|
BIGARREN EKITALDIA Lengo iruditegia. Atzeko mendiak gordeaz, lañu beltz bat zerutik dario. Zelaiak, margo ta argi illunean goibel azaltzen dira. LENENGO AGERRALDIA Bixente, Todor ta beste mutiko batzuek ABESTUAZ AURRAK: Aizak! An goian zeok! Ara! Antxe goian doa! Or ez! Goian, ara nun dan... Igesi dijoa! Ago pixka bat artuko dek eria! Ibilli adi! Laxter aiz pitxi neria! Gorde adi nai aña, gaur ez aiz joango bizirik. Ez! Ez! Ez! Ez! Iges egin dik! Jun dek! Jun dek! Ez! Begira nun dagon txoria, Ba'lego geldik ortxe luke beria. Artu bear dek ederra! Ez dit ikusten. Begira ortikan! An, nun dagoen! Ara, an, adarren ertzean! Ba-ziak egatze luzean. A! A! Adarrez-adar dabil jolasean, galduko zaigu orri artean. A, nun dan. Ega luzean ara airean! Jun dek! (Txoriak iges egin duala esaten dan garaian, TXANTON: Goi-Jaunak ludian txoriak jartzean, oñez, tu bezelaxe, alegintzen ziran. Bañan ikusirikan orrela zeudela, aurrak, txori gaixoak iltzen zituztela, errukiturik Jaunak erabaki zuan, egoak erantsiaz, zebiltzala aidean. Beren aurka, semetxoak, arrika asten zeratenean, igesi duaz parrez egan. Ba-dakizute orain, ene semetxoak, nolaz egin zitun txoriak Jainkoak. Ludian danok degu geren zeregiña, txoria abesteko Jaunak du egiña... Abesten zuek, xamur alengindu ta... agur. (Txanton etxera sartzerakoan, barrenen, BIGARREN AGERRALDIA IZKETAN TODOR: Entzun al dezute? BIXENTE: Txori orrek ba-zirudiken izketan ari zala. TODOR: Bere abotsaz; baña izketan ari ukan. 1.° AURRA: Zer zioken ba? BIXENTE: Aitonen lelo berea: ez geiago arririk botatzeko. TODOR: Nik ez zizkioat bota. BIXENTE: Ezetz? Ik arriak eta... aundienetakoak. TODOR: Arriak ez. Sagarrak! 1.° AURRA: Berdin dek. TODOR: Ez dek berdin! Nik sagarrak bota zizkat... berak jan ditzan. BIXENTE: A, bai! Oraingo abesti orrez eskerrak emango zizkiken. TODOR: Nik gauz bat esan bear dit. Ez diatala geiago txoririk ilko. BIXENTE: Ez ta nik ere. (Bularretik atereaz) Ara, ikusten txoriak botatzeko au? Bera botako diat arrika. Arrapatzen dikanarentzat! 1.° AURRA: Neri, neri! 2.en AURRA: Neri, neri! BIXENTE: Len esan diat eta. Arrapatzen dikanarentzat! (Ezkerreko aldera botatzen du ta mutillak bere atzetik aldegiten dute) Aizak, Todor. TODOR: Ederra dek! Txoririk ez dakala geiago il bear ta, to! Zertan eman diotek oiei...? BIXENTE: Ausia zeok eta. Ura baño gauz obe bat emen zeukat. TODOR: Ura baño obea? BIXENTE: Askoz obea. Ara; kirkirra. (Txapela burutik kendu ta barrutik kirkir bat atereaz) Ara, begirakiok. TODOR: Jesus, ene! Aitonak ikusten ba'dik! Utziok azke, motel! BIXENTE: Bañan kirkirrak ere txoriak al dituk ba? Egoak abesteko bestetako ez dizkik. Ez dik utziko, ezta...! TODOR: Lagaiak ba neri pixka batean. BIXENTE: Ez, ori ez! Nerea dek. Ik ez dakik nerekin zein gozo dagon! Zelaian baño pozikago! ABESTUAZ BIXENTE: Kirkir berritsu batek, zelaian jolasten, zelaian jolasten, izketan ala zion: «Bapo niok emen» TODOR: Izketan ala zion: «Bapo niok emen» BIXENTE: Eskutuan joan eta arrapatu nuen arrapatu nuen! TODOR: Ara Txanton'en leloa: «Uztazu azke