IRUGARREN EGINTZA Lenengo Antzeskiya Iruditegiyak antzeztuko du lengo gela-nagusi bera. Aulkiyen senbakiya (numeroa) izan dedilla gero etorriko diran Iziartxo'ren lagunak eseritzeko anbatekoa. LENENGO IRUDIA Polentze. (Aulkiyai autxak kenduko balizte bezela) Nekez, baña ala ere baietz esan diyo amari. Ez dirudi ez, biotzetik irtena; baña (bi español jota) psxx... ¿gaur nor ezkondutzenda berak nai danarekiñ? Ni ere banaiz emakume bezela, Iziartxo anbat, baña emen nago nere gogoa aztinduaz, oroitu bakoitzean errekaldeko Ermiñe'rekiñ ezkondutzen dala Koldobika. BIGARREN IRUDIA Polentze eta Markesa. MARKESA: (Sarturik) Polentze. POLENTZE: ¿Andrea? MARKESA: Autsak kendu dituzu ondo? POLENTZE: Bai andrea. MARKESA: Ya bada: orain zoaz jan-gelara eta gertu ditzazu ardo eta janariyak. Ez da denborik galdubear bada ordua alderatzen da. POLENTZE: Beriala andrea: (joaten asten da; eta entzuten da txintxarriya, orduan Markesak esaten dio) MARKESA: iA! txintxarriya. Zoaz nor ote dan. (Polentze joaten da). IRUGARREN IRUDIA Markesa. (Aldebatera eta bestera ibilliyaz arrotasuna dariyola) ¡Ai au nere gela! ¡ederra dago! Ondo etartuak izango dira Iziartxo'ren lagunak. Eta egiaz: egingo diotedan guziya ez da geyegi, ¡ainbeste zordiotet! Iñaki erresa zegon bai; ¡gizarajoak aitortu zuan! azpaldi gordean zeukala maitasuna Iziartxo ganako. Ez orrela Iziartxo: ¡a! ¡onek lanak eman dizkit! eta ezkerrak bere lagunai, bestela oraindik ere etzan jarriko ezkontzeko. Orregatik ez ditut egundo ordainduko neri egin diraten onaz. Baña, artu ditudan nekeak aztuko zaizkit, bada pozaz nago Iziartxok itza eman ditanean esanik ezkonduko dala Iñakirekiñ. ¿Nik beartu detalako eta zer: ¿alaba'rekiñ nork agindutzen du, ez bada bere amak? LAUGARREN IRUDIA Markesa eta Polentze. POLENTZE: (Sartzenda, eskuetan lore-sorta bat eta irazkiya [tarjeta] duala) Mirabe batek ekarri ditu; eta esan dit andretxo Iziartxo'ri emateko. MARKESA: iA! ondo dago. Zoaz eta esan zayozu etortzeko. Ekaitzu lore sorta eta irazkiya. (Markesak artutzen ditu sorta eta irazkiya Polentze joaten da.) (Irazkia'ren gaña irakurriyaz) «Olaitz'tar Iziartxo'rentzat» Iñakik bigalduko du (Usainduaz) iA! zer usai eztizua. Eta ¡zer loresorta ederra! !Ai ori Iñaki! Bere maitasuna usai artean bildua bigaldu dio. (Arrokeriz) Orrela da usaia orren indartzua. Mutill ona da. Eta ¿nere alaba? ¡a! orrelako alaba duan ama (ibilliyaz eta arro) ez da edozeiñ. BOSTGARREN IRUDIA Markesa eta Iziartxo. IZIARTXO: (Sarturik) Zer nai du amatxo? MARKESA: (Iziartxo poztunairik) Atoz-onuntz, atoz maitea, usaindu zazu. (Loresorta sugurrera eramaten dio) ¿Ez dakizula nork bigaldu dizun? IZIARTXO: (Batere pozik gabe) Ez dakit nor izan liteken bigaldu duana. MARKESA: ¿E? ¿Ezkontzeko egunetan zaude, eta ez dakizula nor izan liteken? Tori idazkiya eta irakurri zazu. IZIARTXO: Ama: berorrek irakurri beza. MARKESA: (Irazkiya irikiaz. Asarre bezela) iA!... orik gazteak zerate gaurko