II. EKITALDIA Nasaikerian [Nai izan ezkero, ekitaldi au oso-osorik kendu diteke] Agertokian, taberna atari bat: jarleku lluze bat, arrizkoa edo, ormiari detzala. Sartu-urteneko ate bat ezkerraldean, taberna-barrurakoa. LENENGO AGERRALDIA Gazte, Yeremi, Simon, Ismael ta Yuda. (Tokera diardute) GAZTE: (bero) Bota berriro! Au suerte txarra gaurkoa! Ez ba! Alperrik diru guztiak galdu! Baziak beste euneko bat, Yeremi! YEREMI: Baziak. SIMON: Ez, ez! Neuk eingo diat. YEREMI: I ixilik, Simon. Bein neri esan ezkero... SIMON: Bai, txatxu ona! Bazekit nik ire berri... YEREMI: (zematuaz) Zar esan nai dek? SIMON: Ez, utsa, utsa... Ik ere besterenetik... YEREMI: (arganatuez ta ukabillaz zemaika) Bekaiñean jo ta ointxe bertan ez badek nai lur jaterik, zirtzil, gizatxar... YUDA: Ara. Onena; ba'deritzaio Gazte'ri, guztiok berriz jokatu. GAZTE: (pozik) Baita! Sakela diruz beterik zegok oraindik. Jokatu! Ez dik ola ibiltzerik merezi. Ekin guztiok! SIMON, YUDA, ISMAEL: (zarataka) Orixe! Ori! SIMON: (ondo egiñez ta bizkarrean joaz) Au dek gizona! Ederki! YEREMI: Tira ba! Denok joka dezagun. GAZTE: (arro) Denetan lenen baietz ni! SIMON: (beretzat) Gizajo!... ISMAEL: Baiña zer joku edo zenbat egitera dek, i? YUDA: Ba, len bezela: berrogei lenen egitera. Tira, ekin! SIMON: Ez, ez gizona; ez diagu nai olako joku luzerik. Oraingo onetan nagusi dana irabazle uraxe bedi. Nai al dezute? GAZTE: Neregatik bai. YUDA: Guregatik ere berdin. (Guztiak baiezkoa) YEREMI: (botatzeko gertu) Nun dek arraia? YUDA: (erakutsiz) Ez al dek emen ikusten? Ara: emendik zetorrek lauko txikia; emen kutxilloa... YEREMI: Ikusten dit. Gazte, ta lengo apostua? e? Ez al dek orain kemenik? GAZTE: Kemena? Bai bai! Baziak! YEREMI: Zenbat? GAZTE: Ogei duro ba. SIMON: (beretzat) Geiegi ola galtzeko...! YEREMI: Egiña zegok! (botatzera) Baziak! (Simon'i) Kendu aurretik! SIMON: Kabituko aiz! Lapur... YEREMI: (bero-bero jaiki ta ukabillaz zematuaz) Ber-bertan utziko aut! SIMON: Ik? YEREMI: Bai! YUDA: (paketuaz) Geldi! ISMAEL: Tira, mutillak, beingoan ekin jokuan. Bota, Yeremi! YEREMI: (Marran berriz jarri ta bota. Gero, ikustera joan arin, ta besteak ere berdin bakoitzak berea) Or ziak ba! Eup! (bota, ta ikusita) Arrano beltza! Etzegok au apurtzerik! (Gazte ta Ismael ikustera) Lauko barruan sartu dit! SIMON: Ta zer? Besteok oindik atzetik! YUDA: Ori esan zak! YEREMI: Bai nai badik! GAZTE: E? Nik nere diat azken-itz! Bota mutillak! (Yudak bota) ISMAEL: (ikusita) Arraia! YUDA: (galdu dualako) Utsa! ISMAEL: Orain ni... (joan ta bota) Oa zuzenki! YEREMI: I ere joan aiz. Punto bakarrik. ISMAEL: (ikustera) Punto baizik ez dit egin? YEREMI: Ez. Or... ISMAEL: Arraio! YUDA: (Simon'i, botatzeko gertu dagola) Tira ba, Simon, egin oraintxe