|
EUSKEL-DANTZAK Orkaiztegi'tar Patirki Andoni Tolosa'ko Arzipreste izan zan euskaltzale bikain ta apaiz agurgarriak idatzi zituan olerki eder oek, bi nexka gaztek abestutzeko. OARPENA: Joxpantoni beti Euskel-erriyan bizi da, baña Gergori Prantziyan, zenbait urtean neskame izanik, ango dantzak gogoan gelditu zaizkana da. Au kantatzen da kontrapas deritzayon Aurreskuaren doñuban. JOXPANTONI'K GERGORI'RI: Ez den dantza pollitagorik gure dantz oyek bañon agertuko iñondik: esan zan, esan, non ikusi denan, ta noiz, euskaldunen dantzak bezelakorik: Prantzes trakets ayek eskalaproi pisu ayekin... nola, nola, gure mutillen gabriolak egin? Ja-jai!!! ikusi naiko niken alako bat, brinko biyurriyak egiten! GERGORI'K JOXPONTONI'RI: Ai zan: nik ikusi dizkiñat eskalaproi gaberik dantzan prantzes ariñak: bals eta polkak, baita rigodoyak, ez al ditun euskel-dantz auxen bezin piñak? Ez den, Joxpantoni, ortantxen ez den arrazoirik: Paris ta Burdios ibilitxuak zeuzkanat nik: emen lotan bizi zerate, sinistubaz Prantziyaz milla disparate. JOXPANTONI'K: Polkak, rigodoi eta baltsak badakin ez dirala, Gergori, euskel-saltsak; eder-garbiyak, pollit egokiyak, ditun, t'ezin ukatu noski, gure dantzak: pañubelotxua txuri txukun aterarikan, ezti-ezti eman mutturrian muñ egiñikan... non, non? ikusi den, Gergori, orren garbi beste dantzik... aitor zan ori! GERGORI'K: Bai, bai, garbi ta egokiyak dirala zuen dantzak nik aitortuko diñat; erbestekuak nastuxeaguak, agiyan galtza-gorritxoren kutsukuak. Baña, nola nai den erri zabal jendetsubetan zerbait naste gabe promal ibiltzea pestetan? Ezin, ordia Joxpantoni! atentziyo egikiyon arrazoi oni! JOXPANTONI'K: Beraz Euzkadi ta Prantziyak kontu-b-ortan dizkiten bi Jainko, t-ez berdiñak; ta nere ustez Jabe bakar batek neurtuko dizkin bigar aundi ta txikiyak: zabiltzate lasai gaur zeren galtzagorrirekin, onen leziyuak entzun-t-egiñaz gordin-gordin... Gero, Gergori, gerokuak; noizbaitian eldu biar azken kontubak! GERGORI'K: Nai t-ez aitortu bear diñat asko tokitan dantzak ez dirala garbiyak: alkarri eldu katez bezin estu, onela ibiltzen ditun an neska-mutillak. Emengoak berriz begirapen guziyarekin, alkarri agurrak bein eta milla bider egin. Ez den, ez den dudikan gabe euskalduna ango dantza likitxen zale! BIYAK JENDEARI: Egiz kantatu genezake euskaldunak gerala dantzik onenen jabe: doñu eder au len ala zan, ta gaur doñu guziyen gain jarri bear litzake. Zertako bals-polkak gazte menditarren artian? Erdaldetik datoz oitura garbiyen kaltian. Ez, ez, emen ez dira jayo! Euskeldunak euskel-dantzak ditu nayago! |