|     41-42 zenbakiak, 1935eko maiatza-ekaina [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa


II. EKITALDIA

 

        (Lengo atadi bera)

        (Illunabarra da. Illuntzen asi du. Aldizka igaro bitez iratze-eballeak kale-aldera)

 

 

LENENGO AGERRALDIA

 

                Jerontxio Artxintxar

                Azti pamatue

                mundu guztien dago

                oso sonatue...

                Fiu-fi, fiu-fe!

                Askok egiten dio

                parra eta burie,

                bai eta axatu ere,

                atzetik zakurre...

                Ai, Ramus, maltzurre,

                biurri, makurre,

                zillar eta urre

                Jo bear dek lurre...

 

                Fiu-fi, fiu-fe!...

                Egin diak parra,

                bañan, zorotzarra,

                laixter ni bearra,

                ta ordun negarra...

                neretzat izango dek bai,

                poltxikoan daukean zillarra.

                Jerontxi Artxintxar

                Azti pamatue...!

 

 

BIGARREN AGERRALDIA

 

Aztia ta Ramus.

 

AZTIA: (Atea joaz) Nor da emen?

RAMUS: Nor zaitut. (Etxetik irten bedi).

AZTIA: Aztie, Ramus, aztie.

RAMUS: Zu al ziñan? Jaungoikoak arratsalde on digula.

AZTIA: Alaxe deigula.

RAMUS: Orra zertara deitu zaitudan...

AZTIA: Aztiik beti daki zerta deitzen diotean.

RAMUS: Ortarako zerate aztiak.

AZTIA: Etorri nintzaneko igerri nizuan zertaako izango zan: konsultea egiteko. Ez da ala?

RAMUS: Noski.

AZTIA: Bai, alegie! Ta gañera konsultea ba'dakit zertaako izango dan. Zea; alegie; andrea artzea zoazela eo etzoazela eo... ez da ala? Ortaako ba'dauket nik aako botil ootan. (Poltsa erakutsiaz)

RAMUS: Zaude ixilik; ixillik zaude Jaungoikoaren izenean, Jerontxio, olakorik esan gabe.

AZTIA: Beaz, ez da ala?

RAMUS: Bai zera...

AZTIA: Ez, da, ba, beti lendabiziti asmatzea erraza izaten-da... Orik guztik ola-ta, dukat asko dauzketzu?

RAMUS: A!... Len bai...: eun pillan... pillan...

AZTIA: Orain asko dauzketzu?

RAMUS: Bat ere ez.

AZTIA: Beaz danak jan egin dituzu?

RAMUS: Ez, Jerontxio, ez...

AZTIA: Beaz, lapurtu egin dizkitzue?

RAMUS: Lapurtu, bai; zartzarorako gordeta neuzkan dukatak lapurtu.

AZTIA: Ikusten dezu nola asmau dean? Asman baietz zeertaa deitu nauzun ee? Lapurra zein dan asmatzea, ez da ala?

RAMUS: Bai.

AZTIA: Gero aztiik au ta aztiik ue esango due. Aa nik emen asmau guztie.

RAMUS: Guztia? Ta lapurra?

AZTIA: Irtengo do orrek ere. Gela illunik ba'al-daukezu etxeen?

RAMUS: Bai. Zertarako dezu gela illuna?

AZTIA: Baakizu. Geon errezu ta gañeako letaniik esan bae aztiik ez deu ezer asmatzen-da...

RAMUS: Ortarako bear al-dezu?

AZTIA: Bai, ba, ortaako. (Ao zabalka) Jatekorik bai al dao gelan?

RAMUS: Bai. Saski bat bete gazta ta lukainkak. Ez al da komeni an egotea errezuak egiteko?

AZTIA: Ez da komeni, bañan baleozke... Ez diea galeraziko, noski, errezurik. (Bere artean) Gaztai erdi batei bizie kenduko zeoat, beintzat, baldin modurik soertatzen ba-zaku. Aspaldin ez diat jan besteen bizkarreti... Nereti re ez asko-asko. (Sar bedi).

