|
BIGAREN EKITALDIA Kale bateko eskubi-aldean doña Gumertsinda'ren etxe-atadia. Zapia jaso ta bereala beltzez jantzitako bi emakume, doña Gumertsinda'ren etxera lerro-lerro sartzera dijoaztela ikusten dira. LENENGO AGERRALDIA Katalin ta Pantxikiñaxi. PANTXIKIÑAXI: Ene ba, ta alare ta bai! Zer gertatzen zait ordea neri gaur? Buru guztia zoratu bearrean daukat. Egia ote da doña Gumertsinda il dala?... Bai, zera, gerok geren begiaz ikusi ba'genduan iturri aurrean! Irudipenen bat ote daukat bada nik? Auxen da lanbidea, auxe! Erri guztian zabaldu da doña Guniertsinda il dala ta gaurko periodikoak ere bere il-berria ekarri omen dute... Eguneroko paper oiek ekarri dutenerako zerbait izango da. KATALIN: Egun on, Pantxikiñaxi, goiz abil kale aldetik. PANTXIKIÑAXI: Bai, neska... Etzekiñat zer pasatzen zaidan... KATALIN: Zer den bada. PANTXIKIÑAXI: Zer detan?... I ez al aiz gogoratzen atzo iturrian geundela zer izketa iblli genduen? KATALIN: Gogoratuko ez naun bada! PANTXIKIÑAXI: Ta doña Gumertsinda il zala ta etzala nolaz aditu giñan? KATALIN: Jendearen berriketak. Zer egiñik ez daukatenen kontuk. PANTXIKIÑAXI: Bai, bañan, doña Gumertsinda benetan il omen den. KATALIN: Noiz? PANTXIKIÑAXI: Etzekiñat noiz, bañan, periodikoak ere ekarri omen diten bere ilberria, ta... KATALIN: Bañan ez al giñenan bada guk doña Gumertsinda atso ikusi? PANTXIKIÑAXI: Ni ere uste ortan natxionan bañan... KATALIN: Amets egin ote diñagu bada?... PANTXIKIÑAXI: Orixe bera bururatu zaidan neri ere. KATALIN: Baliteken, baliteken... PANTXIKIÑAXI: Ara nola datorren jendea doña Gumertsinda'ren etxera. KATALIN: Egia izango den. Banian neska, banian nere etxera. PANTXIKIÑAXI: Baita ni ere. (Biak alde banetatik ateratzen diranean sartzen dira Klara ta Terexa mantilla jantzita, argizaia, mezetako liburua eta errosarioak eskutik zintzilik dituztela). BIGARREN AGERRALDIA Klara ta Terexa. KLARA: Bai, Teexa... gaur goizean denda iriki detaneko erosi det egunero bezela periodikoa ta an doña Gumertsinda'ren il-berria ikusi detanean, arrituta gelditu naiz. TERESA: Gajoa! Nik ere gaur goiz arte ez det ezer jakin. KLARA: Bat-batekoa izandu da nunbait. TERESA: Zeñek esan! KLARA: Ez gera ezer, Teexa. Gaur zerbait bageralakoan gaude eta biarko ezer ez gera! TERESA: Ta doña Gumertsinda neskamearekin bakarrik biziko zan bada? KLARA: Bai, ta biak ondo ematen zuten. TERESA: Ta, zer gaitz izan ote du? KLARA: Ez diot iñortxori ezer entzun. TERESA: Izbide aundirik ez du eman gajoak. KLARA: Ez, ori ez da zeinbat bezelako maxiatzallea izan. TERESA: Ala da. Sartu gaitean bere etxera. KLARA: Bai, goazen gora, errosariotxo bat bederik errezatu dezaiogun. (Sartzen dira biak etxean). IRUGARREN AGERRALDIA Pepi, eguneroko izparringi-saltzallea, PEPI: (Ojuka) «El Dia»... «El Pueblo Vasco»... Gaur aña periodiku ez det aspaldi ontan saldu. Au dek mauka au. Arrapazka kendu dizkidate eskuetatik periodiku guztiak. Jaunak! au dek irrikia gaur, Pepi! Batek