gaixoa, zelaian bere abestia gaixoa da ta, alaitasun argia» BIXENTE: Txantoñ ek ala naitare ez diot azke utziko! Uzten ba'diot, iretzat betiko! Ez niok orretariko! Ara, Bixente, ez nauk erotu oso oraindik. TODOR: Nigatik, artzak, or dagokik. BIAK: Ara, Todoro, ez nauk erotu oso oraindik. BIXENTE: Artu dit neretzat bakarrik. BIXENTE: Kirkirtxo onen jabe ik nai ba'dek egin berak esan bear dik nai duan irekin. TODOR: Esaiguzu, kirkirtxo, esan zuk, zeñekin. BIXENTE: Erantzuten ez ba'du erditik ebaki! Zer diok ik? TODOR: Ezetz diot. BIXENTE: Ba nik baietz. TODOR: Ez, egundo. BIXENTE: Zergatikan? TODOR: Gizaxoa! BIXENTE: Alper bat da. TODOR: Ekatzik ba. BIXENTE: Ez orixe. TODOR: Kenduko dit. BIXENTE: Ik ekatzik. TODOR: Ze egin bear dek? BIXENTE: Erdibitu. TODOR: Ez! Ez! BIXENTE: Bai!, Bai! BIAK: Txanton'ek esango du. (Bixente ta Todor, Txanton'en etxean sartzen dira). IRUGARREN AGERRALDIA Presen, ta gero, Ermunda ta Manu. (Presen, soñekoz betetako suil bat damakiela, PRESEN: Maite det lore zuria, intzakin bustia, usai gozo dun lilitxoa da maitale neria. Udaberri gozoak jantziko ditu mendi ta basoak. Sagasti lore artean, abesti betean, alai dijoan errekak esnatu nai batean. Biotzeko abestia iruditzen zait maitasunen eztia. (Ermunda, abestiaren otzak deituko balio bezela, ITZEGIÑAZ ERMUNDA: Presen! Gaztedi, osasun, alaitasuna... Zure maitasunez zoratu bear... Zintzoki nai zaitudala zalantzik ez dezu: Zorionekoa! Baña errota-aurretik zertan zabiltz? (Zubigañetik egiten duan txistu otsari, barrutik beste batek erantzuten dio) Eup! maitetxo; agur, gero arte! (Sudur zapi bat atereaz, Presen urrutira agurtuko ba'lu bezela. Ermunda'k zer egiten duan ikusten duala, Manu etxetxotik irtetzen da). MANU: Ermunda... ERMUNDA: (Kezkatsu) A! Azketsi. Nola dijoa Mirentxu? MANU: Gaizki; ba-dakizu. Poz bakarra dauka: zure maitasuna, alegia. ERMUNDA: Bañan ez naiz bere maitasunaren gai; ezta zure adiskidetasun onena ere. MANU: Zer ba? Gaur arte ez niola igarri uste al zenduan? Zure Presen'ganako griña ez nekiala? Nere begiak zureetan aspaldi ikusi zuten, ain alperrik gorde nai dezun ori. Orregatikan eskertzen dizut, nere Mirentxu gaixoaren ametsa iraun-arazten dezula-ta. ERMUNDA: Egi aundia diozu. Baña bere amets oiek, nereak ausi ta mintzen naute. MANU: Atzen-orduko amets oietan beintzat, zorioneko izan dedilla. Berak ainbeste maite zaitu... ta zure maitasunean ere sinistuta dago. Arren, Ermunda, ez dezala egundo egirik jakin. ERMUNDA: Nik arrebatxo bat bezela maite det. Eta Presen'ek ere berdin. Presen ona da... MANU: Bai, seme, bai. Presen ona da ta gañera, osasun ta alaitasuna berekin dauzka. Zorionekoa berakin zu, Ermunda! ERMUNDA: Baña Mirentxu... ABESTUAZ MANU: Maitasuna beste, ez du oldozten alaba nereak. Ta eriotzak, zital, ergel, otzak, dauka nekeak bere mendean. Lillur alaiak pozkidaz beterik, dabil oraindik bizirik. ERMUNDA: Gaixo ikusirikan, nere begiak negarra dagite malkoz bustiak. Aingerutxo bat dalako Jaunak nai du beretzako! MANU: O, Mirentxu maite, zelai bustian lore igartua! ERMUNDA: Manu