LEHEN ZATIA (Jardin baten errejak. SALTZAILEA: Badakizue Klarion zirkuloaren ipuina? (agian bai, agian ez) arront ixtorio polita da. (agian, bai, agian ez) Baina orain naiz oroitzen (agian bai, agian ez) beste ixtorio pollit baten. Baietz? Ezetz Ba du gatz ba du funts agian bai, agian ez nahi izanez gero entzun. agian bai, agian ez (Haurrak oihu dagite: Bai! Bai! Bai!) Baietz diozue eta goazeman kontatzera baietz? Ezetz? eta bitartean zerbait ikastera agian bai, agian ez antzerkia ikusiaz batera. (Errejan lotzen ditu bere puztukiak eta jarraitzen du:) Bazen idazle bat zeritzana Bertoldo. Honela idatzi zuen Klarion zirkuluko gertakizun famosoaz, sakon eta serio: Gauzak dirade dio Bertoldo jaunak beraien ardura hartzen dutenaren. Ez al-da ba xelebrea dena eduki arren ezertaz ez arduratzea; eta ez dira saiatzen gauzak hobetzeko gogoz bide egokiak prestatzen jakitez eta asmoz; ez eta bista gastatzen behatuz eta maitatzen; ez eta urestatzen kopeteko izerdiez; ez hildorik idekitzen sendo hasi daitezen uzta betea ematearren. (Lolita irtetzen da. Panpin erdi puskatu bat darama anka batetik zintzilik, burua lurrean arrastaka eta kolpeka. Arretaz urbiltzen zaio eta, galtzerdiak egiteko jostorratz batekin, puztuki bat sulatzen du. Saltzailea sustatu egiten da eta Lolitarengana itzultzen.) Ze susto eman didazuna! Nor ote dugu neska hau? lotsabe ta gaizto alena! Nere merkantzia polita eta merkia zulatu dun. Ezer gabe utziko naun nere zahardadean. Nor haiz, neskato? Esaidan nola deritzan. LOLITA: Lolita da nire izena eta hain itsusiak diren zure puztuki horiek zatartzen duten errejen atzeko etxe haundian bizi naiz ni, hortxen. Zulatuko dizut bestea. SALTZAILEA: Hoa emendik, lotsabe! LOLITA: Zoaz zu, puztuki eta guzi. SALTZAILEA: Herritar bat naun ni kalez-kale puztuki saltzen dabilena. Errejak hireak badira abar horietan lotuko dizkinat. (Zuhaitzka baten adarretatik lotzen ditu.) Atera, atera sosa ordaindu behar dun eta zulatutako puztukia, gaizto bihurri alena. LOLITA: Ez dut sueltorik patrikeran. SALTZAILEA: Hoan ba bankora aldatzera. LOLITA: Zenbat balio du puztukitxoak? SALTZAILEA: Pezetatxo bana. LOLITA: Zoaz pikutara! Pezeta batgatik hainbeste zalaparta! SALTZAILEA: Pezeta bat, neskato dun nire ogia berarekin hartzeko tabernan bazkaria: gazta ur pixkatekin, edo sardin zaharra laranja erdiarekin, edo ensaladatxoa bizpahiru tomatekin, edo... LOLITA: Ixil zaitez, atsoa bost axola neri zer zaizun gustokoa. Kanpora bota dizut bai, eta etxera noa. Zain daukat ama eta baita ere neskameak Daukat piszina berria igeri egiten dugu uda eta negu gorrian. (Irtetzera doa. Panpina berekin daramala konturatzen da.) Bazterrera botako dut panpin zatar hau. Ez du balio. Beso bat du mozturik Eta bizkarra apurturik Hain panpin itsusiarekin ezin daiteke ezer egin! Agian, aguretxo nahiz egon txarto panpin gaixo honek zaitu maitatuko eta lagunduko. (Trufa eta farre egiten du eta badoa. Saltzailea panpinaren ondoan eseritzen da eta begira gelditzen zaio.) SALTZAILEA: Zikintxo dago panpina baina ez da batere itsusia. Egia da, burua du hautsia baina, bai trentza bilo horia! Noski, sorbalda zaio konkortu baina, panpintxo, ez axolatu! Noski, beso bat du zintzilik baina, maitasun apur batekin laister legoke konpondurik. (Saiatzen da, baina ezin du.) Baina ezin dut konpondu oso zaharra naiz eta begiak zaizkit lausotu eta eskuak dardaratu. (Adarraruntz doa eta puztukia askatzen du.) Nahiz gaixo xamar egon eta mina duzun arren kontent egon zaitezen erregalu bat dizut eginen. (Eskutik lotzen dio puztukia. Panpina aldean igotzen da eta desagertzen. Saltzaileak atsekabez negar egiten du.) Panpin gaiso honen zeruratzea ikusirik nigarra dut begian eta bihotza tristerik. Laino beltzen artian laister da bustirik! Ze otz egingo duan izartegiaren onduan! Ze bero egingo duan estratosfera barruan! Iluntasunaren haundia laino beltzen artian! Haur t'hospitalik gabe izartegiaren onduan! Esparadraporik ere ez estratosfera barruan! Hilko zaigu ziur! Agur, panpin, agur! (Gora begira dago. Puztukia lehertzean estanda entzuten da.) Ederra egin dugu! Puztukia puzkatu da eta panpina, lurrera laister jausiko da! (Oihu dagi gorantza.) Hegalik ez duzu baina hegan egizu! Hegan! Hegan! (Gero eta ahots aulagoz errepikatzen du «hegan» eta burua beheraka makurtuz joan da, panpina jausten ariko balitz bezala.) Panpina jausi da errejaz bestaldera. (Errejara urbiltzen da.) Neskato batek hartu du, baina ez da lehengoa! Bere besoetan hartu du. Zer egingo ote dio? Atseden har dezagun. PAUSALDIA (Hauzoko haurrak irten dira ta kantuz edo errezitatuz:) Salomonen epaia Klarion zirkulotxoa deritzan aprobaren antzekoa zen. Herrien kondairak oro berdintsuak dira, direla Colon-aurreko Ameriketan gertatuak, direla Txinako, edo benetako indioei (Indiako indioak noski) gertatukoak, edo Ozeaniko isla urrutikoetan pasatakoak. Entzun dezagun Klarion Zirkuloaren ipuina. Konpara ezazute Bibliako Salomonen epaiaz, zein Europan baita famosoa hura Txinan den adina. |