|     38-39 zenbakiak, 1935eko otsaila-martxoa [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


BIGARREN EKITALDIA

 

        ANTZEZTOKIA lenengoan bezela.

 

 

LENENGO AGERRALDIA

 

Mikel, Don Martin.

 

(Mikel, oldoztun, eskuak aitzurraren gaiñean, aurrealdeko ezkerreko alkian exerita. Ola dagola, danbor-otsera don Martin agertzen da; Miketengana joanda eskua sorbalda gaiñean jarririk).

 

DON MARTIN: Mikel, danborra entzun? Gaiñean degu zorigaiztoko ordua. Erabaki al dezu zer egin!

MIKEL: (Gogor ta illun) Bai jauna.

DON MARTIN: Eta?

MIKEL: Eta? Emen ez det nik ikusten beste biderik. Indarra nagusi.

DON MARTIN: Ez, Mikel, ez. Ezin danean ezin da.

MIKEL: (miñez) Don Martin! Ez giñuan atzeratu bear atzo beorrek. Bukatu zan dana onezkero! Ta ez beti itxaron, beti oartu! Ola ezin diteke! Onexek aultzen dizkit neri indarrak!

DON MARTIN: Obe da ba, nik uste, gauzak astiro ta ondo erabaki!

MIKEL: Nik ez ordea ori egiteko oiturarik, Don Martin! Gaiñera, azkenean, nai ta nai ez, indarrez ta gogorrean erabaki bear dana da au.

DON MARTIN: Zer ikusi bear ote genuen, atzo aurrera egin ba zenuten! Gorrien fusil eta ametralladoraen aurka zer egin dezaketela uste dezu gure indar guziak? Indarrera jota, apurtu ta txikituko ginduen bertan! Mikel, zuen emakume ta umeen errukarri orduan!

MIKEL: Zer egiteko esaten diguzu ba?

DON MARTIN: Lenbizi beintzat zure onetik ez irten, adiskide on.

MIKEL: (Bizi bat-batean) Nere onetik ez irteteko? Zerak ixilik eramango du nekazaria bere lurretatik, zuaitza sustraietatik bezela indarrean ateratze ori! Beori ez da oartu, Don Martin, ez da nonbait beori oartu zer eskatzen duan. Begira gure ondasunak! Orko zuaitz oiek, or, neonek aldatuak guziak. Neonek ikusi ditut azten, alkarren ondoan ortxe, urteak joan ta urteak etorri. An, muno barreneko soro aiek, neonek basoari kenduak, egunean egunean, lan ta lan, gelditzeke. Orko zelaiak, arpegiko izerdiz neonek irabaziak, orain bata gero bestea, nere bazterra pitin bat biribiltzeko; zeruak onetsiriko bazter maite ederra, erresuma txiki bat iduri, lasai ta libre, ta guzi orren jaun ta jabe ni! Zer jaun ta jabe? Nere baserria ta bazterra, oiexek naiz ni! Ortxe daude nere ardurak eta izerdiak, eta lanak eta indarrak. Ortxe daukat biotza. Neregandik irtena da ori dan ori, nik sortua, nik azia, nere odola emanda bezela! Ta orain ola lapurtzen utzi nik? Ta alegiñik egin gabe? Txakur batek, koldar batek bezela? Ori ezin diteke, Don Martin, Ori ez! Nekazariak ezin dezake olakorik egin!

DON MARTIN: Egia! Gogortxoa da! Eriotza bezin gogorra ta larria!

MIKEL: Eriotza baiño okerrago, aita! Ori geldika geldika iltzea litzake neretzat eta erri osoarentzat, miñez iltzea!

DON MARTIN: Eta besterik ezin egin ba diteke?

MIKEL: Orduan naiago det nik bein il! Baserria ta baserritarra biek batera galdu!

DON MARTIN: Munduan bera bakarrik dan batek besterik ezean egiteko ez da gaizki. Zu ordea, ez aztu Mikel, erriko alkate zera zu. Zure jokabidean dago erriaren gora-bera guzia.

MIKEL: Zer iritxiko genuke nai duten dana, ezeren eragozpenik gabe, egiten utzita?

DON MARTIN: Orain oraingo ezer gutxi agian.

MIKEL: Ortaz!...

DON MARTIN: Geroari ere begiratu bear zaio ordea, Mikel adiskidea, ta gauzak alik ondoen aurrez gertatu ordurako. Gorriak zuei orain egiten dizkizuten gaizkiak izango dute beren azkena, egunen batean! Siñis zaidazu: nekazariai ostutako gari, ez da izango luzaroko ogi. Etorriko zaizkizue bai egun obeak. Eta bizirik artuko al zaitue artean! Eta aiek utzitako ondakiñen gaiñean an jasoko dezu berriz etorkizun argiagoa.