 

 

IRUGARREN AGERRALDIA

 

Ramus bakarrik.

 

RAMUS: (Exeri ta gogarti) Egoera trixtea! Gañezka jartzeraño bete da nere zorigaitza. Korderik gabe utzi nau goizean samintasunak. Nere onera etorri naizenean, Joxe deitu dut. Nere artzaitxo leiala! Gaxoa arriturik gelditu da. Billatu bear zan larra. Nor izan zitekean? Artzaien bat?... Iratzeballien bat?... Diruak gaur goiza ezkero palta dira. Atzo gabean or zeuden. Aztiari deitzera biali dut nere mutikua, eta baita azkar asko ark nere esana egin ere. (Izkera aldatuaz) Itsu zar bati dirua ostutzeko biotza bear da orratik. Ez da errukirik munduan... Lur tristea, negarrezko erbestea... Laister utziko zaitut... Ezin dut geiago. Au ez da bizitzea (Ernatuaz) Bañan ez diote onik egin bear, ez, nere dukatak ostu dituan biotz beltzari. Amaika izardi ta neke kostiak dira, ta neke ta negarrak berekin izango dituzte aiek beti. Biotzgabeak, makurrak, gogorrak...

 

 

LAUGARREN AGERRALDIA

 

Ramus ta Aztia.

 

AZTIA: (Argi bat pixtua eskuan. Barrendik) «Bederatziik, zortzie. Zortziik, zazpie. Zazpiik, seie... (Azaldu bedi. Ezpañak igortziaz) Ok zetuk gaztai goxook... Seiek, bosta. Bostak, laue... Nereek balie!... Lauek... Amalau zeuzkean errenkarean ipiñiik. Bat jan diat, amairu geatu... Bai gozook!... Lauek irue... Nereek balie!... Iruek bie... Biik bat. Lapurrak egin dezala zirt edo zar?» Ramus ein ditut errezook.

RAMUS: Ta lapurraren susmorik bai al dezu?

AZTIA: Orain irtengo do. Atoz onuntza. Eutsi argi oni. (Argia emanaz) Ezkerreko eskun. Ooola! (Atera bitza boltxikutik karta batzuk) Ia; kartak bota bear ditugu. (Exeri bitez lurrean edo) Bastook irteten ba-do, lapurre etxeen dezu; ezpatak irteten ba-do, kanpokoa da...

RAMUS: Ai! Ene! (Antsika) Zer atera bear ote-dut nik saltsa onetatik... Eta kopa ateratzen ba-da? Zer?

AZTIA: Ez do irtengo.

RAMUS: Ez dela aterako? Nola dakizu?

AZTIA: Nola jakingo det? Aztia izanda... Ez aldakizu ba, ni aztie naizena? (Beretzat) Nola irtengo dik ba, kopa ta urreik baeko karta parea ekarri diat eta.

RAMUS: Eta urrea ateratzen ba da?

AZTIA: Azkar nai dek urreak irtetzea... Geroxeago ori: geroxeago... (Asi bedi kartak botatzen) Onek, kanpokoa dala... Onek, etxekoa... Onek, kanpokoa. Onek etxekoa... Onek, kanpokoa... Onek, etxekoa... Zenbat bota itugu?

RAMUS: Neri galdetzen al-diazu?...

AZTIA: (Aserre) Nori galdetuko zeoat ba?

RAMUS: Ez diot ba, jaramonik egin. Berriz asi bearko dezu...

AZTIA: Ia, ba, berriz. Bañan egon erne. (Kartak bota bitza) Onek, kanpokoa dala... Onek, etxekoa... Onek, kanpokoa... Onek, etxekoa... Onek, kanpokoa... Onek, etxekoa... Onek, kanpokoa... Zenbat bota itugu?

RAMUS: Zazpi.

