|     58 zenbakia, 1983ko apirila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


LENENGO EGINTZA

 

        Iruditegiak antzeztuko du Markesa'ren jauregiya eta loretegiya era onetan: Jauregiya'ren aurria itsasoa'ri begira, eta jauregiya erdiyan artzen dutala loretegiya. Iruditegiyaren aurrean eskuitik ezkerrera ibillbidea biar du. Baita ere egintzallia'ren ezkerrian aurretik atzera urrutiyan galtzen dana. Da esatia: aurreko bideak eta atzera dijoanak gurutzea egiten dutela. Jauregi edo loretegiyaren etsitura edo itsitura da: gizona'ren gerriraño arrizkua eta gañerakua burni luzez. Urrutira ikustendira mendiyak eta itsasoa.

 

 

LENENGO IRUDIA

 

Iruditegi barrenen eskutazapiya jaso gabe. Entzuten da argizkilla. Entzun ta laizter igaroko dira itxasotik datozen arrantzaleak iruditegiyan batetik bestera geldi geldi abestu-az (kantatu-az) «Ene Arrerosteko» izena duan eresi samurra izki onekin:

 

                Ene maite zeraten

                gazte maitekorrak,

                itzali ditzazute

                bularreko garrak;

                diyonez mar marrak

                oso berri txarrak

                menditikan mendira

                dabiltzki ifarrak.

 

(Galdutzenda eresia polliki polliki eta jasotzen da iruditegiko ezkuta-zapiya).

 

 

BIGARREN IRUDIA

 

Koldobika (morroya)

Irteten da jauregitik nagiyak ateraz eta ingurtzen da esiturara.

 

KOLDOBIKA: Au nagitasunezko jeikitzea egin det. Iñoiz baño berandubago oyeratu eta betiko garayean jeiki; eta alaz guziz ere atsegiñak izan ziran neretzat oyera bitarteko ordubak. Ikusten bai nuben Andoni bere maitearen etxean Jainkoa'ren eskerraz, ama gaya'ri agur egitera joana. Gogorra izan da ama'ren biotza baña badiduri bigundu duteala alaba'ren malkoak.

 

 

IRUGARREN IRUDIA

 

Koldobika eta Arrantzale batzuek.

 

(Entzuten dira arrantzaleen oinkadak)

 

KOLDOBIKA: Ara, emen dira kankalluak; oyek beti berandu itxaso'ra: goiztarrak naikoa arrapatuta etortzen diranean. Berriz ere kale egingo dute orrela badabiltza. (Eskuitik agertzen dira arrantzaleak)

ARRANTZALE I: Agur, Koldobika. Ori dek ori gizona'ren biziera: Iziartxo'ri eta Andoni'ri elkarren berriyak eraman, ta...

KOLDOBIKA: (Galeraziyas) Aizak, ori... (españ gañean beatza ipiñirik isiltzeko)

ARRANTZALE II: Okela berriz naikoa...; eta ¿lo? aspertzeraño.

KOLDOBIKA: Bai, batezere bart arrantzean...; ura bai zala aspertzea oyean: lo egiñ ni ta eziñ egiñ.

ARRANTZALE III: Gu bezela sabel ariñarekiñ oyeratuta egingo dezu.

KOLDOBIKA: Bai, ibart arratzian ibilli dituzuten zalapartak ibilli ezkero ez da errexa! iJaunak, traketsak zerate! Ardandegitik noiz echeratzen zeraten baztarrak ondo dakite. Kilin kala oñetako trakets oyekin, lo daudenak esnatuaz beti...

ARRANTZALE IV: Ara emen (Koldobika'ren gatik) bere etxeko-andrea beziñ markesa: esne gañetan jayo ta aziya. Baserri zarrean oituko itzan piano soñura lo artzen? ...ala ere beya'ren orrura ez bauken lo artzen ta astoa'ren arrantza'ra esnatu... Goazen, goazen.

KOLDOBIKA: Zoazte, zoazte. ¿Bart ardadegiyan egiñ zenduten bezelako arrantzik egiñ ezetz itxasoan?

