SANTA JENEBIEBA AKTORRAK: JENEBIEBA XARLES SIPOI FREDERIK XARLOTE GLORINDA LENPOI LENDRI KLODION MARTEL DROGAN MAJIZIENA ALDURAN ANDINON FALON MAMELON LEHEN PEREDIKIA Jinkuak egun hun deiziela, jaunak eta anderiak, zaharrak eta gaztiak, aberatsak eta prauiak. Hunki jin deiziegu, mila plazer badugu algareki behar dugu aratsaldi hau gozatu. Santa Jenebieba zen Frederiken alaba Sori puntetan altxaturik behar zen bezala. Ihunezko plazerak oro emaiten zuten ait'et'amer Boztario et'uhure, aldiz, gazte laguner. Ezkuntu zen Jenebieba emanez bere gaztetarzuna Sipoi Traversiako kunte handi batekila. Gerla itsusi bat hasi zen senarari jun behar izan pena izigaria uken baratu haur espantxatan. Kapitain baten gomendiu Jenebieba utzi zian Traidore faltsu harek biak traditu zutean. Adulteriala Gollok nahi uken zin ezarri Bena Jenebiebaren arapostia ozen zen eta garbi. Letea faltsuz Gollok oro nahas erazi Eta Jenebieba hiltzera kundena erazi. Burrieuek etzien nahi uken ama semik ero Bitxakuren mihiak ekari probatako. Artzain praue eli batek ikusten zien Jenebieba Hazkuri ekarten ere bai bere nausien ixilka. Gerla akabi zunian Sipoi ara utzuli zen Jente hunak mintzatuz berri hanitxe jakin zien. Azkenekotz artzainek emaztearengana bildu Zer peskizan zen senara zen harritu. Artzainak eta bureuak izan zien saristatu eta orok algareki Jenebieba glorifikatu. Etzun nahi uken Gollo ero lezen Purgatu behar ziela ahal besain luzaz bederen. Bizitze undara Jenebiebak igaran zin Bere senarareki hunki egitez ahal zinun. Gazterik hil zen eta sainta handia Sipoik egierazi. Harentako txapela berria. Jente hunak zueki laket niz izigarri Hora niz laguneki. Ez debeia gureki. (orai klarki eran ezagun nula den hiré ametsa) (Jelki FREDERIK, XARLOTA, JENEBIEBA eta FLORINDA) FREDERIK Charlotea ezteia hau denbora ederra. Hainbeste gaiza kanpun handitzen ari dira. XARLOTA Bedatse hare gabekua Jinkuak igori deiku handizki behar gunuke oroek saristatu. FREDERIK Haren grasia gabetarik deuse ezpeitugu Hoik egin ahal litzakenik ezta orano sortu. XARLOTA Huntarzun izigaria ezteikia igorri gure alaba bakotxa hain umil eta maitagari. FREDERIK Eztuzia uste ama ezkuntzeko heinian dela hamasortzi urte badu gure artin dugula. Sekula desplarik eman gabe eben ala ingurunin Holako haur guti da edireiten mundin. (Senpol eta Sipoi eskele gaineka). SIPOI Prinze prinzesa nubliak Jinkuak egun hun duziela Eta bizitze luze bat hanitx osagarriekila. Egun huna jin niz zirela jauna zure lagunarekila ahal dugia jakiten zure sortzeko seinala. LENPOI Hau duziela jaun anderiak Traversiako kuntia armadetan duzu eta ait'ama nublen semia. Hogeita bortz urte ditizu gorra gelturik kargian Bath urguilurik sekula uken gabian. XARLOTA Urguilu gabe basira gure alaba ere hala da Umilitatia da haren bertuteik handiena. SIPOI Ahal nukia mintzatzen zure alaba maitia ahal nukia egiten haren irusitatia. FREDERIK Hortxe dizugu gure alaba bakotxa eta jakinen dizugu haren intreseina. Bena tsiauste aitzina plazer handi bateki elestatuko gira ahal besain klarki. (Igaran triatila arakuntru.) XARLOTA Nik beiteiatregi erazi lehen uratxa orai hihauk egin behar dun bigeren uratsa. JENEBIEBA O aita etama parka izadaziet pena handia nuke huts egin behar badeiziet. FREDERIK Hortxeko jaun hori: Hire ondoan jinik dun Traversiako kuntia kargutan gora dun. Bera mintzatuko zain bere desein nublez hireki bat egiten ahal dinez elizan espusatzez. SIPOI Andere Jenebieba erran izadazut egia Eia plaser zunukianez ene espusa zia. Balinbaduzu zerbait epantsen ihulaz ere etzutut nik nahi anburatu. JENEBIEBA Aitak eta amak nahi dienaz gainen zerentako ezkira oro plaseretan sartzen. Nik eskentzen dereizut oso ene korpitza amodio saintu bat et'ene gaztetarzuna. SIPOI Nula zintiot sarista ene bihotz hare gabia aita amaren aitzinian tziauri besarkatzera. Amodio perfeit bat Jinkuari galta dezagun eta haur eder zumait algareki altxa dezagun. Kantore zahar bat orai kanta dezagun aitari eta amari bihotzak altxa ditzegun. Nik badit maitetto bat oi bena nulako Ez da txipi, ez handi, bai bien arteko. Begia dizu eyer oro amodio Bihotzian sartu zait ezpetzait jelkiko. Algarekilan bizi algareki hil giten Jinkuk lagunt gitzala gure bide luzin. Ait'ama egon zitie luzaz gur'axolbin gure hauren gozatzez zien zahartarzunin. FREDERIK Gitian erretia hebentik alagrantzia handitan ezteien prestatzera kareseko etxeik handienian. (Satan jelki bedea aldetarik Lendri, Klodion, Glorinda, Jenebieba, Xarlota eta Frederik Beste aldetik Lenpoi, Sipoi, Xarles, Drogan Oro txuti algari burus.) FREDERIK Jinkuak egun hun deiziela, Xarles erregia, Sipoi kuntia eta zure korte handia. Jin gira Parisera besta handi baten egitera bi bihotz handien batetara ezartera. XARLES Andere Jenebieba eta Traversiako kuntia nahi zutiet ezkuntu espusaturen zutie kardinaliak. Huilant zitaie hortxi mahain eder huntara irakuriko deiziet liburu handian dena. Orok badakigu algar maite duziela Uken ezazie beti amodio egun duzien bezala. Ait'etama dirade haurren etsenpliak zeren haientan gero diate gure ordariak. Jenebieba, nahi duzia espusetako Sipoi kuntia? Zure kantin haiduru da erran izozu egia. JENEBIEBA (Jeik eta) Xarles erregia, bai, juratzen dizut fedia Jaraikiko nitzaiola nula beita legia. XARLES