| 
 
 LENENGO EKITALDIA           Bi bizitza ta ganbarabiko errota zar baten irudia. Ikusleen urrez-aurre, matzar baten orriak, untz ostoaz nastuta, etxe ormak estalita dauzka. Zabarki egindako errota kurpil bat agertzen da alde onetatik. Errekaren beste aldetik errolatara, zuaitz enborrez egindako zubi batek bide egiten du. Zubitxoa, errotako koska ausi batzuetan josita, olezko arranpan antzokiraño jesten da.         Erreka aldetik, urrutiko zelai osoa ikuskizun. Mendi arro urdiñean, zerua estaltzen. Errota alboan, bere ezkerretara, errotaria bizi dan etxetxo zuri alai bat zutitzen da. Aurreneko mallan ezkarretara, arrizko orma motz batean langa bat. Bere ontatik, urrutian, piko artean, erdi ezkutuan ikusten dan etxe bateko baratzarako bidea. Orma au, etxea ingururatu balu bezela agertzen da eta etxetxo zuriakin bidetxigor baten antzera.         Burni-ola zar baten orma ausiak eskubitara. Lenengo mallan, zuaitzez apaindutako zelai bat. Intxaurrondo baten oñetan, arrizko exerlekua. Errota alboko etxea, enparantzatxoa ta ezkerreko burni-ola zarra, zuaitz onen itzal ederrakin atsegintzen dira. Ezkerreko bidetik burni-olara, ta ibai aldetik, beste bidetxigorrak.         Udaberriko egun eder baten illunabarra. Ekitaldi au amaitu arte illuntzen dijoa.     LENENGO AGERRALDIA   Txanton, arrizko alkian jarrita,    ABESTEN   TXANTON:                  Zozo beltz eta zar bati,                  baso egalean,                  txindorrak dasaio                  arroen antzean:                  «Zertarako dek, adiskide,                  moko luzea ik?»                 Eta zozo izekari,                  zarrak, txindorrari                  erantzuten dio:                  «Abesle txarrari,                  i antzekoari,                  izeka, txitu beti                  nai aña jotzeko.»                  Eta txindortxua,                  alai ta arroxkua,                  zugatza gañean                  pio ta pirripio                  dagoan artean,                  zozo biurriak,                  sasi eskutuan                  irri eta par egiñaz                  onla esan zuan:   (Txanton'ek zozuen antzera txistu egiten du. Aurtxoak, gurdien konpontzea bezin gogoki entzuten dute abestia)   ITZEGIÑAZ   TXANTON: Tira, ibilli arin! (Aurtxoei gurdia emanik jeikitzen da) Alde, alde emendik! Goizetik gaberaño aspertzen nazute-ta. BIXENTE: (Todor'i) Tira, i. Gurdia eratua zeok! TXANTON: (Bixente gurdian exeri ta Todor ta Joxepatxo ibiltzera dijoazela ikusirik, geiegizko amurruakin) Baña, zer arrano da au! Alde emendik, kankallu!, Lotsik ez ta bearrik ez! TODOR: Utzi zaioxu, aitona. TXANTON: (Bixente'ri) Aldegiteko esan dit! (Bixente gurditik irtetzen da) Zu, Joxepatxo, jarri gurdian ta... tira zuek! BIXENTE: Eta itzaia? TXANTON: Itzaia? Neroni jarriko nauk. Eta ez dik ain erreza izan bear. Zekorrekin beintzat ez nauk egundo itzai ibilli. (Itzaien antzera) Aida! Aida Gorri! (Aurrak bere gurdiakin atzetik dirala aldegiten dute). Ja, ja, ja! (Barrenen algarak amaitzen).   (Erromerira dijoazen nekazarien abestia barrenen asten da ta, andik laster, gizon emakumeak azaltzen dira. Jaietako janzkiakin apainduta, salletan sakabanatuaz. Albokari bat eta panderetakiko bi neska aurretik)   ABESBATZAK                   Guazen ara                  Guazen ara!                  Eguzkia alai dago                 zeru urdin ederrean,                  jolastu nai dualako                  gaur gurekin batean.                  