|
MAYA ANDRE MAYA ERREGIÑA (Apunte escénico) (Ballet) Pertsonaiak MAITE (MAITASUNA): (Uso bat kabitxoan) LOREA: (Arrosa bat eskuan) EGAZTIA: (Txori bat kaiolan) EGUZKIA: (Karda lore eskuan) ILARGIA: (Krisalua) EGIA: (Taloa ta talo burnia) IRULEA: (Ardatza) ITURRIA: (Sulla buru gañean) AGERRALDI BAKARRA (Mendian. Sagar-zuaizpean Andre Maya Erregiña eserita. ITZAURREA MAITE (MAITASUNA): Zein geran? Andre Maya Ertegiñaren mirabeak. Ta gure izenak?... Lorea, Egaztia, Ogia, Irulea, Eguzkia, Ilargia, Iturria ta ni..... Maitasuna.... Itzen goxoaren-goxoa! Guziok Andre Maya Erregiñari egingo diogu eskeintza. Andre Maya Erregiña! Eserita zaude alki biguñean, sagar-pean, lore zuri, eder ta usaintsuen artean. Gaur da zure amets urdiña. Artu itzatzu gure oparitxoak. Gure maite-agurra.... AR! ERESIA (Mirabe bakoitzak bere bertsua abestu beza LOREA: Andre Maya Erregiña Lilia ta krabeliña (bi aldiz) Nik dakarkizut gorri-gorria Usai gozozko arrosa Ager zaitezen panpoxa. EGAZTIA: Andre Maya Erregiña Kaiolan dago tariña (bi aldiz) Txio-txioka alaitzen daki Bai ekaitzaren ortotsa Bai biotzaren mingotza. OGIA: Andre Maya Erregiña Taloa ta artairiña (bi aldiz) Au da eguneroko ogia Jainkoa'ri eskatua Errotatik bidaldua. IRULEA: Andre Maya Erregiña Irulea ta joskiña (bi aldiz) Egin dezazun soñekotxo bat Bear dituzu ardatza Oiala ta jostorratza. EGUZKIA: Andre Maya Erregiña Eguzkia ta sorgiña (bi aldiz) Etsaiak dira ezin geiago. Eguzkian irudia Asean karda loria. ILARGIA: Andre Maya Erregiña Eguzkiaren berdiña (bi aldiz) Gaueko izaren adizkidea. Ilargirik ez danean Krisalua artu eskuan. ITUIZIA: Andre Maya Erregiña Sagardo ta txakoliña (bi-aldiz) Baño obe da iturriko-ura Alaitzeko arpegia. Asetzeko egarria. MAITE (MAITASUNA): Erregiña ta Saratsa Euskera onari aintza (bi aldiz) Naparroa'ko Errege jaunak Egin omen du promesa Emanen dizu biotza. INGURUKO-DANTZA. AMAYA. ARIN-ARIN Gu gera neskatil euskaldunak Ezpañetan parra degunak Gu gera pozaren lagunak Gu gera jaietan ezagunak. Egun ederrean Eguzki alaitan Paregin, abestu, dantzatu Mats illunetan Illargi zuritan Negar egin eta maitatu. |