Sipoi, nahi duzia Jenebieba espusatako hitzemaiten diozularik bizi deno amodio? SIPOI Xarles errege bai nahi dizut Jenebieba hartarik nahi dit egun lureko emazteik irusena. XARLES Legiaren arabera eskunturik zidie Bake et'osagari nik luzaz dereiziet. FREDERIK eta XARLOTAK (biek) Guazan orai elizalat, haidu da Gregoi kardinalia Haurtto hoik benedika ditzan et'eman Jinkuaren grazia (Mahaina lekus kanbia oihal xuri bat ezar eta kurutxe bat erdin Gregoi otoitziari ahapetik eskik junto oro jar belariko bedea aldetan Sipoi jun kaideala Lenpoi eta Drogan Jenebiebaren txerka. Glorinda eta Gollo jakile). GREGOI Ematzie eskiak algari Jinkuaren aitzinan Sipoi zuk ahastuna Jenebiebari erian. Ez zuin nahi eskutan ez zuin nahi eritan Bena bai exkereko eskian eri txipieri kantuko erian. (Ezar ehastuna Gregoik benedika) Ergo konjugo vos in matrimonium Inomini Patri Filium et'Spiritu Santun AAAAAAMEN Orai ni banuazie eri handi baten ikhusten egun aldi eder baten zuazte igaraitera. (Ezteiak presta. Mahainak ezar. Kaideak ingurin. Oro jar. Edaten hasi ondun Jenebiebak egin artzainen araukura.) Zien ororen parkamentureki gaiza bat ahatze dugu artzainen abertitzera juan behar dizugu. (Ardiak jin et'oro jeiki. Artzainak burhus eta has kantatzen.) Agur Sipoi, Agur Jenebieba, espus espusa nubliak apenki bostariotan dira zur'ait'etama maitiak. Amodiuk juntatu zutie bi bihotz paregabiak Belgika eztiagu aizo hauzia sekulak'adixkidiak. A-GUR agur artzainak zien ahaide ejerrak A-GUR zien bihotzak altxatu dutu guriak. Aspaldiko denboran etzien Parisen sartzen ikusi Artzainak bere arexkila makila buru handieki. Egun ezteiliar kumitaturik et'ezetxit nurek nahi erregeren kortian gira kantatzen gustian ari. Kanta kant'ezazie Batak goa bestik apala kan-ta kant ezazie Ahal duzien besain gora. Jenebieba, hebentik aitzina zu ziate gure nausia algareki eginen dizugu artalde hare gabia. Hainbeste betzitzaisku agrada bula zure botz eztia Iduri zikuzu entzuten ohigula ama guria. Be-ha gozatzen gira Bena idorik tsuntsura ES-TA muda zaharra Tziauste behin edatera. (Jelki Turkak) ALDURAN Trankil heben gaude, Jaunak, zer diozie Gerla emaiteko nihuri pensamenturik eztuzie. Laster pensa ezazie zer zaikun komeni Gerla eman behar dugunez eta zuin erregeri. ANDINON Sira, ene abisa lukezu Xarlesi gerla emaitia eta koruaren burutik elkitzia. Sira, zure abisa salbu hori hun lukezu Zu beno irusagorik mundian elukezu. FALON Andinon, arazu duzu, hori untsa duzu Xarlesi gerla behar diozugu deklaratu. Eraiten deiogularik errendatzen ezpada Bere herriarekilan erra eraziren dugula. ALDURAN Jaunak zien abisak izigari hun dirade Zuin aldetarik ataki behar gunuke. MAMELON Ataki behar die alde orotarik Orotarik inguratu ezkapi gabetarik. Ordian errege hura harrituko duzu Umilitate handi bat zure ukenen beitu. ALDURAN Mamelon, arazu duk, hola egin behar diagu, errendatzen eztena erreaziren diagu. Halazaren eztateke ni bezalako erregerik gero ezariren zutiet kargutan gorarik. ANDINON Sira egiaz eraiteko fidel izanen nitzaitzu Kirixtien kuntre zer nahi egi niozu. FALON Fidelitatiaz jauna ez uken arankure Besuak buhurt niskietzu eta zankuak anbura. ALDURAN Erretra gitian hebenti zerbaiten hitzartzera Eta gure ezpaten untsa zoroztera. (Oro eretia, jelki Jenebieba, Sipoi, Xarlota eta Frederik.) SIPOI Jenebieba, ene bihotza, zuk plazer balinbaduzu Franziarat bidaje bat egin behar nikezu. JENEBIEBA Etxerat nahi ziradia oitian partitu ait'ama ganik partitziak pen egiten ditadazut. SIPOI Ait'et'amer adio erran behar diezugu Eta gero algareki partituren gutuzu. Badakizie ziek untxa gure aitetama aspaldiko denboran herriz kanpo nizala. Otoitzen zutiet emaite partitzeko libertatea Eta eramaitexo nihaureki Jenebieba. FREDERIK Jauna, zure arasua hun hartzen dizugu Bena bizi zireno ahatz ez gitzatzu. Jenebieba, ene alaba maitia, Jinkuak lagunt zitzala: gerlaz kanpo emaztek gizonai jaraiki behar dila. XARLOTA Adio ene haur kariua. Pena dinat bihotzian ene alaba bakotxa ikustez estranjerian. JENEBIEBA Adio, ait'ama maitiak. Hau da trixtezia handia zieganik partitzia iduritzen zait hiltzia. Adio, aren, adio. Besarkatzen zutiet amodioz Ez hatik behar ere egun sekulakoz. FREDERIK Lendri eta Klaudion bertan jelki zitaie, Hoien laguntzera Frantziarat jun behar duzie. (Jelki eta jun beste aldila. Florinda ere bai Batak eskuin bestek exker oro erretia.) SATAN (Jelki Turkak triate aitzinila.) ANDINON O, eta Xarles nun hiz Franziako erregia, Tripa hutsik bena urguiluz betia. Plazer eginen deik egun morrueri bisitak azken aldikoz jauts itzak hire botak. ALDURAN Ezagutzen ezpanaik ere ni nuk, Alduran erregia eta ene ezpata duk gizonen herrio handia. Beti banabilak bitoriaz beterik Durunda ere eztuk igaraiten ene gainetik. MAMELON Zien kuntre handi duk egun gure kolera zuintan leher beikintake ezpagina hel zien hiltzera. Zien herria diagu erra eraziren Eta haren erdian ziek mandoilturen. FALON Franziako erregia, urguilutsu infamia, mailu handi huneki lehertzen deiat buria. Nahi gutuk gudukatu zien lur aberatzetan guk egin erakineki zer eztu pusatuko han. ANDINON Abundenatu diagu Morruen herria gu gutuk et sari Franziaren buruzagia. Sigant araza oro diagu galerazi kirixti maradikatiak junen zidie haieki. ALDURAN