LENENGO EKITALDIA Errusi'n, Moldabi'ko erri txiki bateko enparantza. Ezkerretara jarlekua. LENENGO AGERRALDIA Mikel, Gorka. (Mikel Liouboff, berrogeitamabost urte inguruko baserritar sendo jatorra exerita dago, aitxurraren gaiñean eskuak; aren seme Gorka, lotsagalduko gaztea, batera ta bestera dabil, bere onetik irtenda iduriz. Aitaren aurrean jarri ta ba dasaio bat-batez:) GORKA: Aita!... Alperrik ari naiz beraz? MIKEL: Alperrik abil! Baserria dan bezela geldituko dek... osorik, zatitu gabe. GORKA: Zergatik? MIKEL: Nere guraso ta antziñako asaba zaarrengandik nik olaxe artu diadalako; ta nere eskuetatik ez dek aterako zatituta. GORKA: Atsegiñeko berriketakin zatoz zere buru gogorraren alde. Ezerk ez zaitu orretara beartzen! MIKEL: Oiturak beartzen natxok! Asabengandiko oitura lege bait dek guretzat! GORKA: Oitura! Legea! Legeak aldatu egiten dira! (Alde, sorbaldak jasoz). MIKEL: Guk ez! Ta ba-dakik gaiñera. Guziok baturik egindako alegiñak indartzen dite baserria. GORKA: Ta, neri dagokidan senipartea emanda, galdu egingo lukela uste aldezu bere indarra?... Biontzat ere naikoa lur badu gure bazterrak. MIKEL: Baiña zer arraiotan ari akit? (Gero ta beroago). GORKA: Ba dakizu! Ezkondu egin nai det! eta libre bizi! MIKEL: Ta uste al dek ik besteok gogoak eman zigukanean ezkondu giñukala? Baserriko semeak itxoiten ikasi bear dik; itxoiten eta pixkana-pixkana, mendiko arteak bezela, ixil-ixilik azten. Garaia zetorkiokanean, olaxe izaten dik zumo ta kemen. GORKA: Ori antziña izango zan ola! Gauza guziak beti berdin berez-berez joaten ziran antziña aietan! Gaur azkarrago bizi gera! «Denbora berrietan» bizi gera orain! MIKEL: Denbora berriok naastu bear die burua! GORKA: Ni denbora oietan eta oiekin bizi naizelako nonbait! MIKEL: Noski! Baserritarrarentzat ez izan ordea denbora berririk! Nekazaria beti berdin bere solo, ta zelai ta basoak bezela! Auek atzo ta gaur, beti berdin. Atzo ta gaur ta biar, oiek beti lana eskatzen, lana ta nekea ta kezka ta ardura. Ta ekik, bein ta betiko, ni ementxe nere baserrian biziko nauk... Nere baserrian, entzun al dek? Nerean! Eta ez ik, ez iñork, entzuten al dek? ez munduko indarrek ez natxok ni, nere aurretikoak eta neronek landutako lur auetatik aterako; Neuk landu nai dizkiat il arte. Nere ondorengo izan nai ba-dek, ni il arte itxoik! GORKA: (Minki) Ez zaite aztu seme bat ba dezula iges egiña... MIKEL: (Jaiki suak artuta) Ez zaidakela berriztu oraindik odoletan zeukadan zauria! GORKA: Ta alare!... Nik gogorazi bear! Zergatik galdu zenuan Yon? Denbora berri auek aintzat artu nai ez zenitualako. Bigarrena galdu nai al dezu orain? MIKEL: (erabakiz) Bai, bestearen eskabidez etortzekotan! Aitagandik amaika egia entzuna uan Yon gizarajoa aditu izan nai baldin ba zizkian; baiño bete zioteken gorriak burua itz arol panparroiz; «denbora berriak», «Libertadea», «mundu berria»... ta orra! orra gero orren ondorenak!... GORKA: Ta nork jakin zertzuk ekarri dezazken oraindik? MIKEL: Zera ekarri! Baiño... (irriz) eorrek dakik ondo bai, mutikoa! Ik izan ere dana dakik. Nik eta beste iñork baiño obeki alare! Ai Jauna! Onen utz ezereztzat gauzkate agure zaar gizajook oraingo denbora berriotan! Bizi guzian lanean jarduteak zerbait erakusten zualakoan gu, ta orra, orra... Guk ez omen zekigu ezer! I etorri bearko aiz aurrerakoan zer egin guri erakustera, ao zabal ori! Orixe bear genikekl GORKA: (Sutan) Aita, ni ez naiz ao-zabala! MIKEL: Ez dek ezagun! Neri ziria sartzea uste al dek? Nere baserria osorik naiz zatika, ba zekiat bai zertarako nai dekan: ire antzeko gazte purdillekin ardoa aisago edateko, mozkor errukarri ez bestelako orrek. GORKA: Zer ba? Ortan ez al du gazteak jolastu bear? MIKEL: (Erabakiz) Ago ixilik! Ni bizi naukan artean, ez