HIRUGARREN ZATIA (Saltzailea eseri egiten da gertatzen ari dena ikusten. Sartzen da Lolita eta publikoari dio:) LOLITA: Amak, panpina botatzeagatik errieta egin dit gogor eta esan, bilatzeko, bestela izango dudala zigor. (Saltzailearengana itzuliaz:) Zuri eman nizun, aguretxo agure polit ederra; itzuli eidazu berriro amak joko nau bestela. SALTZAILEA: Nik ez dut ordea, neskato. Banu ere eduki ez nioke itzuliko zaindu ez duenari. LOLITA: Esaidazu orain bertan non den nire panpina. SALTZAILEA: Globo saltzailea naiz eta ez polizi sekreta. LOLITA: (Sukaldaritxoaz ohartzen da.) SALTZAILEA: Puztuki batek du eraman aideetan barna gora. LOLITA: Panpina bilatzeko egin dezagun aproba, ea puztuki batek jaso nazakedan gora. SALTZAILEA: Ezingo zaitue jaso, txikiak dira eta. LOLITA: (Ahotsa beheratuz diotsa belarri ingurura:) Esango dizut, aguretxo zerbait ixil gordetzeko. Igande oroz amatxok ematen dit eskupeko, tiobibo eta goxokietan nahi badut gastatzeko. Eta ez badut topatzen badakit zer den gertatuko. Ba amak ez didala diru laguntzarik emango. Laguntzen banauzu bilatzen egingo dugu partiketa. Igandean ekarriko dizut bi eta bost, zazpi pezta. Neskatil hori nor da? A! Sukaldaria da eta! Nere etxean paella egiten duenaren alaba. Nola erosi du horrek panpina hain galanta? Baina, nirea da-eta! Itzul eidazu panpina. SUKALDARITXOA: Panpin hau nirea da. LOLITA: Gezurtiosa zikina. (Kentzen saiatzen da eta burruka egiten dute. Saltzaileak parte hartzen du eta bereizten ahalegintzen.) SALTZAILEA: Ikusten denez, benetako arazo bat dago hemen. Bila dezagun soluzioa baina behar den legez: epai formai baten bidez. (Sartzen da traperoa.) TRAPEROA: Jaun-andreok, kaixo. Ni naiz traperoa eta aukera izanez gero txatarreroa. Zernahi dut topetan: ikatz ondakinak labe zokoetan sua pizteko negu otzetan; burdin erdoituak zurgin oletan; paper zaharrak toki guztietan, gero saltzeko hamar pezetetan. Entzun dudanean hemengo errierta, aditua bainaiz lege kontuetan, pentsatu dut nire barrenean: konpon dezagun hau horaintxe bertan. Beraz, lagunok goazeman arira: esan didazute norena den panpina. LOLITA: Nerea! SUKALDARITXOA: Nerea! LOLITA: Nerea! SUKALDARITXOA: Nerea! TRAPEROA: (Burua marrazkatuz.) Pentsa ondo, neskatilok ezin leike biona izan. Norena da panpina? SUKALDARITXOA: Nerea! LOLITA: Nerea! SUKALDARITXOA: Nerea! LOLITA: Nerea! TRAPEROA: (Burua marrazkatzen du berriro.) Ederra egin dugu. Neskatila arazo hau Arazo haundi bat da. Zer dioten ikus dezagun. (Lolitari.) Erakus eidazu fakturatxoa, probak behar ditugu. LOLITA: Aitak erosi zuen Erroman. Lekuko bat dut gertu. TRAPEROA: Datorrela t'azal dezala. (Sartzen da atezaina, galoe doratuzko uniformearekin. Maingua da eta errena: zurezko anka bat du.) ATEZAINA: Gizon inportantea naiz finka honetako atezain Nago kondekoraturik gudalburu mailan hartu ondoren Melillan ehunda bost zauri. Orain nago erreserban. Mintzo nadin goraki ene ohoreagatik: jaiotze beretik dudala ezagutzen galduriko panpin hori. SALTZAILEA: Baztertua, ez galdua! ATEZAINA: (Azaldatu gabe, arroki begiratzen dio saltzaileari.) Galdua diot. Oroitzen naiz, udazken aldera urriak lau, nindoalarik mandatu bat eramatera Lolita xarmant horri, bere kurriska entzun nuen. Miratu nuen zirritutik eta konturatu nintzen kaxa bat idekitzen ari zela hartu zuela zaztada. Hortik zetorkion mina. Orduan urbildu nintzaion eta ikusi nuen panpina kaxatik irtetzen eta besoetan Lolitak zuela kulunkatzen. Nere firmaz dut afirmatzen eta esandakoa berresaten. TRAPEROA: (Sukaldaritxoari) Zuk zer diozu horretaz? Mintzo zaitez sukaldaritxo. SUKALDARITXOA: Zer esango dut bada, nirea dela eta kito. Apurturik zegoen guztiz eta abandonaturik. (Zutitzen da.) Zaindu nuen maitekiro bizia eman berriro. Gaisorik zegoenean eduki dut bero bero. Nire atxulapikotik atera bi ogerlekoz, Merkatu Txikitik ekarri dizkiot milla pitxikeri: zapatak eta gerriko eta zazpi lili gorri burua apaintzeko. Norbaitek, gaitz egin nahi badio, joko diot. Lehengo egun batez defenditzeagatik mutiko talde batek harrika eraso nindun, oraindik daukat mina Horregatik diot trapero, nerea dela panpina. TRAPEROA: (Zutitzen da.) Eztabaida bukatzeko ez da gauza egokiago Klarion zirkuloaren aproba famosa egitea baino. SALTZAILEA: Har dezagun atseden mutil eta neskatil, Klarion zirkuloaren aproba egin aintzin. PAUSALDIA (Hauzoko haurrak biribilketan eta kantuz edo errezitatuz:) Klarion zirkulutxoa Salomonen epaiaren antzeko zerbait zen: erabakitzeko nor zen haur baten ama, zeinen galde emakume bi zeuden, «Erdibi dezagun haurra ezpata zorrotz batez bi zati berdin eginez» esan zuen Salomonek. Emakume bietatik bata epaiarekin ados zegoen. Nor ote zen, beraz, ama? (Asmakizun gaitz hau izango da etxeko lana). |