gaixua! MANU: Bere maitasuna besten besoetan azturikan, laxter zoriontsu zerade berriz; bada ni ilko naiz maitasun larriz! (Ezkerreko aldetik joaten da.) LAUGARREN AGERRALDIA Ermunda bakarrik. ERESIARI JARRAITUAZ ERMUNDA: Mirentxu, nola gezurrez nabil zurekin maitasunik gabe? Nere ordezko gizon bat obe bear litz zure jabe! Erruki utsak saldu nau! Tamalez nabil egun ta gau! Beste emakume batek zauri nau betiko. O, Presen, zer eman didazu orla maitatzeko? Esazu, benetan, Presen, beingoz jakiteko! Baña ze egin bear det, zer, biotz zoroa? Ukatu, azturikan erruki gogoa...? Mirentxu, nere arreba, ez det nai izan zukin gaixtoa. PRESEN: (Barrenen, eskubiko aldetik) Maite det lore zuria, intzetan buztia; usai gozo dun lilitxoa da maitale neria. Udaberri gozoak jantziko ditu mendi eta basoak. Sagasti lore artean abesti betean, alaiki dijoan errekak esnatu nau batean. Biotzeko abestia iruditzen zait maitasun eztia. (Presen'en abestiak, kezka gogorrak sortzen ditu, ERMUNDA: Presen! Presen, zurea nazu! Presen, zu nerea! (Presen en abotsa, beren biziaren deia ba'litz bezela, BOSGARREN AGERRALDIA Eresiak jarraitzen dio. (Barrenen, Agate Deuna'ren eresiaren asiera entzuten da. ABESTUAZ ARTZAIA ta ABESTALDEA: «Agate Deuna-Deuna zera-ta Eliz etsaiak gaur zuri bularrak ebaki ta odola Jaunagatik dezu ixuri. Gure gogoko Agate Deuna Goiko Jaunaren maitea, orain pozakin agertzen dezu ziñopearen lorea. Sinismen Deuna galdu ez daigun bai baserri ta uri, Agate Deuna, lagun, arren, ba, jadetsi azkar au guri. Gora Agate Deuna! Zure legeaz bizi gaitean Jaunaren eskar ta gentzakin, gero zerorren onduan ortxen Jaunaren Jaunan Jaunakin.» Agur etxeko bizi-lagunak zoriona gaur zuekin! zoriona gaur zuekin! Gora Agate Deuna (Abestien atzen-aldera, Mirentxu etxeko atean azaltzen da, MIRENTXU: Zein abesti ederrak! Bañan negutako oldozmen gogorrak dakarzkit burura. Nun dira udaberrietako abesti alai gozatsuak? Maitetasunezko abesti lorez usaituak? Egun luze, argi ederkaiz margoztuak! Zein urrun dagozten egun zoriontsuak! Artu zazute, artzaiak, nere emaitz gogokoa, biotzekoa! ARTZAIA: Agate Deuna gaur da eguna Errotatxiki'n usua zuriena ta ederrena da jana ba'litza goxua! Umeak egaz nai duela egin odei argi ta baretik, gure ardiak itoka nai landatxo orlegi batetik! TALDEA: Agate Deuna, gaur jai ontan onetsi gaitzatzu, arren, zure laguntzaz, zorionean, ludian bizi gaitezen. Gora Agate Deuna! Agate Deuna, zeru ziñopa, zai zazu gure Euzkadi, oitura onak ta sinismena gogoz maita ditzan beti. Zure omenez danok batuta emen gabiltza abesten; zeru onurak biali laxter gu ongi bizi gaitezen! Zeru onurak biali laxter gu ongi bizi gaitezen! (Artzaiak, aur ta emakumeak atzetik dituztela, SEIGARREN AGERRALDIA Mirentxu, Txanton, Bixente, Todor ta Josepatxo. (Abeslariak aldegindako beste lekutik, Txanton, Eresiari jarraituaz. TXANTON: Txanton zarrak zure laguntza bear du, Mirentxu. MIRENTXU: Zer dezu ba, Txanton? TXANTON: Mutil auek ez dirate pakean uzten. (Mirentxu parrez. Josepatxo lurrera jetxita, beste anaiekin, Mirentxu'gana