egunekoak; pizkortasun geyago ez izatea!... (Irakurritzen du) «Nere biotzeko Iziartxo: Mirabea'rekin bigaldu dizutan lore-sorta orretako loreak, etzazu uste izan, zuen loretegiyan jayotzen diran bezela lurretik jayoak diranik, ez, oyek dira: zuri dizutan maitasunetik biotz barrenen jayoak». «Zure: Iñaki». (Markesa zoraturik, alaba alaitzeagaitik. Ez orrela Iziartxo) iA! ¡ori biotz xamurra! (Iziartxo'ri) Eta ¿etzera poztutzen? iEz dezu nabaitzen biotzean alako ikutu atxegingarri bat, entzutean zure maitea'ren izen eztizua, Iñaki? IZIARTXO: Ama: ain aundiya da izen maitekorbaten oroitzak, Andoni'k ematen diran eritz-miña, non Iñakik ez ditan egiten, aizea'ren antzera, bereala galtzen dan ikutua baizik! (Begiyak legortzen ditu) MARKESA: (Bere onetatik irten da) iA! oyek gauzak esaten dituzu! Eta ¡orrela erantzuten diozu orrenbeste maite zaituanari? IZIARTXO: (Negarti) Amatxo: berorrek nai duan ezkero alegiña egingo det, baña... ¡ezin det! MARKESA: Eta ¿orrenbesteko miña ematen dizu Andoni'ren oroitzak? Oroitu zaitez: zutzaz nola aztu zan bera, eta gañera ¿zer bizi-era? iez mutill on batena!; gutxiago maitea duan batena! eta ez dizu miñik emango, eta aztuko zera; ¡¡ordu onean!! IZIARTXO: Ama: laga dezayogun pakean illa'ri. MARKESA: Laga ditzazu zuk ere beiñ-betiko joandako gauzak. IZIARTXO: Zerua izan bedi gurekiñ. MARKESA: Tira, gertu gaitezan, Iñaki eta zure lagunak etortzerako. Eta au, (lore-sortagaitik) uretan ipiñi bear da zimeldu ezdeyen; ¿zuk ipiñiko dezu, edo Polentze'ri ipiñiaziko diot? IZIARTXO: Polentze'ri ipiñiazi bizayo. MARKESA: (Onen erantzuera gatik asarretzen da eta berak eramaten du lore-sorta, esanaz): Aaa!... nere onetatik ateratzen nazu orrelako esanakiñ. (joaten da asarre) SEIGARREN IRUDIA Iziartxo. (Markesarengatik) ¡Eta asarretu egiten da!... ¿Nola nai du bada, Iñaki maitatzea? ¡¡baldiñ ezin badet!! iNola nai du: Andoni'ren oroitzaz bizi banaiz, beragaz aztutzea? iO! ¡zer zoritxarra nerea! ¡lenago miñik asko ez banauka bezela oraindik geyagotzea!... Eta ¡amak! ¡beraren kolkoko berotasunean azi naunak!... iZertako, zertako joan ziñan zeru'ra Andoni nerea, ni bakarrik atxekabeturik lurrean lagata! iO! zer zoriyontzua nintzaken izango, baldiñ zurekin zeruan banitz arkituko! iBaña bakarrik! ¡bakarrik!... eta nere zoritxarra'ren erdiyan pozik biziko nintzake, baldiñ amak legako balira Iñaki'rekin ezkondu gabe. iBakarrik!... ¡bakarrik lurrean!. Baña ¿zeruan? ¡a! zeruan elkarrekiñ gogoa'ren bitartez, bada nere gogoa zuregan bizida Andoni maite. ZAZPIGARREN IRUDIA Iziartxo eta Markesa. MARKESA: (Markesa sartzen da) Iziartxo; emen dira guziyak; ¿gertua zaude? IZIARTXO: (Pozik gabe) ¿Iritxi dira? (¡A! ¡zer azkar zatozen ordubeltza!) MARKESA: Ikusiko det zer arpegi alayarekin agertzen zeran. Guziai itzegiñ, baña batez ere-eta ori da zure egitekoa Iñaki'ri. (Entzuten da txintxarriya) Ara, txintxarriya. Goazen etartzera. (Iziartxo'ri) Baña... ¡arpegi ori