|     38-39 zenbakiak, 1935eko otsaila-martxoa [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa


IRUGARREN EKITALDIA

 

        ANTZEZTOKIA aurreko bietan bezela.

 

 

LENENGO AGERRALDIA

 

Mikel ta Nekazariak: Korky, Hileff, Bolin;
Matxin zarra, Don Martin.

 

(Mikel leengo gertakariak naasturik oraindio, exerita dago aurrealdeko ezkerreko jarlekuan. Nekazariak, armarik gabe orain, guziak inguruan.)

 

KORKY: Ta orain, zer egin? Orain ez da ezeren itxedopenik. Gorriak aserre-sutu ditugu! Gu armarikan gabe. Ta gaiñean degu azkenengo ogi-zatia ostu bear diguten ordua!

HILEFF: Ta gure emakumeak?... eta gure umetxoak?... Lertu egiten zait naigabez biotza gure gain datorren ez gorria ikusita!...

BOLIN: Izugarria dek izan ere au: oná gu utsera biurtu! Ez baserri, ez lur, ez ezer!... Egitan zaiñetik atera gaituzte! (Mikel'ek samin-zartadak olako itzok entzun oro.)

KORKY: Mikel, zer egin dezakegu orain? (Mikel ixilik.)

HILEFF: Mikel, zu izan zera beti gure gidari! Esan, zer egin bear degu?

MIKEL: (Illun ta etsipenez) Ez dakit. Gau beltza besterik ez det ikusten inguruan! Izar bat ez zeruan!

DON MARTIN: Ixo, Mikel; ez dira oiek nekazari batentzako itzak!

MIKEL: Galdetu ba berriz ere lurrera bota-berri duten arte zaarrari zer egin bear duan! Il! Zumoa galdu ezkero, ez du beste egitekorik! Il!

DON MARTIN: Jaungoikoaren legean bizi dan nekazariak lur zirtzil onetan bakarrik ote ditu ba bere sustraiak? Bizikorra da bai, iñor bada ta, nekazaria; gerta ala gerta beti zutik. Jaungoikoagan eta siñismen santuan jartzen ditualako ordea bere indarrik kementsuenak! Zorigaitz-aldian batez ere, —eta badegu neurrikoa!— Jaungoikoagan bota sustraiak eta andik artu zumoa!...

MIKEL: Nork asmatu zer egin!

DON MARTIN: (Illun eta ben) Ain beera eroria baldin ba dago, egia, onena il.

NEKAZARIAK: (Arriturik) Zer diozu, aita?

DON MARTIN: (Lenari indar emanez) Iltzea onena, bai. Or ageri bait-da ez duala jakin nekazariaren egitekoa ezagutzen eta betetzen.

 

(Ixilune larria. Nekazsriak buruz bera. Matxin zarra aurrera.)

 

MATXIN: Neuk dakit nondik daukagun aterabidea.

NEKAZARIAK: (Adi entzun) Esan! esan! ea zer dan!

MATXIN: Entzun al dezue bein ere emigranteak edo erriz aldatzeak?

MIKEL: (Tximista baiño biziago) Ixo or!

KORKY: Zergatik utzi ez itz egiten? Esan dezala.

HILEFF: Guk ez bait-dakigu, egia esan, nondik atera!

MATXIN: Ba dakizue, adiskideak, antziña-antziñako aldietan gure aurretikoak Moldau-erri zaarretik —oraingo Errumani'ko lurretatik etorri zirala— Dniester ibaiaz andik emen bizitzera. Arontz otsegiten digu orain, gure antziñako Moldau-erri ederrerontz odolaren zantzoak. Gure antziñako sorterrian, ibaiaz andiko zelai zabaletan, antxe Errumani'n arkitu dezakegu oraindio pakea ta atsedena, lana ta ogia nai badegu.

MIKEL: (Erabakiz) Ez, gure aberria emen dago onezkero! Emengo lurra bakarrik da oso-osoan gurea; lokarririk estuenak emen gauzkate loturik.

KORKY: Bai, baiño, orra! Lur au ezin ba-diteke geiago gurea izan?... Ostu egiten ba-digute?

MIKEL: Ba il bertan, guri bizia ematen digun lurra aldezten.

HILEFF: Ta gure emazteak eta umeak? Guk ez degula geiago bizi nai, ta oiek ere iltzera beartuko ote ditugu?...

MIKEL: (Tximista bezin bizkor) Ba gu ezin gindezke geigo bizi!

KORKY: Aien biziari ta etorkizunari begiratu bear diegu ordea.

MATXIN: Etorkizuna, ona daukagu aurrean Moldabi zaarrera eldu ezkero; an lagundu ere egingo digute —ibaiaz beste aldean errumanitarren mendean— lagundu ere egingo digute an, Kanada'ra, naiz Brazil'era, naiz Ameriketa'ko beste edozein errialdera joan ta berriro bizitzen azteko.