MIKEL: (Naigabez) Etorkizun argiagoa!... Nougorod'ekoen ogeitamar txanponekin zera egin degu. Beorrek ez al du ikusten oiek zer egin nai diguten? Gure buruen jabe izate au kendu nai digute. Nekazariok ezin begiz ikusi gaitue. Ta orixe nai dute: nekazari guziok beren botatzarren azpian zapaldu, ta guziok langille zarpail ta morroe biurtu! Bai! Langille gosetiak bear bait-ditue oiek emen eta mundu osoan erreboluzio ta matxinada egiteko! Nekazariez ez dira pio! Ta, nondik edo andik, lertu egin nai gaitue.

DON MARTIN: Alperrik dabiltza ba baserritarra bere lurretatik atera nai baldin ba dute. Menditarra beti menditar.

MIKEL: (Barexeago) Egia, Don Martin! Ta bearko aurrera ere!

DON MARTIN: Aizu, Mikel, ikusi egin bear zenuke ea leun leun Yon zereganatu ote zenezaken!

MIKEL: (Bat-batean berriz ere bere onetik irtenda) Yon?...

DON MARTIN: Aren eskuan ez dago ba dana? Gogorkeri guziak egin dezazke, ala da; baiño baita bear bada biguintxeago jokatu ere.

MIKEL: (Antzokia luzeren luze ibilliz) Yon!... Yon!... A! Ez bezait aitatu geiago!...

DON MARTIN: Orratik... Mikel!...

MIKEL: Ez, aita: amaitu ziran arekikoak.

DON MARTIN: Gure artetik joan aurrean, ondo mutil ona izan zan ba beti!

MIKEL: Orduan izango al zan! Besterik da orain!

DON MARTIN: Oraindio ere ba du biotza!... ta fedea! Gaur goizean bertan ikusi det —egun sentitxoan— illerrian. Zutik, amaren ilobi-aurrean; txapela eskuan, ondo geldi egon da luzaro askoan; otoitzean nere ustez.

MIKEL: (Barru-zarradaz) A! Jainkoa! Nere emazte gaixoa bizi izan ba zan, alare! Amaika gauza zuzenduko zituan ark! Besterik izango zan nitzaz! Lagun bezait Jaungoikoak!

DON MARTIN: Jaunak beti laguntzen digu, Mikel, guk uzten ba diogu.

MIKEL: (Apaizari eskua emanez) Bai, Don Martin! Goazen! Goazen! Gaiñean degu ordu larria! (biak ezkerretik alde.)

 

 

BIGARREN AGERRALDIA

 

Yon ta Gorka.

 

(Biak eskuitik; Yon barne-bildua).

 

GORKA: Orain bertan batuko dek beraz azken-batzarra?

YON: (Illunki) Bai.

GORKA: Orduan, gaur bertatik jarriko det komunismoa?

YON: (Barneratuki) Bai.

GORKA: (Bizkarrean jota) Zer dek, i? Zer darabilk buruan?

YON: Jaioterriak biotzera itz egiten zidak, mutil; ta danbada aundiak ematen emen barruan.

GORKA: (Asarrexko) Betiko ameslari biotz-berá!... Beti izan aiz... Oraingoan ostera sekulan baiño areago.

YON: (Illun ta goibel) Amaren illobitik niatork!

GORKA: Um! bai, bai!

YON: Arako urte artan geixorik izan ez ba uan, nork jakin!... lagunduko zidaken agian!

GORKA: (Muturki) Junak jun, gizona! Utzi zaiok pakean! Gauzak diran bezela dituk. Joana ez zegok aldatzerik. Oraingoari begira zaiok. Emango al diak baserria?

YON: Ez zekit!

GORKA: Zer? Zergatik ez?

YON: Nik ez zeukat ziorik ez aitzakirik aita kalean uzteko!...

GORKA: (Lotsagalduko pozez) Neuk zeukat, nik!... Apaiza etxean artu dik! Ta apaiza etxean artzen duanak ondasun guziak galdu, ziok legeak!

YON: (Barruko iguiñari ezin eutsiz) Inpernuko txerren madarikatua baiño txarrago aiz i! Barrua izango al dek gure apaiz xaar agurgarria urkamendira eramateko?

GORKA: (Pozoitsu) Boltxebiki-itxura politak dituk, alajaiña!

YON: Urretik ikusi diat nik boltxebismoa zer dan! Inpernu gorria!

GORKA: Eta i oiexen gudari abil!