Etorri eusko anaiak                  jolas alai ontara,                  danbolin soñuak                  deitzen digu beregana   (Abestien ots alaiak entzunik, Presen ta Manu beren etxeetatik irtetzen dira. Presen nekazari sail butera urbiltzen da. Orduan, Manu bere etxean sarturik, Mirentxu eskutik dakarrela bereala azaltzen da)                   Nekazarien jaia                 auxen degu benetan,                  dantza ta abestu zagun                  gaurko egun onetan.                  Lagun onak, aurrera!                  euskia dago alai,                  txistu soñuaz, dantzan                  egin dezagun jai.                  Lagun onak, aurrera.                  Egin dezagun danok jai.                     Bai alai!                 Eguzkia alai dago                  zeru urdin ederrean,                  jolastu nai dulako                  gaur gurekin batean                  gaur gurekin batean                     batean                     Aurrera! MIRENTXU:                  Uztazu, nekazari,                 zure arazoa,                  zure arazoa.                 Egun aundia da gaur                  da egun gozoa                 da egun gozoa.                  Astuizu gaurkoz lana                  eta astiro                 eta astiro,                  artsaldean, nai bozu,                  zoaz berriro.                  Gaur ikusiko dezu                  maitasun bat ernetzen. PRESEN: (Abestaldeari) Eldu'zu, nekazari! MIRENTXU: Ez aztu una etortzez. PRESEN: Ez da iñor aztuko. MIRENTXU: Pozik joango nitzake! PRESEN: Ni zurekin joango naiz. MIRENTXU: Espaz bete nazute! PRESEN: Atoz, Mirentxu, zu ere. MIRENTXU: Jai aundia degu gaur. PRESEN: Danok dantza gaitezen.   ABESTALDEAK   (Presen ta Mirentxu'ren jarduna bitartean)                   Gaozen goazen, lugiñak                 Goazen ara,                  goazen, bai, goazen,                  Uztazu nekazari,                  zure arazoa,                  zure arazoa.         (Batzuek)                 Egun aundia da gaur                 da egun gozoa,                  da egun gozoa.         (Besteak)                  Goazen danok bertara,                 dantzara.         (Guziek)                  Dantzara                 Dantzara! MIRENTXU:                  Ene Presen maite,                 zurekin nua, PRESEN:                 Orla nai zaitut, Mirentxu,                 alai ta kementsua.   ABESBATZAK                   Lagun onak, aurrera!                  Alai dago eguzkia                  eta ozte guztia,                  txistu otsez,                 dantzan dabil an pozez.                  Dantzan dabil an pozez.                   Guazen ara,                  guazen ara!   (Mirentxu ta Presen abeslariekin irtetzen dira).     IRUGARREN AGERRALDIA   Manu ta Ermunda.   ITZEGIÑAZ   MANU: (Bere alaba izkutatu dan lekura begira) Mirentxu au! Ez dakit, zer atera bear degun! Beti goibel, jateko gogorik ez...! Arranoa, neska gaztea danik ere ematen al du, ba? Bere ama ere orrelakoxea zan, bai. (Eskuan damakin aizkorakin egur bat ezpaltzen asten da) Erromerian zertxobait alaituko ba'litz! ERMUNDA: (Konpontzen ari dan errotako kalaka eskuan duala agertzen da) Erromeri zale guziak joan al dira? MANU: (Lanari eutsiaz) Ortikantxe aldegin dute. ERMUNDA: Eta Mirentxu? MANU: Aiekin joan da. ERMUNDA: Egitan, osaba? MANU: Egitan, Presen'ek gogoa berotu dio ta... Zoaz zu ere. ERMUNDA: Bai, baña, ni joanda zeñek konpondu bear du errotako kalaka au? MANU: Neronek. Ori egiteko lain ez ote naiz ba? Alde, alde! Joan ta jolastu ongi. Presen'ek kontu egiñaz, Mirentxu an dago. Kontu egiozu zuk ere. ERMUNDA: An nua ba! (Kalaka eskuan duela sartzen da errotan ta andik laxter, txamarra jantziaz irtetzen da). MANU: Au beintzat... ondo mutil langillea atera zaigu! ERMUNDA: (Joaterakoan) Mirentxu alai joan al da? MANU: Dantzan egin nai zuan ta... Baña ez dedilla geiegi nekatu. ERMUNDA: Ez, ez. Egon lasai. Gero arte, osaba. (Len abeslariak eskutatutako tokitik iretzen da. Manu aizkora utzita etxeratzera dijoanean, Txanton'en abotsak geldi arazten du. Ermunda irten baño lentxeo, ezkerreko aldetik azaldua zan).     LAUGARREN AGERRALDIA   Manu ta Txanton.   TXANTON: Semea ere erromerira al dijoakizu, Manu? MANU: Illoba. TXANTON: Oraindik bai; baña laxter... MANU: Eztakit zer esan nai dezun orrekin, Txanton. TXANTON: Atzo zure alaba ta Ermunda alkarrekin ikusi nituan ta... MANU: Ori eguneroko ogia degu. Biak etxe batean azi, etxe batean bizi... (Parregiñaz) Besteren semeak azi bear dituana, ez zera zu bakarrik, Txanton. Bat beintzat neronek ere ementxe daukat. TXANTON: Mutil langillea ezpada ba orixe...! MANU: Bai, ez da alperra. Etxea ta lur auek ongi maiteak ditu Ermunda'k. TXANTON: Ta errotatik joaten utzi? Ez nik beintzat! MANU: Ori bere gain gelditzen da..., Ara: errota onek, Jainkoari eskerrak, ura ta lana beti izan oi ditu. Eta errota orretan neska ezkongai bat dagola, Ermunda'k eta itxu batek ere ikusi lezake. Gañontzakoa... or konpon! TXANTON: Bai, bai; baña biak ere ez daude sasoi txarrean ta Mirentxu, arranoa, ez da nolanaiko emaztegaia. MANU: (Jolasean) Ez aldezu naiko orain berakin ezkondu... Zu bezelako bertsolari zarrak ez ditu begi onez ikusten. TXANTON: Zaude ixili, gizona! Ni aiengatik ari naiz. Lorerik ederrenak maiatzean arkitzen dira. Ta ezkontzeko garaia eltzen danean, txorakeritan ibiltzea ez da egoki. MANU: Egia diozu. Ermunda'ri atzo bertan, gai orretzaz itzegin nion. Nik alabatxoa ezkontzeko daukat. Ori ezin ukatu. Ta alkarrekin konpontzen ba-dira, obe. Zergatik ez, ba? Ezpadira konpontzen berriz, bakoitzak nai duana egin dezala ta, kito! TXANTON: (Parrez) Konponduko dira, bai, ta laxter gañera. MANU: Ez ba jakin! Mirentxu ezezik beste neska ezkongaiak ere ba-daude auzoan... Urrutira gabe, zure illobaren alaba ere or dabil... TXANTON: Zein? Presen? Azer kaxkariña! Orrek dantza izan ezkeroz. Gaztea bai da... MANU: Mirentxu ere ala da; baña... TXANTON: Zure antzekoa bai da. Zu beñere gazte izan al zera? MANU: (Benetan) Egia diozu. Agian, egundo ez.   ABESTUAZ   TXANTON:                  Ba, ni, begira.                 Berriro gaztedia dakust                 Zer dan al dakizu zuk?                  Gaztedia                  da emaitza                  zerukoitia.                  Erruki                 ondatzen duna                  ain zoruna!                 Bañan iraun-araziz                 poztasuna,                 betiko gaztetasunean                  damaki osasuna. MANU:                  Gaztedia,                  joanean,                 da betiko iges. TXANTON:                 Artezia                  gordetzia                  alaitasunez. MANU:                  Dakizkit gazte                  baten bertso ederrak. TXANTON:                  Ta nik olerkari zar batek                  eskontzean ziona:                 «Bizirik dagon zuaitza,                  naiz izan urtetsua,                  orriz ta lorez betiko                  daukazu apaindua                  daukazu apaindua!                  