KORKY: Tira, Mikel, merezi du itz egitea.

MIKEL: (Jaiki ta aoskera gogor-ebakiaz) Ni emengoa naiz ta emen gelditzen naiz. Ementxe bizi edo il.

KORKY: (Besteai) Bakarrik joan bearko gaituk beraz estura auetatik! Goazen gizonak! Datorrena datorrela! Emazte ta aurrei agertu gure asmoa, biderako loturak egin, eta ordu larria datorrenerako gertu guziok! (Guziak, Mikel eta Don Martin ez, besteak atera)

 

 

BIGARREN AGERRALDIA

 

Mikel ta Don Martin.

 

(Mikel eserita goibel ta betillun.)

 

DON MARTIN: (Eskua aren sorbaldan) Mikel, ordu larri onek makal arkitu bear al zaitu?

MIKEL: Ni makal? Ez Don Martin! Beorrek uste baiño sendoago nago ni! Menderatuko det bai, nor ba naiz.

DON MARTIN: Nor menderatu?

MIKEL: Nere seme ondatzailea.

DON MARTIN: Zerekin? Erri osoa armarikan gabe dago!

MIKEL: Ementxe daukat oraindik altzairua baiño sendoagoko nere bekokia! Yon'en gain erasoko det. Nik zapalduko det, bertan galdu bear ba-degu ere neu ta nere ondasunak, oro! Indar-kemen gaitz bat sortu da nere barnean. Ez dakit zertara eramango nauan; ez dakit oraindik; baiño ziur egon diteke, ez nau ikusiko makal!

DON MARTIN: Goitikakoa ote dezu indar ori?

MIKEL: Aita, ba dakizu beti ematen diodala nik Jaungoikoari, Berari dagokiona. Beraz Jaunak lagunduko dit orain. Euria ta euzkia beren garaian ematen zizkidanean, antxe nik ere otoitz egiten nion eta nere mirabetza eskeintzen. Bein bakarrik ere utz egin al det nik elizan igande ta jai-egunetan meza entzuteke?

DON MARTIN: Ez agian, Mikel. Ori al da ordea Jaungoikoari zor diozun guzia? Zure gogamen, biotza, zeran guzia ematen ez baldin ba diozu, zatirik onena ukatzen diozu.

MIKEL: Ez det ikusten nora dijoan.

DON MARTIN: Onaraxe, Mikel. Zorigaitz aundi larrietako gau beltzean ere Jaungoikoaren argia billatu bear degula, ta zoritxarrik astunenak ere kristauki eraman!

MIKEL: Aita, ta astunegiak baldin ba dira? Bada neurri bat; ez dago ortik gora jaso dezakenik!

DON MARTIN: Jaungoikoarentzat ez da neurririk! Berak laguntzen du!

MIKEL: Ni ez naiz ba geiago!

DON MARTIN: Egizu beintzat alegin kristauki eramaten!

MIKEL: Aita, berorren esanak ezin-obeak dira, egia. Baiño utzi nazazu! Nik egin bear dedana, egingo det. (Eskui-aldetik ardo-abotsak. Erdal-kanta zaztar bat abeskatzen. Don Martin arontz begira.)

MIKEL: (Minki) Nork izan dezaken abesteko goeta, zoritxar-mendi au gaiñean-ta!

DON MARTIN: Goazen, Mikel! Goazen emendik bakarrera! (Ezkerretik alde).

 

 

IRUGARREN AGERRALDIA

 

Gorka, Anton eta Langilleak, Don Martin, Yon.

 

(Eskuialdetik Gorka, Anton era zenbait langille, besoak lepo-gaiñetik, kantuan; mozkor-itxura dakarte. Sakeletatik ardo-boteillak ageri. Gorka gaiñerakoak baiño ordixeago; Anton berriz dagon baiño geixeago agertuz; burua argi du. Kantuan alkarri elduta, antzeztokiari bira eman ondoren, mozkorrenak egiten gelditzen dira.)

 

ANTON-OKER: Eh, Gorka! A tu salud!

GORKA: (Mozkor aotsez) Si! Si! a salú de toros! (Edan) Ja, ja! Como pa salú de toro el caserío tamien ya hemos bebiro, me parese! Ja!, ja, ja! El «viejo» ya puere alegrar me parese cuando entrar yo mismo amo de caserío! Como hoy hay que selebrar siempre todos los días, eh? Viva comunismo! (Parre-algara zoroak.)

LANGILLEAK: A tu salud, Gorka! Nosotros siempre estaremos contigo!

GORKA: Sí, sí! Toros los días juerga... hasta comer y beber toro el caserío! (Parre-algara.)

