|     65 zenbakia, 1984ko martxoa [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

SANTA JENEBIEBAREN
LEHEN EDIZIOAZ

 

        Badira liburutegietan Santa Jenebieba pastoralaren eskuzkiribu frango. Baionako Herri Liburutegian MS n° 11, 48, eta Pariseko Liburutegi Nazionalean MS, FCB, n° 184 eta n° 210 bezala katalogaturik daudenak, bederen. Halere, gure moldiztegiratze honetan ez dugu erabili horiek, Marzelin Heguiaphal errejentak bere etxean duen eskuzkiribu baten laburpen eta antolaketa baizik.

        Vinson, Leon, Saroihandi izan ditugu pastoralen argitaratzaile duela aspalditxo, eta gertuago Etxahun eta Kasenabe, eta ugariak izan dira grafiarekiko arazoak beti. Guk, nola-halako traizioa bada ere, irakurlegoa kontutan harturik, hots, ikastetxeetako mutiko eta neskato gazteak, batipat, Euskaltzaindiaren arabetara murgiltzea erabaki dugu, hau ia ezina izan arren. Beraz, xuberotar euskalkiaren zenbait berezitasuni neurri batetan uko egin badiogu ere, saiatu gara ahalik eta gehien errespetatzea bai euskalkia, eta bai Heguiaphaleren moldaketa, eta lagungarri hiztegitxo bat ematen dugu amaieran.

        Dakargun argitaraldi hau, Heguiaphal pastoralegileen familiari omenaldi xume bat eskaini nahiz duzue.

        Santa Jenebiebaren pastorala maiz aurkeztua izan da Xuberoan: Maulen 1802, 1839, 1846 eta 1849.ean, Uharte-Garazin 1863.ean eta Montorin 1878.ean; mende bat iraganik, espero dezagun muga honunzko gazteek ere dasta ahal dezaten herri antzerki hau, eta zergatik ez, irits daitezen polliki antzeztera bai beren ikastetxeetako antzokietan bai beren herrietakoetan, euskal antzerkizaleen gustagarri.

 

aurrekoa | hurrengoa