aiz izango nere baserriaren jabe, ezta sororik txikienen ere! Aitu al dek? GORKA: Gorde zazu zere baserri ori. Baiña semerik gabe gelditzen zera! MIKEL: Bai nai badu! Eorrek igarriko diok! Ni oraindaiño izan naukana izango nauk beti: nekazaria, gure mendietako baserritar jatorra, nekearen nekez nere lurretan azi ta aunditu ta zerbait izatera bertan eldua. Nere baserria gabe ezin nintekek ni bizi! GORKA: (Asarre) Egunen batean damutuko zaizu bear bada! (Eskui-aldetik gizon-bozak; Mikel arontz begira). BIGARREN AGERRALDIA Mikel, Gorka, Don Martin, Baserritar Etxejaunak, Anton-Oker. (Eskuialdetik Don Martin, erriko apaiz agurgarri ille-zuria. Paisano-jantzian dator, bide-zizkua esku batean: bestean esku-makilla; baserritar batzuek lagun.) BASERRITAR BAT: (Don Martin'i) Egia da beraz utzi nai gaituala? DON MARTIN: Orra. Zerbait erabaki bear! MIKEL: Zer? Zer esan nai du? Beorrek gu utzi, Don Martin? DON MARTIN: (Jantzia erakutsiaz) Ikusten nazue alde egiteko gertu. Ola jantzita nork antz eman bear dit apaiza naizenik? BASERRITARRAK: Beorrek ez du ordea alde egin bear, Don Martin! Ezin diteke alde egin, gu emen bakarrik lagata. DON MARTIN: Eliztar maiteak! Zeuen onagatik dagokizue ni emendik urrutiratzea! Elizak erre ondoren, neri nai didate bizia kendu! Emen bizi nai izatea, zuen bizia arriskuan jartzea da! MIKEL: Nora doake ordea? Berorrek ez bait-du, nik dakidala, aiderik munduan. DON MARTIN: Nora ez dakit! Emen ezin ninteke ordea gelditu. Emen errez arkituko ninduteke! MIKEL: Ta zer janda bizi bear du? Ez bait-diote jangairik ematen utziko. DON MARTIN: Jaungoikoak lagunduko dit, adiskideak. MIKEL: Baiñon, aita... iñon ez dute artuko. DON MARTIN: Zerua ain da zabala! Izango al da nonbaiten neretzako laingo baxter bat. MIKEL: Ez, ez, Don Martin! Berorrek gurekin bear du! Iñoiz baiño bearrago oraingo aldi auetan degu gaiñera berori. Egun illunak datoz gure gain. Elizarik ere ez digute utzi otoitz egiteko. Berorrek bakarrik eraman gatzazke Jaungoikoagana, bizitza astun lazgarri au jaso eziñik jartzen geranean. Don Martin, arren, gelditu errian. BASERRITARRAK: Bai, Don Martin, gelditu! DON MARTIN: Non ezkutatzea nai dezute ordea? MIKEL: Don Martin, etorri gurera. Naiko zabal da nere baserria. DON MARTIN: Eta ni gordetzearren, zuek galdu? Ez, ez! Jakiñaren gaiñean zaudete ta ez aztu. Agindua gogorra da: «El que osare ofrecer hospitalidad al sacerdote, perderá por el mero hecho toda su hacienda». Neregatik ez det nai zuek baserriak galtzerik. GORKA: (Adi entzuten) A! A! ta gure aitak eskeiñi dio! MIKEL: Zertarako ditugu ba bi besook? BASERRITARRAK: Bai! geuk zaituko degu apaiza! DON MARTIN: Ez, ez! Eliztar bulartsuok! Ni ezin ninteke iñola ere agure xaar onen bizia gordetzearren, zuen guzion galdumendi izan. MIKEL: Arren eskatzen diogu, Don Martin! ANTON-OKER: (Gizon xatar, kaxkar, makuia) Señores, me parece que el cura él debe saber lo que hacer. (guziak gaitz-iritzizko marmaia.) MIKEL: (Anton-Oker'i asarre) Ik zer esan bear dek, zazpiki zarpail orrek? BASERRITARRAK: (Anton'i eskainka) Oa ortik, kaixkaillu! Bestela... ANTON-OKER: (Pozoia dariola) Nadie tiene derecho a mandarme de aquí. MIKEL: Oa emendik ire errialdera, ijitokume ori! ANTON-OKER: (Oraindik pozoitsuago) Por uno solo vamos a sufrir todos? Los Rojos castigarían a todo el pueblo si se llegaran a enterar de que hemos guardado al cura. MIKEL: (Asarre min) Eta nork eta ik esan bear ori? ik?... Aztu egin al aiz, alperrontzi tentela, arako kolerako artan apaiz onexek beonek, sendatu indula? Ire txakurretxe naskagarri artan sartzen beste iñor ausartzen ez, ta ez al aiz gogoratzen apaiz jaun auxe bakarrik izaten uala lagun? Eta orain bialdu egin nai dek? gizagaldua ez bestelakoa. DON MARTIN: