JAKINGARRIAK II'garren Euskel-Antzerti Eguna Datorren Jorrailla 28'an, eta San Telmo areto apañean bigarren euskel-antzerti eguna ospatuko da. Egun ortan, antzezlari-talde ta egille saridunai irabazi dituzten sariak emango zaizkie. Gure zuzendariak euskal-teatro gaiz, itzaldi bat esango du. Ta edergarriz, Donostia'ko Eusko Abesbatza'k eresaldi polit bat entzun araziko digu. Au goizean; Arratsaldean, antzerki-jaia garaiz aitatuko dan antzokian. Ez da nolanaiko eguna euskaltasuna piztutzeko. Gizarte-Antzerkia Toki askotatik gizarte-gaiz idatzitako antzerki eskean zetozkigun. Oraingo matxinada aldian bearrezkoak dirala-ta. A.V.A.S.C.'eko jaun batzuei eskerrak onelako antzerki bat, mamitsu ta gori-goria gañera, eskuratu al izan degu. Emen bertan argitara emana doakizu «Eriotz-bide» izena arturik. Gure langille, nekazari ta nagusientzat erakusgarri ba'da, euskaldun guziak ere arretaz, begi-zabalik eta belarriak erne ikusi ta entzun dutenetakoa. Euskal-Erri guziari bira ematea da gure naia. GOI-ARGI Donostia'ko Victoria Eugenia antzokian, eta San Jose egunez, Barriola'tar Abelino'ren «GOI-ARGI» deritzan iru ekitaldiko antzerkia, lenengo aldiz antzeztu zuten. Lan berriak garaipen aundia lortu zuan, antzokia jendez bete-betea arkitzen zalarik. Egunkariak, batik-bat «El Dia'k» antzezkizun orretzaz oparo berri eman digu. Barriola'ren «GOI-ARGI» antzerki ederra da, benetan, ongi tajutua, elkarrizketa biziz josia ta biotz ikusgarria. Oso trebe ta egoki antzeztua izan zan Beorlegi, Egileor, Barriola (Mirentxu ta Imanol) Bikendi, Ugartetxea ta gañerakoangatik. Txalo jotze luzeak entzun zituzten antzezlari ta egilleak ta onek, azkenik, antzeztokira jendetza agurtzera atera izan bear zuan. Egun oroigarria euskal antzertiarentzat; antzerki bikain bat geiago, «GOI-ARGI» berriz laister antzeztutzekoak omen dira. Ea noiz argitaratua ikusten degun. Barriola jaunak jaso dituan zorionai, biotz-biotzez gurea eskeintzen diogu. Bidasoz beste aldetik Azken urte oietaraño ez zan emen euskerazko teatrorik. Xubero'n pastoralak ba-ziran; bañan gauza luzeak dira jostaketa eder oriek, eta bestalde Benabarran eta Laburdi'n gutxi ezagutuak. Denboraren buruan «Patronage» eta onelako gazte-billeretan oartu ziran bizpairu ordu goxo igarotzeko deus ez dala teatroa bezelakorik; eta bereala lotu ziran erderazko komeriari. Orain euskeraz asi dira emeki-emeki erri askotan. Hazparne orori nagusitzen zaiote orain artio segurki. Dala mutiko gazte, dala neskatxa, danok ba-dakite bear bezela mintzatzen eta teatro urratsetan ibiltzen. Uztarritz'en ere ari dira poliki naiz andereak alako erdeinu bat erakutsi duten berriki euskerazko komedieri buruz. Bainan iragan omen zaiote eta uste degu beste aldian neskatxek ere beren eskuarazko jostagailua izaren duten gizon gaztek bezela. Iñauterian auek «Amaño» eman dute ainbat poliki. «Kanbon» ekei onak dituzte. Agian Bikario jaunak beti ematen diote begi euskerazko antzerkieri eta berdin Mlle. Hiilau jarraikiko dan ain ondo asi dun sail ederrari. Doniane Garazi'n ere astapen ona dute eta atsegin degu zeren andereak lotu diran leenik. Naiz lan aundia izan, otoi, ez etsi! Lasa'n ez dira gibelatuago: igaz jostaketa bat eman zuten xarmanta, oroi gain-gainetik gustatu zitzaiotena. Ea