Igaran gitin triate hortara eia ihure ageri denez sator ziluetan sartu dienez ikaran gure beldurez. (Sar triatin, ez jar.) Juan behar dugu hebentik eta ixilka huilantu Halaz oro ber thupiñan egosaziko tugu. (Oro erretía.) (Jelki Martel, Etedus eta Xarles m.) Jaunak, ikusten duzie egun bortxatu girela gure libertatiaren arma puntetan ezartera. Behar tugu prinziak oro algar gana bil erazi Eta morro malerusak oro galerazi. Jaunak, zien abisak orai emadatziet eta nula eginen dugun eran ezadaziet. ETEDUS Sira, ene abisa lukezu armada baten prestatzia, zeren eta animale hilak ezinago salbaje beitira. MARTEL Sira, behar duzu behartu Traversiako kuntia aspaldin zor dereizula zure laguntzia. XARLES Etedus, behar duk jun Sipoi kuntiaren gana erok orai dela puntia jin dakidan sokoritzera. ETEDUS Sira, banuazu mementian Sipoi kuntiaren gana zure odriareki: jin dadin laster huna. (Xarles eta Martel erretia. Etedus beste aldila Jelki bersonui. Klodion, Lenpoi, Gob, Glorinda, Jenebieba eta Sipoi.) ETEDUS Jauna, jin izan nuzu egun zure aitzinila Franziako erregeren partez beri gaxto batekila. Zuinek gure sokoria galtatzen betuzu zeren morruen kuntre gudukatu behar beitu. ETEDUS Alduran, moruen erregia erresuman sartu duzu hantik haren jelkitzeko lagun txerkatzen ari duzu. Hartakoz otoitzen zutie harat jiteko, jaunak. Hantik elki ditzagun hua eta lagunak. SIPOI Erregei ezin diot nik gaiza hori nega laguntza zor diot zernahi izanik orobat. Jenebieba bortxatu nuzu ni orai partitzera Tirano malerus haien kanpun ezartera. JENEBIEBA Juiten bazira gerlalat ni haur espantxatan zer nahi duzu nik egin dazadan. SIPOI Jenebieba, otoitzen zutut eztuzu behar penatu ni juaiten baniz ere sari utzuliren nuzu. JENEBIEBA Ni enintezu bizi zu gabe mementorik hiltzera nuazu eztuzu ene bizitzerik. JENEBIEBA, SIPOI, m. Jenebieba ene bihotza etzuaza ez hiltzera har ezazu koraje eta altxa zure bihotza. Hau duzula Gollo zuin gomendatzen beteizut hunen fidelitatia aspaldin ezagutzen dizut. GOLLO Jauna, egon zite trankil eginen tit zure odriak oro eta behar dien sueinak zure espusarentako. SIPOI Adio, aren, Jenebieba, ene bihotzeko lilia, Jinkuak eman dizazula bere grazia saintia. JENEBIEBA Adio, Sipoi, adio, ene espus kariua Adio, ene senar maitia, ene bihotzeko pausia. GOLLO eta JENEBIEBA eretia. JELKI, ETEDUS eta XARLES SIPOI Sira, hau naizula Traversiako kuntia Zuin zure sujet bezala zure aitzinila jin beita. XARLES Hunki jin zirela, jauna, oitian heltu zira enegatik hartzen duzu hainbeste pena. Anduran morruen erregia huna jin izan duzu hanitx espantoeki trufatu uken nizu. SIPOI Sira, prest nuzu zure laguntzera Bai eta behar bada ene biziaren uztera. (Oro eretia eskuin.) SATAN JELKI TURKAK. ALDURAN. Nun zidie oitin, jaunak. Jeiki zitaie berala ausart bazidie gur'aitzinila agertzera. ANDINON Jaunak, eztugu behar utzi bakotx bat bizirik Hitz batez eraitera ez gizonik ez emazterik. Ezar nezazie Erregeren eretzian Tripotak eginen dutiegu bertz handian. MAMELON Ene ezpata zoroztu berri eta ene huineta lodi enuk ez ni lotsa hiri tripa degolli. Kirixti trixtia tziauste ager zitie gu gana Hebentik eta hora senditzen diat erakina. FALON Jaunak, estut uste badela mundian kunpara deitekenik gure aitzinian. Hainbeste gudukatan nausitu gira gu. Orai Franzian izana gatik eztugu behar dudatu. ALDURAN Itxasoz lur idorrez armaz muinuaturik mundu oro gure lotsaz baratu da ikaraturik. Huilan gitian aren dei ditzagun duelila azpalinbadia jelkitzen juan gitin dien lekila (Jalki kiristiak oro. Pas de charge.) XARLES Ale, asto buru handia, urguiluz betia. Orai ikusiko duk Fransesen aidia. Hi fida bahis hire indar handiari gu ere fida gutuk gure Jinko hunari. ANDINON Ziek fida beitzidie zien Jinko handian Guk batiagu biga Mahumet eta Satan. Eztakila biga askarago direla beti ere atzetuz geroztik gaxto diela lozerak ere. ETEDUS Eztuka orano ezagutu zien Jinkuk faltsu direla Behara duzienian batere ez luziela. FALON Ale, morpiu txara, hoi duka, hoi, parabola Ohohin aidatzen hait apotoro bat bezala. ALDURAN Alo, ene lagunak, asaut eman dezagun ezpatak huxtu latzez lepuk muts ditzegun. (Batalla, Alduran blesa eta parti.) XARLES Erak, fanfaru handia, ezagutzen naika ni zer uste duk dela gerla egitia eni? ALDURAN Ni bezalako gizon baten hau kolpu txara duk aigu huilant adi, ordaria ukenen duk. LENPOI Drole duk ezpehutin hor Mahumet eta Satan sakolan ezari banutu etxeik partitzian. (Batalla. Turkak ezkapa, bat hel.) SATAN (Jalki Glorinda eta Jenebieba.) Glorinda, eztakinat zer iragaiten den Sipoien berririk ezpeitut ehuntik ere ukeiten. GLORINDA Izkibatzeko diagozu ezui ukenez hutsarterik gerlako jente hoiek ezpeitie ihune pausurik. Hebentxe badit letea bat ben'ez Sipoien iskibia Berriago badenez hun duzu jakitia. (Jenebiebak irakur eztonaturik.) JENEBIEBA Ah, eztuzu ez hau Sipoi, bena bai Gollo Eni kortiaren egin beharez. Harek baleki eho belio. Ene begiraritako harek hautatu ziana ah, hori deia hori Gollo hire intreseina. (Jelki. Lendri; Gollo exkereti paseia egin bena ez emastek.) JENEBIEBA, m. Zertako jiten hiz huna infame intsolenta, Hora hiza insultatzera ala aments ene ehaiteia? GOLLO Madama, enuzu jiten zure insultatzera bena hits eman izadazut baduzula ene aihera. JENEBIEBA Ale, bahut