emakumea! ipin zazu far-irrian. (Joaten dira erdiko atetik eta beriala elkortzen dira datozenakiñ. Entzuten da nola agurtzen diran eta batez ere Markesak nola esaten duan): «Ongi etorri; ongi etorri» «Aurrera nere maiteak» (Atertzen dira Markesa aurretik dala. Iziartxo: bere lagunakiñ itzegiñaz) ZORTZIGARREN IRUDIA Iziartxo, Markesa, Iñaki eta Iziartxo'ren lagunak. (Dirudunak bezela ondo jantziyak, baña txapelik gabe emakumeak). (Alde batean itz egingo dute: Iziartxok, Iñakik eta onen lagunak, Iziartxo'ren lagunak; beste aldean: Markesak eta Iziartxo'ren beste lagunak. Orrela beren artean zerbait itzegiten dutenian Markesak esango du.) MARKESA: Tira, eseri gaitezen guziyak. LAGUN I: Eseri gaitezen, eta egiñ zagun algara, bada urte guzirako gaur egiñ bear det nik (Eseritzen dira era onetan: egintzallia'ren ezkerretan Markesa eta onen urrena errenkaran eskui aldera lagunak; lagun oyen urrena Izartxo eta onen onduan Iñaki.) MARKESA: (Eseriyaz) Orrela, orrela nai ditut ikusi gazteak, alai. Zuen adin ederrian, dana par-irrian ikusten danian... ¡O! nor izan liteken gaztea! LAGUN I: Andre-Markesa: zer egingo degu bada; gaurko jaya, ezkongayen izenian ematendana izanik, ¿nola ez bada gure barrenetatik alaitasuna irten?; ikusirik gure lagun (Iziartxo ta Iñakigatik) maiteak, orren zoriyontzuak dirala... IÑAKI: Eskerrik asko, biotz biotzetik. IZIARTXO: Beti aiñ ona zu!... (Aldan alaitasunik geyena emango zayo itzaldiya'ri.) LAGUN II: Bakarrik, zure gogoa'ren ontasuna da naikoa gure biotzak irabazteko. IZIARTXO: Egundo ez, lagun onetatik itz txarrik. LAGUN III: Ikusten dezu gure alaitasuna Iziartxo; eta ¡zer izango litzake, eztai atsegunetan zu bezela bageude? IZIARTXO: Zuek, lurreko aingeruak ¿nola gelditu lagun on bana gabe? laister izango da. LAGUN IV: Zer, ¿ez ote da bada gutzaz oroituko-bezterik ez bada ere indiyano zarrenbat? DANAK: (Algaraz) ¡Ja, ja, ja! IZIARTXO: Ez; bada zuek etzaute indiyano zar baten bearrian. Badakit nik, gazte bikain batzuek, oso onak, zuei begira daudela. LAGUN DANAK: ¡O! izer posa! DANAK: iJa, ja, ja! LAGUN IV: Eta zer, ¿liraiñak aldira? IÑAKI: Liraiña ez danak ezin begiratu zuei. LAGUN GUZIK: ¡O!... ¡Eskerrik asko! LAGUN I: Zer itz eztiyak. LAGUN II: Egokiya da: eztai egunetan itz eztiyak esatea. DANAK: ¡Ja, ja, ja! LAGUN III: Eta ¿zer? ¿neska zar gelditzen bagera ere?; guzitik bear da ludi onetan; batzuek, senarren galtzerdi zarrak antolatzeko; eta besteak deunak jantzitzeko. DANAK: (Algaraz) iJa, ja, je! MARKESA: Eta, ¿alargunak? Jainkoa'ri otoi egiteko. LAGUN V: Zoriyontzua Iziartxo bezelako alaba duan ama. MARKESA: Eskerrik asko. LAGUN I: Baña gauza bat nabaitzen det. LAGUN II: ¿Zer? LAGUN I: Nik naidetan bezela, Iziartxo'ren arpegiyan ez detala alako par-irri alaitxo bat ikusten. IZIARTXO: Badakizu: nere gogoa'ren poz-negarrak ez dirala arpegira agertzen; nere biotzak nabaitu arren alaitasuna beti barrenen gordetzen du. MARKESA: Ori da bere