YON: Bearko ibili! Gorrietara joan nindukanean jarri ziateken kate gogor bat gaiñean... ez zegok orain lepotik ua kentzerik!

GORKA: (Eskainka) Ederki zegok! Kate ori oraindaiño baiño aztunago izango zaik gaurtik aurrera! Ik nai baiño estuago egingo dik lepoa arraio orri! Ea ikasten dekan urrengoan eskatutako artan obeki laguntzen!

YON: Zer? Neri eskainka?

GORKA: Nik baserria bear diat kosta ala kosta.

YON: Ta nere lepoa kostatzen ba zaik?

GORKA: Agintzen al diak ba...?

YON: Olako itsuskeririk egiten ez diat nik sekula lagunduko.

GORKA: Ondo zegok! Ez diat ire bearrik! Igerriko diok!

 

 

IRUGARREN AGERRALDIA

 

Yon, Gorka, Saxaroff.

 

SAXAROFF: (Ariñaka sartzen da eskuialdetik inguru guzietara begira; Yon'engana zuzenduz). E, kamarada; zer egiten dezu? Gertatzeke? Oraintxe batu bear da batzarra, lenbailen.

YON: Neregatik batuko da nai duanean! (ta badijoa).

SAXAROFF: (Begiratzunaz jarraituz) Zer esan nai du orrek?...

GORKA: (Urreratuz) Ori ez dago zuekin.

SAXAROFF: Begira dakiola gero zertan ari dan.

GORKA: Ta erriko zenbaitzuek onez nondik aterako dabil.

SAXAROFF: Zer diozu?

GORKA: Bai, bai. Ta erriko alkatea bat.

SAXAROFF: Atzo, nekazari guziak gure aurka jaikiarazi zituan ura?

GORKA: Uraxe bera.

SAXAROFF: Ondo da jakitea.

GORKA: Ta... nekazari orri ez al zaio baserria kendu bear? Zuen kontra orren ausarki jaikita?

SAXAROFF: Jakiña, jakiña!... Bildurra sartuta erakutsi bear bada, olakoxe gure etsai bat ondo zigorkatzea da onena.

GORKA: Nik artuko nuke orren baserria.

SAXAROFF: (Bi beatzez dirua gogoraziz) ...Ola? Geiagoko gabe?

GORKA: Ez det esan nai duan. (Banko-paper batzuk eskura.)

SAXAROFF: (Azkar zenbatuz) Ederki!... Ikusiko degu!... Ez dakit naikoa izango ote dan.

GORKA: Iritxiko didazu beraz?

SAXAROFF: Lanari dagokion besteko eskupekoa izan ezkero!...

GORKA: (Paper geiago emanez) Or geiago!

SAXAROFF: Ez gero itzik atera!

GORKA: Ezta murtik ere! (Gorka eskuitik alde.)

 

 

LAUGARREN AGERRALDIA

 

Saxaroff, Anton, Langille batzuk.

 

SAXAROFF: (Dirua zenbatuz) Egia ziokan nonbait Yon'ek!... Bizibide makurra!... Orixe da gure bizibideari dagokion izena! Baiño bizibidez bizibide, ametsez eta idealismoz ez dek gizonik gizendu!

ANTON-OKER: (Ezkerretik agertzen da langille batzuek ondoren) El Señor Comisario? (Lurreraiñoko agurra.)

SAXAROFF: (Zakarki) Qué pasa?

ANTON-OKER: Podriamos cambiar algunas impresiones a propósito de la explotación colectiva?

SAXAROFF: Bien pronto sentireis la experiencia de otros cambios, miserables, gandules. Gu gogorrean azpiratzeko asmoetan baldin ba zatozte, bereala ikusiko dezue zer ardura digun guri baserritar kaiku batzuen biziagatik. Iñungo erritan ez degu arkitu erri ontan aiñako gogor egin bearrik. Damutuko zaitzue arraieak ez paituk!

ANTON-OKER: Dispense, señor comisario; eso han sido los baserritarras, los viles kulaks los que han querido amenazaros. Nosotros jamás hemos hecho causa comun con semejantes burros. Nosotros no somos más que mujiks, pobres trabajadores.

SAXAROFF: Pues si no sois más que unos pobres diablos, qué diantre! a qué venis a importunarme?

ANTON-OKER: Es que, hemos recogido para V... alguna cosilla...

SAXAROFF: Qué es ello? a ver! listo!

ANTON-OKER: (Dirua erakutsiz) Es todo lo que hemos podido apañar.

SAXAROFF: (Dirua zenbatuz) Vaya una porquería!... Y qué es lo que pedís?

