|     58 zenbakia, 1983ko apirila [faksimilea PDF formatuan]

aurrekoa | hurrengoa


BIGARREN EGINTZA

 

 

Lenengo Antzeskiya

 

        Iruditegiak antzeztuko du Markesa'ren jauregiko gelanagusia (saloya) ondo apaindua. Gela onetarako sarrera izango da atzean erdi erdiyan. Eskuitan ere izango da beste ate bat. Gela onek egintzallea'ren ezkerretan izango ditu bi leyo eder itxaso'ra begira.

 

 

LENENGO IRUDIA

 

Iziartxo, Polentze eta Koldobika.

 

(Iruditegiko ezkuta zapiya jasotzian, Iziartxo, aulki eder batian eseri, eta irazkiya (karta) irakurritzen ariko da).

 

IZIARTXO: (Iraskiyak ematen diyon poza, aurpegira agertzen zayo). iO! !zer biotz aundiya! ez daki nola adierazi nigana daukan maitasuna. (Jotzen du txintxarriya). iO! asko maite nau; nik bera bezela.

POLENTZE: (Erdiko atetik) Zer nai du andretxoak?

IZIARTXO: Koldobika etorri dedilla.

POLENTZE: (Jolas geyegi dabilkite...) (joaten da).

IZIARTXO: (Irakurriyas) Sinisten det asko ikasiko duala lenbaitlen etortzeko. iA! izer zoriyontsuak, etortzen dan egunean!

KOLDOBIKA: (Atetik) Zer nai du andretxuak?

IZIARTXO: Koldobika, atoz onutz... (Sartzen da eta gelditzen da zutik). Oraiñ artu det Andoni'ren iruzkiya, zortzigarrena; esatendu ondo dala, eta zuri emateko goraintzik; asko oroitzen dala zutzaz eta zure leyaltasunatzaz.

KOLDOBIKA: Eskerrikasko. Badaki zer atsegingarriya dan neretzat, orrelako berri onak izatia.

IZIARTXO: Eskerrikasko.

KOLDOBIKA: Erantzuten diyonean, eskeñi bezayo berriro nere leyaltasuna.

IZIARTXO: Pozik egingo det.

KOLDOBIKA: Beste agindurik ez badu nere lanetara noa berorren baimenarekiñ.

IZIARTXO: Ondo dago, nai dezun bezela. (Koldobika joaten da). Ama'ri erakutzi bear diyot. (Jeikitzen da aulkitik, eta eskuiko ate'ra dijoa, baña au ate'ra iritxi baño lenago Ama agertzen da Iruditegiyan; bada, eta egon arrata aundiz Koldobika Iruditegitik irteterakoan, Markesa atean izango da).

 

 

BIGARREN IRUDIA

 

Iziartxo eta Markesa.

 

IZIARTXO: (Ama ikusi ta beriala). Amatxo, (musu ematen diyo) berorrengana ninjoan, Andoni'ren irazkiya, orain etartu detana erakustera. (Ama'ren barrengo asarrea ain aundiya, non berak alegiña egiñagatik gordetzen, ezagutzen dan).

MARKESA: (Entzun ez balubezela) ¿Nor da, emendik irten dan ori? (Koldobikarengatik).

IZIARTXO: (Samurkeriz) Koldobika, amatxo.

MARKESA: ¿Koldobikak ez daki, au ez dala bere lekua? eta bai, ¿sukalde eta baratza?

IZIARTXO: Nik esan diyot (beldurraz) etortzeko... Andonik bere irazkiyan esaten ditan bezela goraintzik emateko.

MARKESA: (Arrizen balitz bezela) ¿Andoni'ren irazkiya etartu dezu? ¡¿zortzigarrena, illabeteren buruan?! (Aitaren egiñaz)

IZIARTXO: (Ikusi'rik ama'ren mintzaera, negarti gelditzen da) iAmatxo! ¿itzegiñ eziñ degun ezkero, ez digu bada opako, irazkiz elkarri ematendiyogun atsegintasuna?

MARKESA: Egiya esan bear badizut esango dizut bada. (Eseritzen dira elkarren ondoan) Etzait iruditzen ondo, ikastera joan dan batentzat, denbora alperrik galtzea txorakeri oyetan.

IZIARTXO: (¡Denbora alperrik galtzea, txorakeri oyetan!)