ezdeusa, kokilot laidogaria dizkus hoien eni egiteko baduka korajia? Kentzen ezpahitzait bertan aitzineti izkibaturen dinat ene senarari. (Gollok egin besarkatzeko faisua. Jenebiebak siflet bat eman eta Glorindak beste bat. Jenebieba eta Glorinda eskapa sonu gabe. Gollo atseman Jenebieba.) Hire inpartinentzia untsa pakatuko dun, hire urguilu handia han enplegatuko dun. (Eta ezar presu.) Lendri, behar duk Jenebiebaren kuriera arestatu nik artin behar diuat Sipoi iskibatu. (Gollok egin letea, Landri jun sonu gabe, eta jin Jenebiebaren leteakila, Gollok irakur et'ereaz.) GOLLO Abilua bertan Franziarat letea hunen emaitera Sipoi jaunari eman eskutik eskila. Eran ezok ginaudiela oro trixteturik Jenebiebaren bekatiaz ezinago estonaturik. Nula haren ohen gainen atzaman dudan Drogan kosiner miseable harekilan. (Gollo eretia. Jelki Klodium, Lenpoi, Sipoi.) LENDRI Jinkuak egun hun deizula, ene buruzagi jauna, Golloren partez jiten nuzu zuregana. Zuintan igorten deizu letea bat eneki, Beartan ikusiko duzu nik eraitez beno hobeki. (Sipoi irakur eta estona.) Helas, ene Jinkua! Eta hau zer da? Posible deia oitian Jenebiebaren bekatia. Abilua eran ezok Gollori berala, presuntegiaren zolan biak ezar ditzan behala. Ahalik sariena jinen nizala herrialat, eta haren egitekuez informatu nahi nizala. (Lenpoi eta Sipoi erretia. Jelki Gollo.) LENDRI Jauna, hora nuzu Sipoi kuntia ikusirik eta zure odriak fidelki etsekutaturik. Erran ditadazut jinen dela huna eta egitekuez bera okupatuko dela. Ezar ditzagun artian biak presuntegian eta begira han suein handi batekila. GOLLO Zuaza, adixkide Lendri, atseman ezazu Drogan eakar huna. Untsa esteki onduan. (Lendri jun txerka, sonu gabe eta jelki Drogan estekirik.) GOLLO Ale, gizon trixtia, ederena guria hori Jenebiebaren gozazalia senararen mentzin. DROGAN Juratzen dit orai zeliaz eta luraz inozent handi nizala zuk akusatzen naizunez. Jauna, ni mintzo nuzu segur et'egiazki sekula eztudala uken pentsamentu hori. Jenebiebak eran ditadazut su urde bat ziela, Glorindak ere badakizu Sipoi ere bai berala. GOLLO Alle, fripu esdeusa, ixiladi ingoiti, buria hausten deiat hire ele txareki. DROGAN Ah, Jinko egiazkua, egidazu otoi grazia, sofritzeko ene penen pazentzia handi batekila. GOLLO Gahunta ezak, gahunta tupina eta eman salda gaina, hire Jenebiebari, hua duk, hua, urdaina. Lendri, ken adi horti, nihauk txilutzeautzen diat, Ora pronobis nihaurek kantatuko deiat. (Drogan txilintzaut, Zer nahi ikus ezin eginegi, Gollo jun Jenebiebai presuntegila.) Madama hora nuzu zure aitzinila, zuri berri baten trixterik eraitera. Nurbaitek abertitu dizu Sipoi zure senara Droganekilan arolazionetan zirela. Badakizu Drogan txilintuautu dugula, eta zure aldia huilantzen ari dela. JENEBIEBA Ken akit, ken, hortik traidore itxusia, bena hire partia ben nahiago diat enia. Hire buruzagia koditu dianian hire buruzagisa heben duk epantxian. GOLLO Egon hadi, egon, aratu hoien artian esparantxazko aktia hurun dun hire beitan. (Gollo eretia, kexu. Jelki Majiziena.) Banabila beti ere mundia trebesaturik ene obra lotsagariez mundia ilusiturik. Ni niz, so egizie, majiziena handia, berehun urte ingoiti badu ene sortziak. Debru zaharrak dira ene zerbutxariak, haiek aisa erabilten nik eman tudan odriak. Haier egin erazten tut dunda eta hari eautsiak, eta haiek galerazten lurreko uzta guziak. Bageta hunek aldiz badu potere handia, egun sendoazteko nik atsoerierazi jentia. Ene gana hora dira eitarzunak lotsaturik, eta nik diharu truku ezarten sendoturik. (Jelki Gollo eta Glorinda) GOLLO Ekar erasi haik huna Jenebiebaren adixkidia, plaser eginen dion hire han ikustiak. Hortxee badun jateko eta edateko, ene guraintziekila deitzon eskentuko. GLORINDA Baniasu, jauna, bertan Jenebiebaren gana ekariko deizut berri zure guraintziekila. (Glorinda jin presuala Golfo jar exkereko aldin pensamentukan.) JENEBIEBA Oh, eta zer dut ikusten edo zer dut entzuten Glorinda hi hiza en'ikustera jiten. Nurek igori hai ala ixilka hora hiz, erran ezadan bertan ala ni trunpatzen niz. GLORINDA Ni nunbai Glorinda hire zerbutxari maitia Gollok manatu nin hire ikustera jitia. JENEBIEBA A, enun ez trunpatu Golloen marda beltza Lehu zaharak hobe din harek beno bihotza. GLORINDA Hebetxe eman ditadan jateko franko prestik iduri din diagola hire malezia empleturik. JENEBIEBA Ah, Gollo, Gollo, egin diana egiteko bahu Erraman itzan horik eranez eztela orai ordu. Badin sortzi egun haurra ukenik dudala, Heleraz ezon Sipoi seme bat ederra badudala. GLORINDA Gaiaz eta egunaz kurituri guardak eta presu ezarten Franziarat igarailiak. Izaitekoz artzainek egin ahal linie, aresak negin harat eramaiten beitutie. Eranen dieinat ikusi besain sarri ahal badie egiten segur hizate haieki. JENEBIEBA Glorinda ez othoi eran ene ait'etamer ikusi naiala habo eziz adixkider. GLORINDA jin nigarrez, eta m. Jauna, izan nuzu Jenebiebaren presuntegin eta harritu nuzu hua den peskiza trixtin. Haur bat ederra badizu eta Bennany deitu dizu hein hortan nula bizitzen ahal ni haritu nuzu. Zuk besain krudel izan behar du emazte gazte bat mendekatzeko, zapata zoletan duzun lohia, ezpeituzu balio. GOLLO Ken akit aitzineti hire ele txareki, Hoiak dutuna elki Jenebiebaren katiximati. (Glorinda ezkapa, xakuta urtuk Gollori. Gollo