Ixo, ixo, adiskideak! Neregatik ez zazuela asarrerik izan. Agur; banoa! MIKEL: Aita Don Martin. Gurekin gelditu bear du orain ta beti! (kentzen dizkio eskutik makilla ta zizkua.) Utzi zizkua ta makilla. Ta gelditu, otoi, gurekin! DON MARTIN: Ezetz, Mikel, ezetz. MIKEL: Aita, arren. Ez esan ezezkorik. (eskekoari) Eta i, ijitokume ori, oa emendik i baiño biotz obeko gizonen artera ekarri induan bidezabaletik. BASERRITARRAK: Oa emendik! Ire errira! Gizagaiztoa!... ANTON-OKER: Lo que es yo no me voy! Y tendreis que oír hablar de mí todavía. (baserritarrak bultzaka atera nai dute). GORKA: (Anton Oker'i besotik elduta.) Tú contestar bien al padre. Ya tengo que hablar a tí luego. (Anton Oker, baserritarrak bultzata, ezkutatzen da ezkerretik. Eskui aldean deadarrak bizi. Arontz begiratzen dute baserritarrak.) IRUGARREN AGERRALDIA Mikel, Don Martin, Matxin agurea, Baserritarrak. MIKEL: Ze istillu dira or? BASERRITARRAK: Norbait dakarte. (baserritar batzuk agertzen dira eskui aldetik, eta erdian Matxin agurea, jantziak austuak eta urratuak, arpegia odoletan. Baserritarrak dakarte elduta, ta aurrean jarrazten dute, jarlekuan.) BASERRITARRAK: Ementxe! Jarri ementxe... MIKEL: Ea ura, azkar, batek! Arpegiko odola garbitu zaiogun. (badoa bat ur-billa.) MIKEL: Nor da berau? BASERRITARRAK: Nougorod'eko Matxin zarra. MIKEL: Zer gertatu zaio? BASERRITARRAK: Sekulako gauza izugarriak kontatzen ditu gorriak dirala-ta! (badakarte ura ta garbitzen diote arpegia agure gizajoari.) MATXIN: Eskerrik asko; eskerrik asko. MIKEL: Zer gertatu zaitzu, lagun zar? MATXIN: (Lenengoz itz motelaz, baiño gero garbiago.) Ba-dakizue joan dan udazkenean gorriak etorri ta, gogorrean, gure baserrietako lurrak guziak kendu ta baltsan erabiltzera beartu ginduztela komunistak? MIKEL: Bai, jakin genuen bai. MATXIN: Gure ondasun guztiak ostu, ta, beste iñolako or-emenik gabe, guziak erriko komunista jauntxo-batzarraren menpean jarri zizkiguten. An eraman zizkiguten gure baserriko lan-tresna, zaldi, gurdi ta goldeak. Dana Casa del Pueblora. Ez giñan ezeren jabe. MIKEL: Eta utzi ori egiten? MATXIN: Zer egingo zenuen? Armaz josita etorri zitzaizkigun-ta gorriok? Ta gero, goseak il nai ez ba-gendun, erriko sovietarentzat lan egitera beartu ginduzten. MIKEL: Eta zer lansari eman dizute? MATXIN: Orduko iru txakur, iru kopek. BASERRITARRAK: Iru txakur besterik ez? MIKEL: Eta zenbat orduan lan eragin? MATXIN: Egunean amar ordu. MIKEL: Egunean ogetamar txakur irabazten zenuen beraz? BASERRITARRAK: (Ezets-irriaz) Ogetamar txakur egunean! Ori uskeria! MIKEL: Lotsatu ez, baserritarrak ola artzen! MATXIN: Ta gero, ez da arritzeko aurten ez da gizonik arkitu garia ereiteko. Zer ba? Ordaintzea daukate obeto! Jakin dute ori gorriak eta emen datoz pillan su ta gar gari-eske. Ta guk garirik ez! «Sorora joan ta erosteko!» Errazago da esatea, soroan garirik ta sakelean zidarrik ez dagonean. BASERRITARRAK: (Lazki parrez) Ogeitamar txakur ortxe zenituen! MATXIN: Ta orra, badatoz gorriak gure gain su ta gar, ta ango odola! Neri lenbizi, soka bat lepotik jarri zidaten; gero, gurdi bati lotu, ta erri guzian tarrazka erabilli, nai zuten dana emango niela agindu eragin zidaten arte. (Malkoak legortuz) Nere urteetan olakorik eragin bear zidatenik!... (Zotinai eutsiz.) MIKEL: (Suminduta) Au ez da orla uzteko gauza! BASERRITARRAK: Ez ziñez! MATXIN: Novgorod'eko erri osoa lapurtu dute. Etxeko gauzarik txikietaraiñoko guzia aien eskuetan da. Poz naiz ni bizirik iges egin al izan dedanean. BASERRITARRAK: Ta au danau gure egunotan gerta ditekenik! MIKEL: (erdira irtenda) Gizonak, utziko al genuke guk olakorik egiten? esan! BASERRITARRAK: Ez, Mikel; orixe ez. Ez sekula! MATXIN: Txekako gudari gorriak gaiñean dituzue ba! Bidean