|     50-51 zenbakiak, 1936ko otsaila-martxoa [faksimilea PDF formatuan]

hurrengoa

 

JAKINGARRIAK

 

 

Erlijio-Kutsudun Antzertia

 

        Emanaldi ontan azaltzen degu Ebanjelio'tik arturik Markiegi'tar Peli'k antzertirako eratu duen lan polita: «Seme ondatzaillea» deritza. Jesukristo gure jaunak esandako ipuiak ala zion Lukas deunak dionez: «Gizon batek ba-zituen bi seme. Aietako gaztenak esari zion aitari: Aita emadazu neri dagokidan seni-partea. Aien artean banatu zituen beraz ondasunak.

        Zenbait egunen buruan seme gaztenak guzia bildu zuen eta urrutiko lurralde batera joan zan. An ondasun guziak ondatu zituen, lasaikerian bizi zala. Guzia ondatu zuenean, gosete gaitza gertatu zan lurralde artan ta bear gorrian arrkitu zan. Orduan bere baitara sarturik esan zuen: Zenbat morroiek nere aitaren etxean ogia ugari ba-dute, ni berriz emen goseak iltzen nago. Jekiko naiz, nere aitarengana joango naiz eta esango diot: Aita, pekatu egin det zeruaren aurka ta zure aurrean; ez det geroztik merezi zure seme deitzea, zure morroietako bat bezela ar nazazu. Jeki zan beraz eta bere aitarengana joan zan»... Bukaera nola duen ba-dakizute: atsegiña benetan. «Seme ondatzallea'ren» ipuia indar aundiko gaia da teatrorako; samurra, betikoa eta orrengatik izkera geienetara aldaturik dago. Euskeraz Zubero'ko pastoraletan «Seme prodigoaren» izenez iñoiz tajutua ote duten nago. Erderaz Lope de Vega batek beste askoren artean: ta baita ere Voltaire makurrak prantzesez idatzia utzi dituzte.

        Oraingo era berrian, euskeraz bertso ederrez jantzia, Markiegi'tar Peli apaiz jaun eta idazle iaioak antzerki bikaña eskeñi digu.

        Gure gazteak, luistar eta beste eleiz-billeretakoak maiz antzeztuko dutela uste degu.

        Toki guzietan erlijio-gaizko antzerkia berriro piztutzen ari da. Emen askotan aitatu izan ditugu, Gheon, Chancerel eta beren lagunen lanak. Ea bada «Seme ondatzaillea» laister Euskal erriko bazter guziak ikertzen dituan. Ikas bidez onuratsu ba'da; erti-jolasez berriz goitarra.

 

 

Euskal-teatroa Laburdi'n

 

        Sasoia alakoa izaki, bazter guzietan gaztek komediak egiten ari dituzte, zeinek polikiago. Biziki laket dugu, zeren euskerari gero ta bide geiago egiten zaion.

        Jendek obeki konprenitzen dute nork bere sorterriko mintzaiari bear diola ohore ekarri, alik eta gartsukiena.

        Azken aldian aipatu ditugu ainitz erri eta goretsi ere. Ez ditugu berriz izendatuko. Jarrai dezaiogun bakarrik gure saillari.

        Hasparnetik berria eldu zaigu, «Zalduko erbia» eman dutela ezin obeki erriko mutiko gaztek. Ederrik izan dute azken urte oietan, ala nola: «Zikoitza'ren gaztigua»; «Betiri zapataina»; eta «Behorlegi'ko etxeko jaunak». Gure gorespenak gizon gazteai ta gidatzen dituzten apaiz gartsuai. Jarrai ortan. Talenduak ez dira gaitzurupean atxikitzekoak.

        Gure agurra joan dakiotela berdin Ziburu'ko andre gurbillai, aurten nai izan dute saio bat egin euskeraz eta beren txedetara eldu dira bere uste baitio ederkiago. Jendea biziki poztu zaiote ta erritarrek esperantza dute ain ongi asiz geroz ez dutela geiago komediarik emanen euskerari egin gabe.

