|
JAKINGARRIAK IRUGARREN ANTZERKI-SARIKETA Aldez aurretik iragarria zegon bezela Urria'n 31'n ixten zan sariketa ontara lanak bidaltzeko epea. Egun ortarako jaso ditugun antzerki lanak auexek izan dira: BAKARRIZKETA, ELKARRIZKETA edo AUR-JOLASAK: 1'go. «Zorrotz» 2'g. «Bi mutilzar jakintsu» 3'g. «Martolo» 4'g. «Eusko» 5'g. «Yolanda» 6'g. «Maipoxita» (Aur-ipuia) 7'g. «Kaxko» ANTZERKIAK: 8'g. «Garo-Usaia» (iru ekitalditan) 9'g. «Lengo-lepotik burua» (iru ekitalditan) 10'g. «Seme Ondatsallea» (lau ekitalditan) 11'g. «Txanbolin Poxpolin» (bi ekitalditan) 12'g. «Seme Galdua» (iru ekitalditan..) 13'g. «Aita? bai» (ekitaldi bakarra) 14'g. «Damutasuna» (bost ekitalditan) 15'g. «Gora 'Santo Tomas'»(bi ekitalditan) 16'g. «Azken Sorgiña» (bi zatitan) Idazleak aurten ere gure deiari ondo baño obeto erantzun diote. Ez al da bada erantzun ederra amasei lan biltzea? Eskerrikasko, beraz, gugan ain uste osoa jarri dutenentzat. Guk, ordañez, lan oiek guziak aipagarri izatea nai genduke. Lanak, aztertzaleen eskuetan utzi ditugu ta oiek dute azken-itza. Epai-iritzia datorren zenbakian jakin araziko degu: ta saritutako antzerkia argitaratu ere bai. J.L. Teatro-aro bete-betean Zenbaki au gure irakurleen eskuetara iritxi orduko teatro-aro bete-betean izango gera. Il onen leenetan antzezlari askok beren jardunketari asiera eman diote; ta Azarora'ko geientsuenak dantzan jarriko dira. Aurtengo «aroa», iñoiz ez bezela, oparoa izango dalako zantzuak datozkigu. Dagoanerako Ermu, Eibar, Idiazabal eta Alegi Goierri'n; Urnieta, Beterri'n; Ondarru, Mutriku, Zarautz, Donostia ta Pasai kostaldean, antzezkizunak ematen asiak ditugu. Bizitasun onek zearo poztutzen gaitu. Erri guzietan, dagiten lana zeatz ezagutu dezagun, ordea, on litzake antzerki-jaiak gertutzen dituzten taldeak, egunkarietara egitarauak bidaltzea. Onela igande ta jaiero pillan agertuko lirake erri guzietako antzezkizunak, utsik gabe. Ta egitarauak ingi berezietan argitaratzen dituztenai eskabide bat egingo diegu: alegia, arren: Antzerti'ren izenera Tolosa'ra «programa» bana bidali zaigutela. Gure artxibotxoa ugaritzeko oso egoki datoz onelako agiriak. Ea bada, talde-zuzendari maiteak, ez gure eskabideari entzun gor egin. Eskerrik asko aldez aurretik. «GOI-ARGI» salgai Gure irakurleak dakiten bezela «GOI-ARGI» A. Barriola jaunaren antzerki berriaren izena da. «GOI-ARGI» au azkeneko udaberrian Donostia ta Bilbao'n antzeztu zuten. Eta bai egunkari, ta bai ikusleak, ongi etorri ta arrera beroa egin zioten. «GOI-ARGI» drama osoa da: elkarrizketa eroso, errez eta ariñez josia dago. Euskal esaera ta gogai sakon asko ditu. «Tesis» dun antzerkia degu. Zillegigoa, katolikotasuna aldeztu nai duala asieratik ezagun zaio. Ta azkenerako malkoak isuri arazten dituatna. «GOI-ARGI» oso txukun argitaraturik salgai jarri dute bi peseta t'erdin ale bakoitza. Erosi bada antzezlariak, aurten antzezteko. Bestela irakurtzeko bederik. Atsegina bai-da. Bijoazkio egilleari, berriz ere gure zorionik sutsuenak. Antzezlari-taldeen gudua «Euskaltzaleak» antzezlari-talde gudurako irugarren aldiz deia bota dute ta emen jasotzera goaz. Leiaketa auek bearrezkoak bait-dira. Batzaldira datozen guziak pozik uztea