dira! MIKEL: (eskainka) Datozela! BASERRITARRAK: Guk jakingo degu zer egin! (danbor-otsa eskui aldetik). MIKEL: Entzun?... Emen ditugu. BASERRITARRAK: Bai. Emen ditugu. MIKEL: Gizonak, Moldabi'n jaiotako nekazariok. Dniester ibai aundiaren ertzetako Moldabi zar leiñargiaren umeak gera. Alare, gure sorterri berri ontan jaio ta azi ziran gure guraso ta antziñako asabak milla lan eta nekeren artean. Begira inguruan gure solo, zelai ta basoak! Gurea degu au danau, Tzarren garaian guri emana, guk landua, ta geuk edertu ta aberastua, geure-geurea, geure izerdiz ondo bustia. Geurea degun au nork kendu bear digu? BASERRITARRAK: Iñork ere ez munduan! MIKEL: Gu nork egin bear gaitu morroe? BASERRITARRAK: Iñork ere ez! MIKEL: Nork ikutu bear ditu gure baserriok, edo etxeak nastu? BASERRITARRAK: Iñork ere ez! Iñork ez! MIKEL: Ea ba, gizonak. Batu emen arma jasotzeko gauza zeraten gizaseme guztiok. Artu zuen aizkora, aitxur eta laiak! Artu arma-antzeko guziak. Gogor egin bearrean gera; zaiñetako azkenengo odol tanta ixuritzeraiño, ala bear bada. BASERRITARRAK: Bera gorri madarikatuak! (baserritarrak ba dijoaz bakoitza bere etxerontz. Matxin agurea berekin daramate). LAUGARREN AGERRALDIA Mikel, Don Martin. MIKEL: (Don Martin'i) Orain, goazen, aita; ez esan ezezkorik. Goazen gurera, gurea beorrena da. DON MARTIN: Eskerrik asko, Mikel. (onen sorbaldan eskua ezarriz) Aizu... baiño konturatu al zera zer egin dezun, nekazari guziak ola altxaraziz? MIKEL: Bai, jaunal Aiek indarrez ba datoz, gu ere indarrez. DON MARTIN: Errukarria! Olako indarketarik ez du Jainkoak onesten. MIKEL: Apaiza dalako esaten ditu pake-itzak beorrek. DON MARTIN: Ez Mikel. Ola da ori! MIKEL: Bai, bai, Nekazariok ordea gure burua zaitu bear degu. Lurrak berak eskatzen digu ta besoetako indarrak. DON MARTIN: Ez al dezue lurralde obea ta ederragoa irabazten eta indar geiago irakusten, ezbear au biotzez eta kementsu eramanda? MIKEL: (erabakiz) Ez, Don Martin, ez olakorik aitatu. DON MARTIN: Orren bulartsu zailak izan-ta zuek, nekazariok, lan aztunetan, basoko neketan, ustegabeko ezbearretan!... MIKEL: Besterik dira oiek!... Oiek ez bait-daude gure eskuan; eraman-bearrak dira oiek!... DON MARTIN: Ta orain datorkigun zorigaitz au ere olaxe eraman-bearra ez ote? MIKEL: Ori nere kontu, Don Martin! Nere alegin guziak, indar apur bat dedaiño, zoritxar gorri ori emendik aizatzeko izango dira! DON MARTIN: Gorrien tropak ezin konta-ala dituzu gero, adiskide. Aiei arpegi emanda, ez dezu ezer irabazten. MIKEL: Beorrek ez jakin nonbait oraindik nekazarien eskuak nolako indarrez jotzen duan! DON MARTIN: Zuen emakume ta umeak gogora izazu, Mikel. MIKEL: Ain zuzen ere, oiexengatik goaz ba aizkorak artzera. Uste al du beorrek mamu txakur oiek beste errietan egin dituen itsuskeriak emen egiten, ola, bururik eta besorik gabeko ume aulak bagiña bezela, utzi al izango diegula ala? Uste al du beorrek kenduko dizkigutela guri gure aurrak erraigabeko Estaduaren morroe egiteko? Eta galduko dizkigutela gure emazte ta alabak? ta gure baserri ta lur ta ondasun guzien jabe egiten utziko diegula? Txakur zikin bat izan bear nuke, alegin guziekin burrukatu gabe orlakorik egiten uzteko. Ez, Don Martin, ez da orlakorik gertatuko nere zaiñetan odol tanta bat dan bitartean. DON MARTIN: Mikel, entzun zaidazu! Ez dezazula ezer egin aurrez ondo pentsatzeke! MIKEL: Ta gaiñera... ba det oiekin beste kontu bat garbitzeko. Nere seme nagusia oiexek ostu zidaten... Lepoa biurtuko lioteke aurrean igesi ikusiko baluteke!... Ara Don Martin, moldautar batek ori ez dezake iruntsi sekula! DON MARTIN: Mikel, buruari entzun, ez biotzari. Ezer egitera jarri baiño len, ondo erabaki. MIKEL: Ez dago erabaki bearrik, aita. Nekazariok nai duna, orixe du