|
AZKEN-ZATIA (Iruditegiak Deba'ko Eleiz-nagusian dagon Zubelzu-elizatxoa aurkeztatzen du. Atzean il-obia, ezkerretan aldarea; eskuian alki bat) AGERRALDI BAKARRA Andre Madalen, Aita Inazio ta Irudia. (Ezkuta zapia altxatzeakoan Andre Madalen AITA INAZIO: Andre Madalen... Zure alaba obian or dago, ta gaur oraindik otoitxo bat beragaz ez dezu egin. Apezpiku Jaun gurgarriak eleizan ardatzean aritzeko baimena eman dizu, ta ardatzean aritzeaz ondo egiten dezu. Baña, tartean, tartean, otoitz egin bear dezu. Otoitzak zure arimara atseden gozoa eramango du. Gogora zaite zure alaba or dagola. ANDRE MADALEN: (Altxatu, ardatza alki gañean utzi ta obiari be-gira) Or dago bai, or; eta ni ere laster or egongo naiz. AITA INAZIO: Andre Madalen, ez dezu orrelakorik esan bear. ANDRE MADALEN: (Obi gañean etzanaz) Katalintxo! Nere alaba kutuna! Emen zaude! Ni ere laster zurekin egongo naiz. Zer egin bear da, il? Ilko naiz! Eriotzak ni gandik itzul egiten duela? Nik eriotza arrapatuko det! AITA INAZIO: Andre Madalen... (Ama Birjiña Nekatsua azaltzen da. IRUDIA: Zer dira oldozpen oyek, Madalen? Alaba bat galtzeak, kristau onbideak galarazitzen dizkizu? Ni ere, Madalen, Ama naiz, eta nere erraiteko Seme berdin gabea, arrastaka ta loitan, oinpean zebiltzela ikusi nuen; odolez eta zauriz betea, nabaitu nuen; eta nere Ama biotza purrukaturik, gurutzean josia ikusi nuen. Nik, orduan, nere Jaun eta Jabea gurtu ta nere arimako samintasunak eskeñi nizkion. Madalen, nere alaba! Negar egin zazu. Jaunaren begietan, ama baten malkoak gogozkoak dira. Zure arima garbituaren zizpirioak Jaunaren oñetara igo itzazu, ta Berak laster zure samintasun eta oñazeak sendatuko dizkizu. Madalen, Madalen, nitzaz oroitu zaitia. (Alde egiten du) ANDRE MADALEN: Azketzi zeruko Ama, beste ama atsekabe onen biar-ezak. (Obi gañera berriro juanaz) Katalintxo! Katalintxo! Katalintxo neria! eraman zazu... zure amatxo maitia. (Aita Inazio alderatzen zaio ta Andre Madalen'ek abots itzaltsuarekin, esaten du:) Katalintxo... Katalintxo... Ka... ta... lin... txo... (Obi gañean illa erortzen da. Aita Inazio'k onesitzen du) AITA INAZIO: Jaunak zure otoitzak entzun ditu. (Aita Inazio ateratzen da, ta belauniko ta besuak gurutzean dituela dio:) Birjiña Maria: Jaunaren aurrera eraman zazu, gure Madalen Eleizatxoko ardazlea. BARRENEN: Requiem aeternam Dona ei Domine Et lux perpetua Luceat ei EZKUTA-ZAPIA GELDI GELDIRIK JEISTEN DA AMAYA |