gogoaren egoera betikoa (Entzuten da txintxarriya eta Markesak uste gabeko dardarra egiten du) (Izutua bezela) iJosu! uste nuan... IÑAKI: Txintxarriya zan. MARKESA: Bai, ori bada (¡A! entzuten detan bakoitzian ez dakit zer dardarra egiten diran gorputzak) (Beste guziyak bata besteakin itzegiten jarreituko dute) iA! ezin naiz egon... (jaikita) ¿Nere mirabeak entzun ote du? (atera joanda) Polentze. POLENTZE: (Barrendik) Banoa andrea. (Agertzen da atean eta or bertan itzegingo dute). MARKESA: ¿Nor zan? POLENTZE: (Izutua bezela) Eskale baten itxuran zan jantziya; baña nik ez dakit non izan zitekean... Ain azkar burua makurturik otoi egiten zuan, nor gero, alako begiratu zorrotza zuzentzen zuan nigana. Ni beintzat izutu nau. MARKESA: Baña, ¿nor izan zitekean? POLENTZE: Nik ez dakit, nik ez dakit nor izan zitekean, baña... esango nuke aren arpegiya ezagutzen detala. MARKESA: Eta ¿etzera oroitzen arpegi arrentzaz? POLENTZE: Ez andrea. Eta galdetu dit: ia egiya dan andretxo Iziart'so ezkontzen dala... eta erori zayo malko bat... MARKESA: (Izutua) iJosu! POLENTZE: Nik orduan erantzueraz atea itxi det. MARKESA: Ondo egin diozu lotxa gabe zar arri. ¿Jan gelan gertua dago dana? POLENTZE: Bai andrea nola janariyak ala erariyak. MARKESA: Ondo da; zoaz beriala an gera gu. (Joaten da Polentze) (Arpegi alayarekin) Ia maiteak, oraintxen jan gela'ra biotzak biztutzera. DANAK: (Jeikitzen dira) Goazen, goazen. LAGUN I: Berorri, andre Markesa -guzion ama bezela- aurretik; ezkongayak urrena; eta guk, atzetik. DANAK: Goazen, goazen (Joaten dira era onetan: aurretik Markesa; urrena Iziartxo eta Iñaki; eta beste guziyak atzetik, biñaka gerrietatik elkarri elduta parrez eta algaraz). JEISTEN DA ZAPIYA. Bigarren Antzeskiya Iruditegiak antzeztuko du Erri txiki bateko emparantza (plaza). Egintzallea'ren ezkerrean erdi aldean eliza, sarrerako atearekiñ. Atzean, ezker-eskui, urrutitik datozen bi kale zuzenen bukaerak. Aurrean ere bai ezker-eskui beste bi kale. Oitura ez bezelako alaitasuna nabaitzen da erriyan. Ikusten dira eliza'ra dijoazen atsuak. Oyek nola ez duten itzegin bearrik igaro litezke naidan garayan. LENENGO IRUDIA Koldobika. (Eskuta zapiya goratu laister agertuko da Koldobika egintzallea'ren eskui aldean atzeko kaletik) (agertuko du barrengo miña). Egin bearrak baditu gizon biotz dunak naita naiezkoak eta nik gaur badet. Beti oroitzen naiz beragaz eta ez det egunik galdu, otoitz samur bat bere izenean zerurontzabi galdu gabe. Eta malkoak! ... ¡zenbat isuri zaizkit! Eta ¿nori, aberetzarra ez bada etzaizka ixuriko ikusirik adiskidea'ren zoritxarra? Nik ezagutu, detan bezela Markesa'ren alabak berori artu zion maitasuna, eta berorrek etzuala nai izandu ezin zitekelako ezkontza ori egiñ, bada Markesa'ren alaba aberatsa da, Markesa'ren alaba bezela, eta berori... itxastar zurtza, ona eta zintzoa bai baña... beartzua...; eta Markesa'ren alaba beraren maitasunean sendo zegon eta itza eman