LANGILLEAK: Bien! Bravo!

GORKA: Y luego, poner comunismo! Ja, ja, ja! Despues de acabar toro... entonses poner comunismo! (Gero ta balantza aundiagoak) Arraioa! ardoa anketara bota dedala zirudik.

ANTON-OKER: Ven acá, hombre! Siéntate aquí en este banco!

GORKA: Sí, sí! Tener que sentar... tener que sentar! (Anton'ek jartzen du Gorka, ta au, zearo mozkorturik dagonez, jarlekuaren ertzean etzaten da.)

 

(Abesti zaztar bat; bitartean Anton'ek
Gorka'ren jaka-barruko sakeletik osten dio diru-zizkua.)

 

ANTON-OKER: (Abesti-bukaerarontz) Bueno; habrá que pensar en retirarse, muchachos. A ver si nos refrescamos un poco. Puede que vengan enseguida los aldeanos a hacer entrega de todo lo que tienen, y nosotros... hemos de procurar hacernos justicia!

GORKA: Primero, no os parese que será mejor vasiar otra botella? (Alkarri topak egiñaz-ta, edaten dute dsangadan boteillatik bertatik.)

GORKA: Y ahora, otro canto! Toro el pueblo tiene que saber que ahora soy amo de caserío. Viva comunismo! (Berriz ere antzeztokiari bira eman alkarri elduta kantari; ontan Don Martin kopetillun agertzen da.)

DON MARTIN: Ez al dezue kantuan eta zorakerian ibiltzeko lotsarik egun onetan, ainbesteren biotzak odola dariotela dauden egun otan?

GORKA: (Apaizari eskainka) Zer diok, apaiz txatxua?

DON MARTIN: Gorka, ez zaite aztu nor naizen!

GORKA: Bai, bai! Bazekit nor dan beori. Ez nago aztuta. Ta aitaren etxean dago ezkutaturik. Bai, bai! Ondo zekit! Baiño alde egin bearko dek andik! Bai orixe! ni izango nauk baserri aren jaun ta jabe!

LANGILLEAK: Bravo! Que se vaya ese tío!

DON MARTIN: Pero habeis perdido todo el respeto?

ANTON-OKER: El respeto? Cura! Ya pasaron esas antiguallas! nosotros no necesitamos de tí para nada!

DON MARTIN: Cuidado, que os puede castigar Dios!

ANTON-OKER: Castigarnos?... Pero sigue castigando todavía?

GORKA: Guk bai kastigatuko augu i! An joan bearko dek guretik! Ta ni... antxe jarriko nauk baserriko jaun! Viva comunismo! (Eltzen dio Don Martini bulargaiñetik) Eta i, tarrazaka, Txekakoen fusillen aurrera!

LANGILLEAK: Sí, sí! A la Txeka con él! (Guziak Don Martin'engana, jo nairik. Bat-batean agertzen da Yon ta jo ta botatzen ditu mozkor guziak bata besteen gain.)

YON: Beira ikutu apaizaren ille bat!

ANTON-OKER: A! Vaya un bolchebiqui... que se entiende con los enemigos del régimen.

YON: (Eldu Anton'i lepazamarretik eta botatzen du ezkerraldeko antzez-irudien ostera.) Txakur likitsa!

 

(Au ikustean an dijoaz besteak ere igesi.)

 

 

LAUGARREN AGERRALDIA

 

Don Martin, Yon.

 

DON MARTIN: Yon! Eskerrik asko!

YON: (Joateko abia) Ez dago eskerrik!

DON MARTIN: (Besotik elduta) Ez, Yon, ez zaite oraindik joan! Badet zuri zerbait esan-bearra! Zu nundik artuko ibili naiz, zurekin itz egiteko.

YON: Utzi bezait, Don Martin! Buruz dakit berorrek esan bear didana! Berandu ordea! Aita beste eratan jokatu izan balitz!

DON MARTIN: Ez det zure aitarenik ezer! Amarena det. Arexen izenean esan-bearrak dizkizut itz bi!

YON: Nere amaren izenean?

DON MARTIN: Bai; neronek lagundu bait-nion eriotz-orduan! Il eziñik... il nai ezik egon zan gaixoa! Ta al dakizu, Yon, al dakizu zerk eustea zion bizirik arik eta azken-asnasa eman arte?

YON: O Jauna! Nere ama gaizoa!

DON MARTIN: Yon! Zu ziñuan beti buruan! zu beti mingañean! «—Ni ezin ninteke il —esaten zidan bein eta berriz— ezin ninteke ni il nere Yon atzera gaztetan zan bezin on eta zuzen neregana biurtzen ikusi arte» Nik, poztearren, askotan erantzun oi nion: «—Bai, andre! Zoaz pakean Jaunagana! Biurtuko da Yon zuk nai bezela. Ura ez bait-da sekula gaiztoa izan!» Eta ark beti ere: —«Yon biurtu! Nere Yon atzera biurtu!» Eta uste poz ortantxe artu zuan loak betiko bizitzarako.

