LAUGARREN ZATIA (Traperoak igeltzu zati bat atereaz bere zorrotik saltzaileari damaio.) TRAPEROA: Puztuki saltzaileak marraztuko du igeltzoz lurrean zirkulotxo bat kontuz eta pultso irmoz. (Esana egiten du saltzaileak.) ATEZAINA: Ezarri hor panpina erdi-erdian. (Hala egiten dute) Har besotxo bat, Lolita. (Lolitak panpinaren eskuineko besoa hartzen du.) eta zuk ezkerrekoa. Orain bakoitzak beregana tira! Benetako jabeak aileza zirkulotik atera panpina! ATEZAINA: Geldi bedi epai hau. Ez naiz konformetan. Indar askotxo du horrek besotxo bietan; lurra garbitzen digu egun gehienetan. SALTZAILEA: Eta besteak jimnasia egiten eta okela jaten otorduetan! TRAPEROA: Ez gehiago eztabaidarik Has gaiten orain bertan. (Lolitak ateratzen du zirkulotik panpina. Traperoa sukaldariari urbiltzen zaio.) Zuk ez duzu tira batere. Zergatik ez zara saiaketan? SALTZAILEA: Gaizki heldu diot eta. Baina hau ikusi ondoren ez dut aprobarik nahi. Nire eskubidea dut uzten. (Lolitari) Inoiz utziko bazenida, pozez hilko nintzake! TRAPEROA: Ez du balio, ez du balio. Berriro hasi gaitezen. (Kokatzen du berriro panpina eta berriro berdin gertatzen da.) SUKALDARITXOA: (Negar egiten du.) Ez dut besotik tirako. Ez diot nahi eten. TRAPEROA: Aproba amaituta dago. Nik, Julian trapero, erabaki dut, panpina eta barruan duen oro neskatil honena dela eta kito! SUKALDARITXOA: Guztia pasa da-ta egizu pittin bat lo. Zatoz, ene izarño egizu pittin bat lo. TRAPEROA: (Lolitari eta atezainari:) Arazoa konponduta dago. Ba noa honez gero. (Oihu dagi.) Trapero! Trapero! (Irteten da. Puztuki saltzailea publikoari zuzentzen zaio.) SALTZAILEA: Igeltzo zirkuloarena bukaturik dago. Gauzak zaintzea eta hobetzea dio Bertoldok da premiagarriena. Dudarik ez dago gogoeta borobila dela. (Auzoko sei haur lerroz-lerro publikoari begira ezartzen dira eta errezitatzen.:) HAUR 1: Gauzak dirade HAUR 2: dio Beltoldo jaunak HAUR 3: beraien ardura HAUR 4: hartzen dutenaren HAUR 5: Ez al-da ba xelebrea HAUR 6: dena eduki arren HAUR 1: ezertaz ez arduratzea. HAUR 2: Eta ez dira saiatzen HAUR 3: gauzak hobetzeko gogoz HAUR 4: bide egokiak prestatzen HAUR 5: jakitez eta asmoz; HAUR 6: Ez eta bista gastatzen HAUR 1: behatuz eta maitatzen; HAUR 2: ez eta urestatzen HAUR 3: kopeteko izerdiez; HAUR 4: ez hildorik idekitzen HAUR 5: sendo hasi daitezen HAUR 6: uzta betea ematearren. (Sukaldaritxoak panpina besoetan dauka. Publikoari zuzentzen zaio eta begi batez keinu eginaz dio:) SUKALDARITXOA: Lo hartu du... (Teloia erortzen da.) AMAIA |