ziyon: itxastar gizarajoarentzat izango zala. Eta ikusi nola maitatu ziran... Eta gaur; maitasun ayetaz ¿zer gelditzen da?... Andoni illa; ¿nork daki zer gaitza'ren bidez? eta ¿Iziartxo?... ¡a! ¿nork sinixtu? Eta orregatik siñisten ez nualako egun batez joan nintzan bere etxera eskale jantziyan, ia jakiten ote nuan baña ¿nola? jakin sugearren aotik? atea itxi eta atariyan laga ninduan. Gaur etzait gelditzen sinistatu besterik Iziartxo ezkontzen dala; ez Andoni'rekin, beste batekin. Eta entzun meza bat, bada ezin nuen barrengo pakerik arkitu eta baserrizarra utzirik etorri naiz, meza bat entzutera nere biotzeko Andoni zana'ren gogo'ko izenean. (Begiyak legortuaz eta burua makur duala sartzen da elizan.) BIGARREN IRUDIA Bi atxo eliza'ra dijoazenak. (Eskui aurretik) ATSO I: (Lenagotik izketan balatoz bezela) Oso aberatxa omen da; gurasoak urre utzetan eman omendiote dirua eta ugari. ATSO II: Aberatza dela agiriyan dago, bestela etzuan emango eman duan anbat diru erriko beartzuentzat. ATSO I: Esaten dana egiya baldin bada ¡lan ona daukate!... ATSO II: Zer?... ATSO I: Andre gaya'ren soñekoa'ren isatsa jasotzeko bi edo iru lagun bearko diralata... ATSO I: iAlajaña! ¡ugari ibilli dute euna, soñekoa'ri orrelako isatsa egiteko! geren denboran urriyago ibilli giñuan, isatserako ezik txorgatilla eztaltzeko anbat luzeko soñokua egitiak ere lanak eman zizkiran. ATSO II: Alaz guziz ere zuk zere zonekua zenduan, ni besterena'rekin jantzi nintzan oñetatik buru-raño. ATSO I: ¡Ori txarragoen! iJosu, Josu! (parrez eta eliz aldera joanez). Oyek gauzak ikuste dira ludi onetan. (Sartzen dira elizan). IRUGARREN IRUDIA Beste bi atso eta gero zeladoria eta mutill-txoak. ATSO I: (Erritan balatzo-ke bezela) Ori gaizki dago, baño ¡oso gaizki! (Gelditzen dira erdiyan izketan.) ATSO II: Baña, ¿nola naidezu ezkontzea ill batekin? ATSO I: Aditu zazu: ill bazan edo ez bazan esaten dizut, Markesa ere kopetarrua dala; mutilla bizi zala ere, badakigu zenbat negar eragiñazi ziotten Iziartxo eta berori; eta orain ill baldin bada ere da gauza: lziartxok ez duala bestearekin nai, eta amak, Markes arro orrek, indarrean ezkontzea beartu duala. (Ezkerretan atzeko kaietik agertzen dira mutill koskor batzuek zeladoria'ren igesi. Zeladoria oyeri jarraitzen, makillarekiñ.) ATSO II: Erriyak sortu dituan berriketak. ATSO I: Ez. Erriyak jakin dituan egiyak dira oyek. MUTILL KOSKOR I: (Bere lagunakin zeladoria'ren igesi datorrela, eroritzen da lurre'ra. Baña bere izango da onela: Zeladoria'ren igesi datozela, iñoiz mutil koskor au gelditzen da, eta bi eskuak bat bestearen urrena luze luze sudur gañean ipiñi'rik zeladoria txuliatzen du; eta onela atzeraka datorrela, nola ez baidituan ikusten atsuak, oyetako atxo igoak askenako itzak bukatzea'rekin batean jotzen dute elkar eta mutil koskorra erortzen da lurre'ra zilipurdika; mutill koskorra erortzen danean zeladoreak makillarekin jotzen du; orduan mutill koskor au jeikitzen