ANTON-OKER: Nosotros estamos trabajando aquí... somos pobres obreros que hemos venido a esta tierra. Los aldeanos de aquí son enemigos todos de Moscú. Pero nosotros siempre hemos estado suspirando por el soviet. Ahora que se va a implantar el comunismo, no podríamos llegar a algo?

SAXAROFF: Bueno! Pero con una condición; que nos teneis que prestar seriamente vuestro concurso para dominar a los caseros.

ANTON-OKER: Estamos completamente a las órdenes de ustedes.

SAXAROFF: Pero mucho cuidado con armar ningún escándalo! El mundo entero parece que está mirando a todo lo que hacemos desde que hemos empezado a emplear los medios violentos, los únicos que nos convienen. Cuidado pues, que nos hemos propuesto implantar pronto y sin contratiempos la aceptación voluntaria del comunismo!

ANTON-OKER: Pueden contar con nosotros.

SAXAROFF: Bueno! enseguida va a comenzar la reunión.

 

(Saxaroff eskuitik alde.)

 

 

BOSGARREN AGERRALDIA

 

Anton, Langilleak, Gorka.

 

ANTON-OKER: (Langilleai) Ha sonado al fin la hora de la venganza! Ahora les vamos a hacer pagar caro a estos aldeanos burros todas las burlas y desprecios que nos han hecho tragar. Qué se habrán creido? Porque tienen dinero, tierras y hacienda van a tener el derecho de escupirnos a la cara?

LANGILLEAK: (Gorrotoz) Tiranos!

ANTON-OKER: Eramos buenos solamente cuando les lamíamos las botas! Pero eso se acabó. Desde este momento tenemos tanto derecho como ellos. Ahora el reparto.

LANGILLEAK: Bravo!

1 LANGILLEA: Qué tenemos que hacer?

ANTON-OKER: Siempre lo contrario de lo que hagan los aldeanos. Si ellos dice: «sí» vosotros «no»; a los aplausos de ellos, vosotros silbidos.

1 LANGILLEA: Muy bien! Pero siempre de manera que todo vaya en paz.

ANTON-OKER: Lo dices porque lo ha mandado así ese tío?

1 LANGILLEA: Claro!

ANTON-OKER: Saxaroff ha cobrado su sueldo. Es lo único que busca: dinero! Lo que a nosotros nos conviene es sacar tajada. Y eso se consigue revolviéndolo todo a más y mejor. Estamos?

LANGILLEAK: Bien; y cómo lo hacemos?

ANTON-OKER: Andando todos ahora mismo. Hay que reunir aquí a todos los trabajadores mujiks del pueblo y sus alrededores. Así nos podemos hacer escuchar (Langilleak ezkerretik alde.)

GORKA: (Eskuitik) Ola, Anton!

ANTON-OKER: Qué hay?

GORKA: Va bien negocio?

ANTON-OKER: Ya está prendida la mecha. Me tienes que ayudar a sacar tajada.

GORKA: Yo tengo que calentar entavía al padre y al hermano. No será difisil, creo. Alkarrentzako eriotz-sutan jarri bear ditut?

ANTON-OKER: Pues márchate: que va a comenzar la reunión!

GORKA: No hombre; aquí mejor que en ningún sitio!

ANTON-OKER: Echa tú aceite al fuego! (Beretzat) Pa que ardan de una vez todos los malditos baserritarras! (Ba dijoaz biak ezkerretik.)

 

 

SEIGARREN AGERRALDIA

 

Saxaroff, Bi gudari, Yon.

 

SAXAROFF: (Zigor bat dantzatuz dator eskuitik; deadarka aots zakarrez) Tira azkar, nagiok. Jarri mai ori emen.

1 GUDARIA: Bai jauna! (Bi gudarik maia dakarte ta narras dabiltz.)

SAXAROFF: (Asarre) Zertan ari zerate, asto ganbelu kaiku ez bestelakoak! (Gudariek maia lati.)

1 GUDARIA: (Mindua) Kamarada Saxaroff!

SAXAROFF: (Dantzatzen dio zigorra sudur aurrean.) Ori al dek nere izena urde zikiña? Nor nauk ni? Ez al dakik nagusiari agur egin eta Señor Comisario deitu bear zaiola ala? Nik erakutsiko diat ba zigorra dantzatuz!

1 GUDARIA: Errusiko estadu berrian guziak gera berdiñak. Eta bururaiño eginda gaude zure zakarkeriz.

SAXAROFF: (Zigorraz zematuz) Zer esan dek? Ixilik ago mutur beltz ori, bertan txipi-txipi eginda geldi nai ez ba dek! Aitu al dek?