txist, besteak oju... Beñere periodikua erosten ezdutenak ere erosi dirate gaur. Baita irakurtzen ez dakitenak ere. Ezagutzen baitituk nik periodikua azpikoz-gain jarrita, tipula baño seriogo irakurtzen aritzen diranak ere! Periodikuak gezurra ta ipuia besterik ekartzen ez dutela, bañan alare, perjodikua erosi bear. Gaur bezela doña Gumertsinda il-dala ta ez-dala ta denak eske. Eta ez ote da doña Gumertsinda'ren il-kontu au gezurra izango?... Gutxi piatu. Nik gaur goizean bideberrietatik barrena zijoala ikusi ote detan nago señora ori... Ez nuke seguru-seguru esango... bañan... (Kanpora begira) Oi, ta nik zer egiten det emen jarrita? (ojuka) «El Dia»... «El Pueblo»! Oraintxe gutxi gelditzen zaizkit saltzeko. (Batek kanpotik) Txist... (ojuka) Banua... «El Dia» (ateratzen da). LAUGARREN AGERRALDIA Benita ta Pepi. (Benita, doña Gumertsinda'ren neskamea, ateratzen da etxetik erdi-jantzian, oin batean galtzerdi beltza ta bestean batere gabe, larri ta negarrez). BENITA: Bañan, nere etxekoandreari zer gertatu ote zaio? Jaungoiko santua! Or diotena egia ote da? Ama Birjin maitea! Arren, bada! Ezin liteke egia izan. Gaur goizean nere etxekoandrea txokolatea artu ondoren ezeren nobedade gabe atera baita etxetik!... Okerren bat izango da... Ori ala balitz! (Ara ta onera dabil) Au lana! Nora joko ote det? PEPI: «El Dia»... «El Pueblo Vasco»! BENITA: Ekatzu bat... (Pepi'k ematen dio «El Dia» eta Benita'k txanpona, ta irakurtzen zerbait egon ondoren dio.) Ene! ta alaxen dio, nere etxekoandrea il dala! Bañan noan, noan... Oraindik ez det esperantzik galdu-ta. (Joaten da kalera). PEPI: Jaunak, periodiku oiek bai baztar nastutzalleak dirala! Doña Gumertsinda'ren neskamea ere zeñek ikusi du gaurdaño periodikua irakurtzen! Gaxoa! Or dijoa etxekoandrea il dalakoan bere billa... Ta nik uste det billatuko duela... ta bizirik gañera... Laixter ikusiko degu. Ez da beintzat erri au Londres edo Paris añakoa ta... BOSGARREN AGERRALDIA Klara ta Terexa. (Doña Gumertsinda'ren etxetik atera ta). KLARA: Ta gauza arrigarria gertatu da. TERESA: Ain arrigarria. KLARA: Neskameak ere guk esan arte etzekien ezer. TERESA: Azkar asko atera da guk esan diogunean. KLARA: Periodikuak dakarrena egia bada beintzat! TERESA: Obe gezurra balitz. KLARA: Amen, bada. (Oiek biak itzegiñaz dijoaztela alkar bllatzen dituate doña Mamerta ta bere alaba Serapia). SEIGARREN AGERRALDIA Lengoak, doña Mamerta ta señorita Serapia. (Biak modara jantziak, dotore ta nabarmen. Arpegia, ezpañak eta begi-ondoak parragarrizko eran pintatuak, doña Gumertsinda'ren etxera beren naigabea azaltzera datoz). DOÑA MAMERTA: (Klara ta Terexe'ri) Buenos dias. KLARA: Baita zuei ere. TERESA: Egun on. DOÑA MAMERTA: Emen biziko zan noski doña Gumertsinda zana, e? KLARA: Bai, lenbiziko bizitzan. Ortik gatoz gu ere. TERESA: Bañan ez dago beretakorik iñor etxean. SERAPIA: Que, pues? KLARA: Neskameak etxekoandrearen berri txarra jakin duan bezin laixter, denak