Bere adartxoetan dabil                  txoritxua                 poztasunez itxutua.» TXANTON:                  Ta olerkari gazteak                  erantzun:                 «Alaitasunaren billa                  dabil txori gaixua                  eta zuaitz zar gañean                  arkitu du lekua                  arkitu du lekua!                 Ikazkiñaren beldurrez da                     txoritxua                  zalantzarekin mindua. TXANTON:                  Ni ote naiz                 ikazkiñen mendetakoa? MANU:                  Zu ez, noski,                 beti gordin izandakoa. TXANTON:                  Ez aztu, ba,                 esandako ikaskizuna.                 Ta zure indarrak makaltzean                  jarrai Txanton bidean                  jarrai Txanton bidean!   (Txanton algaraz utzirik,      BOSTGARREN AGERRALDIA   Txanton ta Presen.   (Manu irten baño lentxeago,    TXANTON: Presen! Garai ontan etxera? (Presen ixil ta geldi) Presen, zuk negar egin dezu! Zer dezu? PRESEN: Ezerez. TXANTON: Nola, ezerez? Gaixo al zaude? PRESEN: Ez, aitona, ez. TXANTON: Egia diozu. Gorputzeko miñak ez dizu berealakoan negar egiñaziko. (Presen bideari jarraitzeko asmoan asten da) Baña orrenbestez joaten ez dizut utziko. Ia, begira arpegira neri! parregin zazu ba, emakume! (Presen'ek negarrari ekiten dio) Ene! Ez dezu aitona askorik maite!   ABESTUAZ   TXANTON:                  Zure arpegi alaia                  beti parrez                  ikusi oi det eta                  orain negarrez!                  Nolatan leike,                  Presen kutuna,                  orrela altzea                  zure zoriona?                  Maitemin al zera?                  Gaixorik zaude?                  Biotzen barruan                  iturri oñaze?                  Esaidazu laixter                  zergaiti latza,                  ene maitetxo,                  zergaitia esan ba. PRESEN:                  Ezerez, aitona                  ez det nik ezer TXANTON:                  Begitan malkoak                  zaizkizu ager.                  Zure ezpañekin                  ukatu-arren,                  negarra zotinka                  dezu barrenen. PRESEN:                  Ene, aitajauna,                 Bai! Nola ukatu?                 Neke ta oñazeak                 naute ikutu.                 Lillur urdiñak,                 zoragarrizko ametsez,                 betiko galdu ditut;                 Utzi negarrez! TXANTON:                  Bai; nola ukatu                 zure miña.                 Bañan bere                 on ordaña                 utzizu nere gain.                 Ateekabez ba'dezu                 biotza asetzeko lain                 negar egizu!                 