YON: (Larritasun etsian) Jauna! Jauna! Nondik biurtu baneki! Baiño ez! nai-ta-nai-ezkoa da; jo ta aurrera azkeneraiño! (Eskuira itzuli bat-batez eta joateko abia.)

DON MARTIN: Yon, entzun beste bein. «Yon biurtu» zioan «Nere Yon atzera biurtu!...» (Yon, biotz ukitua, eskuitik doa. Don Martin, ondoren geldi).

 

 

BOSGARREN AGERRALDIA

 

Anton, Saxaroff, bi Gudari, Yon.

 

(Anton eta Saxaroff ezkerretik.)

 

ANTON-OKER: Por qué no cederme a mí el caserío del alcalde?

SAXAROFF: Su hijo Gorka lo pretende tambien.

ANTON-OKER: (Ezpain-arroz) Qué? Y se lo darían a esa casta de aldeanos? Bonito fuera! Nosotros, los desarrapados, somos los que hemos de subir ahora. Ese es el espíritu de la Revolución!

SAXAROFF: Pues bien que mojabas antes con el mismo Gorka el haberse hecho él dueño del caserio!... Y no hace aún mucho tiempo.

ANTON-OKER: Pero yo bebía por mí! Que Gorka es baserritarra, tan baserritarra como su padre. Y a los baserritarras yo les detesto! (Saxoroff'ek astindutako bi gudariak agertzen dira bat-batean ezkerretik. Anton'ek orduantxe ateratzea egin du bere diru-zizkua; bildurturik atzera sakelean sartzen du.)

SAXAROFF: (Zakar gudariei) Zer zabiltzate emen?

1 GUDARIA: Ezer ez.

SAXAROFF: Ortan... alde emendik!

GUDARIAK: Esanetara! (Gudari-agurra egin... eta eskuitik irten; baiña bereala biurtzen dira zelatan) Ja, ja, ja!

ANTON-OKER: Oiga, no se podría precaver?

SAXAROFF: Hombre, no voy a exponer mi vida por tí! Estaría bueno!

ANTON-OKER: Pues me parece que ya se lo he pagado a V. bien.

SAXAROFF: (Ezeztuz) Bah! Un par de penas!

ANTON-OKER: (Mindarik) Mire V. que le puedo comprometer! Y con solo hablar una palabra!

SAXAROFF: Miserable! Serías capaz!...

ANTON-OKER: Ah! Si no me lo consigue, de seguro!

SAXAROFF: (Lagunki) Mira, mira, amigo; a ver si nos entendemos. Y registra los bolsillos una vez más. Puede ser que haya por ahí todavía algún rublito queriendo salir.

ANTON-OKER: Pero cuándo se va V. a saciar?

SAXAROFF: Calla, calla! Aquí no hay historias!

ANTON-OKER: (Zizkua aterata) Aquí no hay historias!... (Lokarria askatu) Aquí no hay historias!

SAXAROFF: (Gorka'ren zizkua ezagutuz) Me parece que he visto yo esa bolsa en manos de algún otro!

ANTON-OKER: Aquí no hay historias! (Atera zizkutik eskukada bat rublo ta Saxaroff'i ematen dizkio. Ain zuzen gudari biak orduantxe agertzen dira Yon'ekin eskuitik.)

1 GUDARIA: An! Ikusi zeorrek, kamarada!

YON: (Jo zartada bat Saxaroff'ek luzaturik daukan eskuan, eta zidarrok lurrera) Egia zan beraz esaten zana!

SAXAROFF: (Oraindio ere egia ezkutatu naiz) Ikusiko litzake lotsagabea zidarrok gorde nairik! Si me los quería quitar el condenado!

ANTON-OKER: (Savaroff'en itz maltzurrei iardetsiz) Canalla! Si es V. el que me quiere robar a mí hasta el último kopek?

YON: Ondo da jakitea! Zoazte orain emendik! (Saxaroff'ek eta Anton'ek ezker eskui. Gudariei.) Jarri beren lekuan maiok. Baserritarrak oraintxe asiko dira beren gariak-eta ekartzen. (Gudariak maiak jarri) Ederki! (Yon eta gudariak eskuitik alde.)

 

 

SEIGARREN AGERRALDIA

 

Mikel, Ales.

 

(Mikel eta Ales, morroe zintzoa, ezkerretik dagertz.)

 

MIKEL: Ales, arren eskatzen diat, egin bear diak orixe.

