BIGARREN ZATIA (Panpin apurtuaren seaska-abestia.) SUKALDARITXOA: Panpin apurtua maite egizu lo. Begietan bi zulo zaude itsutua. Zure burutxua algodoiezkoa, dago harildua. Egizu lo, maiteño. Ipurditxoa zartaturik bihotza apurturik egizu lo, maiteño. Bila nabil eta konpontzailearen (atoz zapatari zenda ezazu arren). Zapataria da errege bere zokoan señor dotore. Zapata apurtuak takoi gaztatuak denak zuregana datoz ondatuak eta berehala daude berrituak (maite egizu lo) senda bazeneza (maite egizu lo) muxu bat emango (maite egizu lo maite egizu lo, maite egizu lo). (Badator zapata konpontzailea.) ZAPATARIA: Paka sukaldariak deituta nator ni zapatero, izengoitiz Loentxo zapatari. Denetik dakart, ezten martilu eta berbiki esparadrapu, piruli, aukeran onenak hiltze, benda, pinturaki. Ikus dezagun bada hasteko pultso hori. Oso gaisorik zegoena ba nenkien bai nik. Hemen nago Pakita ez bildurrik eduki. (Panpintxoaren besapean ipini du pirulia. Termometroa bailitz begiratzen du.) Gaitzerdi dudanari gaisoa garaiz igerri. Itxi begiak, itxi. (Operatzera doa. Aurpegia musuzapi batez inguratzen du eta orobat sukaldaritxoak, zein erizain bezala laguntzera prestatzen baita.) Kloroformo, anestesia eta faborez, bisturi. (Sukaldaritxoak ezten bat ematen dio. Zapataria ari da operatzen.) Transfusio. Esparadrapu algodoi eta berbiki Hiltze. Arkatz. Mailu. Pintzela. Kolore gorri matrailean. Begiak urdinez. Ta bisturi txikerra. Begininiak kontu haundiarekin. Ipurditxoan piruli. (Tenperatura hartzen dio berriro.) Sukarra biziki ongi; pultso normala. Dirudi panpina egin berria. SUKALDARITXOA: Zenbat zor dizut? Ongi. ZAPATARIA: Zu zarelako, dohainik. SUKALDARITXOA: Eskerrik asko zuri Eskerrak zapatari. (Muxu bat ematen dio eta zapataria agurtzen da esanaz:) ZAPATARIA: Puntua i-ez egiten nago oso asperturik; da gauza txit nekoso. Banoa nire zokora ta orkonpon Mari Anton! Han egongo naiz ederto. Konpon eta konpon eta josten egun osoz! Konpontzen eta josten Josten, diot eta konpontzen. (Ba doa. Sukaldaritxoak panpina du besoetan eta pozez begira ari zaio.) SUKALDARITXOA: Orain nahiko nuke gogoa dudanez gero (atezainak emandako dirua dudanez gero sukaldariari mandatoa egitearren eman zidalako) Zurgin on bat bilatu seaskatxo bat egiteko. Seaska egin bitartean besoetan dut eragingo. (Geldirik geratzen da, panpina besoetan duela, eta orain eszenari begira geldirik zegoen puztuki saltzailea, publikoruntz zuzentzen da.) SALTZAILEA: Ikus nolako konzientzia diferentiak beste Lolita harena eta sukaldaritxoarena. Baina, zer da gertatzen etxean zarata dut entzuten. Emakume baten erritak Neskatxa baten kurriskak. Ikusiko duzute, nola komeria bihurtzen den laister trageria. (Bigarren zati hau amaitu da ez da erraz igertzen datorrena.) PAUSALDIA (Hauzoko umeak jolas egiten dute. Zuzendariak antolatzeko pausaldia.) |