urbiltzen dira). MIRENTXU: Ba-dakit zer nai duten: ipuiak esatea. Ez estutu nik edestuko ditut. TXANTON: (Artzaiak Mirentxu'ri emandako lore sarta ¡kusirik) Mirentxu, Mirentxu, O, zein loretsu! Zuk arrosa bat derutzaidazu. Zoriona agerian... MIRENTXU: O, Txanton, Txanton! TXANTON: ... daukazu. Aurtengo lore usaitsuenak zutzat bilduko ditugu danak. (Mutikuei) Goazen, goazen lore billa Mirentxu alai jarri dedilla. MIRENTXU: Esker, Txanton! TXANTON: Tira! Aupa! Gabiltzan azkar, goazen laxterka. MIRENTXU: Itxadon! Aur baten ipui itungarria nai al dezute edestia? Bein batean mutil bat iltzan itun, txiro. Zuaitzan larrosa bat jaio da arrezkero. Ta ordutikan txoria abesten dijoa: «Zeruko aingeru bat zan mutikotxoa». AURRAK: (Txalo egiñaz) Beste bat! Beste bat! TXANTON: Zein ona dan Mirentxu! Goazen, goazen, ba! (Mirentxu'ri) Zuk itxadon, laxter emen gera gu. (Bere sasoia erakustearren, dantzan egiten du. ZAZPIGARREN AGERRALDIA Mirentxu bakarrik. ERESIARI JARRAITUAZ MIRENTXU: (Aurrak aitonakin nola dijoazten ikusi ondoren, arrizko exer-lekuan jartzen da. Bat-batean, artzaiak ekarritako lore-xorta ikusten du, ta onela abesten dio): Euzkiak osasuna ta indarra dakarki; zuek, loreak, neri maitasunen argi. Nere biotzeko poza maitasun beroan, zuek jartzen dezute lurrinkai gozoan. Lore goiztar alaiak! Au da zoriona! Nik maite det gizon bat berdin maite nauna. Orrela pozartzeko bizi nai det, Jauna! Bizi, maita, Jaun ona! Urrindun geznariak, zorion lillurak, nere bular gañetik entzun biozkadak. Itxaropen iturri, maitasun geznari, aginte adur oneko, albiste gidari, nitzaz, loretxoak, zerate pozgarri! ZORTZIGARREN AGERRALDIA Mirentxu, Presen, Ermunda. ERESIAK JARRAITUAZ ERMUNDA: (Barrengo eskubiko aldetik) O, Presen! Zure begietan eskaintza dakust! (Presen ta Ermunda zubi-gañean agertzen dira. AURRAK: Bein batean mutil bat iltzan itun, txiro. Zuaitzan larrosa bat jaio da arrezkero. Ta ordutikan txoria abesten dijoa: «Zeruko aingeru bat zan mutikotxoa.» MIRENTXU: (Miñezko abotsez, poliki-poliki jeikiaz ta zoratuta bezela). Ene ama, zukin naiz! Bizitzen amaia! Ama, zai nazazu, zabaldu donokia! (Geldiro illuntzen asi da) O, bai! Pozartzen dit biotzak zure abots legunak. Amaitu dira neretzat lillur egunak. Maitasun itxaroa il zait barrenean, gorrotoak ez dauka leku biotzean. Azketsi Jaungoikoa, Zuregana, noa! (Abots legunez) Presen! Ermunda! Zuen maitasunez gorde... (Ermunda, Presen, ikaraz, astiro, bereganatzen dira). Ermunda... izan zaite zorioneko beti. Atoz anai nerea, ba, zuk, Mirentxu, aurtzaroko maitasunez, garbi, anaitarrez, oraindik maite dezu. Ermunda laztana, emaidazu muxu bat! (Ermunda, biotz-ikaraz, Mirentxu'gana eldu ta kopetean muxu bat ematen dio). Presen, nitzaz otoitz! (Laztanduaz) O, bai; Jaunak narama! (Atzen-arnasez) Aita! Ene aita! Jaun ona! Nere ama! (Burua makurtuta, il-itxuran gelditzen da). ERMUNDA: (Ikaratuta errotara dijoala, karraxika): Manu! Manu! PRESEN: (Mirentxu'ren oñetan auzpez ta negarrez) Il da! Ene Jauna, il da! (Manu agertzen da ta bere alaba laztantzera dijoa. ZAPIA |