|
ILLEKO BERRIAK Seaska-Abestia Antzerti'k lenengo urtea osatzen du Martinez Sierra'ren «Canción de Cuna» argitaratuaz. Euskeralpena Lopez Mendizabal jaunak egiña da «Seaska-Abestia» izenpean, ta irakurleak ikusiko dute gaiari dagokion izkera samur, errez ta biguñean idatzia dagola. Ezparik gabe «Seaska Abestia» erri geienetan antzeztuko dute. Pozik ta atsegiñez ikusi ta entzuten dan antzerki bai-da. Izkera askotara aldatua dago: prantzera, inglandera, aleman, katalan, italianoa ta abar. Ta euskeraz itzulia ez dio besteai ezer zor. Orain urte bete Paris'ko Champs Elysées Studio'an antzerki au bera ematen zuten. «Le chant du Berceau» izenez. Egunkari ta aldizkingiak arrera on-ta gorapen aundiak egin zizkioten. Euskal-Errian Tolosa izan da Canción de Cuna «Seaska-Abestia» biurtu ta euskel-jantzian lenengo agertu duana. «Ureta» antzokian Abenduko 8 ta 18 g. egunean. Garaipen ta txalo-jotze bete-beteak iritxi zituan. Antzezlari taldeak ziran: Sansinenea P., Artolazabal J., Urkiola M., Urkiola G., Muñoz M. T., Agirre N., Brau M., Ayerza P. ta Munita I. andereñoak ta Insausti J., Esnaola ta Leunda P. jaunak. Guziok oso ederki lan egin zutela, gutxi esatea da. Ez da erreza izango obeto ikasi, esan, jantzi ta lan egitea. Ekitaldi bakoitzetik «foto» bana azaltzen degu antzerti zaleai zeatz ta garbi erakusteko «Seaska-Abestia»ren irudi ta aurkezpena. Antzeztokia gertu ipiñi ta margolanez tajutu zun Eizagirre ertilari ta «escenógrafo» goitarrak. Antzezkizunen zuzendari ta erakusle Azkue'tar Josu legegizon ta «regisseur» burutsua. Zorionak guzioi. Aditzera detanez Tolosa'ko antzezlari-talde au laster Donosti ta Donibane Lohitzunera joatekoa da «Seaska-Abestia» antzeztutzera. Ikusle «AIZTEAK» Uruñuelaren lan berri bat Eguberri egunez Bilbao'ko «Campos Eliseos» areto aundian euzko-antzezkikunak eman ziran. Bigarren zatian azaltzen zan lenengo aldiz «Aizteak» Uruñuela'ren lan berria. Eresi-antzerki oni buruz «Lauaxeta» idazle sotillak Euzkadi'n ziona berridatziko degu: «Uruñuela gazte argija oindiño batzuk eztabe ezagutzen »Itxas-txori urdiña» lenago Bilbao'n ikusi gebanok, zer dan jaun au ba-ekigun. Orain aberriatzazko gai bat dakar. »Aizteak», sei aizpak, Euzkadi'ren sei alabeak. Neurtitzetan bere gaya zabaldu darua. Gaztelu eder baten jaubia dan gizonak sei aizteak menpian daukoz. Berak gura dauna egitia nai dau. Jaun orregaz jakitun gaizto bat bizi da. Onek aizteak beretzat gura dauz, aiztean maitasuna txastatu nai luke. Baña gaztelu zarrera Bidazti bat eldu da. Nor dan iñork eztaki, baña bere abotik egizko itzak urteten dira. Eta guztion erdian abestaldi bi dagoz. Grezitarrak euren antzerkietan abestalde edo koru bat izaten zuten. Uruñuela jaunak, begi zoliz gure euzko-antzerkira antziñako ayen era ekarri dau. Abestalde bi oyek itz-dagie. Batzuk jaurtxubaren aldatzaliak dira, besteak aiztaen lagunak. Bidaztiaren bidez aizteak erailteko asmuetan egon ziranak, menperatuak izango dira. Bidaztiak bere pitxizko jantziak kenduko dauzanian, biotz eder bat jantzi gañean daukon gudaria dala erakutsiko dau. Gudari onek gaizkatuten dauz aizteak. Antzerki onetari España ta France agertuten dira, ta Euzkadi'ren sei alabeak. Oindiño olako antzerki politik sarri-sarri eztogu ikusi. Gurenda andija lortu dau Uruñuela jaunak oraingo antzerki onegaz. Beste bat laister antzeztuko dabe. »Ama» deritxo. Geure antzerkigilleak aurrera duaz». Deun Tomasetan Aspaldiko oiturari jarraituaz Donostia'n Toma deunaren egunez beste jai artean euskel antzezkizun ederrak izaten dira. Aurten «Victoria Eugenia» antzokian «Iztundekoak» lenengo aldiz «Euskal-Eguna» gure zuzendari maite dan Labayen'dar Andoni'ren antzerki mamitsu ta ederra antzeztu zuten. Oso jendearen gogokoa izan zan ta azkenean Labayen jauna txaloak jaso ta ostea agurtzera atera bear izan zun. Gaubean berriz antzoki berean Alzaga jaunaren «Andre Joxepa Tronpeta» jarri zuten, zorgin, azti la irudimenen aberatzeko antzerki bikaña. Oi bezela Alzaga jaunaren lana atsegiñez ta txaloz ikusle guziak ordaindu zuten. Orain oar bat: nai litzake urrena, Iztunde'ko talde ospatzuak antzezkizunak obetoxeago ikasi ta gertutzea. Duten mallako antzezlariai orrenbeste eskatu lezaieke-ta. Aspoa Aurrera beti! Gure aroa ondo asi ba-zan, gero ta obeto dijoa. Erri gutxi izango dira negu ontan euskel antzezkizunik gabe gelditutakoak. Ta asko ta asko ia igande edo astero antzerki jai ederrak egiten dituztenak. «Antzerti'ren» orrialde guziak bearko lirake danen berri emateko. Emen azaldu ditzakegu bakarrik antzerki sortu berri ta bereziak. Onela gure irakurle ta arpidedunak nun aukeratu jakin dezaten. Beste tokian aitatutako «Seaska Abestia» ta «Euskal-Eguna»z gañera, «Ureta» antzokian bi aldiz antzeztuak biak, irakurri degu: «Itzalaren sendotasuna» Lizaso'tar Pilipa jaunarena, Errenderia'n oso txalotua izan dala. Orobat «Len, orain ta gero» artzerkia ta beste zeibait itzulpen. Gure salleko «Mateo Txistu», «Guzik gaxo», «Bi Aizpak», «Arantza» ta abar or dabilzkite erriz-erri egurasten. Jarrai ortan antzerki zale adiskideak ta datorren urtea guziontzat zoriontsua izan dedilla. Zuzendaritza Neskazar Iru ekitaldidun antzerki irritsu au oraintsu argitaratu dute. Alzaga'ren lanik zorrotz, bizi ta politenetakoa dezute. Guziok erosi bear lutekena. Bost errial besterik ez du balio. Eskatu Donosti'ra (Menditegi. Plaza Constitución, 5) edo ta gure etxera. |