Negar usotxoa                 nere besoetan                 nik ere negarra                 degit benetan. PRESEN:                  Aitatxo maite                 nagon benetan! TXANTON: Lasaitu zaitez, Presen. Norbaitek ikusita ere... Ixo, Presen, zure malkoak min ematen didate-ta. Alare ez al didazu esan bear...? PRESEN: Etxera nua. Zuk bakarrik ikusi dezu nere negarra. Nere atsekabeak aundiak ba-dira ere ez ditu iñork jakin bear. Legortu da nere malko iturria! TXANTON: Ez da egia. Zure nekeak ez dira il. Eta lagunen aurreak ezin gordeko dezu. PRESEN: Bañan, aitona! Egitan zala uste al zendun? (Parrez) Ez da buruaustetako garaia! Txantxetan ari nitzan-da! Jaialdia gaur degu-ta. TXANTON: Txantxetan diozu? (Ezin sinisturik) PRESEN: Bai ba! Presen'i egundo ezer txarrik gerta al lezaioke ba...? Atsekabeak nik? (Benetan berriro) Ni negarrez...? TXANTON: Presen! PRESEN: Ni beti alaia izandu naiz ta... Ni beti alai... (Negarrez burni-olara sartzen da). TXANTON: (Oldozti, Presen dijoan tokira begira) Ederki zeok! Au det au! (Errotan sartzen da. Antzezlekua utsik. Barrendik, Mirentxu ta Ermunda'ren abesti-otsa gero ta alderago entzuten da).     SEIGARREN AGERRALDIA   Mirentxu ta Ermunda.   ABESTUAZ                   Udaberri pozkilleak                 euskiaren indarrez,                 mendi zelaiak jazten ditu                  lili apañez.                 Bañan illunabarrean,                 txoriak negar antzean,                  txio-txioka agurtzen dute                  abost itunez, maitasunean.   (Mirentxu ta Ermunda zubitxotik azaltzen dira.    MIRENTXU:                  Egun batez amets egin nuan                  alkarrekin giñala ezkondu.                  Arrezkeroztik ezin dizut nik                  ansia lez begiratu ERMUNDA:                  Zoriona det zure alboan,                  larrosa zuri, amets zoro!                  Neure Mirentxu aingerutarra                  zuretzat bakarrik nazu osoro.                  Argi berri dizdikor bat                  piztu zaigu biotzean,                 aurtzarako maitasuna ilda                  au jaiotzean.                 Maitasun kutsuge, eztia,                  biotzeko lurrun gozoa,                  jaiotze garbiko gogamen,                  maite uts, egiti, zintzoa.                  Goizeko izarrarekin                 eguzki osoa! MIRENTXU:                  Egundo amai gabeko                 gozotasunak,                 oraintxen ase dizkit                 zure erantzunak.                 Ta zelai apañak,                 zeru urdiñak,                 goxoki, gaur dirate                  mintzo!                 Bizia opatzen det                  zorionean.                 Bizi! bizi!,                  zurekin batean                 gaur onetsitako                  maitasun batean! ERMUNDA:                  Biotzeko esnatze                  berri onetan                  nerea lagun                  bene-benetan.                  Atortzu!                  Nere bizia dezu                  Miren!                  Zoriona emen.                  Bizi! bizi!                      A!                 Udaberri pozkilleak                  eguzkiaren indarrez,                  mendi zelaiak jazten ditu                  lili apañez. MIRENTXU:                  Bañan illunabarrean,                  txoriak negar antzean,                  txio-txioka agurtzen dute                  abots itunez, maitasunean. MIRENTXU: Bai; maitasunean. ERMUNDA: Bai; maitasunean.   ITZEGIÑAZ   MIRENTXU: Gizonen esanak, bai atsegiñak; baña, beti egia esaten al dezute? ERMUNDA: (Nasturik) Ez. Gaur ezin esan det egi osoa. Zein gogokoa zaitudan esateko, itzik ez bai det arkitzen. (Laztunduaz) Mirentxu! MIRENTXU: (Maiteki) Ermunda!   (Zuaitzen oñetara iritxi dira.      