eginbearra; ta eginbearra beti betetzen du nekazariak... alperrik mundu osoa aurrean jarri! DON MARTIN: Zure biotz orrek ez al du, Jainkoarren, ondoren beltzen bat ekarriko! MIKEL: Tira, Don Martin, azkeneko aldiz! Goazen gurera. Betor; berorren etxea du nerea. (Ateratzen dira ezkerraldetik. Atzetik.) BOSGARREN AGERRALDIA Gorka, Anton, Yon eta Saxaroff. (Gorka ta Anton ezkerraldetik sartu, aurretik). ANTON-OKER: Mira, vamos ahora a su encuentro, tu! Eso hará buena impresión a los Rojos! Y asi escucharán mejor nuestros deseos! GORKA: (Zalartzan) La verdad... convenir ya conviene eso! ANTON-OKER: Es que si quieres apoderarte del caserío de tu padre no hay más remedio que lanzarse a todo. Esta es la ocasión. Vamos; déjate de escrúpulos. A qué esperas? GORKA: (Eskuialdera begira) Ene! Ya vienen... a escapar, corriendo! ANTON-OKER: (Asarrekoi) Vaya... valor!... (Biak ezkerrera gorde atzetik. Yon eta Saxaroff SAXAROFF: Orra eldu... au da beraz zure erria? YON: (Barruko larria ito eziñik, kezkaz begira ezker-eskui; Saxaroff'i itz motelaz erantzuten dio biozgabeki.) Bai. SAXAROFF: Beraz emen dagokizu egitea zure egiteko ori. YON: (Len bezela) Bai. SAXAROFF: Polita errixka!... Bertakoak ondo bizi diranak dirudite. YON: (Barrua askatuz) Baiño zergatik begiratzen zait neri onen gogorki? Neu beartu naute neure errian komunismoa jartzera. Au gogorregia da! Nor da ordea Mosku'n egiteko lazgarri au neroni egotzi didana? SAXAROFF: (Parrez) Zeu zerori, adiskide. YON: Neu? Nola? Esan ori! SAXAROFF: Orra ba, kamaradal Badakizu azken aldi onetan ez dirala Mosku'ko nagnsiak bete-betean egon zure leialtasunaz! Eta ongi erakutsi dezazun eman dizue orain emen egokiera ederra. YON: Zer? Nere sospetxak?... Baiña tira; esaidazu: norena da errua?... Ez al ditue eurak iñongo itsuskeri guziak egiten? Amaika amets austu ta urratu dizkidate neri lapur alenak! Ainbeste neke igaro gorrietara aldatzeko-ta! Eta gero, zer iritxi da ba gure ametsetatik? An ere beste alde guzietan bezelaxe norberekeria ta lotsagabekeria nagusi, Tzarren garaian bezelaxe, edo okerrago ez bada! Auek al dira ba denbora berriak, lurrean berriz agertzeko ziran urregorrizko egunak? SAXAROFF: Kamarada, siñis zaidazu. Biotz-zabalegia zera zu gure artean izateko. Ni gaiztoa ba-nintz, oraintxe bertan il bear ziñuteke bost tiro emanda. Mosku'rekin ez da jolasik, ba dakizu! YON: Ni gogo onez ibili naiz beti! Ta biotzean daramadana esateko ez naiz iñoren beldur. SAXAROFF: Noski! Baiña Errusi gorrian ez dira erneegiak! Burutsuago izan zaite ba, ta egizu beste guziak egiten dutena zuk ere! Al dan ondoen poltxikoak bete al dan erarik onenean. Eta gero... pfit... mugatik bestaldera. YON: Eta ori Mosku'n ontzat eman? SAXAROFF: Ez egin atzitzeko biderik. YON: (Ezezka) Esku garbiak izango genituzke! SAXAROFF: (Parrez) Ba! Ortarakoxe da ura non-nai!... YON: Berriketa gutxi, adiskide. Ta kontuak atera; neri utz ematen ba didazu, igerriko diozu; izango da zigorrik. Badakizu, nola oi dan gure artean! YON: Bizibide madarikatua! SAXAROFF: (Lotsagabeki parrez) Idealista arraioa! Kezkak alde batera! Ta ekin lanari! Oraintxe batuko ditut nik emen baserritar guziak. Ta bereala asi atzapar lanok. Ta asko ekarri, kamarada. (Saxaroff eskuitik alde.) SEIGARREN AGERRALDIA Yon, Gorka, Anton. YON: (Ibili dabil, beti ere geldituz, ingurura begira, ta bere barruaz burruka gorrian) Ona berriz errira itzuli! O jaioterriak duan mintzoa biotzarentzat! An aitaren etxea! Mutikotan ortxe ibiltzen giñan jolasean! Nere ama gaixoa antxe ikusi nuan azken aldiz! Erri maitea! Nere sorterri gaixoa! Nolatan itzuliko bertora ta, orra! (bat-bateko eragin biurri batez ito naigabeok eta eskuira itzuliz.) Baiño ez! Aurrera egin bear da! Bearrekoa da! GORKA: (Yon'engana) Itz egin al nezake? YON: (Nagusiro) Zer da? GORKA: Zuek, nonbait, sovietarren aurrerakuntzak guri ekarri naiez zatoztela dirudi?... Lanak izango dituzute! Ez da ori egiteko erraza... emen... erri txikiotan! Baserritarrak gogorra dute burua... ta ukabillak ez gutxiago! YON: Tira; Ta zer? Zer nai dezu itz batez? GORKA: Nik, bear bada, zerbaiten lagundu al izango dizuedala. YON: Judas'enak egiten? Eta zer eskatzen dezu laguntza zikin orren ordain? GORKA: Utsa! Ezer asko ez! Ni ikusten nazu, gazte yaioa nazu! Alare neuk atera bear nere premietarako, nere emaztegaiarenetarako, ta... bestearentzat. Nik entzuna daukat askotan oi dezuela zuek etxejaunen bat edo beste bere baserritik bota... Ez ote ninteke ni, zuei emandako laguntzaren ordaiñez, olakoxe bazter baten jabe izatera eldu? YON: Zein baserri nai dezu? GORKA: Ikusten al dezu an erriko alkatearena? Uraxe letorket oso ondo. YON: (Berekiko) Erriko alkatearena?... GORKA: Orixe da izan emen inguruetako baserritarrik buru-gogor ta eutsiena! Erriko gizon guziak jaikierazi ditu zuen aurka ta eten gabe ari da Sovieten kaltean. Arexen baserria det oso gogoko. YON: (Ikara-asarrez) Nola du izena gizon orrek? GORKA: Mikel Liouboff... YON: (Begi-gaiñak gorakatu, ta Gorka'ri larri-larri begira, txilio batez, bere onetik irtenda iduri) Ta i...i ez al aiz...? GORKA: (Anaia ezaguturik bat-batez) Ene! Ta i Yon! Yon aiz i!... YON: (Naigabez) Gorka!... Nere anaia!... Ola bear genikan ba alkar ikusi? GORKA: (Barru-ikutua ta zer esan ezin asma) Bai! O! Ez nian asko uste! YON: (naskaz) Doillor naskagarria! Aitari nai iokan saldukeri ori egin! GORKA: Ta ik?... Ik erri osoari berriz! Zein ote biotan naskagarriago? YON: Nik, errian gelditu al izan baldin banian, ez nian ez sekula gorrien komunismoa emen jartzen lanik izango! nere errian! GORKA: Neri zer esaten diak?... Aizak; eta i ere nork jaurti induan etxetik? Ez al induan aitak jaurti? (suturik) Eta neri ere nork ez zidak ba etxean sartzen uzten aitak bestek?... YON: (Naigebez) O, aita! nere aita! Egun garratza benetan erritik bialdu ninduzun eguna! Gogorregia izan ziñan neretzat (bat-batean Gorka'ganunz) Ala dek, bai. Bazekit, ikusten diat nola jarri aizen ortara! (Gorka'ri eskua eskeiñiz) Zoritxar batek besteari tol GORKA: (Eskua emanez) Yon!... Anai!... Ea egiten nauken nolabait baserriaren jabe. YON: (Oldoztun) Askotxo eskatzen dek! Ez zekit, egia esan, ezer egin al izango diadan; ez dek erraz izango. Dana dala, eorrek ere lagundu bear diak! Nik, al dala, pakean ta ondo atera nai nikek erria! (danbor-otsa eskui aldean) Deika dizkiat! Lagundu, Gorka, gogorkeririk egin bearrean arkitu ez nadin. Baretu jendea. GORKA: Bai, bai! nere kontu! YON: Ea ba! Ikusiko diagu ezer egin ote diteken edo. (eskuitik alde.) GORKA: (Gaizki atera zaiolako sutan) A! A! A! Egon bear det nik ortan lagundu zai baldin ba-ago. Neretzako egitea naikoa izango diat, ameslari kaiku zarra! ANTON-OKER: (Izkututik agerturik) Cómo te las arreglado con el oficial? GORKA: Pero... pero!... Ene! el ofisial, Yon es!... el hermano mío! ANTON-OKER: Mira quién lo va a fastidiar todo. GORKA: Toro con pas que hay que haser dise. ANTON-OKER: Ya te puedes despedir entonces del caserío! para siempre! GORKA: Despedir dises?... Del caserío?... Nik neretzat nai diat ordea! Ta iritxiko diat! ANTON-OKER: (bekokian jota) Conque lo quieres de veras? Pues no hay más que hacer una cosa, impedir a todo trance que las cosas se arreglen sin revuelta. GORKA: Cómo? ANTON-OKER: Eso déjame a mi! Voy a llamar en mi ayuda a todos los demonios del infierno, si hace falta. Los mujiks... los obreros del campo... yo los soborno. Son los enemigos jurados de los labradores baserritarras, sus amos. Con esos verás tú cómo arreglo