        (Ama'ri) Bidezkoa da geren berriyak bigaltzea elkarri.

MARKESA: iBerriyak!... eta ¿zenbat txorakeri? (Alaba'ri eskutik eldu ta bere itzai samurtasuna eman nayaz). iAi nere biotzeko Iziartxo maitea: ni ere gaztea izan du nintzan, zu orain zeran bezela; bai ta erezuk orain bezela nere buruan irudiutzak?...; eta gaur, zarra naiz; zu, ez...; eta gora-bera asko ikusi ditut, eta zuk ez...; beragatik ezagutu zazu zuk baño geyago dakitela...

IZIARTXO: Iñolaz ere...

MARKESA: Orregatik bada esango dizut, esakera zarbatez:...

 

                xinistatzen badezu

                mutillen izketan:

                eroriko zerade

                arri-labanetan.

 

IZIARTXO: iAmatxo! eziñ liteke esan orrelakorik Andoni gatik.

MARKESA: iA! laga denbora'ri, eta esango dirazu: orain beziñ maiz, gero iratzitzen dizun.

IZIARTXO: Ez du ukatuko bere itzik.

MARKESA: (Barrendik ez) Obe ez; baña... beldur naiz. Ondo ezagutzen ditut gizonak; lenengoan itz onak eta egintzak ere bai... berak nai dutena'ren biotza, berenganatu arte, eta gero...

IZIARTXO: Lenago, orain eta gero maite eta maiteko nau.

MARKESA: Gero... maitea'ren esanai bizkarra jarri. Eta... ez dezadan esan atzeri'ra dijoanagatik...

IZIARTXO: Ez amatxo, ez beza ezertxo esan...

MARKESA: Orrelakoai zer gertatzen zayon agiriyan dago: argi bi elkartzen diranean, aundi eta indartzua da beren argiya; banakatzean, gutxitzean, gutxitzen da. Ori bera da bi biotz maite diranakiñ: elkarrekiñ daudenean, aundiya eta indartzua maitasuna, baña banakatzean...

IZIARTXO: Jaungoikuak bakarrik itzaliko du gure maitasunezko sua. (Itzaldiya bizkortuko da)

MARKESA: Otztutzen da denbora gutxi'ren buruan arrunt itzali; eta orduan... bere maitea'rentzat astutzen dira...

IZIARTXO: (Aulkitik jaikirik) ¡Egundo ez! (indarraz)

MARKESA: Eta azkenik, ¡A! eta au da txarrena-beste baten atzetik asitzen da. (Eziñ negar egiñik eta naiezarekiñ aulkiya'ra erortzen da Iziartxo) (Amak laztantzen du eta poztu nayaz itzegiten diyo). Ixo ene maitetso; gogortxo itzegin dizut bai, baña dana, nere alaba maite maitea zeralako. Beldurtu egiten naiz ta gezurretan utziko ote zaituen. (Musu emanaz) Ixo, ixo!!

IZIARTXO: (Negarrez) ¡iAmatxo!! (laztantzen du ama)

MARKESA: ¿Zer nere alaba? Ixo, ixo; eta goazen gelara, zure lagunen bat etorriko balitz ere gertuak egon bear degu ondo etartzeko.

IZIARTXO: (Eskuiko gela'ra dijoaz elkarri elduta) Ama, ondo nago laguntz oyek gabe.

MARKESA: Ez da orrelakorik esan bear. iNola nai dezu, guk degun ezaguera-rekiñ, iñoiz norbaitekiñ itzegiñ gabe egotia? (Sartzen dira gelan).

 

 

IRUGARREN IRUDIA

 

Polentze (Mirabea)

 

POLENTZE: (Markesa eta alaba joan ta laister) ¡Ondo jarri zaitut etxeko andrearekin Koldobika!... Bizi zaitez bizi berriz ere, Errekaldeko Ermiña'ri begira. Ni ez naiz izango Ermiña anbat zuretzat, baña zaude, beste aldetik nik egingo dizut guda. Ondo daki etxeko andreak zu nola zabiltzan, Iziartxo eta Andoni'ren gauzetan ezurretaraño sartuta.

 

 

LAUGARREN IRUDIA

 

Polentze eta Koldobika. Gero Markesa eta Iziartxo.