jun Jenebiebaren gana.) Madama, hora nuzu zure horti libratzera, eta zure penen egun sulajatzera. Itxasun gainen zielarik Sipoi zure espus jauna, eho uken dizie gerlatik tio bat jin eta. Orai hua junik beita untsa izaten ahal gutuzu haurño horrez eta zutzaz ni kargaturen nuzu. JENEBIEBA Hizan bezalako ezdeusa eta ahalke gabia, esparbeak eztek egiten hik egin dian jokia. Sipoi hil balitz ere, zuin ezpeita egia, ehio ere duzi. Hizan bexalako buletsia. Hi bezalako indiano bat espusa beno lehen, bihotzetik zar niok ganibet bat heben. GOLLO Doluturen zaizu areta oraiko diskusak, erreaziko deitzut, gordurik ezin ukenak. (Jenebieba presuan sar. Gollo jun bere lekila, jar eta pensamentuka.) MAJIZIENA agert eta m. Zer ari ziren hor, otoi, eradazut, eta nur zien ere bai arankura nundukezu. GOLLO Zu ere nur ziren jakiten ahal duta, ni nuzu Xarles erregiaren zerbutxari bat. MAJIZIENA Jente handitarik ziela bertan ezagutu dit Belagiletako zaharena aspaldin ezaguturik. GOLLO Traversiako aldeti hora nuzu Madama Grazia handi baten zuri galtatzera, maitatu uken dit pasionerekila, emazte eder bat gizona junik gerlalat. MAJIZIENA Utzi nezazu zure bihotzaren hunkitzera gero eranen deizut bertan haren izena, Jenebieba deitzen duzu Frederiken alaba, goaxka eztuzia egin benturaz beantxka, bena etzitila deskuaja unguratuko da errota Sipoi kondenatuko du nula Abrahamek bere seme Isak. Orai ikusten dit klarki zien izatia, Sipoi hileraz eta Jenebieba dukezu suria. GOLLO Otoi, egin izadazut errota horen unguratzia, amorekatik eta ikus dizogun beste aldia, nahi deizut eman arunt eta ederrik pakia, abertituko zutut nuiz eta ere beitate puntia. MAJIZIENA Ohala beitia han enetako lan handia, banuazu erepausatzera, gero egiteko lehia. (Biak eretia bedealde. Satan. Jelki turkak.) ALDURAN Jaunak, azken batailan bazen gizon bat bortitzik kolpu murtal eli bat emaiten zutian ixilik, harek egin zin gutan frakaseua handirik, fakre bleu ordaria hartu behar dik sari. ANDINON Jitia aski dizu ezpeituke peilik, bizirik jun dadin gure eskietarik, azken aldian untsa fretatu gitizu, gure ganik ordaria merisaturik dizu. FALON Biak hel baginte leku desertu batetan bertan ezar nio kreselua erautsetan, harek geui egin deiku masakre handia, ordaria egin gabe eztu merisa baratzia. MAMELON Haren besaidia etzena izigari, ni planta nizkio hari gibeleti. Gure ekipajiak oro azken batailan aren kirixti sagoila huts haiek eraman beteizkie. ANDINON Erabiatzen nuzu haren ohartzen nizanian, nulaz ezkeneitzon tripak iauri ordian, eneganik kartierik eztizie ikenen lehanago ditit asajetan ezariren. ALDURAN Alo, jaunak, koraje ororen behara badate, hebentik ezkapatzera ez utzi bate. Agertzen direnian asant eman ezazie, Bat zankotik har eta bestia harekin jo ezazie. Erak eta nun hiz Franziako erregia, Botak jausten tiala orai duk azken aldia. (Jelki. Pas de charge. Klodion, Lanpoi, Sipoi.) Zer nahi duk gureganik hire oihu handieki, erran ezagut bertan eztuket ordu sari. ALDURAN Erran izadaziet nun den Xarles erregia, arauz gure lotsaz eskelezpin duk sartia. KLODION Hiretako lotsa dena hartan gizonik eztuk, hi bezalako muskilu bat heziko diagu. ANDINON Allo, jaunak, hertan gitean guduka, aitzinian dutugun hoik ditzagun txitzika. Gero jun behar gunuke Xarles den lekiala, eranez guk emaztia borokatu deiogula. KLODION Uste diat badukiala aski egiteko heben begiratuko behaigu egiteko tripoten. FALON Korajia hun diala iduri zitadak, bena gizon kinorik segur nuk eztiala, Idokak ingoiti, hire ezpata txar hori, hik edo nik orai behar diagu batak jauzi. (Bataila. Lenpoi blesa.) SIPOI Lenpoi, ene zerbutxaria, orai zer ikusten duk, lagunik hoberena aren galdu behar dut. ALDURAN Azken aldiko ordaria orai ukenen duzie, alo, jaunak, koraje bitoria da gure. LENPOI Enuk orano lotsatu kolpu hunegatik iratzarazteko eztuk holakorik. (Batalla. Lendri, Etedus eta Xarles. Gibeleti planta gerlala. Oro parti.) ALDURAN Hel zitaie ene Jinkuak oitian nun ziradie, ene biziaren galtzera nulaz uzten naizie. MARTEL Egiek azkarki oihu ehaie jinkuek entzuten, kartakan ari dutuk edo lo kurinkaz egoiten, Huna, adio, entzuten diat Mahumeten kurunka, duda diat ez dagonez hire emaztiareki besarka. ALDURAN Aigu, huilant adi, nik besarkatuko hait, ene ezpataren puntan odeietara atxatzen hait. Ez gutuk orano lotsa zien tradizionen gatik jin zidie gibeletik gu hora gutuk aitzinetik. (Batalla. Turkak oro hil.) XARLES Dugun aren bitoria, Jinkuari eskerrak, Guatzan pausatzera etxekuen gozatzera. SATAN (Jelki Klodion, Lenpoi eta Sipoi.) Abilua, Klodion Golloren gaua eraitera, bidila jin dakidan partitzera nuela. KLODION Jauna, fidelki orain eginen dit zure mezia, eta mirakuluz baizik igoriko Gollo bidia. (Klodion paseia, bestik eretia et jin Gollo.) Jauna, hora nuzu gure buruzagiak igorririk, baratu duzu hau, bena bertan partitzeko prestik, igorten dereizu jelki zakitzon bidila hartzera, etxea heltu gabe mintzatu nahi zutila. GOLLO Hunki jin zirela, jauna, zure berriarekila, berala banuazu Sipoien arakuntrila. (Erretia bedealde. Jelki Lenpoi eta Sipoi. Gollo bestaldetik.) Jauna, hau naizula zure meziala. Eta ene erespetien umielki eskentzera. SlPOI Heben hiza oitian Gollo, zerbutxari maitia otoitzen hait eran itzatak ene etxenko