1 GUDARIA: Ea jo, gauza ba zera!

SAXAROFF: (Zigorkada eder bat emanda) Aor jo!

1 GUDARIA: Lotsagabea!

2 GUDARIA: Ezetz jo berriz!

1 GUDARIA: (Jotzen du Saxarofl ukabilkada gogor batez) Loteagabea! Zuk ni jo bear!

2 GUDARIA: Eman koldar orri! Ez gaituk joko geiago! (Gudariak Saxaroff'en gaiñera. Onek revolvera atera. Agertzen da Yon bat-batean eta aldentzen ditu burrukalariok.)

YON: Geldi! ez degu bear burrukarik!

SAXAROFF: (Yon'i) Zure kontu astakirten oiek! Ez det nai nik geiago zer ikusirik urde zikin oiekin! (Saxaroff ezkerretik alde.)

1 GUDARIA: Laga! Izango du orain ere zerbait beste nunbaiten.

YON: (Lagunki) Kamaradak, zer gertatu da?

1 GUDARIA: Ez da Saxaroff'ekin iñola ere burutzerik.

2 GUDARIA: Utsagatik beti gaizkiesaka ta aurrean garabiltza! Zu agertu aurretxoan zartada ederra eman dio lagun oni!

1 GUDARIA: Ta ez nago ni olakoak eramateko!

2 GUDARIA: Tzarren garaian kuntak artzen genituen... Sari oberik ematen al digute gaur?

1 GUDARIA: Agindu bai egin ziguten gizonaren izateari dagozkion berdintasun eta jareitasuna, igualdade ta libertadea! Ta orain beti txakur bezela erabili.

2 GUDARIA: Ezin dezakegu geiago burutu!

YON: (Batetik bestera ibilliaz oldozketan) Kamarada lagunak! Ez dago gauzak zer illundu. Baiña egia, Saxaroff zakar utsa dezue!

1 GUDARIA: Zakarra ta zikoitza!

YON: Zikoitza?

1 GUDARIA: Bai! Beti errukarri gixajoai dirua nondik kenduko ari da egiñalean; agintzen dizkie dianak eta ez dianak. Eta gero atzetik parre, agindurik ezer emateke.

YON: (Ben) Esan dezun salakizun orri eutsi al zenezaioke?

GUDARI BIAK: Bai, kamarada.

1 GUDARIA: Emen erri ontan ere beste alde guzietakoa egin du.

YON: Ta ba al dituzue ori egiztatzeko argibideak?

BIAK: Bai, kamarada.

YON: Ederki! joko det zuengana bear zaituztedanean. (Zigarro bana eskeiñiaz) To!... Erre!...

BIAK: (Zigarro bana artuaz) Eskerrik asko, kamarada.

1 GUDARIA: Guretzako beti zera zu ona.

2 GUDARIA: Bai; zu beti lagun antzean agertzen zera.

1 GUDARIA: Ezin gintezke gu ortaz sekula aztu.

YON: Tira, tira. Orain ea mai au or jartzen dezuen mesedez. (Eskui-aldean atzean maia jarri) Ekarri bestea ere. (Ekarri) Ederki! Jarri orain emen. (Maia lengoaren ondoan jarri) Ortxe dago ondo. Eskerrik asko.

BIAK: (Gudari-antzera agur egiñaz) Zuri eskerrak, kamarada, gurekiko dezun ongi-naiaz. (Bi gudariak eskuitik alde. Saxaroff ezkerretik agertu.)

SAXAROFF: Dana gertu al dago?

YON: Bai.

SAXAROFF: Ortan... noiznai asi gintezke.

YON: (Saxaroff'i zorrotz) Kamarada Saxaroff, ez dago gudariekiko erabakirik artu bearrik bat ere.

SAXAROFF: (Minki) Zer esan nai dezu?

YON: (Bare) Ezta erriko gizonekikorik ere.

SAXAROFF: Esan zazu esan bear dezuna itz batez.

YON: Espaldidanik dakizu ondo zeorrek, nik uste!

SAXAROFF: A bai?... Nik ala? Aspaldidanik dakit bai bndo zure berri!

YON: Nere berri?

SAXAROFF: Jarraitu, jarraitu gudariekiko ixil-mixilketetan! Aizatuko dizute Mosku'tik iñoren eraman-eziña!

YON: Zer esan nai dezu?

SAXAROFF: Aspaldidanik dakizu ondo zeorrek, nik uste. (Saxaroff eskuitik alde.)

 

 

ZAZPIGARREN AGERRALDIA

 

Yon, Mikel, gero Gorka.