utzita zegon-zegonean kalera atera da. SERAPIA: Que ordinaria! TERESA: Gajoak zer egin zuan bada! DOÑA MAMERTA: Ori suertia zeukan bada doña Gumertsinda'k. KLARA: Bai, alaxe da. DOÑA MAMERTA: Gora igotzera goaz. TERESA: Nai duen bezela. Gero arte. KLARA: Ikusi arte. SERAPIA: Hasta luego, bai. (Doña Mamerta ta Serapia doña Gumertsinda'ren etxean sartu bitartean, Klara ta Terexa ateetik begira egoten dira). KLARA: Ikusi al dituzu ama-alaba oien arroxkeriak? TERESA: Bai, Klara, ikusiko ez nitun bada! Ori nabarmenak! KLARA: Nabarmenak ez ezik, lotsarik gabeak ere badira. TERESA: Alaba naikoa ez dala, ama sorgin ori ere nolako buru ariña dan. KLARA: Bai, ez dirudi se¡ umeren ama danik. TERESA: Ez, Klara. KLARA: Orlako amak zer edukazio edo azikera erakutsi bear diote bere aurrai? TERESA: Ezin ona izan. KLARA: Berriz ere ikusiko dira baztarretan ikusten diranak. TERESA: Esango nuke. KLARA: Modetan gastatzen dutena obe luteke dendan daukaten zorra ordainduko baluteke. TERESA: Ez da gezurra. KLARA: Orrela ibiltzea lotsatu ere ez. TERESA: Ta beti besteren gauzak maxeatzen ariko dira. KLARA: Oien lana orixe da. TERESA: Ta, ikusi al dezu zenbateraño pintatua zegoan alaba? KLARA: Alaba bakarrik? Baita ama ere. Biak ezpañak gorri-gorri zeuzkaten; arpegiak berriz, igeltzero batzuek ziruditela, zuri-zuri eginda. TERESA: Begi inguruak pintura urdiñez beteak. KLARA: Ta belarri zuloak krakaz beteak. TERESA: Orrela kalera atera... KLARA: Ta doña Gumertsinda'ren etxera joatea ausartu! TERESA: Ori esan... doña Gumertsinda gajua ezin aztu zait. KLARA: Ezta neri ere. TERESA: Goazen, guazen, etxe-aldera. KLARA: Goazen, bai, poliki-poliki Terexa. (Poliki-poliki, txutxu-mutxuan ateratzen dira). ZAZPIGARREN AGERRALDIA Doña Mamerta ta Serapia. (Biak doña Gumertsinda'ren etxetik atera orduko, DOÑA MAMERTA: Uf! Oraindik ere emen altzeunden atso bargasta oik! SERAPIA: Ori esan, ama. A bisto usté! DOÑA MAMERTA: Ta zer egiten ote zeuden emen sorgin oiek? SERAPIA: Jakiña da zertan ariko ziran; saltxan. DOÑA MAMERTA: Ez dira ez oik gu bezela ixilik egoteko onak. SERAPIA: Begira, begira, ama, kana bat luzeko gona arrastaka nola daramakiten... ja, jai. ¡Menuda! DOÑA MAMERTA: Oik enasak! kalegarbitzalleak dirudite. SERAPIA: Matusalen'ek ibillitako gonen bat izango du ori? DOÑA MAMERTA: Moixes'en denborako jantzi aldrebes orrekin kalera ateratzea lotsatu ere ez. SERAPIA: Orlakoei etxetik ateratzea ere galerazi egin biar liotete, Kurtzis, mas que kurtzis! DOÑA MAMERTA: Oiek uste dute nunbait berak bezin modan ez dala beste iñortxore jazten. SERAPIA: Alaxe usteko dute, ama. Que pretensiones! DOÑA MAMERTA: Ene, ori gusto gutxiko emakumeak... SERAPIA: Utzi bezaiote, ama. Dijoaztela pakean. DOÑA MAMERTA: Neregatik djoaztela beren zirriburru ta parpail zar guztiekin. SERAPIA: Eskutatu dira. DOÑA MAMERTA: Eskutatzeko obeak dira orlakoak. SERAPIA: Bai azkar joan dala mundu ontatik doña Gumertzinda, e, ama? DOÑA