        Sara'n euskerarik gozoena erabiltzen duten fama da, bizpairu mende ontan.

        Ez da bada mirakulu erri ortan ere euskerazko teatroari begi ematen bai diote.

(Aintzina'tik)

 

 

Bichy ala Ahuchky?

 

        Baiona'ko «Gure Herriak» argitaratu du «Bichy ala Ahuchky» deritzan antzerkitxoa.

        Pozilc jakin degu errebista orrek beste komedi batzuek azaltzen joateko asmoa duala.

 

 

GALA'ko Antzerki jaiak

 

        Urtero bezela, San Jose egunez, Donostia'ko Euzko-Etxekoak, «Victoria Eugenia» antzokian, galako jai aldia eratu dute.

        Aurten, Barriola jaunaren «Zozoarro» lau ekitaldiko antzerki berria, lenengo aldiz antzeztu zuten.

        Bai Euzko-Etxea'ko talde ospetsuak, eta bai zuzendari eta gañerakoak zorion agurrik beroenak ondo irabaziak dituzte, ari-ariz, iraupenaren ederrez, egiten ari diran lanagatik. Jarrai ortan, bañan... arren, galako jai aundi oriek arretaz eratu; zeatz eta ziur ikasi ta azaldu.

        Jai oietara, bestela guregana etortzen ez diran jende asko joan oi da; mingarri litzake gure teatrotzaz iritzi ta uste txarrez, berriz etortzeko gogorik gabe utzi araztea. Gure ikurritza bedi «Gero ta obeto».

 

 

Atarratze'n Pastoral bat laister

 

        Berri pozgarri bat eldu zaigu. Zuberoa'ko erri polit dan Atarratze'n, jorraillaren 19'n, Pastoral bat, maskarada bat egitekoak dira. Ez dakizkigu pastoralaren izenak eta gañerakoak. Zer nola guziak egunkariak adieraziko dizkigutela uste degu.

        Berri au gaztigatu nai izan diogu gure irakurleai, aldez aurretik jakin dezaten.

        Azkenengo urte auetan ez dute Pastoralik antzeztu ta ikusteko zaleturik daudenak oraintxe izango dute egokiera.

 

 

GARIZUMA

 

        Lenago, garizuma garaian, jai ta ikuskizun geienak galeraziak zeuden. Orain ez dago onelako konturik. Garizumari begiratu gabe, jai ta dantzaldi nabarmenenak ere, nola nai ta noiz nai izaten ditugu. Beraz antzerki jaiak egiteko ez degu kezkarik izan bear.

        Bañan garizumako aldi guren ontan, al ba'degu beintzat, erlijio ta kristau ikasbideko egitarauak antolatu bear genituzke: Santuen bizitzak, Testantentu Zar eta Ebanjeliotik artutako gertariak eta Jesukristo gure jaunaren Nekausteko zenbait agerraldi ere bai. «Nekauste» ospetsuak Obera-mergau'n, Nancy'n eta beste toki askotan antzezten dituzte. Emen ere onelako zerbait eratzen saiatu bear genuke.

        Asiera emateko, eredutzat artu diteke Tolosa'ko Ureta Antzokian Erramu igandez ematera dijoazen antzezkizuna:

        1'go Seme Ondatzaillea. (iru ekitaldi).

        2'gn JesuKristoren Bizitza'ko. Agerraldi bi.

        3'gn. Abesbatzak abestuko ditu: Bach, Vitoria, Palestrina, Iruarrizaga, Rachmaninoff eta beste eleiz-abesti goitar batzuek.

        Onelakoak edo antzekoak dira egitarau egokiak garizumarako.

 

 

III Antzerti-Eguna

 

        Aurten Antzerti-Eguna atzeratu bearra izan da. Illabeterik onenetan erri auteskundeak zirala-ta gure antzezlari taldetakoak beste zeregiñetan lanpeturik ibilliak bait-ditugu. Orrengatik antzezlari gudua motel zamar joan zaizu.

        III Antzerti-Eguna ezin jaitu izango lenago esandako egunean.

        Jai onen berri garaiz aditzera emango degu.

 

 

hurrengoa