsu gera, ez da ala? Alaitasun gabeko zoriona. XANTI: Ai! Lutxi! LUTXI: Bai gizona bai, patatak zuritzea zuretzat izan ezkero atsegin zait. Egia, batzuetan ernegatzen jartzen naizela; aldi batean azkazalak orain baño geixeago arduratzen nituala, ikustekoak izaten nituan. (Itz auek esandakoan, labana utzi, patatak eltzean sartu ta ur pixka batekin eskuak garbi bitza). Zenbait egunetan neka-neka eginda gelditzen naiz. Irurogeitamar urteak gañean. Bañan zutaz ari naizenean jardunean, ezkonberrietan bezin gazte senti det nere burua. Aurra zaitudala deritzait garbiketa egiten dizutelarik. Aurtxoak ainbeste maite izan ditut, ta orain zu zaitut aur, anai, senar ta aitona. (laztanduaz) Patatatxoak egosten jarri ditzadan (izketan ari dala estufa gañeko eltzera bota bitza) ta kontuak ere egin bear ditut, bereala, bestela nere dirua zertan gastatu dedan aztutzen zait. (Zorroa zabalduaz) Ona emen beko dendan eman didaten eskutitza, ez nintzan gogoratzen. XANTI: Zeñena da? LUTXI: Ez dakit bada, betaurrekorik gabe bai nengon. (Irakurri naiean begira bezaio) Alperrik. Ez det ezer ikusten. (Inguruan miatuaz) Nun ote dira nere betaurrekoak? Au lana, betaurrekoak jarri bearra! XANTI: Emaidazu eskutitz ori. Ameriketako selloa ote dakar? (eskuratuaz) Ez, erri-barrukoa da. Bertatik bidalia. Ez det letra ezagutzen. LUTXI: (urduri) Idiki zazu, bada aguro. XANTI: Ez ditugu ainbeste artzen; ba-degu beta. LUTXI: (urduri) Asko artzen zenitun garaiean berdiña ziñan. Beti luzatzen: pixkana pixkana gauzak. XANTI: Ez bai naiz zu bezelakoa, maite; ni ertillari fiña izaki. Zu jan gosea. Goxokiak norbaitek ematen ba'zizkigun nereak gorde bear izaten nitun ez ba'zenizkidan jango. LUTXI: Begira, sutan jartzen nazu orrelako patxarakin. Nere betaurrekoak arki al ba'nitzake, eskutitz ori laister irakurriko nuke. XANTI: Ez aserratu, Lutxi; irikitzera noa. (Idikiaz): Besne'neko andrearena da. Errenta ordaintzen digun señorarena. (irakurtzen dijoala arpegia zurbiltzen dijoakio naigabe ximikoa arturik). LUTXI: Zer dio? (Ez du erantzuten, itzik gabe bezela gelditu da esku artean eskutitza duala) Zer dezu? Zer dio D.ª Rita'k? Itzegin zazu. Ez zaidazula itxoin-arazi orrenbeste. Xanti ikaratzen nazu ta ez zait komeni. (Xanti'k itzegin nai luke bañan ezin. Egiñaletan zerbait dio.) XANTI: E... zin esan det. LUTXI: (eskua mantaleko zakeltxoan sar beza sudur zapia atera ta onekin bekokiko izardia igurtziaz. Sukur-zapia bere lekuan sartzerakoan, betaurrekoak arkitzen dltu) Nere betaurrekoak! (Bereala sudur gañean jarri bitza ta eskutitza batetik bestera irakurtzen asten da). Bañan Xanti? au ezin ditekena da? gu elkarrengandik berezi? Ikusiko litzake! Ez nuen ondo irakurriko. XANTI: Bai, astiro, astiro irakurri zazu, asieratik. LUTXI: «Jauna: gaurko egunean orrenbeste dira lagundu bear zaien beartsuak...» XANTI: (Etenaz) Beartsuak, karidadea! LUTXI: Bai, aberatsak erraz esaten dute. Jarrai dezagun: «lagundu bear zaien beartsuak, guzientzako dirua iritxi dedin ondo partitu bearra dago. Zuei ordaintzen dizutedan etxe-errenta ez da naitanaiezko, ta uste det biok mixerikordin obeto izando ziñatekela» (etenaz) Xanti, entzun al dezu? Mixerikordian, erruki-etxean. XANTI: Azkena ikusiko dezu. LUTXI: Dituzuten urtetan erruki-etxean obeto zainduak segurantzi geiagorekin izango zerate zuen etxean baño. Zer egin bear zenduteke bitakon bat gaxotuko ba'litz? (Astiro irakurriaz) O! Egia da elkarrekin ezin egongo zeratela!! Elkarrekin ez Xanti? Arautegiak ez du uzten senar-emazteak elkarrekin egon ditezen. XANTI: Pobriai edozein gauza esaten zaio. LUTXI: Bai pobriak... (Irakurriaz berriro) «gizonezkoak alde batean ta emakumezkoak bestean» Bañan elkarrekin bilduak egon da zeñi egiten diogu kalte? Ni beti zurekin joango naiz. Nere aguretxoarekin. Nork kontu artuko dizu nik bezela? Zure gauzak iñork ni beste balekizke bezela. A! Xanti. Berezi! XANTI: (Ametsetan bezela) Zer geiago dio karta orrek. LUTXI: (irakurriaz) «Alare egun batzuetan eta ordu batzuetan ikusi zindezteke» (etenaz) Au burla egitea da (Bat batean biotz gañean eskua jarriaz) A! A! XANTI: Zer dezu, nere izarra? LUTXI: (Berangana joan naiaz silla gañean erortzen da) Ai! Ez nago ondo. Atoz Xanti atozkit. Biotzean min. Gaizki nago Jesus. Atoz aguro. Berezi! XANTI: Nola ordea, ezin mugi naizela ba-dakizu ta Lutxi, Lutxi zer gertatzen zaizu? LUTXI: (Antziz) Ai, Ez zaitut utzi nai... Jaungoiko maitea! (Burua makurtu ta lurrera erori bedi) XANTI: Lutxi! Lutxi! Bañan ilko ote zera? (Etsita ea entzuten ez zaiola) Lutxi! Lutxi! arren (sotinka) Erantzun zadazu! ZAPIA |