MAMERTA: Bai, alaba... ustegabean. SERAPIA: Ain bat-batetan! Arritzen naiz guk geiago jakin gabe nola il dan. DOÑA MAMERTA: Zer uste dezu bada, eriotzak aldez aurretik abixatzen duela edo zer? SERAPIA: Que va? Ori badakigu. DOÑA MAMERTA: Goazen, goazen alaba, atso sorgin oiek dirala bide makiñabat denbora alperrik galdu degu-ta. SERAPIA: Me parece... (Joaten dira ama-alabak). ZORTZIGARREN AGERRALDIA Terexa, Klara, doña Mamerta (Doña Gumertsinda neskamearekin agertzeko aurrean, iruditegiko alde baletik bestera, korrika, errenka ta baldarka, karrasia, bulla ta zalaparta dariotela Terexa ta Klara pasatzen dira. Bereala berriz, beste aldetik doña Mamerta ta bere alaba Serapi elkarri gonetatik elduta, oiek ere larri ta istillua dariotela jira-bira batzuek txoroen antzean antzeztokian egin ondoren ezkutatzen dira). TERESA: Ene, ene... ene bada, doña Gumertsinda azaldu zaigu. KLARA: Ai, Terexa, bera zan, bera zan, goazen... Ai, ai... DOÑA MAMERTA: Jesus, Jesus... ai... ai... doña Gumertsinda'ren anima datorrela... SERAPIA: Auxilio... Sokorro! anima, anima... ai!, ai! BEDERATZIGARREN AGERRALDIA Doña Gumertsinda ta bere neskame Benita. DOÑA GUMERTSINDA: (Patxara ederrean, eskuetan izperringi bat duela, bere neskamearekin). Anima ez-ezik gorputza ere emen daukat, osasunez betea gañera. Jende guztia, ni ikusi orduko igesi dijoa. Ez da arritzekoa! Iru emakume mingain luzek, iturrian sortu zuten nere il-berria, udazkeneko egoaizeak orbela batera ta bestera aidean erabiltzen duen eran zabaldu bai zuten erri guztian!... Eta ez errian bakarrik, baita probintzi guztian ere! Periodikoetaraño ere iritxi da ta,... ia! BENITA: Erriko notizik orrela ta, zer gezur jartzen ez ote ditue Rusi'n, Paris ta Prantzi'n gertatzen diran gauzetzaz? DOÑA GUMERTSINDA: Bai, zenbat tokietara iritxiko ote da gaur nere txantxetako il-berri au? BENITA: Ta zenbatek errezatuko ote du bedorren animaren aldez? DOÑA GUMERTSINDA: Errezatu ez dakit, bañan maxeatu bai onezkero, egin dute. BENITA: Makiñabatek bai, etxekoandrea, erritarrak lenbizi dirala. (Doña Mamerta ta Serapia berriz ere ai'ka ta karraxika batetik bestera igarotzen dira). DOÑA GUMERTSINDA: Txoruak! Erritarrak ni maxeatu? BENITA: Bai erritar batzuek beñepein... DOÑA GUMERTSINDA: Erritar oiek maxeatu bakarrik ez naute. Oiek il egin naute, il. Bañan orlako saltxik geiago ez sortzeko itza emango baliateke, pozik guztiai barkatuko nioteke. BENITA: Oiei barkatu? DOÑA GUMERTSINDA: Bai, Benita. BENITA: Zergatik? DOÑA GUMERTSINDA: Orlakoak iltzen dituzten personak osasunez beterik urte askoan bizitzen diralako. BENITA: Nik ez nioke bada barkatuko. DOÑA GUMERTSINDA: Zuk, zer egingo ziñioteke ba-da, Benita? BENITA: Nik? Ara, etxekoandre, lepo zintzurretik eldu ta mingaña ondo-ondotik moztuko nioteke. DOÑA GUMERTSINDA: Zaude ixilik, emakumea! Zuk nai dezun bezela egin bear balitz mundu ontan, makiñabat minain gabeko pertsona ikusi bearrean giñake ta... BUKATU DA |