|     46 zenbakia, 1935eko urria [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa


AMONARRIZ'tar ANDER'en

 

BIOTZ ONEKO NESKATILLA

 

(Umientzako antzerkitxoa)

 

 

        Iruditegia Jauregi bateko baratz-aurre loretsua ta atzean gerria añako orma bat. Orma gañetik burnizko esia. Baratz aurrean alki apain batean exerita andare polit bateri pestak egiñaz Elbiratxo etxe artarako alabatxo txiki ondo jantzia.

 

Ines, Katalin, Elbiratxo ta Andre Kasilde.

 

ELBIRA: (Andaria belaun gañetan duela dantzatu ta abestuaz). «Arre, arre mandako, biar Tolosarako, etzi Iruñarako andik zer ekarriko, zapata ta gerriko».

        Muxu zikin!, gona luze, zu! zeñi parra egiten diozu moñoña, e? Ia mingantxo ori amari erakutsi. Orratx!! Zeñek ekarri dizkizu papatxa polit oiek? Zeñek jantzi dizu soñeko apain au? Zeñek jarri dizu mototx dotore ori?... Tira esan... ba!! Muxuka jango nuke nere izar eder eu. (musu ematen dio).

INES: (Ormaz kanpotik dagoen errejatik, erdi oñutzik eta mantal zar garbi batekin, jantzia azaltzen da). Orixen da andare polita, Elbiratxo!!

ELBIRA: Eta zuri zer ajola dizu?

INES: Ekatzu ikusteko?

ELBIRA: Zer gero?

INES: Andaria.

ELBIRA: Nere andaria zuri? Artakoxe nago.

INES: Muxu bat emateko bereik ez al didazu utziko?

ELBIRA: Ez, zuk begiratzerik ere ez det nai.

INES: Zergatik ez?

ELBIRA: Zure begiratuak itxusitu egingo luke ta...

INES: Orrenbesteraño? Pixkabateko bereik ekatzu, beriala biurtuko dizut eta.

ELBIRA: Begira gero, e? Ezetz esan ezkero naikoa da. Zer da au orlakoa!!!

INES: Orren arroa ta biotz gabea ziñala ez nuen uste Elbiratxo!!!

ELBIRA: Obe...

INES: Zuk ainbeste andare ta jostallu izango dituzu etxean, ta ni batere gabe!...

ELBIRA: Andaria nai badezu amari eskatu.

INES: Amarik ez det ordea?

ELBIRA: Edo amonari.

INES: Amonak ez dauka ordea neri andaria erosteko diruik.

ELBIRA: Nik zer egitia nai dezu bada? Or konpon zaitia.

INES: Nori eskatuko nioke bada?

ELBIRA: Ama Birjiñari.

INES: Arixe eskatu diot. Asko maite det eta nere erregua entzungo duala uste det.

ELBIRA: Saiatu zaitia beintzat.

INES: Eta nola eskatuko ote nioke?

ELBIRA: Esan diozu andare bat nai dezula.

INES: Eta emango ote dit?

ELBIRA: Aizu baliteke zu bezelako muxu zikiñari ez ematia.

INES: Nik muxu zikiña?, ez orixe. Goizero-goizero garbitzen ditut iturrian muxu, eskuak, ederki asko.

ELBIRA: Ez dakit bada!!

INES: Zuk baño obetoago gañera! Zur neri ori esateko. (negarrez)

ELBIRA: Emakumia zaude ixilik negar egiten badezu, andarerik gabe geldituko zera ta.

INES: Eskatuko diot bada! Bañan nola eskatu ez dakit.

ELBIRA: Begira. Jarri zaitia modoxa-modoxa ta itz legun ta xamurrak esanaz asi zaitia.

INES: Nik lenago ere, Nere Ama Birjiña maiteari legun eta xamur itzegiten diot.

ELBIRA: Baña Ama Birjiñak soñeko arlote orrekin ikusten bazaitu arpegia beste aldera biurtuko dizu.