berriak. Posible deia, erak hik izkibatiak oitian heltu izan direla Jenebiebaren ixtorian. GOLLO Eztit, ez, jauna, nik haien eraiteko korajerik zeren eta beitirade hain latzgarririk, herri huntan baduzu emazte sabant bat harek argituren zutu nahi baduzu orobat. SIPOI Hots, aren, Gollo, hara artio gida nezaka, emazte hua bertan ikusi nahi diat. (Jalki Majiziena, sonu gabe.) Zer plaser duzie jaunak, nitaz mintzo beitziruien jakitia plaser nuke, badeitadaziet eraiten. SIPOI Hebentxe badit zerbutxari bat zuintan igaran egunetan emaztia adulteriuan niela izkibatu betzeitan. Gaiza horik nula then zure ganik jakin nahi nikezu, klarki deklara itzadazut lehenik nahi zutut pakatu. (Eman diharia.) Hala denaz geroz zure borontatia, jauna, eginen dereizut nik ere ene majia. (Jun mailaren txerka.) Asmude Beni, hik asmode Ynbero hik be reunis. MAJIZIENA Soegin ezazu, jauna, bortz huntan barna, ikusiren duzu Jenebieba zure kosinerarekila. Soegizu untsa, aren, nula daudien ohian, batabestiareki amodio handian. (Majiziena erretia. Sipoi, trixte.) Helas! ene jinkua, eta antenituren duzia holako bekatu handi batez izan nadin ofentsatia. Ah, Jenebieba, Jenebieba, mustra lotsagaria, hi, hiz hi, egun ene desuhuragaria. Abilua, Gollo, bertan ene etxera, ehoaz ezak Jenebieba bere hauraekila, bai eta harekila Drogan kosiniera, edo bestela lahardeka egiok nahi diana. (Sipoi, erretia, trixte, sonu gabe.) GOLLO Egun, Jenebieba edera, baoua hiltzera, holakorik etzeon agituren egon balits gozatzera. (Erretia Gollo ere serius eta sonu gabe. Jelki Glorinda nigarez, jun presentegila.) JENEBIEBA Zer gatik nigar egiten dun, eran ezadan Glorinda, hire nigaren sujeta zabal izadan behala. GLORINDA Ah, madama, ene burusagisa maitia, etzaizula ez estranje ene nigar egitia, Gollok ekari dizu egun berri terriblia, Hil behar duzula Sipoi odria hala eman dila. JENEBIEBA Hori dun ene haura, ene plaserik handiena, utzan nigar egitia ene Glorinda maitia. Hiltzera prest nun turmentu huntarik, haur huni zer eginen dien otoi eran ezadan hik. GLORINDA Harek ere zurekila hil behar umen dizu, Sipoi zure espusek hala odria eman dizu. JENEBIEBA Ah, ene Jinkua, hunarturen duzia, ainguru inozent hau izan dadin martirisatia? Ene azken egun huntan, egidazut plasera ekarzu paper buxi bat eta izkiribiua. GLORINDA Zure obeditzera, madama, berala prest nuzu, plaser dutuzunak oro ukenen dutuzu. (Glorindak ekar papera eta iskiba Jenebiebak.) No, letea hau eraman ezan behala Sipoien mahainila edo ene kaberala. Adio, sekulakoz, adio, ene zerbutxari maitia, abil ait'amen ikustera eta her eran egia. GLORINDA Adio, madama, adio, erdiatzen deitazut bihotza, zerbait destordu izanen dela nik badit lotsa. (Glorinda eretia, Jenebieba presualat, biak nigarez. Jelki Lendri, Klodion eta Gollo.) Jaunak, jakin dezazien erezebitu dut odre ero eraz ditzadan Jenebieba eta Benaujere. Ekar itzadaziet bien mihiak, bete urentuko diztade errerun tipuinak. (Gollo eretia. Lendri eta Klodion jun presuala, ekar amasemik.) LENDRI Madam, zure ehaiteko uken dizugu odriak, hariturik gutuzu egin behar dugun herriotziaz. JENEBIEBA Etztezaziela uken urikalmenturik ene zerbutxari maitiak, Xuxen egin beti nausik eman odriak. KLODION Gure eskietan balitz orai zure bizia segur etzintake izan hebe gaizki tratatia. JENEBIEBA (Nigarez belarika.) Utzi nezazie ixtant bat Jinkuaren otoitzera Ene bekatiez hari Parkamentu galtatzera. Ah, Jinko zelietakua, Oso zuri hersatzen nuzu, Eta deitoratzen zutut otoi, otoi, ikus nezazu. Jaunak zier galtatzen dut ene azken graziak, nihauren lehenik ehaitez, ene adixkide maitiak. LENDRI (Mintzo nigarez.) Nihau hil nahigo nuk hoiak ero beno, behar diagu zerbait pensatu Jinkuagatik hoientako. KLODION Segur da Jenebieba eztela hain ogendan, hoik eho beno nahigo diat Gollok ero nezan. Bi tzakur hor gainti ehoko ditizugu, eta hen mihiak Gollok uken ditizu. KLODION Zuaza aren, madama, oihan hortan barna, Gollok bere bizian ikusiko etzitin lekila, gure burusagisa huna zuaza, aren, injogi, bizi ahal zitian zure haur gaixuareki. LENDRI Artzainak abertituko ditit haskuri ekariren deizie haieki segretia segur dukezie, zeren hanitx maite beitzutie. Har ezazu pazentzia zeluko ama zuri so beita, harek ere sofritu du Benorai erregia handi da. JENEBIEBA Mila esker, jaunak, ene zerbutxari nubliak, sekul'eztut ahatzeko zien arasunamentiak. (Jenebieba sar oihanin nigarez.) (Jelki Gollo) LENDRI Jauna, hora gutuzu zure odriak eginik, Jenebieba oihanian bere haurarekin ehortzirik. Hoiak dutuzula haien bien mihiak, gure itzuzi batetan ehortzi tugu biak. GOLLO Untsa egin duzie, ene adixkidiak, ezi merexi zien Jenebieba urguilitsiak. (Erretia. Satan. Jelki Lenpoi et Sipoi bedealdetarik.) (Lendri, Klodion eta Gollo.) LENDRI Hunki jin zirela, jauna, untsa plaser dizugu, zuen osagari hunian ikusten beitzutugu, gu gutuzu beti ere zerbutxari fidelak, zure belainetara umiliatzen girenak. GOLLO Hoik dituzu zerbutxariak, eho beitie Jenebieba, nihaurek aldiz ero dit Drogan kusinera. SIPOI Ah, Jenebieba ederra, oitian hil zira, handi edireiten dit nik heben zure mentsa, zer nahi eginik ere parkatu behar niozun, sernia enia zuzun eta hua haren ama zuzun. LENPOI Jauna, parkamentureki utzatzu hoik ahaztera, untsa einerik beikira guatzan