AZTIA: Eon ba, erne. Amabi Apostoloon izenen, amabi bota bear ditugu ta... Onek, etxekoa...

RAMUS: Zortzi.

AZTIA: Onek, kanpokoa...

RAMUS: Bederatzi.

AZTIA: Onek, etxekoa...

RAMUS: Amar.

AZTIA: Onek, kanpokoa...

RAMUS: Amaika.

AZTIA: Onek, etxekoa...

RAMUS: Amabi.

AZTIA: Amabi esan dezu?... Ea, konta itzagun oain. (Zenbatu bitza)... Etxekoa, etxekoa, etxekoa, etxekoa, etxekoa, etxekoa... Seik, lapurra etxekoa dala. Kanpokoa, kanpokoa, kanpokoa, kanpokoa, kanpokoa, kanpokoa... Eta beste seik kanpokoa dala... Lapurrek, erdi etxekoa, ta erdi kanpokoa izan bear do.

RAMUS: Erdi etxekoa ta erdi kanpokoa? Nola izan diteke, ordea, ori?

AZTIA: Ori zeorrek jakingo dezu. Morroirik edo ez al dezu?

RAMUS: Nik? Ez. Bañan, izanda da ere berdin izango litzake. Euskal-erriko legez, morroiak, etxeko izan oi dira ta ez arrotz.

AZTIA: Dana dala. Or konpon zaitea zure Euskalerriko legeakin... Neri bi dukat zor dizkiatzu konsulteagatik.

RAMUS: Gero eman bearko dizkitzut ba, Jerontxio. Orain ez daukat. Ba'dakizu lapurtu egin dizkidatela...

AZTIA: Gerooo? A! ez... ez... bereala, konpañeo, bereala. Bestela nik jakingo det zer egin. (Bere buruarentzat) Saski-gaztaia kendu bear zeoat... (Asarre bezela) Bai, jauna, bai. Nik jakingo det zer egin. (Bijoa etxe-barrurantz).

RAMUS: (Zer egingo ote-dion bildurrez) Nora zoaz, Jerontxio? Zer egin bear dezu?

AZTIA: (Saski-gazta besotik zintzilik, ¡gesi). Zer egin bear dean? Igerriko diozu. (Iseka ta siñuak egiñaz, bijoa mendi-aldera laxterka!)

 

 

BOSGARREN AGERRALDIA

 

Ramus bakarrik gero Joxe.

 

RAMUS: Zerbait ostuko zidan gaiztozarrak... Bai-ta gazta-saskia galtzarbean duala dijoa gaizto tzarra... Orra!... Nora zoaz, Jerontxio?... Nora zoaz? (Abiatu bedi laxterka aztiaren atzetik, bañan eziñez geldi bedi). A! gezurti aundia! Inpernutlk irtena aiz bai, i... Ezin aut arrapatu, bañan erori bearra aiz nere eskuetan. (Txistu luzea egiten du) Joxeeee! A! Billaba! Itza ta parra dariokela iñoren bizkarretik jaten abillen alper aundi ori.... (Ixil unea) Bañan zer ari naiz ni? Erru guztiak neronek izan-da... Zer ari naiz iñori biraoka? Zertara deitu det nik gezur-jario ori? Zertara?...

JOXE: (Laisterka sartzen da) Zer dezu, Ramus, garai onetan?

RAMUS: Aztiak zerbait ostu zidak, noski.

JOXE: Artxintxar'ek?

RAMUS: Bai.

JOXE: Noruntz jo du?

RAMUS: Goi-aldera.

JOXE: Ba'noakio atzetik. Egon lasai, Ramus. Iratzeballiei ots egingo diet eta ez du iges egingo. Laixter gaituzu emen. (Bijoa laisterka).

 

 

SEIGARREN AGERRALDIA

 

Ramus bakarrik; gero Ixteben.