INES: Soñeko zarra euki arren, biotza garbi euki ezkero ez det uste orrengatik Ama Birjiñak ezer ukatuko didanik.

ELBIRA: Jun!! Ez dakit bada... soñeko itxusi ori!!

INES: Aizu? Nere soñekoak zureak aña zinta ta parpail euki ez arren, garbia ta txukuna daukat beintzat.

ELBIRA: A zer soñekoa! Puff!! Modatik joandakoa!!

INES: Nere soñekoak iñoren aurrean agertzeko lotzik ez dauka. Neronek garbitua ta erabakitua gañera, ez zuri bezela neskameak...

ELBIRA: Zaude ixilik berritsua!!

INES: Nere soñeko zarra zuk zurea aña istimatzen det.

ELBIRA: Zoaz ortik, zurekin berriketan aritzeko gogorik ez daukat eta.

INES: Gu bezelako beartsuakin aritzeko gogorik ez dezu eukiko, baño parra ta burlez aritzeko bai!!

ELBIRA: Nuan. Nuan emendik, zure aurrean egoteak ere naska ematen dit eta.

INES: Eskerrikasko, eta zoaz ondo. Ama Birjiñak zerbait bialtzen badit erakutsiko diout pozik.

ELBIRA: Asko jango dezu. (joaten asten da).

INES: Bai alzoaz, Elbiratxo? Ez gero nerekin asarretu e?

ELBIRA: Uff! Zoaz ortik... zarpazar!!! (Jauregiko leiotik Elbiratxori amak deitzen dio) Elbiratxo?

ELBIRA: Goiko leiotik ama deika daukat. (nuan)

INES: (Goruntz begira) Neska arro onek baño erruki geiago dezun Ama Zeruko maitea!!, itxaropenez beteta dagoen zure alaba beartsu oni oraindaño bezela aurrera ere lagundu zaiozu!!

 

 

Katalin ta Ines.

 

KATALIN: (Maripoxak atapatzeko izaten diran saretxo bat eskuan duela, aidean dabilen mitxirrika bat arrapatu naiean sartzen da). Ixo, ixo!! (ankapuntetan mitxirrikaren atzetik joanez) Orratx!! Ez da errexa mitxirrika ori arrapatzen!!

INES: Katalin?

KATALIN: Eldu zaiozu, eldu mitxirrika orri. (kanpora dijoan maripoxari) Ia ia, arrapatzen didazun.

INES: (Mitxirrika arrapatzen du) Arrapatu det.

KATALIN: (Pozez) Ekatzu, ekatzu, eta zapaldu eta zapustu gabe eldu, e?

INES: Tori. (ematen dio erreja tartetik).

KATALIN: Eskerrikasko. Ni baño bizkorragoa zera. Tori ordañetan karamelo bat. (ematen dio) Ta emen ez daukat ogi zatirik, eta gure etxeko atarian jo zazu txintxarria neskameak emango dizu zerbait eta.

INES: Eskerrikasko Katalin. Karameluak eta ogi puska baño or zure baratz ortan dauden lore polit oietako batzuek naiago nituzke.

KATALIN: Ogia baño loreak naiago al-dituzu?

INES: Bai Katalin.

KATALIN: Orixe kutizia!!

INES: Gu bezelako beartsuai zuen Jauregietan ogia besterik, ez diozue eskeintzen. Iñork ez digu galdetzen beñere, zer nai dezu, baizik, ikusi orduko ogia eman eta atea itxitzen digute.

KATALIN: Alaxen da!!

INES: Beti ogia bakarrik! Beartsuak bestelakoak bezela ez al degu bada biotzik?

KATALIN: Egia diozu.

INES: Aberatz etxetako ume asko gu bezelako ume beartsuei begiratzia ere lotsatu egiten dira. Maitetasunezko itz bat, beñere ez digute esaten! Muxu bat beñere ez digute eskeintzen. Lore bat ematia ere askotan ukatu egiten digute. Arlote beartsuak izan arren kartoizko andare oietako bat añakoak ez ote gera ba gu?