 

KOLDOBIKA: (Bizkor, bizkor sartzen da. Kopeta beltza agertuko du itzaldi guziyan). Poztutzen nau zu emen arkitzeak. Itz bi Polentze.

POLENTZE: (Onek itzegin jo du, Koldobikak esaten dizkanagatik ajolik ez diyon tankerean) Gertu nago. (Eskuak gerrigañean ipiñi eta oso zutik entzungo diyo).

KOLDOBIKA: Denbora askotxo egiten du Andoni joan baño lenagotik nere etxekoandrea'ren begietara gaizki ipiñi nazula.

POLENTZE: Zure irudiutz bat.

KOLDOBIKA: Denbora ori bitartean, etxekoandrea'ren kopeta argi beti agertu izan da neretzat. Baña ordutik onera eta batez ere Andoni joan zan ezkeroztik, beltza, oso beltza. Eta izkera gogorra.

POLENTZE: Ori da, nik ezdakitana, eta jakiñ bearrik ere ez detana.

KOLDOBIKA: (Erantzuera orrek asarretzen du). ¡Ez dakizula diozu?... Eta nor da ezazu: ¿nere ibillera guziak zalatatzen dituana?

POLENTZE: (Asarretu balitz bezela) Etzaidazu esan orrelakorik.

KOLDOBIKA: ¿Nor izan zan? ¿Andoni joan zan eguneko goizean Iziartxo eta Andoni'rekin nengoala esan ziona?

POLENTZE: (Zer erantzun ez baleki bezela) Eeeee?... (Polliki, polliki indartzen eta berotzen joango da itzaldiya)

KOLDOBIKA: Nork esan diyo: jorain ordu laurden bat Iziartxo'rekiñ nengoala? ¿e? ¿nork esan diyo?

POLENTZE: (Erdi zoraturik) iiErua!!

KOLDOBIKA: (Oso asarre eta itz bakoitza'ri indar aundiya emanaz) ¿Nork, zuk ez bada, (bi besuak luzatuta eltzera bezela) suge mizto pozoiduna?

POLENTZE: (Koldobika eltzera zijoalkuan karrasi aundibat egiten du). iiAaaa!!... (karrasi onetara agertuko dira baña azkar Markesa eta Iziartxo)

MARKESA: (Sartuaz) Zer gertatzen da?

KOLDOBIKA: (Indarrez) Sugea'ren miztoz pozoitu egiñ dirala biotzak.

MARKESA: Egiaz ez detala ulertutzen.

KOLDOBIKA: (Bere onetatik aterata oso indarrez) iGora Jainkoa! Bada gizona'ren gogoa sututzen danean egiyak esaten ditu onek. Jaungoiko bat bada, eman zizkiran gogo eta biotza; eta oyek ez ditut salduko ezergatik, ain gutxi emakume zirzill batengatik. Beti kopeta garbi zerurontz begira eta ezdet loituko iñorengatik. Eta maiteko det, atzo bezela gaur eta gaur bezela bigar; ez Errekaldekoa dalako, baizik nere maitea dalako. Eta ori, ori bakarra egingo det, beti on, Jainkoak orrela nai dualako.

 

(Entzuten da txintxarriya)

 

MARKESA: Polentze, ia nor dan. (Polentze joatenda)

        (Kopeta illunarekin) Zu, Koldobika: zere lanera. (Koldobika joaten da buru makur). (Iziartxo'ri) ¿ikusi dezu Koldobika'ren indarra? iA! ieziñ liteke, eziñ liteke!...

IZIARTXO: (Eskariz bezela) Biotza ain ona du...

MARKESA: (Gogor) Ixo, ona ta gaiztoa. Du: duan bazelakua, eta nik ere bai.

POLENTZE: (Sartuaz) Jaun bat da, zerbait gaztea.

MARKESA: Sartu dedilla. (Polentze joaten da baña beriala agertuko dira Iñaki eta Polentze; baña au, Iñaki sartzen danean bere lanetara joango da).

 

 

BOSTGARREN IRUDIA

 

Markesa, Iziartxo eta Iñaki.

 

IÑAKI: (Aberatza bezela ondo jantziya) (Atetik) Gabon Jaungoikuak diyela.

BIYAK: Eta zuri.

MARKESA: Aurrera, zure etxera bezela.

IÑAKI: Beron baimenarekiñ. (Sartzen da) Eskerrik-asko.