 

(Pianoak jo beza zerbait
Ramus'ek olerki au esaten duan bitartean.
Nai izan ezkero abestu ere egin lezake)
.
(«Beti penetan» bezela)

 

RAMUS:

                Baserriak bizia eman-da

                mendiak ninduan azi.

                Borda zar ontan, ardi-artean

                nai nuan mundua utzi...

                Au zori txarra! gaur bertan bear

                beartsutegira jetxi.

                Mundu zoroak maite izaten du

                aberats, eder ta gazte;

                bañan zarrari beartsu ba-da,

                «ken ortik; zokora zaite...!»

        (Sarbedi Ixteben)

                Ai... Ramus zarra! zar ta beartsu,

                Iñork ez bear zu malte.

 

        (Exenta) Ezer gabe... Jendearen parragarri... Bakarrik nago munduan... Erdi-itsu, zar, beartsu... ez, iñork ez nau maite...

IXTEBEN: (Bizkarrean joaz) Bai, osaba. bai, maite zaituzte. (Oso xamur).

RAMUS: E?...

IXTEBEN: Ni naiz, osaba, zure illoba Ixteben. Zer duzu orrela mintzatzeko?

RAMUS: A...! Ixteben... Ik maite nauk, bai.

IXTEBEN: Danok maite zaitugu. Bañan zer duzu?

RAMUS: Eun dukat ostu zizkiatek.

IXTEBEN: Zer...?

RAMUS: Bai, eun dukat. Pikope ontantxe gordeak neuzkaken. Nere bizi guzian altxatako diru-pixarrak ituken. Nere zartzaroko itxaropena...

IXTEBEN: Nork ordea?

RAMUS: Eta orain Aztiak etxean neuzkaken gazta eta lukainka danak ere eraman zizkiak noski.

IXTEBEN: Aztiak?

RAMUS: Bai, Artxintxar'ek.

IXTEBEN: Ikusi dut mendian laixterka. Ez nuan jakin bear...

RAMUS: Joxe biali zioat atzetik, iratzeballiei ots egitera.

IXTEBEN: Bidali duzu?... Orduan ez estutu. Arrapatuko dute:... Bañan lapurra arkitzeko aztia ekarriko zenduan ba?

RAMUS: Bai, seme.

IXTEBEN: Bañan, osaba; ez al-dakizu Artxintxar, gezurti aundi bat besterik ez dana?

RAMUS: Ongi ala ere! Baña naigabeak eragin zidak, seme. Zer egin ez nekiken penaz eta samintasunez. Goizean emen zebillela ikusi diat eta dei egin zioat.

IXTEBEN: (Gogarti) Bera ote-duk?

RAMUS: Bañan ez zidak lapurrik arkitu. Bai zera! Bera, bai ba'duk ura lapurra galanta. Berak ostu zizkidak nere gazta ederrak. Ez ote-zizkidak gero berak ostu dukatak ere? (Ixteben gogartetsu osabaren leloari jaramonik egin gabe) Ixteben: ez ote-diagu Artxintxar bera dukaten lapurra? Esaidak, Ixteben: Zer derizkiok? Ez al didak erantzuten? Ez al-diok ajolarik ire osabaren zorigaitzari?

IXTEBEN: Bai, osaba, ajola diot. Ez diot, ba, ajolako? (Gogartetsu) (Berekiko) Ezin kendu diat burutik. Orrenbesteraño eldu ote-duk, ba, bere lotsagabekeria?

RAMUS: Emen izan duk gaur gozean bordako atarian. Orduan eramango zizkidaken nere dukatak. A, billaba! Bera duk, bai, bera duk lapurra (Ixteben gogartetsu) Ixteben: oa, joan adi azkar bere atzetik, deitu eitzak iratzeballeak, eta arrapazazue azkar lapur aundi ori. Petri ere laxter emen duk onezkero eta danon artean ez egiozute iges egiten utzi.

IXTEBEN: Petri? Bai, laixter emen da, ikusi dut mendian-bera onuntz aldera artzen. (Berekiko) Joan ere nere atzetik egin duk ura eta ni baño lenago irten uken bordatik.