 

YON: (Gelditzen da apur bat oldozketan; baiuko naigabea ageri). Nork atera bear nau estualdi larri ontatik?... Batetik nere jaioterri maitea! Bestetik komunistak!... Bizibide makur madarikatual

 

(Mikel ezkerretik; Yon an dagonik oartzeke. Au aitarengana).

 

MIKEL: Aita! (Mikel'ek bere burutapenetatik esnaturik, ezagutzen du Yon eta bat-batean itzuli ta abiatzera egiten du).

YON: Ez, aita: Ez joan! Entzun biotzerako itz bat!

MIKEL: (Gelditu apur baten zalantzan; baiña zuzenean aldeegitera). Ez!

YON: (Aitari besotik eldu ta arrenka). Arren, aita, arren; entzun zaidazu!

GORKA: (Izkutuka atzetik, ezkerraldetik zer entzungo zelatan). Ja, aja!

YON: Aita, illerritik nator. Amaren illobian izan naiz otoitz egiten!

MIKEL: (Miñez). Eta ez zaik obitik atera i bein ta betiko madarikatzeko?

YON: Aita, ez zakit orren gogor izan! Itz garratz oiek min aundia egiten didate ta ez dute ezer ere sendatzen.

MIKEL: Zergatik erasaten dituk ba?

YON: Aita, gaztetxoa nintzan ni orduan, eta gutxi-ikusia. Orain nere kaltetan ikasi dedana jakin banun orduan, ez nintzan ni gaur emen zuen aurka egin bearrean arkituko.

MIKEL: Garaia zala ez al nian esan au danau?

YON: Barkatu; orduan ez nizun siñisten.

MIKEL: Ba orain ez dituk itzak naiko. Erakutsi egin bear dek aldatu aizana, erakutsi. Utzi zak oraintxe bertan, gure etxe garbia loitzen dekan bizibide madarikatu ori!

YON: (Etsipenez) Aita, ori ezin!

MIKEL: Zergatik ezin?

YON: Lepoa moztuko lidateke.

MIKEL: Baserritarren semea izan, eta ire iritziaren alde lepoa emateko bildur?

YON: Ez zuk ez iñork ez luke ortik onurarik. Mosku'tik bereala bialduko luteke beste bat nere lekurako.

MIKEL: Beintzat ez uke ua nere semea izango.

YON: Ni egotea ba diteke zuen onerako izatea.

MIKEL: (Irri miñez) Gure onerako! Ja, ja! Gure onerako!

YON: Alaxen da izan ere. Zuei nai dedana egiteko eskubidea det. Nai ba det gogor artzeko, ta nai ba det onean eta bigunki. Zu ere izan biotz zabala nerekiko, aita: antola zaite gure errian odol-ixurtzerikan gabe izateko eran.

MIKEL: (Ixillune baten ondoren) Ez aiz orratik oraindio zearo galdu.

YON: Jainkoarren; ez, aita! Jainkoak daki!

GORKA: (Aurre aldean) Ez ago ipokrita txarra i; azal ederra erakusten dek, likitsa! (Mikel eta Yon arengana itzuli.)

YON: (Sutan) Likitsa i! alkarrengana dijoazen bi biotz aldendu egin nai al dituk oraindik?

GORKA: (Mikel'i) Ez zaiozula entzun; alkar ikusi ta lenengo agindu didana, zure baserria. Gaur bertan egingo nau gaiñera zure baserriaren jaun ta jabe! (Gorka algaraz iges.)

MIKEL: (Asarre-sutan) Yon, egia al dek ori!

YON: Jaungoikoa lekuko; ez!

MIKEL: Yon, txiki-txiki egingo aut nere baserriari ikuturik egiten baldin ba-diok.

YON: Gertatua, bestera da zearo.

MIKEL: Zeiñena siñistu bear diat?

YON: Ama maite zanagatik, aita!... siñistu nerea!

MIKEL: (Beti zalantzan) Jauna! Jauna!

YON: Gure jaioterriari zor diogun maitasunarren eskatzen dizut, aita, lagundu zaidazula, arren, estualdi larri onetan iñolako gogorkeririkan gabe atera al izan nadin. (Danbor-otsa eskuitik) Eldu da ordu gorria! Aita, izan zure buruaren jabe! Bestela nik ez det erantzuten.

MIKEL: Ondo da! Beintzat, esan didazun guzia egia da!...

YON: Egi-egia, aita! Siñistu!

MIKEL: Ni naizela bide, ez da ba zoritxarrik gertatuko.

YON: (Aitari eskua arturik) Aita, eskerrak biotzez. Orain joan egin bear nere egiteko gorria betetzera! (Yon eskuitik.)

MIKEL: (Burutapenetan apur bat egonda) Biotzak burura igotzen ez ba-dio!