gauza gaitza dala ba-dakigu. Ezin gutiok irten garaille. Alaz guztiaz goazen aurrera! onela utsegiteak zuzenduko ditugu. Etorri ba al dezutenok. Saria ez ba'da ere kastuak ordainduko zaizkitzue. Txapeldun gelditzea baño zuen laguntza Euskal-antzertiari eskeintzera. Ona emen gudu onen baldintza ta arauak: Euzko antzezlari taldeen gudua Igaz bezela, aurten ere, Euzko Antzerti Eguna gertatzearren, aldez, aurretik antzezlari-taldeen gudua ospatuko degu. 1'go. Edozein antzezlari-talde gudu onetara aurkeztu leike. 2'g. Donosti'ko «Poxpolin Antzokian» txapelketa auxe izango da. 3'g. Azaroaren 10'rako Euskaltzalearen idazlariari eskabidea zuzendu bezaiote. 4'g. Batzaldiak bi malla izango ditu. Antzezlari talde bakoitzak erabaki beza lenengora (iaioenentzat) edo bigarrenera aurkeztu nai duten. 5'g. Antzezlari-talde bakoitzak batzaldi onetara aurkezteko, beren errian, aurtengo neguan saritutako antzerkia antzeztuko dutela itz-emango du. Agindua, ez bete ezkerotz, ez dira urrengo urtean gudara deituak izango. 6'g. Garaiz antzezlari-taldeei, azaroaren 15'rako erantzuna, ze egunetan gudura etorri bearko duten gaztigatuko zaiote. 7'g. Antzezlarien Donosti'ra juan etorrerako gastuak zenbat izango diran azaldu bezate. Onelan zuzen jokatu bezate guziak. Euskaltzaleak batzordekoak, beren eskaera, ontzat artuko du edo ez. 8'g. Abenduaren 1' egunean, igandez, Antzezlarien gudua asiko da. Gertu bada guztiok! SARIAK: Lenengo mallako antzezlari-taldeen txalpeldunari: 500 laurleko. Bigarren mallako antzezlari-taldeen txapeldunari: 300 laurleko. OARRA: Asi ditezela lenbailen obra berriak ikasten, antzerkiak ez ditezen beti berberak izan; bi antzezlari taldek ez dezatela obra bera jarri. Euskaltzaleak Poxpoliñetara! Poxpolin izen onek gure antzertiaren kondairan luzaroan iraungo duala uste degu. «Bouffes» euskalduna edo, izan dedilla. Izan ere, Donostia'ko Poxpolin-Antzokian aña antzezkizun eta euskal-jairik beste iñongo aretotan ez bai ziran ospatu izango. «Poxpoliñetan», aurtengoa, irugarren euskal-aroa dute. Amaika par, algara gozo, biotz-astindu bigun eta egonaldi atsegin artzen dituzte bertara dijoazenak. Neguko arratsalde luze ta euritsuak euskaldunki lgarotzeko ez dago Donostia'n leku oberik. Poxpoliñetan astegunez umetxoak euskeraz jarduteko tokirik ederrena dute; ta jai ta igandero eskeintzen dizkigu, dantza ta jolasa euskal giro garbian. Gurasoak, bidali zuen seme-alabak! Andre ta gizonezkoak, neskatx ta gizasemeak igande ta jai nora joan ba-dakizute. Poxpoliñetara! Altzaga jauna min arturik Toribio Altzaga jaun agurgarria, erorita belaunean minarturik dagola jakin degu. Au dala-ta bere eginkizunak utzita aldi luze bat etxean daramaki. Berri onek atsekabetu gaitu ta lenbaitlen bizkortu ta sendatzea opa diogu. Ea, ba, laister lanean ikusten degun Euskal-Iztundeko zuzendari ta antzerkigille euskaldunen irakasle dan Alzaga jauna. Euskal-Irrasaioak Susmur pozgarri bat ba-datorkigu: Alegia, laister Donostiko Irratetxea E.A.J. 8 berriz ere, astero euskal-irrasaioak ematen astekoa ote dan. Jendea Zubimendi «speaker» maitearen abotsa noiz entzungo luze iritzirik dago. Ea bada susmur ori laister egi biurtzen ote dan. Entzun! Entzun! |