RAMUS: Bi anaiak naikoak zerate Artxintxar arrapatzeko. Oa, Ixteben, oa, gaixori, laixter, iges egin baño len.

IXTEBEN: Ez, osaba. Artxintxar arrapatuko dute. Ni zure ondoan egongo naiz. (Berekiko) Zer egin ote-dik bitartean?

RAMUS: Bañan iges egiten ba-dik?

IXTEBEN: Ez du iges egingo, osaba. (Berekiko) Bere lagunak aspaldi ebakitzen asiak ituken.

RAMUS: Eta zer egin bear duk emen? Ez duk nere esana egin nai, Ixteben.

IXTEBEN: Bai, osaba, bai. Bañan utzi nazazu pakean orain.

RAMUS: Bañan zergatik ez aiz joaten bereala? Ba'darabilkik ik buruan zerbait eta ez didak esan nai.

IXTEBEN: Osaba: bai al-dakizu noiz ostu dizkitzuten dukatak?

RAMUS: Bai. Gaur goizaldean. Atzo gabean or zeudeken.

IXTEBEN: (Erabaki aundiz) Ederki. Goazemazu orain bordara.

RAMUS: Bordara? Zertara?

IXTEBEN: Goazen bereala!

RAMUS: Bañan zer egin bear duk bordan? Nere dukatak an daudela uste al-duk? Etzeudek an, ez. Ederki aztertu dizkiat nik gaur nere bordako zoko guziak.

IXTEBEN: Ez, osaba: ez goaz dukatak bordan ote-dauden ikustera. Bañan, atoz, atoz bereala nerekin. Ez degu astirik galdu bear.

RAMUS: (Bordara bidean) Goazemak, goazemak. Bañan, zer asmo darabilkik buruan?

IXTEBEN: Laixter ikusiko dezu. Ibilli gaitean arin, laixter emen degu-ta.

RAMUS: Laixter? Zein? (Sartu bedi bordan)

IXTEBEN: (Berekiko) Bera baldin ba-duk, orratik, emen erori bear dik. Ori ez: osaba zarraren diruak lapurretan eramaten etzioat utziko, anaia ba'diat ere... (Sartzen da)

 

 

ZAZPIGARREN AGERRALDIA

 

Austin; gero Ixteben, Ramus eta Bi iratzeballe.

 

AUSTIN: Ats egin dezadan pixka bat ementxe Ramus nere lagun zarrarekin. (Exeri bedi) Semeak ebatten utzi eta illunabarra baño len irten nauk menditik eta illunak ia arrapatu niok bide erdian. Zer ote-duk zartzea? Ariñago ibilli izan dizkiat bide abek. Ontazkero semeak ere laixter dizkiat emen, eta aien arrimoan obeki joango nauk, illunabarrean ez bait-dituk ongi ikusten bideetako arri kankarrak. Muturkatu ezkero, berriz, ez lituzkek paltako, Austin mendian moxkortu egin dala esango liteken mingain gaiztoak. Eta oraindik ez gaudek orrenbestean, mendian, bestetan oi dan baño geixeago edaten ba'duk ere. Ementxe itxoingo ziet, beaz, nere semeai. Sartu nadin Ramus'enean. Ea zer dion gure adiskide zar onek. (Jeiki ta bijoa bordara. Onetan ideki bedi atea, eta azaldu bitez Ixteben eta Ramus atean izketan).

IXTEBEN: Zuk ez astu esandakoa. Nik xixtu egingo dizut eta nere xistua entzutean, nik agindutako guzia eta nik agindu bezela egin bear dezu. Or uzten dizut poltsa arriz betea.

RAMUS: Bai, bai; esan bezela egingo diat.

IXTEBEN: Eta egon erne.

RAMUS: Bai, bai,...

AUSTIN: Jaungoikoak gabon dizutela.