KATALIN: Ori ez dezu neregatik esan naiko, e?

INES: Ez Katalin. Zuk ogia eskañi, zeukazun karamelo bakarra eman, eta ezkatzen dizutan lore txorta ere emango diazula uste det.

KATALIN: Bai ta pozik. (loreak ebakiaz) Eta loreak zertako dituzu Ines?

INES: Nere ama zanaren ill-obi gañean nere otoitz eta malkoekin batean ipintzeko.

KATALIN: (Lore xorta bat emanaz) Tori Ines, eta berriz ere geiagoren bear zeranean etorri, pozik emango dizkitzut eta. Orain ekatzu muxu bat.

INES: (Alkarri muxu bat emanaz) Eskerrikasko Katalin, Jaungoikoak ordainduko dizu. Zu etzera zure aizpa Elbiratxo bezelakoa.

KATALIN: Nere aizpa orrelakoxe mimoxa dezu.

INES: Ta berekoia ta zakar xamarra dala dirudi.

KATALIN: Orrengatixek, gure amak naiko errita egiten dio, bañan alperrik. Zuk ere nere aizpa ezagutzen dezu beaz?

INES: Aiztian ortxen bertan, jolasean zebillela, andarea piska batean ikusteko esan diotelako, ikaragarrizko purrustadak ateriaz joan zait.

KATALIN: Amak deituko zion leiotik.

INES: Zure amak emen ikusten banau asarretuko da, ezta?

KATALIN: Zergatik?

INES: Zuk neri loreak eta muxu bat eman diazulako.

KATALIN: Zer asarretu bear du? Gure ama ez da orrelakoa!! Elbiratxok zurekin zer egin duan jakingo balu bai; orduan ona jarriko litzake gure ama!

INES: Ez nuke nai jakiterik bada.

KATALIN: Ez izan kezkarik Ines, ta gero arte. A!! ta milla esker, e?

INES: Zergatik gero?

KATALIN: Mitxirrika arrapatu diazulako.

INES: Ori ez da ezer. Ematekotan nik zuri eskerrak lore eta muxuagatikan.

KATALIN: Gero arte, e?

INES: Zoaz ondo.

        (Ines, loreari usai egiñaz joaten asten danean, goitik bota baluteke bezela, Ines'en oñetara Andare polit bat erortzen da). E!! Zer erori da emen! (lurretik jasoaz) Andare bat!... Nor biali ote dit andare au?... Zeñen polita dan. Ori moñoña eta apaña!... Ori begi argiak ditu! A!! zeñen ederki kontu artuko diotan nik. Goizero-goizero esku muxuak garbituko dizkiot. Neronek josi ta jantziko dizkiot, zintaz, parpalez, puntillez eta pitxi politez egindako soñekoak. Baita galtzerdi txiki eta mantaltxoa ere... Egoaldi ederra dagonean eskutik artista taka-taka nik aterako det pasiatzera. Gaubean berriz, oiean nere ondoan lo, lo kantatuaz bero, bero eukiko det. Gero euzko abesti polit guztiak abesten erakutsiko dizkiot. Tira nere poxpolin biotzekoa! Ekatzu muxu bat... (muxu emanez) Ederki. Orain beste bat!!... Au zoragarria dago bere begi beltx oiekin!! Txoratu bear nau... Bañan zeñek bialdu ote dit andare polit au ordea? Dana dala bialdu ditanari bijoazkio nere biotz barrengo eskerrik ugarienak!... (Andarea besoan artuta joaten asten danean azaltzen da Elbiratxo).

ELBIRA: (Surtzen da baztar guzietara begira) Nun da, nun nere Andarea? (kanpora begira) E, zu lapur txiki, nora zoaz nere andarearekin.

INES: Au nerea da... Oraintxe bialdu didate...

ELBIRA: (Andareari elduaz) Gezurtia, au nerea da...