MARKESA: Artu zazu aulkiya eta (emanaz) exeri.

IÑAKI: (Eseritzen da) Eskerrikasko. (Eseritzen dira era onetan: eskuin Iñaki; onen ezkerretan Iziartxo eta urrena Markesa)

IÑAKI: (Exeritzen da). ¿Ez dira nitzaz oroitzen?

MARKESA: Zure arpegiya ezaguna da neretzat.

IÑAKI: Andime Ibarburu'tarren lengusua naiz.

MARKESA: (Oroiturik; eta poztu balitz bezela). Egiya. Iñaki da zure izena.

 

(Iziartxo'ren egoera izango da: ez bai ta ez ezkoa. Itzegiten dutena entzungo ez balu bezela)

 

IÑAKI: Bai andrea. (zerbait jaikirik).

MARKESA: ¡O! esaten nuan nik, zure arpegiya ezaguna zala neretzat. ¿Ondo al zaude? (Iziartxo'ri eskuarekiñ joaz) Itzegiñ zayozu.

IÑAKI: Ondo andrea. ¿Berok ere bai?

MARKESA: Ikusten gaituzu...

IÑAKI: Bai...; berorri, beti besiñ gazte; eta Iziartxo... (au bai dala gaztea) ezagutu nuanean baño bi urtez zarrago. Beti ederra; etxe zoriyontzu onen alaitazuna...

MARKESA: (Iziartxo'ri) Itzegiñ zayozu (Iñaki'ri) Eskerrikazko. Gurasoak ere ondo utziko zinduzun?

IÑAKI: Txit ondo. Esan dirate, goraintzik emateko berorri eta Iziartxo'ri.

BIYAK: Eskerrikasko.

IÑAKI: (Pozez) iO! begiratu dit Iziartxok.

MARKESA: Itsogoten det etorriko zerala gure billeretara, lenago etortzen ziñan bezela.

IÑAKI: iA! zenbait oroitzen naizen billera ayetaz. (Batez ere Iziartxo-gaz)

MARKESA: Atsegiñ aundiya izango degu. (Iziartxo'ri) ¿E, Iziartxo? (onek burua'rekiñ bayetz)

IÑAKI: iA! andra markesa: atxegintasuna neretzat izango da neretzat, beron elkarretan ordu batzuek igarotzea.

MARKESA: Guziyontzat.

IÑAKI: Leyaltasun utza da berorren biotza.

MARKESA: Ezin gutxiago izan zurekin eta zure lengusuarekiñ, ¡aiñ onak zerate!

IÑAKI: iO! berorren biotz ederra'ren ispillua agertzen du itz oyekiñ.

MARKESA: (iO! ¡Zer ondo itzegiña! Onek, bear luke izan nere alaba'rentzat) (Eskuarekiñ joaz, Iziartxo'ri) (Itzegiñ zayozu)

IÑAKI: (Jeikita) Beraz...

MARKESA: Zer, ¿aiñ azkar zoaz? (Ama-alabak jeikita)

IÑAKI: Andra markesa: atsegintasunean igaroko zaizkiket beste ordu batzuek beron elkartean, baña... egin bear batzuek ekarri ditut nere erritik eta lenengo egunean nai nituzke egiñ, beragatik...

MARKESA: Ondo egingo dezu, lanak lenbaitlen egitia da onena.

IÑAKI: Batez ere oraiñ, nola bukatu baiditutan nere ikasteak.

MARKESA: iO! beraz oso bukatu dituzu?

IÑAKI: Aurtengo urtia izan det azkena.

MARKESA: Postutzen naiz. Beraz, lasaipen aundiya artuko zenduan?

IÑAKI: Bai andrea. Orain, atseentzeko illa bete batzubek erri onetan igarotzeko asmoa det.

MARKESA: Txit ondo deizkiot. (Ondo noa).

IÑAKI: Beraz, lenengo billera arte. (Badijoa)

MARKESA: Agur Iñaki. Zoaz ondo.

IÑAKI: Agur (Burua makurtuaz) andre markesa; agur Iziartxo.

IZIARTXO: Agur. (Laguntzen diote Ama-alabak) (Denbora gutxiyan iñorgabe)

 

 

SEIGARREN IRUDIA

 

Markesa eta Iziartxo.