ZAZPIGARREN AGERRALDIA   Lengoak, Txanton ta Manu.   TXANTON: (Gazteak ikusita) Ja! ja! ja! Ikusten, Manu? Ikusten, zein azkar alkar aditu duten? Laxter Errotatxiki'n eztaiak ditugu! Ala bear ere! (Mirentxu, lotsati, zutitzen da. Txanton'ek deadarka:) Bixente! Joxepatxo! (Manu'ri sorbaldan joaz) Laxter zera zu ere, ni bezela, neska mutiko biurrien atzetik (Ezkera eskubira begiratuaz) Baña nun arrano sartu ote dira demontre oiek? (Deadarrez) Bixente! A!... Ara non dauden!   ABESTUAZ   TXANTON:                  Sagar ondoen adar-pean                  dagozte gurdiakin.                  Txoriak lez dira umeak                  beren oldozmenakin.                  Egak dituzte gogaian,                  biotzak errukabe,                  biotzak errukabe!                 Neke ta gaitzak geruago                  egingo dabe                  lurreko miñaren jabe.                 Ja! jal ja! ja! Bixente! Todor!                  Ja! ja! ja! ja!   (Ezkerreko aldetik lasterka joaten da)     ZORTZIGARREN AGERRALDIA   Mirentxu, Ermunda ta Manu.    ABESTUAZ   MIRENTXU: (Manu'ri)                  Soma gaituzu, aita. ERMUNDA:                  Soma gaitu. Azketsi! MANU:                  Nere baitan semetxoak                  zaituztet nik onetsi.                 Pozkor neurgea dagit barruan                  maitasun ori somatzean.                  Jaunak otoitzak entzun ditu                  nere biotzean.                 Beti semetzat euki                  ba'zaitut, gaurtik aurrera                  zu etxe onetan                  seme bat zera                  ben-benetan.                  Onetsitzen zaituztet biak                  zeruetako zorionean.                  Ez da neretzat saririk                  orain daukatan lakorik.   (Eskuaz malkoak legortu ondoren    ERESIARI DAGOKION ERAN MINTZATUAZ   MIRENTXU: Aitatxo...! MANU: (Ermunda'ri) Mirentxu'ren ama, Agate Deuna egunean ezkondu zan... ERMUNDA: Zure agindua betetzeko gertu naiz. MANU: Ez al dezute berriro zelaira joan bear? MIRENTXU: (Eztulka) Ez. Nekatua arkitzen naiz. MANU: Zure osasunari, gaurtik aurrera, geiago kontu egin bear diozu. MIRENTXU: (Arretarik gabe). Ez det ezer. (Mirentxu, Manu'kin errota alboko etxeruntz abiatzen da) ERMUNDA: (Manu'ri) Eta errotako kalaka? MANU: Konponduta daukazu. (Errota erakutsiaz) Or, barrenen, guzia gertu dago. ERMUNDA: Abereentzat argi-belarra ebakitzera noa, orduan. MIRENTXU: (Irriparrez Ermunda'ri) Azkar etortzekotan? ERMUNDA: Berealaxe. (Errotan sartu ta ikusleen aurrean itai ta saski bat artzen ditu). MIRENTXU: (Etxetxoaren atetik, Ermunda'ren irteera zaituaz) Ermunda, Kortaberri'tik igarotzerakoan eskaiozu nere izenean, lora sorta bat. MANU: (Parregiñaz) Gizon gaia arkitu duala, auzo guzian adierazi nai du, dauaneko. (Etxean sartzen da.) MIRENTXU: A! Eta larrosa zuri ta krabelin gorririk gabe ez etorri gero... MIRENTXU: Ederki.   (Mirentxu'k etxetxoan sartu baño len, Ermunda'ri      BEDERATZIGARREN AGERRALDIA   Ermunda ta Presen.   ABESTUAZ   ERMUNDA:                  O! Bai!                 Maltzur likits bat                  ni ez naiz besterik,                  atzipetutzen det                  gezurrez beterik.                  Nolaz aztutzen ditut                  gaurko egun ontan                  izandako onurak.         (Presen burni-olatik irtetzen da.          Bere oñen otsa entzunda, Ermunda biratuaz).                 