 

 

ZORTZIGARREN AGERRALDIA

 

Mikel ta baserritarrak; Anton eta langilleak; Gorka, Yon,
Don Martin, Saxaroff, eta gudari gorriak.

 

(Gudariak eskui-aldetik sartzen dira, izkillua sorbaldan, danborra buru. Guzien atzetik Yon, paper-zizku bat besapean. Idazkari bat du lagun. Yon eta Saxaroff mai-buruan jartzen dira; idazkaria beste maian. Nekazariak ezkerretik agertzen dira, nekazari-tresnaz armaturik beren ustez, ta bertan gelditzen. Ezkerretik, atzetik Gorka, Don Martin eta Matxin zarra. Anton eta bere langilleak atzean eskuian jartzen dira jazarrerako gertu. Danbor-otsa labur.)

 

YON: (Paper bat zabalduz) Por orden de la Unión de las Repúblicas Soviéticas socialistas. En virtud de un acuerdo del comité central de la república soviética autónoma de Moldavia, se implanta inmediatamente en la localidad de Mardarow el régimen comunista.

BASERRITARRAK: (Zoli ta gogor) Ez degu ontzat artzen.

LANGILLEAK: Nosotros sí; nosotros queremos.

ANTON-OKER: Sí, sí; lo queremos nosotros.

LANGILLEAK: Viva el comunismo!

BASERRITARRAK: Zuek ez daukazue emen itzik, alpertzarrok.

SAXAROFF: Todos tienen aquí los mismos derechos.

MIKEL: (Baserritarrai kementsu) Zuek ez zirkiñik egin, entzun alak entzun.

BASERRITARRAK: Zer Mikel? Zu...

MIKEL: Ea alkar aitzen geran.

BASERRITAR BAT: Mikel, zer esaten ari zera?...

YON: (Danborrari agindu ta onek laburki jo. Guziak ixilik.) Mardaraw'ko gizonak, entzun itz bi. Amabi milloi baserri ta geiagotan jarrita dago komunismoa. Beste aldeetan egin dana, zuen artean ezingo ote da egin?

LANGILLEAK: Nosotros queremos el comunismo.

YON: Onean artu nai ez badezue, txarrean artu bearko dezue.

LANGILLEAK: Viva el comunismo.

MATXIN ZARRA: (Pitin bat aurreratuz) Mardaraw'ko nekazariak! Beira erori! Agindu ederrik egingo dizute; beira siñistu! galduko zaituzte!

BASERRITARRAK: Guk ez degu nai! Alperrik!

MIKEL: Ez berotu gizonak!

BASERRITAR BAT: Mikel, zer gertatu zaitzu? Zu ez zera lena.

ANTON-OKER: (Mikel'i, gorrotozko begiratzun batez) Está vendido!

MIKEL: (Bat-batez berotuz) Txakur alena!

ANTON-OKER: Yo le he visto tratar con Yon.

MIKEL: (Aizkora jasoaz eskainka) Nork esan du saldua naizela? Non da bera? txakur alena! (Anton langille artean eskutatu.)

DON MARTIN: (Mikel baretuz) Utzi, Mikel, nai duana esaten. Zu ez berotu. (Yon'en esanera danbor-otsa berriz.)

YON: Egin zagun alkar onean aitzera.

MATXIN: Ez jaramonik egin, adiskideak. Ezer aitzen ez duan ofiziala etorri zaizue.

YON: Dana pake onean egiten ba-da, zergak gutxitu ta erreztasun aundiak emango zazkitzue. Asko arinduko zaituztegu.

SAXAROFF: (Zakar) Kamarada! Cuidado con privilegios,

YON: Zure egitekoa al da au? Bakoitza berera.

MATXIN: (Saxaroff'engatik) Orrexek esaten du egia. (Baserritarren artean egon-ezin aundia.)

LANGILLEAK: (Deadarda egin-alean) Viva el comunismo!

MIKEL: (Egon-eziñez) Jauna! lagun zatzakit!

MATXIN: Arindu, oiek boltsa bakarrik arinduko dizue! Gosea ta eza, orra oiek ekarriko dizkizuen ondasunak! Ikusia nazue ni; ondo ikusia alare! Ikusi ditut Nougorod'eko umeak negarrez ta alaz ogi-eske; ta iñork ezin eman! Ikusi ditut emakumeak burutik egin bearrean; eta iñork ezin lagundu, ezin ezer egin! Ikusi ditut nekazariak goseak biraoka, inpernuan baiño areago. Eriotza da komunismoa, berealako eriotza, izugarrizko eriotza, nekazariak maite dituan gauza on eta santu guztientzat.