IXTEBEN: Austin! Zu al ziñan?

RAMUS: Atorkit, Austin, atorkit ordu onean lagun zar ori...

IXTEBEN: Sar zaite, sartu, Austin, barrura.

RAMUS: I bezelako lagunen bear aundia zeukat oraintxe...

AUSTIN: Zerbait gertatzen al zaizue? (Sartu bitez barruan Ramus eta Austin, eta itxi bezate atea)

IXTEBEN: Eratu diat zepoa. Emen eroriko duk, bera baldin ba-duk. Eta bera dala esaten zidak biotzak. Ba'diat nik nere anaiaren berri, eta ba'zeukat Petri ortarako ta geiagorako ere gai egiña dagola aspaldi ontan. Ez diat nik nere anaia gorroto, baña maite diat eta asko maite diat osaba. Eta arren diruak orrela eramaten ez zioat utziko, ezin utzi errukirik gabeko biotz beltz orri. Emen laga bearko dizkik ostutakoak... Emen duk norbait. Ezkuta nadin. (Ezkutatu baño len sartu bitez iruditegian bi iratzeballe, Austin'en semeak)

IRATZEBALLEAK: (Sartzean) (Ixteben'i) Tira, tira. Goazen be-aldera, iluna duk eta.

IXTEBEN: Zuek al ziñaten? Aita barruan daukazute gure osabarekin izketan.

IRATZEBALLEAK: Oraindik emen al-zeok? Ordu bete ba'duk irten zala menditik, eta oraindik emen?

II IRATZEBALLEA: Ixteben, esaiok etortzeko; berandu diagula.

IXTEBEN: Itxoizue pixka batean zuen bearra diat eta.

I IRATZEBALLEA: Gure bearra?

IXTEBEN: Bai. Ikusi al-dezute gure anaia?

I IRATZEBALLEA: Petri? Gure atzetik zetorrek Emen duk gaurgero.

IXTEBEN: Atozte, bada, nerekin bereala. Zaitu bear ziogu. Ezkutatu gaitean. (Belarrira zerbait esanaz ba'daramazki Ixteben'ek eskubi aldeko zuaitz artera)

 

 

ZORTZIGARREN AGERRALDIA

 

Petri, ta lengoak.

 

PETRI: (Sartuta) Ez duk ageri. Barruan negarrez egongo duk. A, ja, ja, Gizagaixoa! Goizean etorriko naizela agindu zioat eta poztutzera sartu egin bear diat. (Entzun bedi txistu luze bat) Ixo! ...Zer zan ori? Iratzeballien bat izango uken... edo artzaiaren bat bestela. (Asi bedi Ramus borda-barruan abesten) Ixo...! Kantari ari duk gure osaba...

RAMUS: (Barruan)

                Eun dukat eder dauzkat-pikope batian

                Beste eun jartzera noa lenguen gañian. (bis)

PETRI: «Eun dukat eder dauzkat pikope batian». Oraindik ez zekik ezer. «Beste eun jartzera noa lengoen gañean». Bai ote...? Ixo!... ixo... Emen zetorrek. (Azaldu bedi Ramus eresi au bigarren aldiz abesten; eskuan poltsa bat dakar arriz betea. Iruditegian agertu ta bereala izkutatu bedi ezkerreko ariztian. Illuna da)

PETRI: (Ramus kantari dijoan bitartean) Mendi-aldera artu dik. Enbor baten gañean exeri duk... Bañan nundik dizkik orrek beste eun dukat?... Ixo, ixo!...

RAMUS: (Lengo ahapaldira amaitu ta bereala abestuz)

                Anai indiano bat ba'dut Amerika'n

                Eun dukat ark bidaldu dizkit gaur andikan. (bis)

        (Itzuli bedi berriz ere lenengo abapaldia abesten «Eun dukat eder»).

