|     28-29-30 zenbakiak, 1934ko apirila-maiatza-ekaina [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

BIGARREN BATZALDI TA SARIKETA

 

        Euskel-Antzertiari aurrerapen bultzada ematearren Antzerki-batzaldi au zabaltzen da «Euskaltzaleak» saritzen dutena ta «ANTZERTI»'ren bidez eratua.

 

BALDINTZAK:

        1'go.: Edozein motako ta zer nai gaiz ta mamiz idatzitako antzerki-lanak artzen dira. Ekitaldi bat ala geiagotan, epaikarien iritzian egoki ta antzezgarri izan ezkero.

        2'g.: Batzaldi onetara sartu nai duten egilleak bidali litzate lanak, luzeena Urria'ren 31'gn. arte zuzenbide au ipiñiaz «Antzerti» (Editorial I. Lopez Mendizabal — Tolosa) edo ta «Euskaltzaleak» (En la Diputación de Guipúzcoa — San Sebastian).

        3'g.: Antzerki-lanok jatorrak (originales) bitez, norberak sortutakoak eta ez beste izkeratik itzuliaz.

        4'g.: Epai-iritzia toki ontan bertan azalduko da ta aren aurka ez dago iñora jotzerik.

        5'g: Saritutako antzerkiak «Antzerti»'n argitaratuak izango dira ta oni dagozkio jabetza ta eskubide guziak.

        6'g.: Saritu gabekoak egilleak jaso litzazteke ta eskatu ala biurtuko zaizkie.

 

SARIAK:

        Auek dira eskeñitako sariak:

        250 pesetako saria, Antzerki-lan onenari ekitaldi bat ala geiagotan idatzia.

        150 pesetako saria, bigarrenari.

 

        75 pesetako saria: bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko lantxo onenari.

        25 pesetako saria, bigarrenari.

 

Oarrak:

        Egille ta idazleak ez bezate aztu antzerkiok irakurgai ez ezik antzezgarri izan bear dutela; Teatro-kutsua zaiela bearren. Au ez ba'dute ez dute ezer. Teatroa jolasa dala ta ikusleen barruraño irixteko, noiz par, izkirimirien bidez, eta noiz negar, zoritxarren otsikaren indarrez, nolanai ere, ez dedilla beñere luze ta aspergarri izan. Antzertiak bere lege ta arauak ditu ta ez diteke tajuzko antzerkirik idatzi aiek ondo ikasi gabe.

        Azkenik, gure antzez-leku geienak txikiak izanik ta antzezlariak berriz duarik lan egiten dutenak, ez bai dira ortatik bizi, idazleai eskatzen zaie antzerkiak egin ditzatela alik eta ikas-errez eta antzez-errezenak.

 

 

Teatroa Flandes'en

 

        Flandes'ko lurralde ta aberria oso begiko zaizkigu euzkotarroi. Flandestar eta euzkotarrok zenbait gauzetan antz aundia degula esan oi dute. Ta egia dala aitortuko nuke. Elkarren artean, antziñan artu emanak izan genitula adierazteko kondaira begiratzea aski degu. Euzko-aztarrenak Flandes'en abitzen batzuetan gelditzen dira. Ta emen ere baditugu flandestar jatorrikoak. Aita Lhande'ren «Yolanda» irakurgaian ederki azalduak daude Flandes eta Euskalerriaren arteko joan-etorri ta salerosleen gertaerak. Oraindik orain Brujas uri ospatsuan: «Bizkaitarren plaza» deritzaie aldi bateko Bizkai-etxe ordea egon zan enparantzari. Antziñako oroipenak alde batera utzita, gaurko egunean ikasbide ederrak datozkigu Flandes aldetik. Bere izaeraren alde gogor eta sendo jokatzen jakin dute plandestar abertzaleak eta Belgika'ko gobiernoarengandik, eskubide osoak iritxi dituzte beren lege, izkera, ikastol, iakintza ta erriketa gaian agintzeko.

        Teatro barrutian oso aurreratuak daude. Au izan bai zaie biderik onena erri-txea irabazi ta abertzaletasunean ezitzeko. Orobat, abertzaletasun bidez, erlijio, oitura on eta Elizamaren erakutsiai eutsi diote. Erria garbi gordetzen leia dira parantzesez idatzita datozkien paper lizun, lasai ta likitzen kutsutik. Lan ontan geien gallentzen diranak apaiz eta lekaideak dira. Aita Boon redentorista antzerki-jai eragille bizkorrenetakoa degu: gizon trebe argi ta teatro-gaietan asko ikasia. Sinismena ta oitura garbiak, kristauak, giza-taldean zabaltzeko ekin egin bear zaiola, dio. Bakarrik ez datozela, Aita Boon agurgarri ori antzezlari taldeak pizkortzen dabil Flandes guzian.

        Saiaketak asten dira Aita Boon'en onespena artu ondoren.

        Flandestar antzerkigille txalotuenak: F. Timmermans da, «Izarra geldi zaneko tokia» eguberri-antzerki, irritsu, bizi ta sakonaren egillea: Oso egokia da euskeratzeko.

        Cyril Verschaeve da heste idazle ospatsua. Asko ta asko antzeztu dan «Judas» trajedi ederraren egillea. Aitatutako bi lanok parantzerara itzuliak daude.

        Gheon idazle ezaguna ere sortzez plandestarra da. Paris'en bizi arren eta naiz prantzesez idatzi. «Gurutzearen siñalia» Tankremont'eko beneditar lekaide etxean lenengoz antzeztu zuten.