ANTON-OKER: (Zital ta garratz) Y a nosotros qué nos cuenta?

LANGILLEAK: Queremos el comunismo.

NEKAZARIAK: Ez bait-daukazue zer galdurik; oiñutsik etorriak zerate-ta.

MIKEL: (Ametsetik esnatua iduri) Yon nere semea, zer da au? Egia al da au?

YON: (Asarre) Aita!...

MIKEL: (Gogorrago) Erantzun! Egia al da ala ez?

YON: Ez dago orrenbesteraiño eldu bearrik.

SAXAROFF: No dé excusas.

MATXIN: (Saxaroff'engatik) Orrexek esaten du egia!

MIKEL: (Yon'i gogorki) Au al dek guk onean artu bear genikana? Oraindaiño ogia eman diguten lurrak nai al dizkiguk kendu? Iretzat ere lan egin ziaten zaldia, goldea, gurdia etxetik eraman nai al dizkiguk? Ire jaioterriko mendiak, mendi santu auek galdu nai al ditut? Ire aita, eriotza bera baiño sendoagoko milla lokarriz lur ontara itsagita dagon ire aita, emendik atera nai al dek? Ori al dek ik nai dekana? Erantzun!

YON: (Mindua) Ori dan ori... ni al naiz ba nai dedana?

MIKEL: Esan zak ba ortaz i ez aizela ezer. Esan zak ba bizibide madarikatu ori uzten dekala betiko.

YON: Ezin nezake.

MIKEL: Aitaren aurrez aur jaiki bearko aiz beraz.

LANGILLEAK: Nosotros queremos la explotación en común. Viva el comunismo!

BASERRITARRAK: Guk ez degu nai. Bera komunistak! (Ixkanbilla aundia baserritarren artean alkarri didarka ta uluka. Danbor-otsa. Ixilunea.)

YON: (Irme ta gogor) Onean ez dezue nai... gogorrean artu bearko dezue komunismoa. (Idazkariari) Idatzi agiria. Por las presentes el soviet local de Merdarow acuerda por unanimidad...

BASERRITARRAK: (Parrez) Por unanimidad! Gezurra orixe!

YON: Ixo danok! (Idazkariari) ...«por unanimidad implantar el comunismo. Mardarow, 4 de octubre de 1930.» Orain jarri guziok emen barrenean zuen izena.

MIKEL: Gu ez goaz izenik jartzera.

YON: Iñor ez da emendik joango bere izena jartzeke. (Gudariei) Gertatu armak. (Gudariak armak gertatzen ditue.)

LANGILLEAK: (Idazkariaren mairontz aurreratuz.) Nosotros si que firmamos.

BASERRITARRAK: Lapur alenak! (Langilleak izena jartzen ari diran bitartean, nekazariak egon-eziñez ikusten dira. Batez ere Mikel. Bat-batera baserritarrai.)

MIKEL: Gertu gizonak.

YON: Langilleak jarri dute beren izena. Orain nekazariak. (Ixillune itzala. Nekazariak geldi.) Etorriko ote zerate gaur?

BASERRITARRAK: Gu ez goaz ez gaur ta ez biar ez iñoiz gure izenik jartzera.

YON: Asi dedilla alkatea. (Mikel idazkariaren mairontz.)

LANGILLEAK: (Irriz) Ja, ja, ja... Así, así!

BASERRITARRAK: (Mikel'i eutsi naiez) Mikel, zer zoaz egitera?

MIKEL: (Lasai ta erabakiz) Utzi nazazue! (Ontan jaso tximista bezela aizkora, ta jotzen du indar guziaz idazkariaren maia. Zartadaz maia erdibi.) Or nere izena! (Iskanbilla aundia, deadarrak eta uluak alde guzietatik.)

MIKEL: (Baserritarrai gogor) Aurrera lagunak! Jo lapur gaiztook! Il gaitean eliza ta baserrien alde!

BASERRITARRAK: (Gudariengana) Jo ta apurtu!

DON MARTIN: Geldi! Atzera!

MIKEL: Ez! Oraingoan ez diguzu galeraziko!

YON: Gudariak! Kendu armak oiei! (Gudariak baserritarrai lan-tresnak kendu; langilleak ere laguntzen die ta berentzat artzen aienak.)

DON MARTIN: Orra etorri bear zuan zorigaiztoa!

YON: Zuek erakarri dezue. Gogorrean nai dezuten ezkero, gogorrean. Arratsaldeko iruretarako Casa del Pueblo'ra urtean batutako guztia. (Danbor otsa).

 

OIALA

 

aurrekoa | hurrengoa