yo las cosas! Pero... a cambio de ello, también yo quiero obtener mi parte!... Que ya estoy harto de que se me trate como intruso! Yo también he de tener mis tierras y mi hacienda lo mismo que los baserritarres. GORKA: Bai gizona, izango dituk! Agintzen diat! Nerea erdibituko diagu bioen artean. Gero, jabe egiten geranean, baserritik... izango diagu! Ardoa ta uiski! Jan ta edan, ta altza Pilipe! Bai moteil! Ederki bizi bear diagu aurrera! Pa nosotros el mundo! ANTON-OKER: Eso es, rediela! Y mientras tanto aceite... y más aceite al fuego!... (atzetik ezkerraldetik dijoaz biak; eta andik antzokirontz datozen gizonekin batzen dira.) ZAZPIGARREN AGERRALDIA Nekazariak, Mikel, Gorka, Anton eta Langilleak, (Danbor otsa gero ta argiago eskuialdetik. Txeka'ko gudari gorriak sartzen dira, danborra buru, fusilla bizkarrean, biñaka. Aurre aldean gelditzen dira, Internacionala abesten. Yon ta Saxaroff azken zetozen eta eskui-aldean gelditzen dira aurrean. Abesti-azkenetara baserritarrak aizkoraz ta aitzurrez ongi orniturik gudariak bultzata, sartzen dira ezkerraldetik antzokira). (Internacionala erderaz.) GUDARIAK: (Ezkerraldetik deadarka; ez dira ageri.) Aurrera! Azkar! Txakur gaizkille zikiñok! (baserritarrak gogoaz bestera sartzen dira. Ezkerraldean pillatzen ditue; an agiri dira Don Martin atze aldean eta Anton-Oker. Arpegi beltz illunak ditue baserritarrak; eta begira inguruan. Danborra motx.) YON: (paper bat zabaldu ta asten irakurtzen ozenki:) Por orden de la Unión de las Repúblicas soviéticas socialistas de Rusia!... MIKEL: (Aurretxoan, abots ua entzunda arriturik) Boz ori! Ezaguna da! YON: «... se implanta aquí, en Mardarow, el comunismo, o sea, la posesión en común y la explotación en común de todos los bienes...» MIKEL: (Kezka batek arturik) Egia ote da? (Yon'i begira, begiak zabal, izuturik) A! Zein zera zu?... NEKAZARIAK: (Arriturik Yon'i begira) Uraxe dirudi. Ura ote da? MIKEL: (Bere onetik irtenda) I al aiz? I al aiz egitan? YON: Bai! Ni nazu. Yon... zure semea. MIKEL: (Zoratu bearrean, naigabez) Nere semea! NEKAZARIAK: Arranetan! Eta Yon dek! Bai, bai... berbera dek! MIKEL: I aiz beraz? i eu?... (Ondoez-antza, ta aitxurrari eldu ez erortzeko.) Jaungoiko maitea! YON: (Ikara-ikaraz ta biozbageki) Zorigaiztoan!... NEKAZARIAK: (Mikel'i elduta) Ene! Ondoezak eman bear dio! Erori bear du! (gaiñerako baserritarrak Mikel'i ta Yon'i begira aldizka.) Au izugarria! MIKEL: (Bere oneratuz... eskuaz bekokia igurtzi) Non nago?... (bereratuz) Yon! Yon (indartuz) Utzi nazazue! Ez det bearrik. Semearen aurrean ere izango det altzairuzko bekokia ta biotz sendoa! YON: (Bekokiko izerdi otza igurtzi ta bere lanetara itzulirik. Irakurtzen.) «... todos los bienes particulares pasarán inmediatamente al Soviet local y a él pertenecerán.» MIKEL: (Yon'engana gogorki) Ixo or! YON: (Jarraitu nairik) «todo propietario de tierras...» MIKEL: Ixo, esan diat. BASERRITARRAK: Ez diagu entzun nai bat ere! YON: Neure eginbearra betetzen ari naiz ni!... MIKEL: Ez dago betebearrik, zuzena ez danean! SAXAROFF: ... entzun badare egizue, zer dion jakiteko. MIKEL: Ezta! Ez degu entzun ere nai. BASERRITARRAK: Irakurri dezaiola inpernuko txerrenari! YON: Aita! Entzun zaidazu! MIKEL: Aita? Aita deitzen ez aiz lotsatzen? Ez zakela geiago ire lerde kiratsaz izen santu ori loitu! YON: A! Arako artan kalera zeuk jaurti ninduzun! Alare nik ordea aita deitzen dizut, aita lots itzalez. MIKEL: Kalera jaurti?... Jaurti bear indualeko! Bearrak eraginda! Nork eraman lezakek etorri nornai gure errira ta bere lurretan sustraiak sustrai egindako nekazaria bere baserritik jo ta botatzea? YON: Ez dezu biotzik! MIKEL: Doakabea! Baldin ba ekik zenbat kosta zitzaidan orduko ua! Nik jasan nizkikan oiñaze naigabeak i intzala-ta! Ta amak, ire ama gaixoak biotza urratu zikan jakin zikanean gure seme nagusiak gure artuenak bere etxea ta odola ala saltzen zituala!... O Jaungoiko aundia! Nere emazte gaixoa au ikusten ba-lego!... (naigabe sakonak dardarazten du. Baserritarrak ikaraz. Yon bere onera eziñik.) BASERRITARRAK: Goazen emendik, Mikel; goazen guziok. Ez daukate auek gurekin zer ikusirik! MIKEL: Ez. Ni ez noa. Nik kontuak garbitu bear ditut semearekin! YON: (Saxaroff'i) Nola amaitu bear da au? SAXAROFF: Irakurri dana. YON: ...