 

MARKESA: Iziartxo: zoaz loretegira eta bildu ditzazu lore batzuek, etxea apaindu dezagun.

IZIARTXO: Beriala amatxo. (joaten da)

 

 

ZAZPIGARREN IRUDIA

 

Markesa.

 

        Dana ondo dijoa. Aspaldi ardu nuen asmoa betetzeko ondo agertzen zait bidea. Koldobika bigaldu nai nuen nere etxetik, azkatasun geyagorekiñ nere asmoa egiteko, eta ondo: gaur bigaldu nezake; lenago izandu duan asarrealdiyan indartuko naiz; joan dedilla bada ordu onean. Eta azkenean, dana ondo etortzeko, nik begiz joa naukan mutilla agertu. Gaurdan'dik asiko naiz bada nere lanetan. Polentzek zintzo egingo ditu nere aginduak. Gañera ixilla da eta ondo gordeko ditu nere asmoak. Iñork jakingo duan bildurrik ez dago bada. (Txintxarriya jotzen du, eta beriala agertzen da Polentze).

 

 

ZORTZIGARREN IRUDIA

 

Markesa eta Polentze.

 

POLENTZE: (Atetik) ¿Zer agintzen dit etxekoandreak?

MARKESA: Atoz onuntz. (Sartzen da Polentze) Mirabe ona zeralako zaduzkat nere etxean; aurrera ere uste det ala izango zerala. Batez ere oraiñ esango dizutan lanerako ixilltasun aundiya eskatzen dizut. Ondo gorde bear dituzu nere asmoak, ez dezala iñork jakiñ, bada zuk eta nik bakarrik jakin bear ditugu. (Tximista'ren argiya sartuko da leyotik; eta Polentzek beriala itxiko du leyoa aitaren egiñaz. Leyoa itxita gero entzungo dira, ortots) (trumoiak ikaragarriyak)

POLENTZE: Etxekoandrea esan eta agindu lezaidake sinisturik ondo gordeko detala neri esaten dirana.

MARKESA: Ez nuan gutxiago itxogoten zugandik. Bada egiñ bear dezu: (Isill xamar norbaitek entzuteko bildurraz) Iziartxo'rentzat etortzen diran irazki guziyak neri eman, ez Iziartxo'ri, oraindaño bezela; eta berak ez dezala igarri; zerbait galdetzen badizu, erantzun: ez dala irazkirik bere izenian etortzen. Berdiñ egingo dezu Andoni'rentzat botatzeko ematen dizkitzun irazkiakin: neri eman.

POLENTZE: Ondo dago: egingo det agindu ditan bezela. Baña etxekoandrea: askotan esan diotena, Koldobika'rekin bildur naiz, nola baitan zelatadoria, okertuko ote dituan gure asmoak.

MARKESA: Artu ditut neurriyak, azkatasun osoarekiñ egin ditzagun gure asmoak. Ordu laurden bat baño lenago bidalduko det Koldobika nere etxetik eta azkatuak gaude.

POLENTZE: Neurririk onena. Egingo nuke, ez dakit zer, oraiñ ere elkarrekiñ daudela.

MARKESA: Bai? bada zoaz eta esan zayozu Koldobika'ri datorrela.

POLENTZE: Beriala andrea (joaten da).

 

 

BEDERATZIGARREN IRUDIA

 

Markesa.

 

        Ez nuan besterik bear, nere alaba itxastar beartzu bati ematea. Nere izen goratua ez daukat orrela lurperatzeko. Itxas'tar ori ezkondu bedi nai badu bere tankerako batekiñ; nik neriarentzat billatuko det:

               

                beste bat obia

                diru asko'ren jabia.

       

        Eta aiñ ondo gazte ori etorri da... denbora luzean egoteko. Badirudi mutillak begiya bota diyola, bada bera'ren begiratuak xamurrak izan dira Iziartxo'rentzat. A, nik egingo det, maiz ikusi dezaten elkar, ta...

 

 

AMARGARREN IRUDIA

 

KOLDOBIKA: (Atetik) Sartu niteke?