Presen! PRESEN: (Arrokeriz)                 Presen, bai. Jakin det                  zure otsokeria.                  Laxter Errotatxiki'n                  zera nagusia.                  Ala zebiltzan                  dollorkerizko itzez                  andereño gaixo bat                  atzipetzen ni lez.                  Azpi-suge petrala!                 Zure salkeriak                  etzitun irabazi                  min-malko neriak. ERMUNDA:                  Ez dakizu barruan                  daukaten gudua.                  Maitemiñez iltzea                  ote det adua?                  Miren maite detala                  errukiz ba'diot,                  Presen, zu bakarrikan                  egitan maite dot. PRESEN:                  Ez! Ez!                 Gezurra beti!         (Iges egiñaz) ERMUNDA:                  Presen! (Maitati) PRESEN:                  Ixo, gezur!                 Ezin det geiago                  maitasun itzik sinistu ERMUNDA:                  Barka zaidazu, Presen.                 Bañan oraindikan                  entzuidazu itz bat... PRESEN:                  Ez! ERMUNDA:                        ...barrutikan                 utsegiten duana                  azkets eskatuaz.                  Errukitu garaiz.                  Beti biotz osoaz                  zurea naiz!         (Indarrez bereganatu nai du) PRESEN:                  Ez! ez!                 Utzi! Azke!                  Zuretzat beñerez.          (Ermunda'k uzten dio)                  Beretzat lora billa                  etzaitez nekatu.                  Ara nereak emen                  eman zaizkiozu!   (Presen'ek bular gañean dauzkan loreak kendu      AMARGARREN AGERRALDIA   Presen ta Txanton.   (Atzeneko au, ezkerreko bigarren irteeratik,    TXANTON: (Erdi negarrez) Presen! Nere Presen! PRESEN: (Txanton'en besoetara joanik) Aitona! Aitonatxo!         (Besarkada maitati batean gelditzen dira. Urrutira, erromeritik datozen nekazarien eresi-abotsa entzuten da. Eresi ori ari dan artean itzegiñez)         Zoritxarra nere gain!   BARRENDIK ABESTEKOA                   Illunabarra dator                  mendiaren gañera,                 gure jaia amaitu da                  goazen danok etxera.                  Goazen, goazen lagunak                  itzala degu bertan;                  ilunak deitzen digu                  abitzeko benetan.                   Abesti atsegiñen                  oiartzun alaiakin                  erreka, zelai, dabiltz                  mintzatzen gurekin.                  Oraindikan basoan                  entzun da ixillean                  lugiñak abestua                  etxeko bidean.                   Goazen, goazen, etxera,                  goazen, goazen etxera.                  Illunabarra dator                  mendiaren gañera,                  gure jaia amaitu da                  goazen danok etxera                   Goazen, goazen, lagunak                  itzala degu bertan,                  illunak deitzen digu                  abitzeko benetan.                  Abitzeko benetan.                  Goazen, goazen.   (Aurreko au guzia barrendik abesten ari diran bitartean,    TXANTON: Orain ikusten det zure miñen zergaitia. Nere begiz ikusi ez ba'nu ez nuan egundo sinistuko. Ermunda maite dezula zergatik ez didazu esan? Neroni ere, ezjakiñean, Mirentxu'ren ezkontzarekin zoraturik negon. Baña ezazu negarrik egin! PRESEN: Ez nago negarrez, aitona. Naita ere ezingo nuke... TXANTON: Goazen, goazen etxera. PRESEN: Baña... aitona... nik Mirentxu'ri zorionak eman nai dizkiot. Begira, begira zein alai datorren. Pozaz, etxe barruan ezin egon da... TXANTON: Etzazula zure burua geiago mindu.     AMAIKAGARREN AGERRALDIA   Lengoak eta Mirentxu.   PRESEN: (Mirentxu'ren bidera irtenaz) Erromeritik ain azkar nola etorri zera? MIRENTXU: (Poza dariola) Ba... Ai ene, gauz bat ba'zeñekizu? Zuri esan zaiduzuket! PRESEN: (Arretik gabe) Gauza onen bat, noski. MIRENTXU: Ez dezula asmatzen? (Parrez Presen'gana urreratzen da, baño bere aurpegi lañotua ikusiaz itundurik) Baña, ezbearren bat al dezu? PRESEN: (Itun ta gogor) Ludi untan gauz asko dira par egiñazten dutenak... ta baita negar egiñazten dutenak ere. (Txanton ezkerreko aldetik joaten da). MIRENTXU: (Maiteki) Ni ain alai arkitzen naizen une onetan, zergatik zaude zu itun? Ez aldakizu, Presen? Ezkontzera noa! (Eztulak erasotzen dio. Bi eskuaz burua estuturik, baratzako orma ondoan jartzen da. Gero, izketari jarraitzen dio; baña beti agiriko indarrez) Beti maiteko naula zin egin dit. Ta nere amets guzia orixe izan! PRESEN: Ermunda izango da, noski? (Barruko miña gordeaz) Beraz, ezkontzen zera? Ederki, Mirentxu, ederki. (Bat-batean amorruz) Ta bai al dakizu ni... (Mirentxu'k, musu-zapia aora daramala ikusirik, ixiltzen da). MIRENTXU: Ai, Presen! PRESEN: (Izututa) Mirentxu! MIRENTXU: (Musu-zapia erakutsiaz) Ez izutu, txoro, ez da ezer. Beste bi alditan ere izandu det. Au ez da ezer. Baña Jaungoikoagatik, ezaiozula nere aitari esan. Ixil gordeka nabillela ba'leki errietan emango lirake-ta. PRESEN: (Errukituaz) Mirentxu gaxoa! (Gerritik eltzen dio). MIRENTXU: Au ez da ezer. (Kementsu. Ezpañak zapiaz garbituaz) Ikusten? Joan da! (Ermunda, bizkarrean saskia duala, azaldurik, Mirentxu ta Presen alkarrekin ikusita arriturik gelditzen da).     AMABIGARREN AGERRALDIA   Lengoak, Ermunda ta atzen-aldera Txanton.   MIRENTXU: (Ikusitakoan) Ermunda! Ermunda! Loreak ekarri al dizkidazu? PRESEN: (Ermunda'gana aurreratuaz ta gorrotorik gabe) Ermunda, badakit ezkontzen zeratela. Aingeru bat daramazu emaztetzat. Ez dezu ainbeste irabazi. Zoriona opatzen dizuet! ERMUNDA: (Saskia lurrean utzita lore batzuk atereaz) Ona emen loreak. MIRENTXU: (Artuaz) Zein ederrak diran, Ermunda. Tori, Presen, erdiak zuretzat. Zuk ere laxter arkituko dezu zoriona beteko dizun gizon gazteren bat. (Presen'ek loreak artzen ditu). PRESEN: (Maitasunez) Eskarrikasko, Mirentxu! (Errotako arria ibiltzen asten danean, Manu'ren abotsa barrendik)   ABESTUAZ   MANU:                  Abil biraz, kurpil zarra,                  errotako abeslari!                 Abestu egiok, arin,                  eure etxe maiteari!                 Bikoitz gaztea dator                 i lantzera berri.                 Maitasunen indarrez,                  errota zar, ibil adi! MIRENTXU: (Manu'ren abestia bitartean) Gure aita bai alai dagola gaur! Goazen, Ermunda. Agur, Presen! (Ermunda'k arriturik Presen'i begiaz galdeerazko kiñu antzera). PRESEN: (Gentza itxuran besoa jasoaz) Agur! Zoriona bedi zuekin! (Ermunda ta Mirentxu errotara abiatzen dira. Presen aiei begira gelditzen da. Txanton'ek, baratza ingurutik, atzeneko gertaerak ikusi ditu ta, galdezka itxuran, Presen'gana urreratzen da) Mirentxu gajoa! Ni baño zorigaitzagokoa bera!   ZAPIA    |