ALES: Ez, nagusi! nik ezin nezake olakorik egin! Ogeita amar urte aundi bait-daramazkit zure baserrian morroe! ez det bizi guzian zure soroak, zure abereak eta zure baserri-tresnak besterik ezagutu. Zure etxea izan det nerea, antxe bizi, antxe lo, angoxea ez naizenik ez det uste. Eta nik ori orain... nik?... Ez, nagusi! ezin nezake nik olakorik egin.

MIKEL: Ales, morroe zintzo izan aut beti! Ez diak ezer ukatu egundaiño! Eta orain, iñori aitatu-eziñeko gauza bat eskatzen, eta ukatu egingo diak ba?

ALES: Baiña, Jauna, gure baserriari ori egin?

MIKEL: Ez dek ordea geiago gurea, Ales. Gorriak dituk gaur gure baserriaren jabe egiteko. Jainkoak zekik zein purdil egin diteken ango etxejaun. Alperrontzi galduren bat jarri ditekek bertan lasai-lasai, nik bizi guzian lan egindako baserrian, i morroe zintzo langille izan aizen lekuan bertan!

ALES: (Apur baten egonda) Nagusi, gorriok garaile atera bear ote dira ba?

MIKEL: Baiño, Ales, oiek garaile ta nagusi dirana ikusiko ez ba genikek, uste al dek ik nik aginduko nikekala nere bizia ta dana izan dan baserri maitea orla galtzekorik?

ALES: Ondo gauza gogorra agintzen didazu, nagusi; gogorrena; ola bear bada ordea!...

MIKEL: Bai, Ales, bai; orrek ola bear dik!

ALES: Ortaz... nere kontu!

MIKEL: Ea ba... gauzak azkenera eltzen diranean, baserria neri kentzera eltzen diranean, badakik...

ALES: Bai, nagusi... nere kontu!

MIKEL: (Eskua luzatuz) Eskerrik asko! (Ardura biziz) Eta... Ales... nere eskerrik beroenak ainbeste urtean orren morroe zintzo leiala izan aizelako!

ALES: Ez aitatu ori, jauna!

 

(Ezkerrera biurtu bat-batez. Mikel,
sartzen ari diran baserritarren artean naasten da.)

 

 

ZAZPIGARREN AGERRALDIA

 

Yon, Saxaroff, Yon'en idazkaria ta gudariak,
nekazariak eta langilleak, Mikel, Gorka, Anton eta Don Martin.

 

(Eskuitik danborra. Txeka'ko gudariak lerro-lerro, ta nekazari ta langilleak moltsoan bigarren ekitaldi-azkenean bezelatsu. Yon urratz azkarraz sartu ta maiko bere lekura igotzen da; Saxaroff aldamenean.)

 

YON: (Barruko arra ta kezka abots zoliaz ito nairik bezela.) «En nombre de la Unión de la Repúblicas soviéticas socialistas de Rusia!. En vista de que el pueblo de Mardarow es opuesto a la implantación del comunismo, tengo orden de exigir y en consecuencia ordeno la inmediata entrega de la cosecha del año y el pago riguroso de los impuestos. En total el pueblo debe de entregar cinco mil cuatro cientas fanegas de trigo». (Ezezko asarre-orrua baserritarrak.)

NEKAZARIAK: Bost mila ta lareun anega! Burutik eginda dago ori! Ezingo degu orrenbeste sekula!

MIKEL: (Yon'i) Esan zak amar milla anega! Galdu nai bagaituk, galdu bein!

NEKAZARIAK: Izugarri da ori! Ori ezin diteke!

YON: (Otz eta berean) Ixilik! (Zerrenda bat irakurriz) Konrado Korky!

KORKY: (Suturik) Emen.

YON: Zenbat hektarea erein dituzu?

KORKY: Sei.

YON: Zenbat gari jaso dezu?

KORKY: Berreun eta berrogetamar anega!

YON: Lareun ekarriko dituzu!

NEKAZARIAK: Burutik dago ori!

MIKEL: (Yon'i) Emaiok eman azkena komeri lazgarri oni!

YON: Ixilik! (Danborrak jo.)

MIKEL: (Zorrozki) Au al dek lenago ainbeste goratutako zoriona?

YON: (Matrail-ezurrak estutuz idazkariari) Idatzi. Korky'k lareun anega.

KORKY: Nik ez ditut iñondik!

YON: Gaiñerakoa erosi!

KORKY: Zuek alako bost ordaindu bearko nuke.

YON: Zure egitekoa da ori!

MIKEL: (Garratz) Aor gorrien zoriona!

KORKY: Nondik bizi bear degu ordea nik... emazteak... umeak?

YON: Ori or konpon! Zenbat ordaintzen dezu zergatan?

KORKY: Bost rublo.