MARKESA: Aurrera (Kopeta illuna'rekiñ eta legor) Koldobika: egundo ez genduan itxogon ez Iziartxok eta ez nik, zuregan, lenago bezelako asarre eta indarra ikusterik; baña gaur, zure egintzak erakutzi digu, etzerala guk uste genduan bezelakua. (Koldobikak, lurrera begira entzungo du.) Gauzak orrela jarri diran ezkero, ezin gindezke elkarrekin bizi. Miñ artzen det eta asko, gauz oyek zuri esatearekiñ, bada nere naya izango zan, esker utzak zuri ematea, izan zeralako, morroi leyala eta zintzoa, baña eziñ izandu det. Bata bestearekiñ orrela jarri zeraten ezkero ezin liteke pakerik izan, eta nik, danen gañetik pakia nai det nere etxean.

KOLDOBIKA: Etxekoandrea: sugea dan lekuan ez da zoritxarra baizik.

MARKESA: Sugea'ri pakean lagatzen bazayo, pakean bizitzen da. Baña esan det eta ez det geiago itzegiñ bearrik. Beriala emango dizut morrontza gatik zor dizudana, eta joan zindezke; obea dan lenbaitlen. (Esan ta sartzen da gelako atetik; eskuitik)

 

 

AMAIKAGARREN IRUDIA

 

Koldobika.

 

        (Eziñ sinisturik bezela Markesak esan diyona) Eziñ sinistu det, Iziartxok nai duala ni bigaltzea... baña egiya balitz, ia! zer zulatzea nere biotza, burni zorrotzagaz. Joango naiz eta joaterakoan ar bat barrenen eramango det: Andonik ainbeste aldiz esan, eta agindu niona eziñ egingo detala. (Mintasun aundiarekin) ¿Nola, nola egingo det bada baldin Iziartxo berak nai ez badu ni emen egotia? iO! iAndoni gizarajoa! iEz dakit, ez dakit, zer zorik itxogoten dizun! Oraiñ oroitzen naiz joateko aurrean esan zenidazuna: «etzakizula zergatik, baña ama'ren atzean itzal bat ikusten senduala; oso beltza!...». Bazekizu nola bigaltzen nauten!... eta zuregatik ez balitz; ia! zer pozik joango nintzaken; bakarrik, etxekoandre gogor orren eta mirabe zirzillaren mendean ez bizitzeagatik; bada lotzagarrizko bizitzea da oyen aginpean bizitzea. Ara, ara; nere baserri zarrera joango naiz zoriyontzu bizitzera, iñoiz nere maitea'ren baserri txuriya alaitzen detala abesti samurragaz. iErmiña nerea! sure orri ainbezte kezka igaroazi diozuna. An, zerua argi ikusiko det, emen etxekoandre'ren kopeta illuna bezela. An, arnasa lasai ta osasungarriya erango det, emen pozoitua bezela: An, azkatuta biziko naiz, azkatuta emengo korapillu gogorrez.

 

(Azkeneko itzak geldi eta indarrez esango ditu eta joaten da txit azkar. Koldobika joaten asten denean beriala-denbora galdu gabe jeisten da EZKUTA ZAPIYA).

 

 

Bigarren Antzeskiya

 

        Iruditegiyak antzeztuko lenengo antzezkiko gela nagusia. Ezkuta-zapiya jasotzean agertzen da Iziartxo leyoaren ondoan aulki batean eserita.

 

 

LENENGO IRUDIA

 

Iziartxo.

 

        (Eseririk; itxaso'ra begira balego bezela. Oso negarti.) ¿Zer da gertatzen zaizuna, Andoni nerea?... Illabete batzuek egiten du itxas zabal orretan zijoan ontzitik agur egiten zenidazula, eta gaur, ez det zure berririk. Amak esaten dit nitzaz aztu egin zerala; eta nik, ¿nola sinistatu nezake Andoni, orrelakorik egiñ bear dezunik? ¡¡¡ezin liteke ez!!! (Begiyak legortzen). iA! ¡zer zoritxarrekua naizen! Koldobika ere urruti, bere iritziya eskatzeko. Berouzan, nere atxekabeetan poztutzen ninduana eta ¡zoritxarra!: ama'ren gogortasunak bigaldu zuan eta emen nago iñoren laguntzik gabe. Polentze: beti izan da neretzat txarra; eta ¿ama? ¡a! egundo bere aotik ez datirten itz eztibat, itz alaigarri bat neretzat.

 

 

BIGARREN IRUDIA

 

Iziartxo ata Markesa.