berriz? Ortzaitz'en berdin oitura artua dute azpalditik euskerazko jostaketak emateko. Atxik dezatela iñoiz galdu gabe. Berrikitan Luhoson ere gauza bera egin dute naiz ez dakigun zer eman duten. Xubero'ko erri bakarra gauza oieri buruz ez ote da «Ziboze» Bearrik orain Atarratze lan berari uztartzekoa baita! Lapurdi'n aipatzekoak litezke oraino Arrangoitze, Ziburu eta Doniane Lohizun. Besteak, beste, alabainan. Adiskideak otoizten ditugu, otoi ditzazkiguten euskerazko teatroari buruz dakizkiten berriak oro; nun, nork zer eman duen, komeri, kantu, bakarketa ta gainerakoak. (AINTZINA'tik artua) Antzezlari talde Batza Aldi batetik onuntz idazie batzuek gai au astintzen asiak dira. Gure adiskide begiko ta antzerkizale purrukatuak ditugun Salaberria, Otarra, Lieizpe, Txirla, Murumendi, Eziago, Trakets, Ikur, Adar eta abarrek «Atarrene» buru dutela beren iritziak azaldu dizkigute. Asmo bat aurrera eramateko bidea orixe da: erabilli, aizetu, lurra atxurtu, azia erein gero ernai dedin. Antzezlari talde batza bear bearrezkotzat jotzen ei badegu ere, oso asmo onuragarria deritzaigu. Ongi eratu ezkero elkar laguntz onek antzezlari taldeak indartu lezazke ta oien bidez, orobat, euskal antzertia. Elburu orretara nolatan iritxi? Ona emen antzezlari taldeak ala zuzendariak elkarrekin aztertu bear duten arazoa. Asiera emateko, onenik, aitaturiko ordezkariak biltzea litzake, itz bidean jartzea elkarri entzunaz. Len billera ontara nai luteken guziak etorri litzake eta batik bat Atarrene, Salaberria, Txirla, Lieizpe, Otarra, Murumendi, Eziago, Trakets, Ikur, Adar eta... zirikatzalle izan diranak. Gure iritziak apur bat balio badu, billera ori Donostian bear lukela esango genuke. Donostian eta II'garren euskal-antzerti egunez. Au da, Jorraillaren 28'an, Donostia gauza oietako giro bai dago! Egun gogoangarri artan Antzezlari talde Batzari eman genezaioke oñarri. * * * Antzezlari talde batza onen egiteko nagusiena zer litzake? Neretzako, teatro aro tenporada aurretik, egutegi bat antolatzea. Alegia: erri batetik bestera joan etorriak erreztea; nun, zein egunetan, eta zer antzerki lan antzeztu bear dun talde bakoitzak, aldez aurretik erabakitzea. Oar bat: taldeak geiegi lotu ta konpromiso larregian sartzea kaltegarri litzake; ta luzean utsegingo luteke. Beraz Batza onek bearkun gutxi taldeai eman bear lioteke, lasatasuna eta beren buruen jabetza gal ez zezaten. Bigarren: Batza onek, urtero egin oi dan antzeslari talde batzaldi ta sariketa zuzenen nola eratu diteken ikusi lezake ta bear bada bere asmo ta naiak sariketa orren ezatzalleai eskeñi. Irugarren: Antzerkigilleak egille ordain edo saria ematea legezko ta arrazoizkoa dan ezkero, nik uste Antzezlari talde batzak zer edo zer erabaki bear lukeala. Ontaz gañera, antzerkizunai buruz beste zer nai asmo ta gutizi azaltzeko une egokia billera ortan arkituko genuke. Billera ortatik irten diteke batzorde bat, gertu lanak egingo dituana; antzezlari talde guziai dei egingo diena; zer antzerki ikasi nai dituan bakoitzak jasoko duana. Ta azkenik udazken aldean, beste billera nagusi batean zeatz lotuko lirake gañerako xeetasun guziak. Asmo au onirizten ba dezute, adiskldeok, erantzupena emen bertan argitara dezazukete. Bat ala beste izan zuen esanera gelditzen zaizute. |