YON: Bos rublo? Parregarria! (Idazkariari) Idatzi: ogeitamar rublo.

KORKY: Ez ditut.

YON: (Idazkariari) Jarri zaizkiozu eun rublo gaiñera agiri-orde.

KORKY: (Etsirik) Galdua naiz.

NEKAZARIAK: (Etsirik) Au izugarria da!

MIKEL: (Yon'i) Au al dek ainbeste bider aitatzen uan erria-jasotzea?

YON: (Entzungor egiñik) Urrengoa! Perdiñand Bolin!

BOLIN: (Suturik) Emen.

YON: Zenbat hektarea erein dituzu?

BOLIN: Nik ez det erein bat ere!

YON: (Idazkariari) Idatzi: Bolin, irureun anega gari.

BOLIN: (Mindurik) Nondik atera bear ditut?

YON: Lan egitea zenduan, alper orrek.

BOLIN: Zeuek kendu zenidaten igaz azitarako bear nuen gari guzia, zaldia ta gurdia.

YON: Alperkeri orregatik ordaindu ditzala orrek irureun rublo zergatan eta bosteun rublo agiri-orde.

BOLIN: Zerorrek artu itzazu arkitzen dituzun lekutik. Nik ez det txanponik.

YON: Siveria'ra bialduko zaitugu irabazi ditzazun.

NEKAZARIAK: (Asaldatuz) Au Tzarren garaia baiño okerragoa da milla aldiz.

MIKEL: Siberia'ra. Ura al dezue urregorrizko denbora berri auetako Paradisua?

YON: (Aitaren ateraldi bakoitzeko, estutzen ditu urduri ikubillak, baiño ez da alkitik jaikitzen) Azkar! Ladislas Bixnibixki! (Ez du iñork erantzuten) Ladislas Bixnibixki!

NEKAZARI BATEK: Ez dago eien.

YON: Nun dago?

NEKAZARI BATEK: Agure zar bat da ta gaixorik dago, gaizki; azkenetan, diotenez.

YON: (Gudariai) Ekarri onara! (Bi gudari ezkerretik abia; baiña Mikel'ek atzeratu.)

MIKEL: Ez zaiteztela gaixoaren azken ordua naastera joan. Jainkoari kontu eman bearko diozue.

GUDARIAK: Aurrera! (Mikel baztertu ta aurrera dijoaz beren bidean.)

YON: Urrengoa! Sergi Krokin!

NEKAZARI BATEK: Ori il zan.

YON: Datorrela emaztea!

NEKAZARI BATEK: Emaztea ere illa da!

YON: Umeak ortaz. (Idazkariari) Idatzi. Krokin'en umeak: berreun anega gari, eunta bost rublo zergatan eta eundalarogei agiri-orde.

NEKAZARI BATEK: Umeentzat ere ez al da errukirik?

MIKEL: (Yon'i) Umetxo auek izango dituzue zuen Paradisuko aingeru? (Gudariak itzuli marmarka.)

YON: (Gudariei) Ladislas Bixnibixki!

1 GUDARIA: Il eginda. Onara genekarrela, besoetan gelditu zaigu. Ilotz dago! (Guziak azarre-urduri.)

NEKAZARIAK: Zer ikusteko geunden! Au ikaragarria!

MIKEL: (Samin) Ekarri zazue ildakoa, ta ordaindu-eragin orri ere! (Yon'i) Ai zak! Guziok berdin bear degula ez diozue ba?

YON: (Mikel'engana suturik) Pakean egongo ote zera, bein?

MIKEL: Ez! Ondamendian gurekin batean i ere antxe amildu arte!

YON: Beira gero neri sor zaidan lotsa galdu!

MIKEL: Bai; ire egipide aundi-eskuzabal ori gogoko zaikala esango nikek bai.

YON: Beste iñola ezin dezue ikasi; nik zintzotuko zaituztet! Nik kenduko dizkitzuet gorrion aurka egiteko gogoak!

MIKEL: Egin zak egin, egin bear dekan ori!

GORKA: (Aurrera ertenda) Baserria kendu bear zaio! Apaiza artu bait-du etxean.

LANGILLEAK: Eso es! Bravo! Bravo!

NEKAZARIAK: (Gorka'ri) Doillorra! Etoial

YON: (Estuturik) Nere doakabea!

SAXAROFF: (Bere ordua eldu dalakoan, Yon'i) Vamos! Adelante! camarada!... Ordena que prendan al cura! (Baserritarren artean urduritasun aundia.)

BASERRITARRAK: Beira gero apaiza ikutu!

LANGILLEAK: Que se detenga al cura; y al alcalde! (Yon zer erabaki ez dakiala.)

GORKA: Salatzaillearentzat da saria. Neretzat beraz baserria!

LANGILLEAK: Bien! Tiene razón! Bravo!