ARRANTZALE V: ¡Ja, jai! Giro ziok mutillak. (Joaten dira ezkerretik)

 

 

LAUGARREN IRUDIA

 

Koldobika ta Andoni gero.

 

KOLDOBIKA: (Ezkerretan atze aldera dijoan bide'ra begira) Andoni ez da agertzen eta arritzen naiz, bada argizkilla jo zuan, berak esandako ordua.

ANDONI: (Txistu egiten diyo Koldobika'ri ezkerretako bide atzean dagon lekutik).

KOLDOBIKA: ¡A! emenda (pixkabat joaten da eta eskuarekiñ egiten diyo etorri dedilla). (Agertzen da eta itz egiten dute bat loretegi barrendik eta beztea ez; baña esitura'ren inguruan egongo dira).

ANDONI: (Isill samar) Jeiki alda?

KOLDOBIKA: Uste det oyeratu ez dela.

ANDONI: i¡Gaixoa!!...

KOLDOBIKA: Nik ez det begirik itxi gau guziyan, eta ernai igaro det gaba; eta Iziartxo'ren gelan izandu dira oinkadak, uste det beriak.

ANDONI: Ez naiz arritzen...

KOLDOBIKA: Bai, eta atzo batez ere... neurri gabia zan aren atsegiña, ikusten zindubanean bera'ren eta ama'ren aldamenean...

ANDONI: Bai; eta ¡ura begiratua! iaiñ garbiya!... non erdi bi egiten ziran biotza. Eta ¿aran arpegiya? ¡zuriya! nola dan illargiya'ren argiya. Baña... —eta ez dakit zergatik— ikusten nuen bere ama'ren atzian itzal bat, ain beltza... non zainetako odola izotz-turik laga ziran.

KOLDOBIKA: ¡Irudipena!...

ANDONI: Sinista zadazu: baldin maitea'ren biotza eta nerea maitasun batez bizi ezbalira, nere gogo argaldibarentzat atseden-aldiya arkituko nuke. Ni, egundo itxasoak izutu ez nabena, gaur, emaku orrek izutzen nau. (Entzuten da Iziartxo'ren gelako leyo irikitziak egiten duan soñua.)

KOLDOBIKA: Iziartxo da. Ni banua.

ANDONI: Mai altzuaz? bada, (Esku emanaz) agur Koldobika, nere adiskide maite eta lagun leyala. Atzerri'ra noa, baña badakizu nere maitea emen gelditzen dala, eta berarekiñ dira nere biotza eta biziya; zu izan zaitez bada beroyen gordetzallea. Nik etortzean... (negarra etortzen zayo eta ezin du itzegiñ.)

KOLDOBIKA: Bai, Andoni. Zoaz barrengo kezka gabe zoazen lekura; eta oroitu zindezke zure lasaipenarako orain esaten dizudanez: «lenago kenduko dirate biziya, zure maitea ostutzen utziko detan baño».

ANDONI: Eskerrik asko Koldobika. (Esku emanaz). Agur ta ondo bizi.

KOLDOBIKA: Agur ta zoaz ondo Andoni. (Joaten da, eta jauregiya'ren ate inguruban gelditzen da, ama ote datorren zelatatzen).

 

 

BOSTGARREN IRUDIA

 

Andoni eta Iziartxo.

 

(Iziartxo irteten da jauregitik eta badator Andoni gana oñez baña egan geyago; ainbesterañokua da bere poza Andonirekin itzegiteko.)

 

ANDONI: (Iziartxo'ri begira). ¡¡Iziartxo!!

IZIARTXO: i¡Andoni!!

ANDONI: (Eskutik elduta) (Maitasuna'ren txinpartak begietatik irteten zaizkatela) Ezazu ¡ene maitecho!: zoriyontzua zera?

IZIARTXO: Zu ezagutu zindutanetik beti.

ANDONI: Baña, negar asko egin dezu!

