|
ILLEKO BERRIAK Errusitarrak gure artean Norbait beldurtuko da idazpurua irakurritakoan. Ez ikaratu, irakurle. Ez dira boltxebiki ala komunista gorriak etorri zaizkigunak; Mosku'n aldi batean, ta orain Praga'n dauden antzezlari-taldea baizik. Errusitar «lagundi» ori, Barzelona ta Madrid'en izanez geroz, Donostia'ko Kursal'en lau antzezkizun eman ditu errusieraz noski. Ikusleak adi zezaten gure «Beorlegi» euskel-antzeslari bikaiak, itzaurre, aintzin-solas bezela, erderaz azalpenak irakurri ditu. Ostrowski ta Gorki'ren antzerkiak agertu dizkigute. Ostrowski'ren «Txirotasuna ez da errua» ikusten izan giñan ta benetan antzezlari-talde ezin-obea iruditu zitzaigun. Bakoitzak ta guztiok osora zeatz ta bikain lan egiten dute. Mintzatzen, ibiltzen ta egoten ba-dakite, batak ta besteak, antzerkiari arrigarrizko egiantza emanaz. Ontan zer ikasia euskel-antzezlariak ba-dute, ta ez dala alperrik izango errusitarren ikertaldia derizkiot. Bestela, antzerti tankeraz ta mamiz gauza berririk ez digute azaldu alegia Tairoff ta Soviet'eren ikastolarenik. Urrena bearko. PARADA'ren beste antzerki berri bat Parada'tar Isidor idazle ezagunak Biar ta Etxabe'rekin Bilbao'n Antzerti euskotar ta aberkoiari eutsi diona, antzerki berri bat idatzi du «Ortzetik jausita», euskera-erdera erabilliaz. «Sabia-Etxia'ko» antzezlari taldeak lenengoz agertu zun Deun Joseba egunez Bilbao'ko «Campos Elíseos» antzokian. «Euzkadi» egunkariak dionez, antzerki oni, ikusle-entzuleak arrera ona egin zioten, egille ta antzeziariak txalo ta zorion agur asko jasorik. Gureak, ez epelagoak, bijoazkie. PEDRO MARI Izen au dun antzerki-itun ta aberkoia Bilbao'ko «Euzko Gaztedi»-koak bein eta berriz azaldu digute bertako «Campos Elíseos» antzokian. Beti bezela giza-taldeak atsegiñez ta otzikaraz ikusi ditu «Pedro Mari»'ren gertakizunak ta zorigaiztoko erioa... Alabañan, Euzko Gaztedi'ko antzezlari-aldra'ren zuzendariai oar batzuk egin nai geniezke. Euskera geiago ezin sartu al dezakete «Pedro Mari»n? Guk uste degu nai ta naiezkoa dala zenbait agerraldi, euskeraz ipintzea. Batez ere lenengo ekitaldiko agerraldiak; bigarren ekitaldiko Anita ta Pedro Mari'ren alkar izketak; ta baita ere irugarren ekitaldian, laburditar anaiekin biltzen dan uneko agerraldiak euskeraz ba-lira, askoz obeto belarrira ta egiantzera (verosimilitud) letorzkela gaude. Onela izateko eragozpenak ba-dirala ba-dakigu; alaz guztiaz, era ontan «Pedro Mari»' antzerkiak anitz irabaziko luke; ta euskeraz gutxi ala batere ez, dakitenentzat, gaia ezaguturik ez litzake ain ulergaitza izango. Gure iritzia ori da beintzat. Aztertzale Euskel Teatroa Ustaritz'en Berandu bederik, ez degu aipatu gabe utzi nai, Ustaritz'en, Laburdi'ko Kapitoarriaren errian, Eguberri egunez ospatu zan antzerki jaia. Bertan, «Oltzaberrian» deritzan antzerki- «misterio» ala eskutapena dalakoa antzestu zuten. «Oltzaberrian» Blazy ta Hiriart J. jaunak sortua da ta euskeraz Elissalde «euskeltzaiñak» itzuli du. Ustaritz'eko andereñoak arras ongi ta egoki beren arloak betetzen azaldu omen ziran. Jo bide ortatik laburditarrak ta batez ere Blazy, Elissalde, Hiriart ta Garmendia jaunak. Emen dago «Antzerti» zuei laguntzeko. Antzertia'ren bide berriak Antzertia beste ertiak bezelaxe eraberritzen joan oi da, ta aurrerapenak billatzen; berrizaleok beti-beti ez ba-dute asmatzen ere. Gaur Paris aldetik datorkigun era berria aztertu zagun, arin bederik. Iru talde «berrizale» edo ezagutzen ditugu: «L'Atelier», «Les Quince» ta «Arléquin». Irurak «efecto» aundienak atera nai dituzte alik eta antzeslari gutxi ta bide errezenetatik. «Atelier» taldekoak egiten duten «Tzar Lenine» ikustekoa omen da. Lenengo ekitaldian iru bat lau antzezlari ta zenbait txotxongilokin zapi beltzean, ondorengo izugarriak sortzen omen dituzte. Beste orrenbeste, «Les Quince» takdeak antzeztutzen dun «Bataille de la Marne»rengatik, esan diteke. Alemani'ko gudaroztea «gudari» bakar batez azaltzen dute, bañan Bach'eren «korala» entzuten da gramolan joa, gañerako guzia adierazten duna. Onela eratua dago antzerki ori ta ikusgarri ta ederra dala orok aitortzen dute. Noiz sortu bear degu Euskal-Errian gure antzertia'ri aurrerapena emango dion antzeslari-talde gazte ta ausarta berri bat? NIK «Maitasunak» Ez ditugu nolanaiko maitasunak aitatuko, Barriola'ren «Maitasunak» baizik. Antzerki au, izenez Porto Riche'ren «Amoureuse» gogora ba-dakarkigu oso bestelakoa da. Orain amar bat urte idatzi zun Barriola'k; orduko Donostia'ko «Antzoki zarrean» lenengoz antzeztua izanik. Il onen, Epaillaren 19'an, Joseba Deunaren egunez berriro antzestu dute Euzko-Etxeko taldeak «Victoria Eugena» antzoki ederrean. Ta talde berak beste antzezkizuna Bilbao'ko «Arriaga» antzoki bikañean eman du Berbizkunde eguneko Aberri-jaiak zirala-ta. Beraz «Maitasunak» Euzkadi'ko bi antzoki apain ta aundienetan antzeztu dira, areto biak bete-beterik zeudela, ta ikusleen txalo-jotze sutsuen artean. Garrantzi aundiko gertakaria da au gure antzertiarentzat ta orregatik zorionik gartsuenak Barriola jauna, Euzko-Etxea'ko taldea ta jaien eratzalleai bidaltzen dizkiegu. Zale |