PETRI: (Ramus bigarren aldiz «Eun dukat eder» abesten datorrela) Ta... ta egia duk. Beste osaba bat ere ba'diat Ameriketan: Antton, osaba Antton... Ark bialduak beraz?... Ba'zetorrek, ba'zetorrek... eta eskuan zekarrek boltsatxoa... Egia dik nunbait... Sartu duk berriz ere bordara... Lengoen gañean jarri bear dituala esan dik beste eunak. Jarri ditzala, jarri; ez dituk gaizki etorriko. Bañan uste ba-dik ere, lengo eunak etzaudek pikopean; emen zeudek, emen. (Poltsa erakutsiaz)... (Esku zabalaz bekokia joaz) Bañan, Petri; zoro aundia! Ia-ia ederra egin geniken! Lengoak pikopean arkitzen ez ba-dizkik, ez dizkik beste eunak an jarriko. Utzi egin bear dizkiat utzi nere eunak lengo lekuan... (Kezkaz) Utzi... Eta norbaitek eramaten ba-zizkiak? Ixteben'ek edo?... Ez, Ixteben'ek etzekik emengo berririk. Eta osabak ez dik au beste gorde-lekurik. Ongi zekiat nik ori. Gaur gabean bertan ementxen utziko dizkik orrek, pikopean, beste eunak... Eta nik berriz, etorri ta artu ta kitto! Berreunak neretzat izango dituk. Jarri ditzadan, bai, lengo lekuan. (Bijoa pikopera ta makurtu bedi) Je, je, je, je! Olloari ere, zapuztu ez dedin, kabiondokoa ipiñi oi ziotek. Jarri dezaiodan nik ere kabiondokoa itsu zar oni. Je, je, je, je! Eun jarri ta berreun jaso. Laixter berreun! Laixter berreun!...

IXTEBEN ta IRATZEBALLEAK: (Irten bitez irurak eta artu bezate estu-estu besoetatik).

        (Ixteben'ek) I al-intzan?

PETRI: Ixteben!!

IXTEBEN: Petri!!

PETRI: Urde bilaba!! (Amurru biziz).

IXTEBEN: Billaba i aiz. Osaba itsu zarrari dirua lapurtzen dioken billaba, i aiz. Ikusi aut bai, goizean, beste lagunak baño beranduago mendira eltzen. Nere ondotik eldu aiz. Aspaldi ebaten asiak itukan lagunak. Zer egin duk ik bitartean? Zer? Esan zak!

PETRI: Aska nazazute edo bestela egingo diat ez-egitekoren bat nik gaur emen.

I IRATZEBALLEA: Ez arronkarik atera, adixkide. Iru gaudek gero iretzat...

PETRI: Uzteko! (Indarka) Billabak!

IXTEBEN: Lotsagabea, alena, ez bestena!

PETRI: I berriz petrala galanta. Ordainduko didak, bai, noizpait gaur egin didaken billaukeri au! Obe uke ik Elizara, Santu guztiak musuka jatera joan! Kaka egiten zioat nik ire buru aundi orri.

I IRATZEBALLEA: Tira: berriketa gutxi emen ta aiek onak.

 

 

BEDERATZIGARREN AGERRALDIA

 

Lengoak, Ramus eta Aztia.

 

RAMUS: (Atea zabaldu eta entzun bitza Petri'ren azkeneko itzak) Baña, zer da entzuten dedana? Petri! (Gartsu) I, al-az, Petri?? ...Ez didak erantzuten? Esaidazute ezetz, zalantzatan itotzea nai ez ba-dezute. (Itxoin aldia) I, aiz beaz? Bai, i aiz: ire abotsak ez dik berdiñik eta nere begi lausoak ere i aizela esaten zidatek. Petri nere illobetan maitiena... Ik ostu dizkidak, beaz, eun dukatak. Ez niken usteko, ez niken xinixtuko. Non duk lotsa, Petri? Ta non duk biotza? Ori al-duk nere onginaiari opa dioken ordaña. Zerbaiten kalte egin al-diat nik? Ez al-ekiken, eun dukatak, gizon izan baintz, iretzako izango zirala azkenean? Bereala nai al-ituken? Premian arkitzen ba-intzan, zer uan eskatu besterik? Petri! Labain zorrotza sartu diak gaur biotzean. Ez, ez aut geiago aurrean eduki nai. (Xamur) Ba'niak; bordara niak nere lotsa ta negarra izkutatzera. Utzi nazazute pakean nere bakartasunean. (Bijoa bordara) Ez dut iñoren bearrik nere zorigaitza negartzeko. (Irrintziak)