alegin! YEREMI: (bereaz arro) Gogoen paltaz ez dek izango... SIMON: Ernai belarri ta begi! (bota ta kutxilloa jo) YUDA: Ori dek, Simon! SIMON: (ikustera ato) Tokea, amabi; laukoa, lau; amasei nik! (pozez) YEREMI: Gauzia! Ori dala-ta arrotu? ISMAEL: Ixo! Ea ba, Gazte! Zirt edo zart orain egin bear dik jokuak. SIMON: Leku Gazte'ri! (leku egiñaz) (beretzat) Etzegok onen bildur aundirik. Au beti lenen... atzetik. GAZTE: - Bazijoak e? Begira ondo! (eskuari eragin batzuek eman, bitartea neurritzen bezela) Or zijoak neurri-neurriz! (bota ta besteak baiño punto txarrago) YEREMI: Ezer ez! Punto. GAZTE: E? Zer esan dek? Berriz galdu? (ikusita) Suerterik batere ez diat! (amorroz) SIMON: (beretzat) Jakiña dek ba! GAZTE: (amorro biziz) Bañan au zer da? Etxetik atera nintzan egun artatik dana oker...! Ezin, ezin ezer zuzendu!... Laster ez diru, ez etxe... SIMON: Baiñan, i beti gauz oiekintxe! Ortik etzegok biotzarentzat atsegin! Gauz oiek aztu! Arantzak utzi ta artu lorak ta aien ezti! GAZTE: «Gauz oiek aztu», «Gauz oiek aztu»... (erabakiz) Egia diok! Zer neri? Lau egun triste mundu onetan ta eurak kezkaz beterik?... SIMON: (lagunduz) Ori esan! (Bitarte ontan Yeremik besteai diru ziñuak egin ta kezka erakutsi, alegia zorrik ez ote dien ordainduko Gaztek) GAZTE: (bereanago) Ez! Gel bedi Yainko zeru zokoan! Gel bedi aita etxean!... Parre algara luze-luze bat nai det nik! Betor jolasa! Betor ardoa! Betor, betor lizunkeri! (Ukabillak goian, arrituta bezela geldltzen da) YEREMI: (urreratuaz, bildurrez) I, Gazte GAZTE: Zer dek? YEREMI: Jokua joku esan oi da-ta, lengoa zertan gelditu ote dan... GAZTE: A bail Zenbat uan? YEREMI: Ogeiko bat azkenengo au. Ta... badakik ba... lendikan ere... GAZTE: Beingoan esan zak dana! YEREMI: Ara ba: Lendik berrogei duro; gaurkoa, beste ogei; ba irurogei duroz egiten dek nere zorra. GAZTE: Oraintxe bertan... SIMON: (urreratuaz larri samar) Nerekin ere... YUDA, ISMAEL: (berdin) Ta gurekin... GAZTE: (aserre-samar) Arraioa! «Gauz oiek aztu», «Gauz oiek aztu!» neri... ta zuek gogoan? Ez dik ajolik... Bartolo! (deika) BIGARREN AGERRALDIA Lengoak eta Bartolo. BARTOLO: (kanpotik) Zer da? GAZTE: Atera maia kanpora! BARTOLO: Bai, bai oraintxe. GAZTE: Kitto egin ta azken-diruak ardotan, ito ditzagun! SIMON: (ondo egiñaz) Ori on, Gazte! (Bitarte ontan Bartolo sartu maiaz; ipiñi ta urten jarleku billa. Auek artu, ipiñi ta edontzi billa urten. Besteak jarri, Gazte erdian ikusleen aurrez-aur artzen dutela) YUDA, ISMAEL: Ederki! Bai, bai! SIMON: Gizonak ala bear dik! Zarren esana badakik; Unore onak diru guztiak baiño geiago balio omen dik. (guztiak parre) YEREMI: Mozkorra al dun guztiak arrapatzen dik! YUDA: (diruziñua egiñaz) Txanponak bear, txanponak! SIMON: (Yuda'ri) Ixilik ago! Oin ez ekarri diru konturik gogora! «Edan zagun bai ta gero or konpon»... BARTOLO: (edontziakin sartuaz) Ta? Ein da beraz naikoa? YEREMI: Ba!... BARTOLO: Zein izan da galtzaille ori? GAZTE: (bizi) Galtzaille danok! Ardoa ekarri ik bizkor! BARTOLO: Zer marka edo? GAZTE: Lasterren mozkortzekoa! BARTOLO: Be nere kontu! (urtenaz) Bateon batek ezagungo dik gaurkoan. GAZTE: (biurri ta bat-batera kantari «Ezkongaietan zerbait banintzan»en doiñuan) Mutil gaztetan zerbait ba nintzan orain zartuta, ezer ez. (Besteak ere lagundu. Gaztek eskuaz maia joaz darama konpasa zaratatsu ta zoro. Bartolo ardo-botellaz sartu ta parre egiñaz edo, urten. Yeremi'k ardoa eman lenengo Gazte'ri; besteak eurak artu. Gazte'k edan dsangada batean ta, besoak zabalduz, besteak ixil-arazi ta bakarrik jataitu kantari, gero beroago ta zoroago) Jokuan asi ta ateratzen zait beti guztia aldrebes; nere gogoa egin ezkero ajolik etzait... baterez! GUZTIAK: (txalo ta deadar) Ori dek! Au dek bertsolaria! YEREMI: (ardoa eskeñiz) Tori! Eztarri zuloa leguntzeko... SIMON: Bai! Edan zak! Onek piztutzen baidik biotza. Onek uxatzen kezkak, ta onek (maltzur) askatzen dik diru-poltsa!... YEREMI: Ekin berriro, Gazte! GAZTE: (buru arinduaz) E? Zer, zer? GUZTIAK: Bertso bat! GAZTE: Aiba bertso bat! (lengo eresian kantari) Ederra da bai zugatz gaiñean sagar kolore-gorria; ederra ere baratz-erdian usai gozodun loria. Ederra (i) ardo beroa eta eder bixigu erria; baiño oiek baiño ederrago da nere kutuntxo maitia. (Begiak ñir-ñir, igikerak narraztuaz, buru-jabetasuna galduaz) SIMON: (amaituaz bat eskua estutuz) To bosteko ori! GUZTIAK: (zarataka) Bapo! Ederki! SIMON: Gora Gazte! GUZTIAK: Gora! Gora!... YEREMI: (ardoa eskeñiz) Beste apur bat... GAZTE: Bai! Au dek mama! Sutan jartzen dik biotza! YEREMI: (beretzat) Ez daukak esan-bear aundirik!... (deika) Bartolo! BARTOLO: (kanpotik) Bal, ointxe noa! YEREMI: (Bertolo'ri botela utz bat emanaz) Ea beste bat... BARTOLO: Oraintxe bertan. (urten) YEREMI: (Gazte'ri) Au dek ardoa gozoa! (Gazte'k zearo mozkortuta buruaz baietz) BARTOLO: (botela berriaz sartuaz) Emen nun dezun. Besterik? YEREMI: Ez, ez! Oraingo onekin naiko da. (Bartolo joan) GAZTE: (Bartolo ikusita, zer esaten duan ez dakiala, gero motelago ta erdi-esan erdi-kantu, asmatu eziñik.) Martolo eta, Martolo eta, Martolo eta, Martoa, Martolo bolo... Martolo molo... Martolo... lo... lo... lo... lo... a. (Maigaiñera, besogaiñera, erortzen da ta ala gelditzen lo.) IRUGARREN AGERRALDIA Lengoak, Bartolo ez. SIMON: (Yeremi'ri kezkatsu) Bapo! Ta gure diruak orain? Nola kittatu oin zorrak? YEREMI: Gizajo! ez aiz ezertako gauz! Nik jarri dit ori ola. Errazago dek zorrak kittatzen ori orrela dagola. Ikusiko dek... (jaiki