SAXAROFF: (Gudariai) Detened al cura!

MIKEL: (Don Martin'¡) Betor, aita, betor gure artera! (Nekazariak artzen dute erdian Don Martin eta jartzen dira aren aurrean ura gordetzen.)

MIKEL: Gu il ta gure gaiñetik izan ezik, ez zerate igaroko. (Yon'i) Ea dekan bularrik bizia eman dikan au jo ta iltzeko.

YON: (Aots nekatuaz) Apaizari utzi pakean.

SAXAROFF: (Minki) Kamarada! Ori al da artutako aginduak betetzea? Kontuak artuko dizkizue Mosku'tik!

YON: (Saxaroff'i) Zeiñek agintzen du emen? (Gudariai) Apaizari pakean uzteko esan dizuet. (Mikel'i) Eta zuri, zure erru aundiengatik, nik ezariko dizut legea, gorri-gorri.

MIKEL: Semearen legea «Gurasoak aintzat eukitzea» dek.

YON: (Bere indar guziak bildurrik) Nik, Mosku'k emanda ditudan eskubide osoen arauera, erriko alkate Mikel Liouboff'i baserria kentzeko agintzen det, beti ta alegiñean gorrioen erreboluzioaren kontra ari bait-da; baserria, beraz, geien ematen duanarentzat subastan jartzen da.

LANGILLEAK: Bien! Bravo!

NEKAZARIAK: (Arritu-txinditurik) Au ere ikusteko genikan!

ANTON-OKER: (Aurre-aurrera ertenda) Yo tomo parte... en la subasta!

GORKA: (Larri) Doakabea! Joan bear zaidak oraindik nere baserria!

MIKEL: (Barruko amorru biziz) Azkena eldu da!

YON: (Gudariei) Zoazte! ta ekarri onara etxe-tresna ta lan-makiñak. (Gudari batzuek ba dijoaz eskuitik.)

GORKA: (Aurrera ertenda au ere) Nik ere egin bear ditut nere eskeiñiak baserria eskuratzeko. (Diru-zizku-billa alperrik) Nun da nere diru-zizkua? Boltsa ostu didate!

NEKAZARIAK: Ez ote dek gero etxegalduren baten utzi?

GORKA: Nere dirua! Ostu egin didate dana!

ANTON-OKER: (Estu ta larri) A subastarlo pronto! a ver quién da más que yo!

NEKAZARIAK: Ijitokume orrek nondik atera bear dik dirua?

YON: (Bere paperetan begira egon ondoren) Ba dijoa... Gari-jotzeko makiña bat aurrena.

GORKA: Nork ikusi du nere poltsa?

ANTON-OKER: Yo doy veintecinco rublos.

YON: Ogetabost rublo, bat.... Ogetabost rublo, bi... Ogetabost rublo... emana! (Gorka adi-adi Anton'i begira.)

YON: Aberetan, zortzi zaldi ta berrogeita iru bei ditu. Banan dijoaz.

ANTON-OKER: Tres rublos por bestia!

NEKAZARIAK: Lotsagarrikeri onek noiz arte iraun bear du?

YON: Iru rublo buruko, bat. Iru rublo buruko, bi. Iru rublo... emana!

ANTON-OKER: (Dirua azkar-azkar zenbatuz) Tome V. ciento cincuenta y tres rublos! (Gorka, gero ta Anton'en urrago.)

YON: Ba dijoaz. Berreun egazti.

ANTON-OKER: Un kopek por cada.

NEKAZARIAK: Au lotsa!

YON: Kopek bana, bat; kopek bana, bi; kopek bana... emana!

ANTON-OKER: (Zenbatuz) Ahi tiene V. doscientos copeks, o sea dos rublos.

GORKA: (Bat-batez zart, eta atzitzen du Anton'ek zerabilkian diru-zlzkua) Lapur gizagaldu alena! nere diruaz ari aiz nere baserria erosten! To! Zizku au nerea dek... Emen, barruan nere izena.

YON: Zer da au?

MIKEL: Au zer dan? Gezurra ta lapurreta bizia!

YON: (Anton'engatik) Saxaroff, lotu zazu lapur txakur ori!

SAXAROFF: (Ez-bai) Aurreztik azterkatzeko gauza dala deritzat.

YON: Eraman ori emendik. (Saxaroff geldi.)

1 GUDARIA: Anton'ek erosia dago Saxaroff!...

NEKAZARI BATEK: Saldua! Au nazka! Puá!...

YON: (Gudariai) Lotu lapur ori! (Anton, indarka baiño, eramaten dute gudariak.)

ANTON-OKER: Acaso soy yo el único culpable aquí? Si aquí no hay más que rapiña y traición? (Eskuitik daramate.)