AUSTIN: Ez adi orrela estutu, Ramus.

IXTEBEN: Baña, nora zoaz, osaba? (Osabaren aurrean jarrita) (Irrintziak)

AUSTIN: Adoretu adi, Ramus, ez duk eta irea gaiztakeri orren errua.

RAMUS: (Adoretsu etxera abian) Ez; nik etzioat orrelako txarkeririk erakutsi. Nik etzioat on besterik egin. Bera joan uken nere albotik erri aldera, ni zarra ta erdi itsua mendian utzi ta. An galdu dik biotza. Barkatzen zioat, bañan dijoala betirako ara. Ez dedilla geiago mendiko pakea asaldatzera agertu onera. Ez diat geiago ikusi nai nere borda xarraren aurrean. (Sar bedi bordara) (Irrintziak gero ta alderago)

 

 

AMARGAREN AGERRALDIA

 

Lengoak, Joxe ta Iratzeballiak.

 

JOXE: (Laister sartu bedi) Jaungoikuak gabon. Arrapatu degu Aztia. Emen dakarte iratzeballeak estu aski lotua. (Azken itz oiek amaitzean, asi bezate «Jeupa, Jeupa» abestia, eta sartu bitez abesten, aztia lotua dakartela. Abesten diardutela erakutsi bezaiete Aztia Ixteben'i, ta onek ongi etorria eman bezaie danai)

IRATZ-EBALLEA: (Sartuaz)

                Jeupa, jeupa

                Irrintzika

                iratzeballeak

                menditika.

                Jeupa, jeupa!

                irrintzika

                zatotik naikoa

                egiñika.

BATEK:

                Illunabarrez

                aizkaturika

                atso ta agureak

                leiotika

                galdezka daude

                arriturika

                zein ote-datorren

                menditika.

DANAK:

                Jeupa, jeupa...

AUSTIN: (Austin'en seme batek, keñuz Petri'ren lapurreta adierazten duanean).

                Utzi nai eztionak

                bakoitzari bere,

                pagatu bearko dik

                larrutikan ede...

                Eun eskuan-da geia-

                go nai, ala fede!

                Berreun diralakoan

                ua berriz ere.

PETRI:

                Ai, nere zorigaitza!

                ai, zorigaitz nere!

AUSTIN:

                Eun eskuan-da geia-

                go nai, ala fede!

DANAK:

                Eun eskuan-da geia-

                go nai, ala fede!

PETRI:

                Berreun ziralakoan...

DANAK:

                Ua berriz ere.

AUSTIN:

                Gaur pagatu ziguk

                larrutikan ede,

DANAK:

                Ezpait-zion utzi nai

                bakoitzari bere.

PETRI:

                O, nere zorigaitza!

                o, zorigaitz nere!

DANAK:

                Berreun diralakoan

                ua berriz ere. (bis)

DANAK:

                Jeupa, jeupa,

                irrintzika

                iratzeballeak

                menditika:

                jeupa, jeupa,

                irrintzika

                zatotik naikoa

                egiñika... (Irrintziak eta irrintziak)

BATEK:

                Illunabarrez

                aizkaturika

                atso ta agureak

                leiotika,

                galdezka daude

                arriturika

                zein ote-datorren

                menditika.

DANAK:

                Jeupa, jeupa... (Irrintziak)

 

ZAPIA BERA

 

aurrekoa