 

(Iziartxo itxaso'ra begira)

 

MARKESA: (Samurkiro) ¿Ifar-aizea arnastutzen altzaude, ene maitea?

IZIARTXO: Aizea nai nuke ikusi, bere gañean exeririk, nere oldoztea iristen dan lekura joateko.

MARKESA: iA! maiteanerea! (Iziartxo'ren onduan eserita) etzaitez arritu gizonak egiten duanaz.

IZIARTXO: Ama, eziñ liteke.

MARKESA: Ikusten dezu. Oroitu zaitez zenbat aldiz esan dizutan: lenengo egunetan txit ondo baña ¿gero?... aztu, aztu (askeneko bi itz oyek esango ditu azkar eta zakarkiro)

IZIARTXO: iEz amatxo!

MARKESA: Eta:

 

                iñistatzen badezu

                mutillen izketan:

                eroriko zerade

                arri-labanetan.

 

IZIARTXO: Eta; ainbezte ama! Beragan daukat nere zoriyontazuna jarriya eta Jaungoiko errukarriyak lagunduko dit.

MARKESA: (Asarre) (Nai ez badezu ere aurki izango dezu bada. Kasketa ori kenduko dizut). Onuzkero aurki jakingo dezu, bada nere adizkidea'ri iratzi niola, badakizu egun batzubek badirala. Orduan atxeenduko zera.

 

(Iziartxo eziñ da egon eta joaten da gelara -eskuitik- negarrez lertzen)

 

MARKESA: (Iziartxogatik) iAi ori aurra! Bere zoriyontasuna'gatik egiten det, egiten detan guziya eta ala ere orren negarrak... iA! negar pixka bat eta naieza bat gora bera... nik neria egingo det.

 

 

IRUGARREN IRUDIA

 

Markesa eta Polentze.

 

(Anka edo oñ-mutur gañean ibilliyaz agertzen da Polentze eta etxekoandrea'ren gana joanaz itzegingo diyo, Iziartxok entzuteko bildurra duan eran).

 

POLENTZE: Etxeko andrea: orain da irazkiyak ekartzen dituzten ordua. ¿Zer egingo det?

MARKESA: Zuk egiñ bear dezu: Iziartxo eta ni elkarrekin ikusten gaituzunean joan atera eta txintxarriya jo; orduan nik deituko dizut eta zuk beriala erantzun, eta egiñ nik orduan esango dizutana.

POLENTZE: Bai andrea.

MARKESA: (Irazkiya-karta emanaz) Iori irazkiya, gero eman bear dirazuna. Alegiña egin det nere izkia'ren antza gabe irazkitzen. Uste det ez diola igarriko nerea danik. Neri ematen dirazunean beriala irtengo zera gu gauden lekutik; baña ate inguruan gelditu, Iziartxo'ri nai ezik egiten bazayo ere neri laguntzeko. Orain zoaz eta esan dizutan bezela txintxarriya jo Iziartxo eta ni elkarrekin ikustean.

POLENTZE: Egingo det (joaten da)

MARKESA: Gogor samar iratzi det, baña ¿zer? nai-eza egiten bazayo ere laizter sendatuko da. Eta ¿gero? -bi egun okerrenak; oyek igarotzian aztutzen asiko da Andonigaz —orretan nik lagunduko diot— eta denbora gutxi'ren buruan aztu ere bai eta orduan denborik galdu gabe Iñaki'rekiñ ezkonduko det. ¿Non ote da Iziartxo? (Joaten da Iziartxo'ren billa erdiko atetik)

 

 

LAUGARREN IRUDIA

 

Iziartxo.

 

        (Ama ezkutatu eta beriala agertuko da Iziartxo eskui aldetik) iAu zoritxarra nerea! Eziñ naiz arkitu ez nere etxean eta ez nere ama'rekiñ (Eseritzen da leyoa'ren aurrean) iA! ¡nork izan litzaken egoak! nere gogoa egatzan dan bezela egatu eta maitea'rengana joateko. Zoritxarrean neregandik alde egin zenduan Andoni! Obe izango nuen, ikasteak eta gañerakoak utzirik nere ondoan gelditu izan baziñan. (Begiyak legortuaz)

 

 

BOSTGARREN IRUDIA

 

Iziartxo eta Markesa.

