|     14-15 zenbakiak, 1933ko otsaila-martxoa [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa

 

Euskal-Antzertia'ren
edestirako apur batzuek
(V)

 

(jarraipena)

 

        Orratiokan ikutu ez dedan antzerti-mota bat «Opera» deritzana degu. Uste det ez ditekela aitatu gabe utzi.

        Euskel-Operak ale ederrik eman dula guziok dakizute. Asi Santesteban'eren «Pudente», Zapirain'en «Txanton Piperri», «Artzai Mutilla» Ortiz Sn. Pelayo'rena; Usandizaga'k «Mendi-Mendian», Decrept'ek «Maitena»; Azkue'k «Urlo»; Mokoroa'k «Zara»; Guridi'k «Mirentxu» ta «Amaya». Danak gure izaeraz betetako lanak dira, sarritan, gure musikaz batera euskal-izena munduaren zear zabaldu dutenak. Musikatzaz ez det ezer esango, bai ordea libreto edo gaitzaz, auetatik bat, Emeterio Arrese'k «Zara» Operarako sortutakoa, bikaña bera bezelakoa. Zeok egiztatu dezazuten bi neurtitz irakurriko dizkitzutet:

 

        Zara==

                Ara konkordun

                Aritz-makilla nik emen

                Leitzalarre'ko baso beltzean

                aukeraz ebaki nuen.

 

                Eraso nai det lenbailen;

                Zer gai arrotzek izan lezake

                makil onek ainbat almen?

 

        Ez didazute ukatuko pitxi yayoa ez danik ta edozein lirika'rekin neurtzeko diña.

        Zer ikusi gejago ere badegu oraindik Euskel-Antzertiaren barrutian. Ta zuek, donostiarrok, arro izateko beste zio bat ba-dezute, azken erako teatro berria emen lenengo aldiz lur eman diozutelako: «Saski-Naski» aitatzen det. Ikuskizun eder, ertitsu ta aukera-aukerakoa. Saski-Naski eredutzat artuta sortu dira: Bilbao'ko «Oldargi»; Gernika'ko «Elai-alai»; Zarautz'ko «Naste-borraste» taldeak. Guziak lan onuragarria Euskel-Erriaren alde egiten ari dira ta zorion ta txaloak ondo irabazi dituzte.

        Onekin Euskel-Antzertia'ren kondaraitxoa ia amaitua zegon, bañan apika osoa izateko zerbait geigo bear zaio: Euzko-gaiz, bañan erderaz idatzitako Teatroaren berri ematea. Ta eskola ontakoak izan dira bilbotarrak, batez ere, Alfredo Etxabe, Arriaga, Nikolas Biar, Parada, Orueta, Sota, Uruñuela ta abar. Kanpion'ek ere gaztaroan kondaira gaiaz Iruña'n antzeztua izan zan antzerki bat edo beste egin zun. «Euskariana» idazti batean beste bat argitaratu zun Domingo Agirre'k euskeraz itzulia.

        Itzaldia amaitzera noa. Kondaira atzeruntz begiratzen ba'da, aurrealdea aurreruntz joateko ustez, asmoz, gogoz ordea izan oi da. Etorkizunari begira dezaiogun bada apur bat. Iztundearen lana sendotu egin bear da laguntza guziak ortarako emanez. Ez da aski Donosti'an urtean bizpairu antzerkizun gertutzea. Donostia Euskel-Teatroaren seaska izan ba'zan, ostatu ta bizi lekua izaten jarraitu bear du. «Antzerti-adiskide» talde gazte ta gartsu bat biltzea aski da orretarako. Neguero «temporada» «teatro-aldi» bat antolatuko luke gutxinez 15-20 ogei antzerkizun gertuaz. Naiz antzokia oso aundia ez izan asierako naikoa izango litzake. Erritako talde bikañenak ere oso errez ta merke aldi oietan sartu ditezke. Gauzak ondo eraman ezkero ez litzakela dirurik galduko uste det. Ta irabaziak Euskel-Antzerti ta Euzkadi'rentzako ezin neurtu añakoak izango lirake. Gañera diru kontura joan da, pelotari ta futbolistai diru saria ematen diote; ez dakit nik zergatik ez degun sortu bear, emendik aurrera, antzezlari euskaldunak dirutan zerbait jaso dezaten. Txindiak bultza egiten du, mugi-arazten du. Ta au bear du Euskel-Antzertiak. Ez da naikoa antzerkigilleak antzerkiak idaztea. Antzerkiak ez dira egiazko Teatro, antzeztu arteraño. Ta naita naiezkoa degun beste gauz bat, antzerkiak argitaratzea da. Lenago Mujika Gregorio'k «Izarra» sallaz egin zuana jarraitu bear degu. Illean bein edo aliketa maizen antzerki zar ta berriak irarri-arazi. Ta lan au ondoena «errebista» eran aldizkingi bat sortuta egingo litzake. Arpidedunak bilatu ezkero gauza erreza da, ta lenbailen betor. Uste ez degun zaletasuna dago erritan euskal-antzertirako ta, bazkun, eliz-billera, batzoki ta lagunarteak beti gose ta antzerki berrien eskean ari zaizkigu. Gaur bertan edozein igandez gezurrik gabe esan diteke 20 edo 25 tokitan euskel-antzezkizunak egingo dirala. Erdel-Teatroa ezagutzen ez zan erri askotara euskel-antzerkia eldu da.

        Lagundu dezaiegun bada egiteko garrantzi aundidun ortan. Oraingo ekaitz ta itxaso asarrien artean Euzkadi'ko ontxiska ikastola ta antzertiaren bidez bakarrik kaira eldu diteke. A. Arana'k Soroa'ri onek lenengo jostirudia egin zuanean idatzi zion bezela. «Euskel-Antzertia oiturak ta sinismena ondatzera ez-badator, ta ez dator, ongi etorria bedi», ta Jaungoikoak indarra eman dezaiola. Ta nik ain zintzo ta adi entzun didazuten andre ta jaunai, eskerrik sutsuenak emanez geroz erantsiko det:

        Ta maitagarriak euskel-antzerkigille apalen biotzetan leku artu dezatela.

 

aurrekoa | hurrengoa