NEKAZARI BATEK: Naskagaria da au, gizonak! Sal-eroste lotsagarri ontatik ez al degu erten bear? (Gudariak badatoz etxe-trezna batzuekin eta otarra-bete gauzakin.)

MIKEL: (Biotz ernai) Gezurra ta lapurreta, bai! Orra zertara biurtu diran nere semeak gorrietara eraman zituan ametsak! Orra zergatik beste garai batez bere gaztaroko zoriona ziran zer guziak, subasta agirian saldu! (Otarratik emakume-argazki bat atera) Emen amaren irudia, bizia eman zionarena! Lenengo pausoak ematen erakutsi ziona! Eriotz-orduan ere seme onexentzat izan zituan azken-malkoak! Eta orain erriko plazan eskeinka saldu aren irudia! Txakur baten, bat, bi... emana! Or, or komunismoaren ederra! Seme errukarri onek, leenago bere aita ta amagan maite izan duan dan-dana, oiñazpiratu ta zapaldu bearko du emendik aurrera!...

YON: (Arri-biurturik dago; ixil, sor. Bat-batez, orduantxe sortutako erabakiz) Bai; gezurra ta lapurkeria besterik ez da emenl Ez det geiago ikusi ere nai gorrien izar madarikatua!... (Jantzietatik sobietarren ezaugarri guziak eten; gerrikoa ta ezpata askatu ta jaurtitzen ditu lurrera.) Urtik gorrien gezur naspillok

NEKAZARIAK: Ori! ori! Gora!

SAXAROFF: (Aurreratuz) Oraintxe nere garaia! En nombre de la ley, camarada Juan Liouboff, yo le arresto por traición al Gobierno de los Soviets. Gudariak, eldu orri. (Gudariak guziak geldi.) Gudariak, nik agintzen dizuet!

1 GUDARIA: Lagunak! Yon Liouboff beti izan diagu nagusi ona guretzat. Lagun maite leial bat izan diagu beti. Gorde zagun! (Yon'en inguruan jartzen dira beren buruaz aldezteko)

NEKAZARIAK: Ederki egiña!

SAXAROFF: (Asarrez zuri) Igerriko diozue, bai bein, (Eskuitik izuzaparrean)

GUDARIAK: Eldu orri!

1 GUDARIA: Ez, utzi joaten. Ez du igesik egingo! Gelditu gaitean Yon adiskidearekin. Aunatua dago-ta! (Ta Yon'ekin, zearo abaildua au, eskuitik alde.)

GORKA: (Maira azkar joanda) Eta nik, Gorka Liouboff, neuk artzen det orain Mardarow'ko sobietarren agintaritza! Eskubide guziak nere eskuetara datoz orain!

LANGILLEAK: (Badijoaz arengana ta pozezko deadarrez inguratzen dute) Bravo! Ahora este es el amo! Nosotros mandamos!

GORKA: Une ontatik aurrera erriko alkate Mikel Liouboff'en baserria neretzat izatea erabakitzen det.

LANGILLEAK: Bien! Abajo los caseros! (Bat-batez sutzarren baten argitasun gorriak jotzen da antzokia.)

MIKEL: (Eskua suaren alderontz illunki luzatuz) Aor! ire baserria! Iretzat orain! (Guziak izuturik eta beren lekuan josirik bezela.)

GORKA: Su al dado?

MIKEL: Bai, su zegok! (Sugarren argia gero ta biziago alde guzietatik.)

LANGILLEAK: Desdichados de nosotros! Si todo el caserío está en llamas! (Ta arontz dijoaz igesi.)

GORKA: (Alde egiñaz) Nere doakabea!

MIKEL: (Exertzen da ausita jarlekuan) Orra orain dana amaitu! (Zotinka.)

DON MARTIN: (Bere gaiñera makurtuz) Amaitu, ez Mikel. Asi egiten da oraintze zuretzat kristau-gurutza. (Urruti emakumeak eta umeak abestuta, baserri ta erriari agurra. «Urrundik»en antzera.)

NEKAZARIAK: (Orain arte, gertakizunak bata bestearen ondoren arren azkar, izuturik begira egon dira zirkiñik egin bage; orain txapelak erantzi ta abestia entzun.)

KORKY: (Abestia amaitzean) Gure emazte ta umeak gertu daude ta zai dauzkagu. Goazen, gizonak, sortuko degu erbestean guretzako beste aberri bat!

DON MARTIN: Mikel, goazen guziok.

MIKEL: Ez aita! ni emen gelditzen naiz! Bizitzeko poza komunismoak kenduta, dana bait-da orain eriotz-bide.

 

(Nekazariak, batzuek ezkerretik besteak eskuitik alde.
Mikel, bera bakarrik, lur-jota jarlekuan.)

 

OIALA

 

aurrekoa