ta diruak kentzera) SIMON: Zer? Danak ostu? YUDA, ISMAEL: (arrituta) Ene! YEREMI: Jakiña zegok ba! (Poliki-poliki joan ta ateratzen dio diru-poltsa sakeletik) (pozez) Emen, emen! Ta orain, esnatu baiño len, goazen! YUDA: Ardoa ordaindu gabe? SIMON: (zematuaz) I ez aiz beintzat lapurtarako jaioa! YEREMI: Goazen ixilik!... (tabernako atera begira) Agur, Bartolo! (eskuaz parrez) Agur, Gazte!... Egik lo orain!... (Danak urten; ixilik, baiña poz-itxura aundiak egiñaz) LAUGARREN AGERRALDIA Gazte. Gero Bartolo. (Apur batean agertokian Gazte bakarrik lo, ardo-botella ta edontzi artean. Zurrunkada batzuek egin bitza nai izan ezkero. Geroaeago:) BARTOLO: (sartuaz) E? (arrituta) Nun dira aiek? Esaten nun nik... ain ixilik!... (Gazte ikusiz) Eta au lotan? (Gazte'ri deika) Gazte! (apur bat besotik eragiñaz) Zu, Gazte! Zer pasa da amen? Au itxura! Gizajoa! Ur pizka batez esna dezadan. (Ontzi batean ura ta zapi garbi bat ekartzera joan; ekarri, kokota busti; burua jaso ta arpegia ere busti. Poliki-poliki bere onera betor Gazte. Bitartean auxe diote:) BARTOLO: Onek artu dik mozkorra!... Dana beronek ordaindu dezan besteak iges... Gaur, ona zein dan igartzen ez dek erraza... (eragin batzuek emanaz) Tira, esnatu! GAZTE: (esnatzen asi; amesetan oraindik) Lau...ko...a nik... eta... BARTOLO: (eragiñaz) Gazte! Tira, esnatu! GAZTE: (amesetan) Ta nork esan du?... Naikoa! BARTOLO: (eragin) Gazte! GAZTE: (ametsetan) Bai, neu naiz irabazle... BARTOLO: Zer? Gizajo! (eragiñaz) Amets zoroak utzi ta bizkor esnatu adi! GAZTE: (esnatzen) Bai... bai... Baiña, nun nago ba? BARTOLO: Ementxe, Gazte; nere tabernan... Begira... ni, Bartolo naiz. GAZTE: Bartolo?... BARTOLO: Bai. GAZTE: Ta, beste lagunak nun dira ba? BARTOLO: Iges nonbait. GAZTE: (zearo esna) Zer? Ni bakarrik utzirik iges? BARTOLO: Ba...ea! Nere susmoa kontu guztia zuk ordaintzeko utzi zaituztela ola. GAZTE: Arrano! (bat-batera gogorratuaz) Ez, ez! Ezin diteke! Ta aiekin nituan zorrak ordaindu gabe iges? Bai zera! BARTOLO: Ez dakit ba nik... GAZTE: (ostu diotelakoa susmatuaz larri sakelera eskua eramanaz) Edo ta... (bat-batera jaikiz) Bi milla arrano! Diru guztia ostu didate! BARTOLO: (arrituta) Gizona! GAZTE: Lapur zikiñok! Etzauzkatet ez atzaparretan, lepoa biurrituta jaurkitzeko beti-betiko itxasora! Ta nik orain zer?... Dirurik ez det, etxetik... (aztu naiz) Au amorroa! Gosete gorri bildurgarria danean... Ai ai! Nik nora (erdi-negarrez ta amorroz) joan bear det?... Tximista batek erdibi naza! Yainkoak (Yainkorik bada) lurrazpietan sartu naza bein! Otsoak agin arten txikitu naza! Betor, betor eriotza! Ta iñork ez ba'dit bizitz au kentzen, lertu bezait bein biotza!!! (Bere onetik urtenda, zoro antzo, gelditzen da.) BAT-BATERA OIALA BERA |