pausatzera. SIPOI Erepausurik eztuket hua ikus artino, nun ehortzirik diren deitadaziet erakutsiko. (Oro ereitia.) JENEBIEBA (Muntra oihaneti.) Helas, ene Jinkua, antenitzen duzia, oihan huntan naguen heben bizitzeia, ene Jinko justua, zuk pietate uken ezazu, ene haur dohakabia sokori izadazut. Ah, ene haur maitia sortu hiz sofritzera, eztut sekula ezagutuko hire aita ederra. (Senatzez) Benedizite Dominus erakue summus impleris Domini nostri Jesus Kristi Inomine Patris. (Jelki ainguriak.) AINGURIAK Agur gaixo ama, semeik orotaz atratzerik, ainguriak hora gira Jinkuak igorririk. Igorten dein hiretako bere kurutxe saintia, Presents baliusagorik mundu huntan badeia. Kunta itzan egun harek sofritu dutianak, Kurutxe batetan gainen pena eta mesperetxiak. Sofritu dianaz geroz hainbeste hire gatik, sofri deza nahi din haren amurekatik. JENEBIEBAK (Arapostu berahaidin.) Jinko misekordia, huntarzunez betia, Merexi niana zure ganik holako fabore handia. (Ainguriak erretia.) (Jelki Glorinda sonu gabe, ezar betea mahainin eta gorda.) Jelki Lendri, Klodion, Gollo, Lenpoi.) SIPOI Soegik, Lenpoi, letea badenez mahain hortan, enetako balinbada irakur ezak presentian. LENPOI (Irakur.) Hau duzula, jauna, letea hunek eraiten diana, zuin beita Jenebiebak bere eskuz izkibatia. Adio, Sipoi, banuazu orai ni hiltzera, eman duzunaz gainen odria bien egitera, entelegatu dit gezurez erabili zutiela, eta berantegi informatu zirela, bena Jinkuaren ganik badit segurtantxa algar atzemanen dugula hori da ene intreseina. Heben edo beste mundun, zer importa du azkenin, heltzen bagira hiruak zeluko Jinkuaren lorin. SIPOI Ah, Jinko zelietakua, zer da nik entzuten dudana, Gollo ote lizatekia tradizione horen egilia? A, Gollo, Gollo, Ar'eta pakaturen duk. Herriotze latzgari hoi hik egin balinbaduk. GOLLO (Ikara.) Jauna, ene kuntre kexu zirela iduritzen zitazut, zer duzun arazua esplika ezadazut. LENPOI Ah, Jauna, zutaz estonatzen nuzu, letea haren eranak sinesten badutuzu. SIPOI Jenebiebaren izkibia duk letea huntan, eta haren umilitatia ezagutzen diat han, Lendri, hi ere hor hintzan badakik gaiza hoien berri, lepua musten deiziet eraiten baduzie gezurik, Klodion hik behar duk eni erran egia, Drogan kosinera ihurek eho dian. KLODION Guk ekari ginizun estekirik Gollok txilintxautu dizu eta Jenebiebaren ehaiteko guri odre eman dizu. (Lendri eta Klodion biak batetan) Juran gutuzu presuala, Jenebieba bere hauraekila eraman ditizugu oihan beltz baten barna, Jenebiebai deklaratu eho behar guniela, Sipoiek odria hala eman ziela, entzun dizugu belariko Jenebiebaren kobesionia, haren ele zuhurek desturditu gitizie biak. Ordian guk klarki ezagutu Jenebieba etzela ogendant, eta ezkunila behar herriotze hori kuntzenitzian. Ama semik algari loturik pena igingari zien artzainak igoriko geneitzela guk erran geneien. SIPOI Nik ertzotu behar dut. Ezarzie Gollo presu, eta eman jatera zerbaitetan aratou pozu, eta oro banua Jenebiebaren ait'amen ikustera, jakin gabe bizirik atzemaiten ahal dugun Jenebieba. (Oro eretia. Satan.) (Jelki Frederik eta Xarlota.) SIPOI (Beste aldeti.) Agur, ait'ama ginarebak hain aspaldin berririk gabe Zumat ixtoria geroztik eta gu ez hoien jabe. FREDERIK Zer diozu, Sipoi, gure suhi maitia, Jenebiebaren berririk aments batere eztuzia. SIPOI Latzgari then ixtoriak igaran dutuzu, ni gerlalat juneta bazterak nahasi dutuzu, juran niz gerlalat Jenebieba haur espantxetan, utzi nuzun hua Baru baten konfidentxan. Baru harek koditu nizu Jenebieba adulterinala zela eta nik eman odre ero behar ziala, orain jakin dit leku segureti eztela hilik bena bai bizi, bere semiarekila oihan batetan ihesi, behar duzie jin eneki ait'ama gaixuak, hainbeste penatarik landa ukeiteko plaser. (Erretia ixker.) MARTEL Sira, zuri mintzatzeko hartzen dit libertatia, amurekatik gaiza bat jakin dezazun mementian, Majiziena handi bat hebe gainti baduzu, zuntan malur handirik kartielez kausatu beitu, batian ezkuntziaz jentik turmentatzen tizu, bestian lurreko frutiak galerazten beitutu. XARLES Zuazte, aren, jaunak, hola bada kestionia, hatzaman eta estekirik ekar ezazie huna. (Biga jun et'estekirik ekar.) Sira, hau duzula eran delako emaztia, orai errenda izozu justizia ordenaria. XARLES Egia deia, erran, behagile hizala, eta hanitx jente gaizki tratatzen diala? MAJIZIENA Nik eztit egundano ihur gaizki tratatu, zure gana nizie faltsukeriaz bildu. XARLES Orai diaut ezagutzen ematzar bat hizala, ageritzan gire gaizkiak hil behar dun berala. MAJIZIENA Orai diala zazpi urte jin zitadazun gizon bat, zuin beitzen Traversiako kuntiaren zerbutxari bat, egiteko gaxto batetan engajatu izan zela, ene muienez hartarik libratu behar niala, Jenebieba bere buruzagiza maitatu uken ziala, bena sekula egin zianaz ezin trunpatu ziala, ordin erakutsi niozun Debriaren bertutez Sipoi, bere emaztia bekatutan Drogan kosinerareki, eta Sipoi fidaturik ordian ene eranian eho erazi zizun Jenebieba oihan baten barnian. Feit haren egitiak doluturik utzi nuzun ofizina, geroztik sautuki bizi nuzu eginez penitenzia. XARLES Ken ezak hortik, Martel, emazte gaxto hori, ezagun ezak su handi bat behar dik erreazi. SIPOI Ah, Gollo, Gollo, hau diagu ixtoria aigu huilant, hadi musten deiat lepua, orai baguatzak Jenebiebaren edireitera, nahi