|
JAKINGARRIAK IRUGARREN BATZALDI TA SARIKETA Euskel-Antzertiari aurrerapen bultzada ematearren Antzerki-batzaldi au zabaltzen da «Euskaltzaleak» saritzen dutena ta «ANTZERTI»'ren bidez eratua. BALDINTZAK: 1'go.: Edozein motako ta zer nai gaiz ta mamiz idatzitako antzerki-lanak artzen dira. Ekitaldi bat ala geiagotan, epaikarien iritzian egoki ta antzezgarri izan ezkero. 2'g.: Batzaldi onetara sartu nai duten egilleak bidali litzate lanak, luzeena Urria'ren 31'gn. arte zuzenbide au ipiñiaz «Antzerti» (Editorial I. Lopez Mendizabal Tolosa) edo ta «Euskaltzaleak» (En la Diputación de Guipúzcoa San Sebastian). 3'g.: Antzerki-lanok jatorrak (originales) izan bitez, norberak sortutakoak eta ez beste izkeratik itzuliak. 4'g.: Epai-iritzia toki ontan bertan azalduko da ta aren aurka ez dago iñora jotzerik. 5'.: Saritutako antzerkiak «Antzerti»'n argitaratuak izango dira ta oni dagozkio jabetza ta eskubide guziak. 6'g.: Saritu gabekoak egilleak jaso litzazteke ta eskatu ala biurtuko zaizkie. SARIAK: Auek dira eskeñitako sariak: 250 pesetako saria, Antzerki-lan onenari ekitaldi bat ala geiagotan idatzia. 150 pesetako saria, bigarrenari. 75 pesetako saria: bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko lantxo onenari. 25 pesetako saria, bigarrenari. Oarrak: Egille ta idazleak ez bezate aztu antzerkiok irakurgai ez ezik antzezgarri izan bear dutela; Teatro-kutsua zaiela bearren. Au ez ba'dute ez dute ezer. Teatroa jolasa dala ta ikusleen barruraño irixteko, noiz par, izkirimirien bidez, eta noiz negar, zoritxarren otsikaren indarrez, nolanai ere, ez dedilla beñere luze ta aspergarri izan. Antzertiak bere lege ta arauak ditu ta ez diteke tajuzko antzerkirik idatzi aiek ondo ikasi gabe. Azkenik, gure antzez-leku geienak txikiak izanik ta antzezlariak berriz duarik lan egiten dutenak, ez bai dira ortatik bizi, idazleai eskatzen zaie antzerkiak egin ditzatela alik eta ikas-errez eta antzez-errezenak. Teatrotikan Konbenturaño... Iñoiz irakurriko zenduten alako «artista» abeslari, komeriante edo teatrista, munduko zorakeriak utzirik konbentuan sartu izan dala. Gure artean ere gerta oi dira onelakoak. Oraintxe orain monja joan berria degu Munita andereñoa. Ez degu esango gure Iñaxi begikoa teatrotikan bizita erriz-erri komeriak antzezten ib¡ll¡ oi zala. Ez. Gure neskatx eta etxe oneko alabak bezela beste zeregiñak bete bearrak zituan. Jolas garbi ta erakutsi onak eman bear ordea, teatro bidez euskaldun jendeari, ta ontarako Arantxa'k doai berezia zuan. Bai itxuraz, abotzez, esaeraz eta graziz Munita andereñoa, emakumezkoetan antzelaririk onenetakoa genduen. Tolosarrak ez dute berealakoan aztuko «Ureta» antzokian aren antzezkizun bikañak: «Euzko Gogoa» «Bi Aizpak» «Losintxak» «Euskal-Eguna» «Arantza» ta beste antzerki askotan izan zituan «paperetan» lana ederki egin zuan. «Gogo oñazeak» deritzan Tene'ren antzerkian obeto ezin tajutu diteken Andre Joxepa'ren irudia eman zigun. Ez bakarrik Tolosa'n. Izan zan beste erri guzietan ere txalo aundiak jo zizkien; jendearen oso gogoko izaten bai-zan beti. Orregatik donostiarrak orain gertutzen ari diran «San Francisko'ren bizian» Andre Bearraren arlo nagusia Munita'tar Iñake'ri emana zeukaten. Ikasten ari zala Jaungoikoak, berriro monjetarako dei larria egin dio nunbait eta gure Arantza, onbidetsu ta zintzoa, guzia utzirik, sendi, lagunarte, ta Sorterria... konbentura sartu zaigu. «Seaska abesti'an» itxuraz besterik antzeztu ez zuana egitan betetzera. Miñ aundia artu degu adiskide giñanok bañan ez degu Goikoaren borondatera makurtzera besterik. Bizimodu berrian Arantxa'k ez ote gaitu aztuko bere otoitzetan. Eskatu bai gure antzertiak kristau ta euskaldun iraun dezala anitz urtez. Agur ba! Negura begira Azken ordurarte zai egon gabe, talde zuzendari ta buru egiten dutenak, datorren arorako antzeztu bear dituzten antzerkiak aukeratu bitzate. Zenbat antzerki-jai, gutxi-gora bera emango dituzten, bai beren errian edo besteetara joanik, aurrez-aurretik erabakitzea obe. Au ajola aundiko gauza