da eta epurdia'ri eldurik igesi joaten da karrasika): Ai, ai, ai, ama! ATSO I: (Asarre) Ondo egiñ dik likiskeriya. MUTILL GUZIYAK: (Zeladoria'ri, zerbait urruti joandiranean) Eee... eee... eee... ¡emateagatik, emateagatik! (Ezkutatzen dira). ZELADORIA: (Asarre) ¡Non dira oyen gurasuak, ez ikastola'ra eramateko? Ezin bigaldu emakumeak (atso-ai) eztaietara etorri diranen arterik; aoa zabaldu eta muturrez aurrera an egon bear lerdia dariotela. LENENGO MUTILLAK: (Kale mutur batetik ojuka zeladoria'ri) iEmateagatik, emateagatik! (Zeladoriak ori entzun duanian mutillari jarraituaz joaten da makilla'ri eragiñaz.) ATSO I: ¡A! ¡Oyek aur gaizki erakutziyak! ATSO II: (Eliz aldera joanaz) Nola azi-ala bizi. (Sartzen dira elizan) (Entzuten dira zizikoi soñuak). LAUGARREN IRUDIA Andoni. (Agertzen da eskui atzeko kaletik) (Aurre'ra tzen da). Nere biotzeko erri maitea; esan zayozu zure seme oni, urruti izan dan bitartean zer gertatu dan zure barrenen; esan zaidazu esan zuk, bestek ez dit noski esango ta... Maite bat banuan lenago, maite nuena; gaur berdin maite det, eta ez dakit ote detan, ez det beraren berri'rik. Adiskide bat banuan, laguntza eskeñi zirana, gaur... aztu dala dirudi. Erriyan sartu naizenean ikusi ditut ezagun batzuek, agurtu ditut eta erantzun dirate otztasun batekin... atxerritar bat baniz bezela. Utzi zindutanean ¡o nere erri maitea! eraman nuan biotzean itxopena biztua, maitebatek biztu zirana; gero... itzali zan; bada, iraungarritzak etziran maiteak iñoiz ere bigaldu-illa bete igarota geroztik-irazkibat, maitasuna'ren oroitzan... eta eziñ bizi nintzan, ez nuan indarrik nere bizitza an geyago luzatzeko eta ona, nere erri'ra etorri naiz. Ona non naukazun zurtza, gurasorik gabe; zurtza, adiskide eta lagunik gabe; ¡zurtza! ¡maitea gabe; zurtza alderdi guzietatik; begiratzen det esker ezkuira, atzera eta aurrera, eta emen, biotza'ren barrenen entzuten det norbaitek esaten direla: ¡zurtza zera! (Entzuten du urruti'ra ezkerretan atzeko kalean zizikoi soñua eta tun tuna) Eta ¿nola arkitu zaitut nere erriya? alaitasuna zabaltzen dezutela mendiraño; nere erritarrak jai egunean bezela apaindurik irten dira etxetik. Dana, dana alaitasuna da emen ni bakarrik nago negarti. (Zer egiñ ez dakiyen bat bezela gelditzen da oldoztutzen (pentzatzen)). BOSTGARREN IRUDIA Andoni eta Koldobika. (Inguratzen da tun tuna eta indartzuago entzuten da Deun Iñaki'ren soñu edo San Ignacio'ren Marcha.) KOLDOBIKA: (Irteten da elizatik eta zuzenean joaten da egintzallea'ren eskuiaurreko kale'ra, Andoni dagoen lekutik, baña oraindik elkar ez dute ikusi). Ez det entzun nai soñurik ere, bada miñ egiten dit aditzan; igesi noa nere baserri zarrera. ANDONI: (Nola inguratzen bai dan tun tuna begiratzen du ezkerretan atzeko kalera-bada kale orretztik datoz eztai-zaleak. Itzoyek esango ditu begiratu gabe) iNon dik dator soñu ori? (Orain begiratzen du eta nola bai datorren Koldobika berori dagon