IZIARTXO: Ama'ren gogortasunak eragiñazitzen zirana; eta oraiñ (begiyak legortuaz) zure joaneragattik (maitasunez). Eta —¿zer ez nezake egiñ zure gatik—?

ANDONI: Zer ederra zerden maitetxo; baña oraindik ederragoak dira zure gogo eta biotza. Zoriyontzuetan zoriyontzuena naizela deizkiot zure aldamenean... eta zu utzirikk ¡joan egiñ bear!...

IZIARTXO: Bai, miñgarriya da biontzat, elkar ikusi gabe bizitzia; baña, naita naizkoa da ama'ren agindua, ikastera joan zaitezela atzerri'ra, gero ezkondu nai badegu ta...

ANDONI: Beartzua'ren zoriya!...

IZIARTXO: Zu beartzua?... Zer bada: nik aberaztazunik baldin badet, berdiñean ez da zuretzat? Aberaztasun guziyen gañetik daukadana ez nizun eskeñi, biotza?

ANDONI: iA! ene laztana! egiyaz: zure itz oyek ez baninduteke indartuko eta biotzean itxopena biztuko... ez dakit, ez dakit ote nintzakean atzerri'ra joango; bada bururatzen zaitenean ote litzakean izango beste biotzen bat, bere maitasuna eskeñi deiszukeanik ni atzerriyan naizen bitartean, esaten det: nayago nukeala ementxen bizi-naiz negarrez -iñoiz begiratu garbi bat zuri zuzenduaz.

IZIARTXO: iEz geyago orrelakorik ene Andoni! Zerua garbi agertzen da; odoi batek ere ez du illuntzen; bada nik, zeru orren aurrean esaten dizut: zuretzat izango naizela, eta zuretzat ez banaiz izaten ez ta ere bestearentzat.

ANDONI: Jaunak nai dezala.

IZIARTXO: Tori au; (ematendiyo kutuna-eskapulayua) bart arratzean ez naiz oyeratu eta zuretzat egindet. Ondo gorde, eta oroitu zaitez nitzaz. Iratzi zaidazu maiz, eta erantzungo dizut. Ama'ren baimena badegu elkarren berriyak iratziz jakiteko.

ANDONI: Eskerrik asko biotz nerea. Bularre'ra elkartua gordekodet; (Musu ematen diyo kutuna'ri) berak errextuko du nere arnas estua.

 

(Koldobikak txistu egiten diote-norbait dela adieraziyaz).

 

IZIARTXO: Nor bait da eta... (eziñ agurturik)

        (iBeti bere ama!) (Esku emanaz) Agur Iziartxo; eta noiz arte?

IZIARTXO: Lenbaitlen; ikastean... (Burruka aundiya da biyena eziñ beresirik)

ANDONI: Eta-illtzen banaiz?

IZIARTXO: Eta ni?... (Koldobikak adierazten du bere estuasuna, bada entzuten ditu norbaiten oinkadak, eta ikusirik eziñ beresi dirala Iziartxo ta Andoni)

ANDONI: iA! iIlko banitzake... sinistu: nere azken olduztea, zuretzat izango da.

IZIARTXO: Eta nerea, zuretzat. (Maitasunezko suaz)

ANDONI: Eta bularra'ren barren barrendik irtengo litzaken armas estuarekin esango nituzken itzak: iAgur, zeru'ra arte, ene maitetxo!

IZIARTXO: Eta nik: ¡Agur Andoni maite!

BIYAK: (Indarrarekin eskuak utziyas) iiiAgur!!!

 

(Andoni joaten da etorridan bidetik txit azkar. Iziartxo: negarrez gelditzen da bertan). (Arrata aundiya izan: azkeneko «¡¡¡Agur!!!» esaten dutenian, jauregiko atetik oju egiñ dezayola Polentzek Koldobika'ri esanaz: «Koldobika». Koldobika'ren erantzutia izango da: «begiratu zorrotz bat».)

 

JEISTEN DA IRUDITEGIKO EZKUTA-ZAPIYA.

LENENGO EGINTZA BUKATZEN DA.

 

aurrekoa | hurrengoa