«todo propietario de tierras»... MIKEL: (Yon'i) Aizak, lenago zoratzen induten amets eder aiek zer egin ditek orain? Berriz ekarri bear zenituen urregorrizko egunak non dituk? Gosea, ta eza ta alde guzietako zorigaitza!... Orra zer ekarri dezuen! Ori al uan? Gudate luzearen ondoren ekarri bear zenuen pakea non dek? Odola ta negarra alde guzietan. Ori al dek? Eta nai zuten guzientzako lurrak?... Non dituk?... Ondo irrigarria dek egitan Mardarow'ra nor ta i eori etorri izatea gure azken lur-zatia lapurtzera. YON: (Legor) Nik ezin nezake besterik egin! MIKEL: Ez ote uan naikoa gure elizak erre ta gure apaizak iltzea?... Oraindik zuek, gorriok, gelditu zaigun dana ostu nai diguzue, azkenengo ogi-zatia? Maiteen deguna kendu nai diguzue, gure baserri ta lurrak?... Biotzaren barren-barrenean ditugunak eraman nai dizkiguzue?: gure emazte ta umeak? Ba orrelakorrik ikusi baiño len, emen gelditu bearko dezue guziok, edo bestela emen gelditu bearko degu guk guziok illotzik lurraren gaiñean. BASERRITARRAK: Ori, ori! Bera gorriok! MIKEL: Yon! Baldin gure lurrei naiz gure ondasunei ikutzen asten ba aiz, alperrik izango aiz nere aragi ta nere odol, ez dik balio izango. BASERRITARRAK: Ederki! YON: Mardarau'tarrak! Entzun itz bi! Guk pakean egin nai ditugu gauzak. Ez natorkizue ni Mosku'ko indarrez azpiratzera; lagun bezela natorkizue. Artu nazazue aintzat. MIKEL: Laguntzat i! Gure artekotzat i? Ez zak parrerik eragin! BASERRITARRAK: Gure artekoa i? azaleko nekazaria! YON: Ez dedila gero odol-ixurtzerik izan! ez nuke nai! MIKEL: Ez, ez! odolik ez! Gero zuek oso biotz bigunekoak zerate ortan gorriok. Odolik ez; geldika geldika il. Goseak il. Gure emakume ta umeak banan-banan eroriko dira, udazkenean bezela. Bai, bai. Pake-pakean egiten dituzue zuek gauzak. BASERRITARRAK: Jo bertan lapur zikiñok! YON: (Mindua) Jo? Ez al dezu pakez nai? Gogorrean bearko dezue! MIKEL: Zuek gogorrean? gu ere bai! Beartuak bait-gaude! BASERRITARRAK: Bai, bai! ANTON-OKER: (Aurrera agertuz) El alcalde no ha hablado en nombre de todos. BASERRITARRAK: (Asarre) Zer? Zer dio orrek? MIKEL: Utzi orri! Ijitokumeak ez du itzik, nekazariak batzen diran lekuan. SAXAROFF: (Yon'i) Terminemos, ea. YON: Beraz... biartik jartzen da erri ontan komunismoa. MIKEL: Ez dezue ikusiko. BASERRITARRAK: Ez, ez; ez dezue olakorik ikusiko. YON: Biar itz egingo degu. MIKEL: Ez zegok biar arte itxoin bearik. Ona emen gure erantzuna. (aitzurra jaso bat-batean ta jotzera.) Jo gorriok! BASERRITARRAK: Aurrera, aurrera! (jotzera dagite; gudariak izkilluak artu.) MIKEL: Jo lapur gaizkiñok! BASERRITARRAK: Bai; jo ta bera gorriok! DON MARTIN: (Tximista bezela aurreratuta; jartzen da nekazarien eta gudarien artean eta eteten du jazarketa.) Geldi! Ez iñor jo! BASERRITARRAK: (Esana egiñik) Zer dio? MIKEL: (Don Martin'i) Zergatik ez digu uzten? DON MARTIN: Zorigaitz aundiagotik atera nai zaituet. MIKEL: Utzi bezaigu! DON MARTIN: Ez! Iñola ere ez! SAXAROFF: (Nekazariai) Nor da gizon ori? (nekazariak ixilik.) MIKEL: (Ixil-xamar nekazariai) Ez ezazuela saldu! Goazen! Gaurkoz naikoa da! YON: Entzun dezue beraz; biar goizeko bederatzietan, erriko guziak onara batu bear dezue komunismoa jartzera. (Danborra.) OIALA |