deiat eman haren ikusteko plasera. GOLLO Zer nahi, Sipoi, bena ez sekula hori, Jenebieba ikusi beno hil nahiago niz. SIPOI Hire manamentiak orai akabi dutuk, bestek eraiten duna hik heben eginen duk. (Gollo presualat. Eretia. Sipoi eretia. Glorinda.) Artzain gaizuak, ziek beitakizie nun den Jenebieba eta Benari huna tuzie ekarien, Sipoi jaunak jakinik da orai egia, lehen beno lehen nahi du ikusi emastia. ARTZAINAK Guk hitzeman gunian Jinkuari segretia, ehoko zutiegu balinbada faltsukeria. KLODION Badakizie guk bizia salbatu geneiola, eta orano berideietan girela. ARTZAINAK Baguatze gihau ekariko tugu huna, haien gordagia holaz segret egonen da. (Artzainak Jun Jenebiebaren txerka. Batek ekar Benany kunkuile. Jenebieba nigarrez besarka Glorinda. Lendri eta Klodion oro nigarez ) GLORINDA Otoi, tziauri Jenebieba eta Benany zure semia, Sipoiek ikusi gabe zure bitaila trixtia. JENEBIEBA Ah! Glorinda, Glorinda, ene zerbutxari fidela, Sipoiek ikusi behar du gu ama semen bitaila, zuazte ahal besain laster Klodion hi, abilua hun duk Sipoik ikus dezan gure galbariua. (Sipoi agert lasterka eta ekua: Jenebiebak besuk zabal eta algar besarka, biak nigarez.) (Benany ere bai artzain batek konsola.) SIPOI Nik zer erran behar dut edo zer egin behar dut, Posible direia hoik oro nik ertzotu behar dut. JENEBIEBA Oro utzi behar tugu ahaztera eta Jinkua laidatu, gure semiari otoi bi pot eman izozu, erran izozu nur ziren ezpeitaki aita nur den. Ezteia aski penagarri zazpi urte dian haur baten? BENANY Hau deia ama, aren, zelietako aita, hainbestetan aipatu deitadazuna? SIPOI Ah! Benany, Benany, ni nuk egiazko hire aita, bena nula bi hitzez nik egin deiat explika? (Artzain batek haurra har.) Benany, aigu gureki utzitzak ait'et'ama gurekila entelegatuko duk nur den hire aita. JENEBIEBA Presuntegi zahar hoi, urtuk ezazie, hortxeko oihan belt errotik egotx ezazie, Zazpi urtez sofritu dugu ihune pausurik gabe, bata ez bestia ezginen gure buriaren jabe, Drogan kosinera krudelki die txilintxautu, bena Jinkuak bere ganat xuxenka du deitu. Gollo, hi, aldiz, gure turmentien sotua, Uhart etxek ezak ehaiala ahatzeko Jinkuak. SIPOI Ah! Jenebieba, Jenebieba, Ah, zure bihotz eztia, parka izadazut ene gerlalat juraitia. JENEBIEBA Lendri, nahi nikezu ezkunt zitin Glorindarekin, laguntuko zutiegu gure egin ahal guzin. Klodion zu, aldiz, gure jauregi ederrin artzain hun hoik oro zure ungurunin, Ah, Sipoi, ene senar maitia, artzain hoik besarka itzatzu, hoieak diela medio ama semik heben gutuzu. Ezteia pena egingari Benany nula maite dien Hoietzaz baizik gosik ehoko guntien. (Artzainak nigarrez.) SIPOI Ah, artzain maitiak, nula pakatuko zutiet Traversiako jauregian nausi ezarten zutiet. (Artzainak orok.) Ah, jenebieba, Jenebiebaz! Zure senararen bihotza, Hare ganik ezkinizun holakorik esperentxa. GLORINDA Guatzan hebentik apur bat ere pausatzera, ama semer egin dezagun besta bat ederra. (Kanta artzainek) Agur Siipoi, Agur Jenebieba algar duzieteen diala sortzi urte kantatzen guntin zien ezteiak heben zien berri lasgarien jakitez guk ere pena gunien, Egun, ordin heno gorago dereiziegu kantaturen. Biba, Biba zaharrak. Eta zien ele zuhurak Nula semiari egurak, eman dereizku indarrak. Zuinek habo sofritu duzie zazpi urt'ezinago luzez, Bai bata bai bestia zutie itxuski erabili gezurez. Zuk Jenebieba aldiz lo egin haurra bularin tinkatzez, Oihanin kanpun gaiet'egun gose, hotz eta nigarez. Dugun gure sinestia, Jinkuatan pausatia, Ezteikia harek utzi, Bennany gure semia. (Jalki Kiristiak oro.) XARLES Juntatu zutiet oro algar gana Besta bat egin dezagun sekula izan eztena, bakia badugu urtukirik etsaia, moruek gaintitu die Espainiako hegia, Sipoik eta Jenebiebak akabo turmentiak, Frederik eta Xarlotak plaser ezinago handiak. Hoien ororen uhuretan dezagun besta bat ederra, Jenebieba erran izaguzu den zure plasera. JENEBIEBA Ene plaserik handiena lukezu gure esteyen ar'egitia pentsamentutik ken dezagun arte hortako denbora itxusia, zuazte artzainen abertitzera lehen beno lehen guk artin kantatuko dugu nik badit maitetto bat heben. (Artzainak jin. Oro jar en cercle. Artzainak has kantatzen.) Orai huak ahatz ditzagun eta geruari pentsa, Jinko jauna sarista dezagun et'ez sekula ofentsa. Asken orenetan hobekienik ezagun da haren mentsa, bena ordin eztate ordu emaiten badu saihetsa. Suhain hun zeluko Jinko, Ezkieia zure haurak oro, batak hun besteak gaxto? Zelilat biu gitzatzu oro. AZKEN PEREDIKIA Jinkuak gai hun deiziela Orai gure adixkidiak, Merexi zunukien Zerbait gu beno hobiak. Ar eta gure egin ahala hortan urentzen da, zer nahi ikusi dugu, ezin heltuz hein hortara. Ikusi duzie egun Jenebiebaren sortia, familia oro nula izan zen deitoragaria. Aski sofritu onduan, hargatik azkenekoz, bereganat hartu zutun, gure Jinkuk sekulakoz. Paregabe izan da Jenebiebaren bizitzia, baliatu zaio haren sineste ezinago handia. Jente prauik maite zutin, nula aranuk bere humik, orotan gainti artzainak zien haren adixkidik. ARTZAINEK Maite zutiegu Jenebieba, nula zure botz eztia, iduri zikuzu entzuten, dugula ama guria. Nurk gure hutsak ikus eta bestenak ditzagun parka, zerentako ez ginezake, orok algar besarka. Milesker dereiziegu Laket izan bazidie, dagun urtin zien aldi, ikustera jinen gitzaitzie. |