da. Ortarako Federazio edo antzezlari-talde-batza litzake onena. Bai gaitz zaillena ordea. Asmo ori aurrera eramaten zail dan ezkero iru edo lau talde alkar aditzea erreza da berriz; eta eragozpen aundirik gabe egin ditekena. Onela, talde bakoitak bizpairu antzerki berri ikasirik, guzien artean 10-12 antzezkizun ez berdiñak eman al izango lituzkete. Talde bakoitzarentzat bi ondo ikastea zortzi lardaskatzea baño atsegiñago. Norbaitek bear ba-da esango du orretarako antzerki aukera urria degola. Alare alare Adiskide! Antzerti'ren antzerki saillean eta besterenetan, batere antzeztu gabeko antzerkiak ezagutzen ditut gero nik! Ez gutxi gañera! Bazterretan ere beti bat edo beste erderatik itzultzen ari dira; gure aurtengo sariketatik zer edo zer aterako ote da. Beraz nori eldua ba-dago ta uste ez danak izango du agian garaipenik entzutetsuena. Ekin ba mutillak! Errenderiarrak Lizaso buru dutela gertutzen ari dirala ba-dakigu; zarauztarrak esan bearrik ez dago, Zinkunegi jaunaren ardurapean; igazko txapeldunak, oiartzuarrak ez dute aurten motz gelditu naiko; Tolosa dagokion eran eta mallan azaltzen leiatuko da. Orobat Arrasate, Azpeiti, Azkoiti, Bergara, Legazpi, Ernani, Irun, Lezo, Pasai, Zumai, Zumarraga; abar eta abar. Bizkai'tik ere berri onak datozkigu: Durango, Ondarru, Lekeitio, Mundaka, Elorrio ta beste erri askotan euskal teatroaren alde iñoiz ez bezela jokatuko duten zantzuak dira. Gertu antzezlariak negua luzea da-ta! Lan eta lan Urte sasoi au atseden artzeko garaia izan arren badira antzezlari talde bat edo beste lanik egin gabe etsitzen ez dutenak. Oiek bai merezi dituztela txaloak. Dakiguna azaltzera goaz. Il onen lenetan Eibar'ko gaztetxuak Elizondo'ren «Atzertokia» ta Arteta'ren «Illobaren indarra» antzeztu dituzte, lendabizi Eibar eta gero Ermu'ko antzokian. Portugalete'n Agorra'ren 14'n bertako antzezlari taldeak Parada ta Biar'en antzerklaz gañera Sota'ren «Urretxindorra» eman zuten. Erandio-Bekoan Txori-Erriko urteroko jala zala-ta «Alayak» deritzan taldeak il onen 20'n «Praixku olgetan asarretu» ta beste antzerkitxoak agertu dituzte. Azkenik San Mikel ospatzeko Donosti'ko Eusko-Etxekoak, Barriola'ren «Maitasunak» berriro eskeñi digute. Antzerki jai au Victoria-Eugenia antzoki ederrean izan zan. Udaran, beroaren beldurrik gabe antzerki jai oiek emateko kemena dutenak, neguan zer ez ote digute eskeñiko? Teatroa Bretaña'n «Bleun-Brug» deritzan bretoitar katolikoen alkartasunak bere urteroko XXV'garren batzarra aurten Pleyben errian egiña du. Beste jolas, abestaldi, itzaldi, dantza ta lan erakusketa askoren artean. Batzar nagusi ortan bretoitar katolikoak antzertiari leku zabala eman diote. Batzarreko lau egunetan antzezkizunak bretoieraz azaldu dituzte; «Ar Vamm» «Tavarn ar spontallh» «En o eil bugaleach» eta batik bat «Eun tad endevoa daou vab» drama berri ederra. Bretoi teatroari buruz itzaldiak ere izan dira prantsesez. Bata Corben apaizak emana «Theátre breton populaire» gai arturik; bestea Herri Caoussin jaunak «Federation des groupes théatreaux bretons» asmotzaz. Gure artean darabilzkigun gai ta asmo berak esate baterako. Bleun-Brug'eko batzar onek itzal aundia izan du ta bertan batzarkide Mgr. Duparc eta Mgr. Mesguen bretoitar gotzaiak azaldu dira. Azkenengo onek Poitiers'ko obispo agurgarriak meza nagusian itzaldi eder bat bretoieraz egin zuan. Onek erakusten digu Jaungoiko-zaletasuna ta norberaren erriarenganako maitasuna alkarrekin joan bear dutela. An eta emen. Breiz'en eta Euskalerrian... Perrot apaiz jauna da Bleun-Brug alkartasuneko lan ederrari eusten diona. Urrutitik etorria izan arren ikasbidea jaso zagun. Begiraleak Prantzi'ko Euskal Errian osatzen ari diran neskatxa taldeai onela deritzaie: Begiraleak. Euskera, abesti, dantza ta jolas garbiak zaindu ta begiratzea asmo bai-dute. Euskaltzaleen-Biltzarra'k Agorraren 12'gn Atharratzen (Tardets) egindako jaiean «Begiraleak» antzerti jai bat gertu zuten. Jarrai orlan eta zorionak batik bat Augusta Larralde «Begiraleak» duten eragille azkarrari. |