 

MARKESA: (Sartuta) Etzazu negar egiñ ene maitetxo; (bere ondoan eseritzenda) bada nere barrena lertu nairik dago zu orrela ikusi ta. (Begiyak legortzen balituke bezela) (Laister entzungo da TXINTXARRIYA) Txintxarriya entzun ta beriala jeikiko da Markesa -ez orrela Iziartxo- eta esaten du) iA! txintxarriya; ¿Orain ote da irazkiya? (Deituaz) Polentze!! (Polentzek erantzuten du barrendik) ¿Andrea?

MARKESA: Txintxarriya zan; zoaz atera ¿ia zer ote dan?

POLENTZE: (Barrendik) Bai andrea.

MARKESA: (Iziartxo negarrez dagola ikusirik) Isildu zaitez; orrelako gauzai lasaipena'rekiñ begiratu bear zayote. Lurreko gauzak aiñ utzak eta ezerezak dira.

IZIARTXO: Zerura begiraturik egiten ez diranak.

MARKESA: Ludiyan bizi nai duanak bular sendokoa bear du izan.

 

 

SEIGARREN IRUDIA

 

Markesa, Iziartxo eta Polentze.

 

POLENTZE: (Idazkiya eskuan duala sartzen da). Beron baimena'rekiñ. Etxekoandrea berorrentzat irazkiya. (Ematen diyo eta beriala joango da)

MARKESA: (Iziartxok entzuteko eran) Zeruak berri ona deigula (Iziartxo'ren larritasuna aundiya da) (Markesak irikitzen du irazkiya, eta norek irazkiya dagon irakurri ondorean esaten diyo Iziartxo'ri): Nere adiskidiarena da. ¡Nai dezu irakurri zerorrek?

IZIARTXO: Ez ama; ez det indarrik; irakurri beza. (Arnaz estu bat irteten zayo bularretik)

MARKESA: (Eseritzen da; eta irakurriyaz) «Nere adiskide eta lagun Lontze maitea: Zuk eskatu dizkidatzun gazte arren berriyak emateko gorontza azkatu nezake; bada nola dakidan (orain datozen itzak: esan geldi eta indar geyagorekiñ) berari ziyozuten maitasuna...».

IZIARTXO: (Ziyozuten itz onengatik arriturik) ¿E? ¿ziyozuten?...

MARKESA: (Jarraitzen du) «Ziyozuten maitasuna gatik artuko dezuten eriozko sastada, malko-uinak igotzen zaizkit biotz barrendik begietara. (Markesak iñoiz begiratuko diyo Iziartxori. Iziartxo: eserita baño etzinda geyago dago arpegiya eztalirik). «Gazte ura —egiya esan bear badet— erri txikikoa bezela, on izan zan, eta zintzoa ikastola eta iraztiai jarraituaz, banua... —eta barkatu egiya'ren izenean— illa beteren buruan galdu zuan lengo izaera'ren antza: ona eta zintzoa zana, ajolagabetu, eta lasaikeriya'ri eman ziyon; itz batean: baña... ¡ez, ez! ez det era onetan jarraitu nai».

MARKESA: (Arrituko balitz bezela) ¡Iziartxo!

IZIARTXO: (Erdi zoratua) iAma! jarraitu beza eta bukatu, ni zoratu baño len (Eziñ egon da)

MARKESA: (Irakurriyaz) «Baña oyek guziyak barkatu bear zaizka ikusirik bere azkena».

IZIARTXO: Azkena entzuten dubanean, bat batean jeikitzen da aulkitik eta eziñ arnasturik eta lertubearri ama'ren ondoan gelditzen da zutik eta irazkiya'ri begira bi begiyak irten bearrean eta esaten du biotz bat laurdentzeko eran): ¡¡¡AMATXO!!!

MARKESA: (Irakurriyak) «Bada gaitz-txar batek arrapatu zuan eta bostgarren egunean ill zan».

IZIARTXO: (Ill zan entzun da beriala, eroritzen da zerraldo aulki gañera «¡¡¡Ai!!!» negar garri au esanaz)

MARKESA: iiiAlaba!!! (esan ta eltzen diyo Iziartxo'ri laztanduaz. Beriala agertuko da Polentze laguntzera)

 

JEISTEN DA ESKUTA-ZAPIYA.

BIGARREN EGINTZA'REN BUKATZEA.

 

aurrekoa | hurrengoa