INES: Utzi zaidazu, e?

ELBIRA: Ekatzu onera, e?

INES: Ez dizut emango.

ELBIRA: Ondo da. Amari esatera noa ba!!...

INES: Zoaz nai badezu... Au beintzat nerea da ta.

ELBIRA: Ez, nerea da.

INES: Ia, usten diozun?

 

 

Andre Kasilde ta Katalin azaltzen dira.

 

ANDRE KASILDE: Zer dira ixtillu oiek?

ELBIRA: Ama, begira nere andarea! Onek ostu dit.

INES: E, nik ez dizut ostu. Neri onera etorri zait.

ELBIRA: Gezurra.

INES: Egia.

ANDRE KASILDE: Ixo: Zuen bion artean emen gertatu danaren berri jakiñan gañean nago, ta Andare au ez da zurea Elbiratxo. Au onena da, Ines'ena da.

ELBIRA: Nun da bada nere andarea ama?

ANDRE KASILDE: Zu bezelako umeak ez dute merezi Andare izaterik. Goiko leiotik ikusi ta entzun ditut zuk neskatill umill oni esan ta egin dizkiozun lotsagabekeriak, egin dizkiozun parra ta burla guztiak. Eta nere alabaren biotz gogorra ikusirik, neronek bota dizut Ines, Andare polit ori, zuretzat izateko.

INES: Eskerrikasko Andre Kasilde!! Eskerrak baita nere eskariak entzun ta lagundu diran nere Ama maiteari.

ANDRE KASILDE: Zu bezelako biotz oneko neskatxak ez du beñere ongilleren bat paltako.

KATALIN: Ongi dio ama, Ines maitetasun egarri dan neska umil bat da ta.

ELBIRA: Eta nik Andarerik gabe gelditu bear al-det.

ANDRE KASILDE: Zuk merezi ez bezelako jostallu ta andareak etxean dauzkazu ugari.

KATALIN: Bai ama alaxen da, ta alare...

ANDRE KASILDE: Ines'i muxu emateko andarea eskatu ta ukatuko zenion bada?

KATALIN: Ama, muxua ez ezik loreak ere eman dizkiot nik.

INES: Bai egia... bañan, Andre Kasilde, nik, berroren biotz ona ta Katalin'en borondate ederra asko eskertzen dituan ezkeroz, gauza bat eskatu bear diot beorreri.

ANDRE KASILDE: Zer nai zenduke?

INES: Ainbeste maite detan Andare au, muxu batzuek nik eman ondoren, Elbiratxori biurtzea nai nuke.

ANDRE KASILDE: Ez, ez, andare ori zuretzat, eta Elbiratxok ikasi dezala beste baterako orren zekena ez izaten.

INES: Barkatu bezaio... nik biotzez berari barkatzen diotan bezela...

ELBIRA: Eskerrikasko Ines... mantal zatar orren azpian orrenbesterañoko biotz ederrik egongo zanik ez nuen uste... ez, ta nik ere guzi-guzia barkatzen dizut. (biak laztantzen dira).

ANDRE KASILDE: Orlaxe gustatzen zaizkit neri neskatil politak, orlaxe! Atoz baratz-barrunbera. Emendik aurrera, nai dezun guztian etorri zindezke Ines, gure etxe ta baratza ontara rere alabatxorekin batean lagun maiteak bezela jolas egitera.

ELBIRA: Bai, bai, ta nere aldetik pozik gañera.

KATALIN: Ez dakigu nola kantatzen dan ordea!...

INES: Nik erakutsiko dizutet. Nik abesti polit asko dakizkit ta irurok alkarri eskuk emanda asi gaitian jolasean. (poxpolinen jolasetako diran abesti egokiena abesten dute).

                «Katu txuriak iru ume ditu

                irurak txuri-txuriak

                bat neretzako izango da ta,

                zuentzako beste biak... lara, lara

                donandonian don».

 

ZAPIA

 

aurrekoa