        Apaiz euskeldun ta teatro onaren adiskidientzat gure artean nun lan egiña badago. Flandes'ko Antzerti aldizkingi onenak «Tooneelgids» deritza.

        Gai ontan zer-nola gelago jakin nai lukenarentzat emen gaude erantzuteko.

Matxingorri

 

 

Jesus Zarate (Patxollo)

(G. B.)

 

        Jesus Zarate jauna il berria degu. «Patxolo» antzezlari bilbotarra ez da geigo gure artean. Ainbeste par eragin arazi zuan gizona joan zaigu. «Patxolo» bezelako «Komeriante» txukunak, aundi ta txikiai amaika algara aterazitakoa gizon ongilletzat artu ditezke. Iñori kalterik egin gabe poza zabaldu duan gizona Jainkoak saritua izango da. Bere egin bearra ongi bete izan zuen Zarate'k eta «Pedro Mari» «Libe» «Otxandiano'ko errementariak» ta beste antzerki asko eta askotan erakutsi zigun euzkotar antzertiarenganako lei ta maitasuna. Mintzairaz ez bazan euskaldun bai gogoz eta biotzez.

        Orregatik emendik esker oneko aipamen goragarria egiten diogu, irakurleai aren animaren alde otoitz bat eskatuaz.

 

 

Gure Herria'ren antzerkiak

 

        Orain baño len aitatu izan degu «Gure Herria» Baiona'ko aldizkingian antzerki politak argitaratuak dirala. Aurtengo Orrilla-Garagarrilla'ri dagokion zenbakian beste bati asiera ematen dio: «Tomas ezkongei» deritza ta Leon apaiz jaunak idatzia. Emakumezko bakarrentzat egiña dago, atsegin eta irritsua da; azal eta mamiz erreza.

        Gure antzeztokietan emateko egokia; aski da, onetarako, esaera bat edo beste aldatzea. Au dala-ta antzezlari taldeen zuzendariai adierazi nai diegu, berriz ere, gaxoak lan berri billa ibiltzen bai-dira, «Gure Herrian» beste antzerkitxo batzuek arki ditzaztekela. Ez dute azken-urtetako sailletan begiratzea besterik.

 

 

The Singer

 

        P. Pearse irlandatar martiriak ingeleraz idatzi zuan «The Singer» antzerki lana gure Sota-Aburto'tar Manu'k erderara itzuli du «Caudillos» izena emanik. Aldatzerakoan euzko tankera erantsi dio, izen, toki notin eta gañerakotan. Gazteai, beren buruen ukamena ta aberriari bizia opa bear zaiola erakusteko diñakua da «Caudillos» au.

        «Pedro Mari» «Iru gudari» «Negarrez igaro zan atsoa» «Libe» eta onelako antzerkien antzekoa: gogor eta bizia Antzerti aberkoia dalako edo... Ontaz, urrengo batean astiroago jardungo gera. Zer esan asko bai-dago. Izan gaitean euskeldun atzerritar antz-bidetik geiegi jarraitu gabe. «Caudillos» Euzkerea aldizkingi ederrean argitaratu dute, gero liburutxo berezi batean salgai jartzeko asmoz, noski.

 

 

Liburu gallenak

 

        Bibliothèque de l'Amateur du «Thèatre» deritzan Paris'ko liburu-saillean argitaratu berria da: «Ma vie dans l'art» Stanislawski errusitar teatro gizonak idatzia.

        Teatro gaiz jantzi nai duanarentzat idazti ori irakurtzea onuragarria deritzaigu orrengatik aitatzen degu emen.

 

* * *

 

        Antzerkiaren sena ta barne-muña ezagutzeko ba-dabil beste idazti bat: berria au ere. «Vie de l'art thèatral des origines à nos jours». Gaston Baty eta René Chavancé idazle ezagunak dira egille; eta Paris'en Plon'en etxean egiña izan da.

        Zer bada? Paris'en eta lurbira osoan zer berri gertatzen dan Madrid bitartez etorri bear al zaigu edo?

        Antzerti txikar onek ere zerbait ba-daki.

 

 

Euzko-idazti izendegia

 

        Salgai zer liburu arkitu ditezken jakiteko onelako izendegi baten bearrean giñan. Zorionez, utsune ori betetzera dator Lopez Mendizabal etxeak oraintsu orain argitaratu dun «Euzko-idazti-izendegia» edo «Catálogo de obras referentes al Pais Vasco». Izendegi onek azaltzen digu: aukera aundiagoa dagola, uste baño, euzko gaiz idatzitako liburuetan. Ikasle, jakin-zale ta irakur goseak nun aukeratu badute. Ikasi, ikasi bada, batez ere gazteak! Jakintza bidea da zuzenena gure erria jasotzeko. Idazti izendegi ortan Teatroari dagokion sail bat ba-dago. Ez gaude euskel-antzerkiz ondo ornituak, bañan pixkana-pixkana ugaritzen joango dira saiatzen ba'gera. Antzerti'ri lagundu!

        Zorionak, Lopez Mendizabal etxe ospatsuari ain bearrezkoa genun izendegia gertu dualako. Liburutxoa txukun, buruz eta neurriz egiña dela esan bearrik ez dago.

        Bere ex libris'ek dion bezela: aurrera! Sinismen alde, Aberri alde.

 

hurrengoa