lekura, Andonik ezagutzen du eta besoak zabaldurik besarka bat emateko asmoan esaten dio) ¡¡¡Koldobika!!! KOLDOBIKA: (Au, dana izutua eta eziñ itzegiñik, bada nola illtzat bai zaukaten ez da arritzekoa). Baña... ¡egiyazko Andoni zera zu? edo... ¿gokatxotik etorri zeran gogoa? ANDONI: ¿E? (Arriturik esan dionarekiñ). ¿Gogoa ni? ¿zer esaten dirazu? KOLDOBIKA: Orain entzun det meza bat gogoa, zure izenean eta zoaz ludi onetatik bestera, bada emen ez dago zuretzat gauz onik, zoaz. ANDONI: ¿E? (Oraindik arrituago) iOri da zure laguntza egun batez eskeñi zenidazuna? ¿Zer da Iziartxogaz? (galdeera «Zer da Iziartxogaz» egitearekin batean agertzen dira iruditegiyan). SEIGARREN IRUDIA (Lengoak eta Eztai zaleak) (Eztai zaleen artean etorriko dira: Iziartxo, Markesa eta Iñaki) (Eztai zaleak etorriko dira onela: lenengo mutill koskor batzuek; oyek ezin bigaldurik edo bidea askatzen Zeladoria; onen urrena tun tuna Deun Iñakiren soñu edo marcha jotzen; gero eztai zaleak oitura dan bezela. Kale mutur guzietan erritarrak, eztai zaleai begira eta Atso bat. (Atxo au izango da Andoni erortzean karrasi egingo duana.) KOLDOBIKA: (Beatza eztai zaleetara zuzenduaz erantzuten dio Andonik egindion galdeera «Zer da Iziartxogaz?») Ara Iziartxo; baña berandu da, ezkontzera dijoa beste batekiñ. ANDONI: (Zerraldo lurre'ra erortzen da nia-eza egin da) ¿E? iiJosu!! ATSUA: (Andoni erortzerakoan agertzen da eskuiko kale aurretik eta bororiren ingurutik igarotzeakoan eliza'ra ikusten du Andoni erortzen eta karrasi egiten du) iiiAi, ai, ai!!! (Koldobikak eltzen dio Andoni'ri baña ez du jasotzen lurretik) (Atxua'ren karrasiyak entzunik etortzen dira eztai zale guziyak zer gertatzen ote dan ikustera eta guziyen artetik irteten da Iziartxo eta ezagutzen du Andoni'ri orduan nabaitzen duan eriotz-miña ain aundiya, non...) IZIARTXO: iiAndoni!! (esanaz eta negar eziñ egiñik erortzen da belauniko Andoni'ren gañera) (Iziartxo orrela ikusirik, beronen inguruan gelditzen da Iñaki lurrera begira. Markesa: atzerago eta begiziarraz begiraturik, españak ortza tartean estuturik. Beste guziyak eta erritarrak inguraturik, arriturik ikusten dutenarekin. Tun tuna, isiltzen da.) KOLDOBIKA: (Begietatik txinparta dariyola eta beatza Markesa'ri zuzenduaz) Arrotu liteke andre Markesa bere egintza ederragaz: ona emen gazte bat galdua, orra or bere alaba eziñ eztanda egiñik. Eta ¿non da sugea? iEmen, emen arkitu beau luke orain, donokiyako sugea'ren antzera, bere egintza gogorra geldutzeko! IZIARTXO: (Orrazkerak purrukatu eta ille guziyak banakaturik zintzilik dituala, begiratzen dio Markesa'ri, baña lurretik jeiki gAbe, Andoni'ren aurrean belauniko dagola; begiratu orretan ezagutuko da beroren erotasuna eta esango dio amari, lenengo algara legor bat eginten duala) iJa, ja, ja! iiiIlla da!!! (Onen erotasuna ezaguturik aurreratuko dira Iziartxo'ren lagun batzuek beroni laguntzera). JEISTEN DA EZKUTA ZAPIYA. AZKENEKO EGINTZAREN BUKAERA |